«1709.ko lan gatazka (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
19. lerroa: | 19. lerroa: | ||
==Bilakaera== | ==Bilakaera== | ||
Arazoak zirenean batzarrak deitzen ziren, | Arazoak zirenean langile batzarrak deitzen ziren, eta beharginak batzarretara joan arazteko inoiz piketeak ere izaten ziren. Halaxe jasotzen zuen orduko Erret Lantegien zuzendariak: ''Erret Lantegietako forjetan lan egiten duten mota guztietako langile asko batzarretan...'' biltzen zirela, eta ''...matxinatu batzuk horrelako batzarretara joan nahi ez zuten asko mehatxatzeko ausardia izan dute''<ref>Muchos de los obreros de todas suertes que trabajan en las forjas de Armas de aquellas Reales Fábricas... en Juntas... algunos de los sediciosos han tenido la osadía de amenazar a muchos que no querían concurrir a semejantes Juntas.</ref>. | ||
40 bat langile zuzendariaren bulegoraino joan ziren, zorren ziurtagiriak galdeginez eta Madrila joateko 200 dobloi eskatuz, Erret Lantegietako zuzendaritzarekin hitz egiteko. | |||
Zuzendariak ez zituen batzak hauek gustoko, ''iskanbilatsuak eta nahasiak'' zirelako, ''erresuma hauen legeen aurka zirelako, baita Aldundiaren zein Erret Lantegi beraren arautegien aurka''<ref>Tumultuarias e irregulares... (iban) contra las leyes de estos reinos y ordenanzas así de aquellas mismas Reales Fábricas, como de la Diputación.</ref>. | |||
Zuzendariak ez zituen batzak hauek gustoko, ''iskanbilatsuak | |||
Batzarrean langileek sei ordezkari aukeratu zituzten, itxura guztien arabera langileak antolatzen eskarmentua zutenak aurretik. Erret Lantegien zuzendariarentzat ''buruzagiak'' eta ''lantegietako matxinatu alprojen arduradunak''<ref>Cabecillas... caudillos de la sedición de los más ínfimos de las fábricas.</ref>. | |||
==Negoziazioa== | ==Negoziazioa== |
15:33, 21 martxoa 2022(e)ko berrikuspena
Armagintzaren lan gatazkak
Soraluzeko armagintzan hiru eragile mota zeuden: bezeroa (Espainiako estatua), maisu armagileak (lantegi ugazabak) eta beren langile soldatapekoak (ofizialak, laguntzaileak, armagile-mutilak...)
Lan gatazkak bi motakoak izaten ziren: lan faltarengatik edota ordainketa berandutzeagatik. Berriz, ugazaba eta soldatapekoen arteko lan gatazkarik apenas jaso dira... baina honek ez du esan nahi ez zegoenik!
Lan falta, gehienetan, estatuaren estuasun ekonomikoak eragiten zuen: diru gutxi, eskaera gutxi. Konpontzeko, Soraluzerik arma eskaera gehiago egiteko bultzatzen zuten eta, askotan, estatuak onartzen zituen. Baina, estatuaren ekonomia hobetu ezean, aurki etortzen zen bigarren arazoa, ordainketa berandutzea hain zuzen.
Ugazabek, bere alde, egindako lana kobratu arte eskaera berririk hartuko ez zituztela mehatxatzen zuten. Baina soldatapekoen egoera larriagoa izaten zenez, ekintza gogorragoak burutzen zituzten.
1709.ko arazoak
Espainiako Ondorengotza Gerra (1701-1714) martxan ari zela, Borboiko Felipe V.a erregeak arma eskaera handiak egin zituen... baina ez zituen ordaintzen. 1709. urtean estatuak bataz besteko 2.500 bat erreal zor zitzaien 501 langileei, hauen tartean 50 emakume.
Urte horretan egoera lehertu zen. Erret Lantegien zuzendariak diru eskaerak ulertzen zituen, baina erak ez zituen gustoko[1]:
- ...zor argi eta kopuru handikoengatik edozein gremio kexatzea zuzenbide naturalekoa da... nahiz eta... delitua eta gehiegikeria kexatzeko eran eta berau adierazteko batzarretan datzan[2].
Eta, agian horregatik, zuzendariak berak ez zuen oso iritzi ona lan gatazkaren protagonistei buruz, behe mailakotzat (ìnfimos) jotzen zituen eta[3].
