«Saturnino Ganchegui (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 7 ekarpen ez dira erakusten)
    1. lerroa: 1. lerroa:
    {{Pertsona (eu)
    {{Pertsona (eu)
      | izena  = Samturnino Ganchegui Lascurain
      | izena  = Saturnino Ganchegui Lascurain
      | irudia  = Argazkirik_ez.jpg
      | irudia  = Saturnino_Ganchegui._Erretratua_(1958).jpg
      | jaio    = Soraluze, 1910
      | jaio    = Soraluze, 1910
      | hil    = Eibar?
      | hil    = Eibar?
    11. lerroa: 11. lerroa:

    Apaiztegian egin zituen ikasketak. 1932 urtean apaiztu ostean, Arabako Erroetara<ref>Erroeta Arabako ekialdean dagoen herria da, Mendialdeako eskualdean eta Arraia-Maeztuko udalerriaren barruan kokaturik. Araba osoko herririk altuena da, 1.025 metrorekin. Gaztelerazko izena Onraita du.</ref> bidali zuten, parroko (kontutan hartu behar da sasoi hartan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Gazteizko elizbarrutian zeudela).  

    [[Fitxategi: Saturnino_Ganchegui._Lehen_meza_ostean_familia_eta_lagunekin.jpg | thumb | 400px | center | Lehen meza ostean, frontoian (1932)]]

    18. lerroa: 20. lerroa:
    1926 urtean Musitun bertan hil zen, eta zazpi urte geroago jeltzaleek omenaldia egin zioten bere jaioterrian<ref>[https://www.berria.eus/paperekoa/1918/036/001/2020-07-15/gonzalez-de-alaizaren-1933ko-omenezkoaeuzkadi-egunkarian.amp.html Gonzalez de Alaizaren 1933ko omenezkoa 'Euzkadi' egunkarian]. Miel A. Elustondo (Berria 2020/07/15).</ref>

    Denetik egon zen, eta meza ematerakoan hiru lagun bildu ziren: Koikili Agirre (Musituko abade izandakoa Abdon hil zenean), Saturnino Gantxegi soraluzetarra (alboko Erroetako parrokoa) eta Martin Lekuona (orduko Musituko abadea, gerra garaian Hernanin fusilatu zutena).
    Denetik egon zen, eta meza ematerakoan hiru lagun bildu ziren: Cecilio Aguirre (Musituko abade izandakoa Abdon hil zenean), Saturnino Ganchegui soraluzetarra (alboko Erroetako parrokoa) eta Martin Lecuona (orduko Musituko abadea, gerra garaian Hernanin fusilatu zutena).

    Biharamunean ''Euzkadi'' egunkarian agertu zenez, Donemartie eliza «txiki-txikia, eta garbi-garbia, mukuru bete zen… Erroetako apaizak, Gantxegi'tar Saturninok, euskaraz kantatu zituen ''Poz-ekarle'', ''Nik agurtzen'' eta angelusa!».
    Biharamunean ''Euzkadi'' egunkarian agertu zenez, Donemartie eliza ''txiki-txikia, eta garbi-garbia, mukuru bete zen… Erroetako apaizak, Gantxegi'tar Saturninok, euskaraz kantatu zituen "Poz-ekarle", "Nik agurtzen" eta angelusa!''.

    30. lerroa: 32. lerroa:
    Abertzalea izanik, Eusko Gudarostean izena eman zuen, eta ''Loiola'' eta ''Itxarkundia'' batailoietako kapilaua izan zen. Santoñan errenditu ostean, gainontzeko gudariekin preso hartu zuten.
    Abertzalea izanik, Eusko Gudarostean izena eman zuen, eta ''Loiola'' eta ''Itxarkundia'' batailoietako kapilaua izan zen. Santoñan errenditu ostean, gainontzeko gudariekin preso hartu zuten.