Bilakaera
Arazoak zirenean langile batzarrak deitzen ziren, eta beharginak batzarretara joan arazteko inoiz piketeak ere izaten ziren. Halaxe jasotzen zuen orduko Erret Lantegien zuzendariak: Erret Lantegietako forjetan lan egiten duten mota guztietako langile asko batzarretan... biltzen zirela, eta ...matxinatu batzuk horrelako batzarretara joan nahi ez zuten asko mehatxatzeko ausardia izan dute[4].
40 bat langile zuzendariaren bulegoraino joan ziren, zorren ziurtagiriak galdeginez eta Madrila joateko 200 dobloi eskatuz, Erret Lantegietako zuzendaritzarekin hitz egiteko.
Zuzendariak ez zituen batzak hauek gustoko, iskanbilatsuak eta nahasiak zirelako, erresuma hauen legeen aurka zirelako, baita Aldundiaren zein Erret Lantegi beraren arautegien aurka[5].
Batzarrean langileek sei ordezkari aukeratu zituzten, itxura guztien arabera langileak antolatzen eskarmentua zutenak aurretik. Erret Lantegien zuzendariarentzat buruzagiak eta lantegietako matxinatu alprojen arduradunak[6].
Negoziazioa
Erret Lantegien zuzendarien arabera, lan gatazkak bortitzak izaten ziren, edozein momentuan sortuak eta lantegian ari ziren alderdi politikoen araberakoak.
Baina, dokumentazioak erakusten du langileak ondo antolatuta zeudela eta lan gatazkak, izatekotan, ondo hausnartutako ekintzak izaten zirela. Berez, bazen lan gatazkak sahiesteko protokolo bat ere, lehen urratsa arazoa antzematerakoan langileak batzartu eta eskaera zerrenda prestatu, lantegien zuzendariari helarazteko gero. Langileak oso zehatzak ziren puntu honetan, bide legalak ezagutu erabetefzen zituztela seinale (Nieto, 2014).
Protokolo hau 1709 urteko lan gatazkan agertzen da[7]: astelehen batean, 1709.eko uztailak 16an ...Eibarko ... eskribaua bertan zela, berrehundik gora ofizial Maltzagan bildu ziren eta boterea eman zuten, dirua maileguan eskatzeko eta ofizial horietatik asko Madrilera joateko[8].
Emaitzak eta ondorengoak
Batzuetan negoziazioak arrakastatsuak izaten ziren, baina ez beti.
Eskatutakoa lortzen ez bazen, askotan lan gatazkak eraginak izaten zituen: langileak kaleratzea, erbesteratzea, espetzeratzea...
Eta lantegian bertan jazarpena izaten zen. Oraindik 1719.urtean, Soraluzeko Erret Lantegian agindu zehatzak ziren: ofizialak ezin dira elkartu, ez gutxi ez asko, aitzakia edo arrazoia edozein dela[9].
Giroa ez zen baretu, itxura denez. Hurrengo urteetan, soraluzetarrek Euskal Herriko matxinada handietan parte hartzeaz gain (1718 eta 1766), 1733. urtean Soraluzeko matxinada izenekoa sortu zuten.
Erreferentziak
- “Los más temibles por su indocilidad”: sobre la conflictividad artesana en la Edad Moderna española. José Antolín Nieto Sánchez (Sociologia del trabajo 2021).
- ↑ Archivo Històrico Nacional, Estatua, 359. agiri-sorta.
- ↑ ...quejarse cualquier Gremio sobre deuda clara y alcances crecidos, es de derecho natural... aunque... el delito y el exceso consiste en el modo de la queja y Juntas para manifestarla.
- ↑ Archivo Històrico Nacional, Estatua, 359. agiri-sorta.
- ↑ Muchos de los obreros de todas suertes que trabajan en las forjas de Armas de aquellas Reales Fábricas... en Juntas... algunos de los sediciosos han tenido la osadía de amenazar a muchos que no querían concurrir a semejantes Juntas.
- ↑ Tumultuarias e irregulares... (iban) contra las leyes de estos reinos y ordenanzas así de aquellas mismas Reales Fábricas, como de la Diputación.
- ↑ Cabecillas... caudillos de la sedición de los más ínfimos de las fábricas.
- ↑ Archivo Històrico Nacional, Estatua, 359. agiri-sorta.
- ↑ se juntaron en Malzaga [Guipúzcoa] con asistencia del […] escribano de Eibar, más de doscientos oficiales y otorgaron un instrumento que según estoy informado se reducía a dar poder para buscar dinero a censo y pasar un gran número de los mismos oficiales a Madrid.
- ↑ ...bajo ningún pretexto ni motivo, no puedan los oficiales juntarse en poco ni mucho número.