    Duesoko espetxean sartu zuten 1937ko abuztuaren 28an. 1937ko irailaren 9ko Gerra Kontseiluan 20 urte eta egun bateko kartzela zigorra ezarri zioten. Hurrengo urteetan El Dueso, Nanclares de Oca, Dueñas eta Carmonako kartzeletan egon zen. Kondena berrikusi ziotelarik, 6 urtekoa laga zioten zigorra.
    Duesoko espetxean sartu zuten 1937ko abuztuaren 28an. 1937ko irailaren 9ko Gerra Kontseiluan 20 urte eta egun bateko kartzela zigorra ezarri zioten. Hurrengo urteetan El Dueso, Nanclares de Oca, Dueñas eta Carmonako kartzeletan egon zen. Argazkian agertzen denez, azken espetxe honetan Julián Besteirorekin egon zen, Errepublikako korteen lehendakaria izandakoa. Kondena berrikusi ziotenean, 6 urtekoa laga zioten zigorra Saturninori.

    Gantxegik bazuen adorerik. Dueson, kideen aurrean arrosarioa errezatzeko garaian, otoitz bat egin zuen egun batzuk lehenago fusilatuak zituzten hamalau presoren alde. Presoak hunkiturik eta, aldiz, haserre eta urduri zaindariak. Arrosarioa bukatuta, komandanteak Gantxegiri hots egin zion, senetik aterata, eta hilabeteko ziega agindu zion, bakarturik.
    [[Fitxategi: Saturnino_Ganchegui._Euskal_abadeak_kartzelan.jpg | thumb | 600px | center | Euskal abadeak eta Julián Besteiro Carmonako kartzelan. Saturnino 41 zenbakiarekin]]

    Beste behin, Dueñaseko espetxean zeudela, askatasuna eskeini zien Francori barkamena eskatu era gero. Gantxegiren bapateko erantzuna: "Guk Francori barkamena eskatzea? ...jipoitzen dituen jabearen oinak miazkatzen dituzten txakurren moduan geu ere lurretik ibiltzea nahi al dute?". Azkenean inork ez zuen eskaera sinatu<ref>[ El clero vasco y la guerra civil]. Anxo Ferreiro (Hermes 52 zbk., 2016 maiatza).</ref>.
    Gancheguik bazuen adorerik. Dueson, kideen aurrean arrosarioa errezatzeko garaian, otoitz bat egin zuen egun batzuk lehenago fusilatuak zituzten hamalau presoren alde. Presoak hunkiturik eta, aldiz, haserre eta urduri zaindariak. Arrosarioa bukatuta, komandanteak Saturninori hots egin zion, senetik aterata, eta hilabeteko ziega agindu zion, bakarturik.
     
    Beste behin, Dueñaseko espetxean zeudela, askatasuna eskeini zien Francori barkamena eskatu era gero. Gancheguiren bapateko erantzuna:  
     
    ::''Guk Francori barkamena eskatzea? ...jipoitzen dituen jabearen oinak miazkatzen dituzten txakurren moduan geu ere lurretik ibiltzea nahi al dute?''
     
    Azkenean ez zuten eskaera sinatu<ref>[https://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=&cad=rja&uact=8&ved=2ahUKEwiSgsfwn9DqAhUwyIUKHcqYBoYQFjAMegQIAhAB&url=https%3A%2F%2Fissuu.com%2Fsabinoaranafundazioa%2Fdocs%2Fhermes52&usg=AOvVaw154cVkhbKCaooSrhteaDm0 El clero vasco y la guerra civil]. Anxo Ferreiro (Hermes 52 zbk., 2016 maiatza).</ref>.

    40. lerroa: 48. lerroa:
    Carmonako espetxean<ref>Prisión Especial Central de Carmona (Sevilla).</ref> zegoela baldintzapeko askatasuna eman zioten 1940ko uztailaren 31an.
    Carmonako espetxean<ref>Prisión Especial Central de Carmona (Sevilla).</ref> zegoela baldintzapeko askatasuna eman zioten 1940ko uztailaren 31an.

    Libre, bai, baina Ciudad Realen (Espainia) erbesteratua; Anchuras eta Cerdigón herrietan hain zuzen.
    Libre, bai, baina erbesteratua. Hasiera batean Anchuras-en (Ciudad Real) eta Cérdigo-n (Kantabria) gero.

    Handik zazpi urtera itzuli ahal izan zuen Eibarra, kapilau hasieran eta parrokoa gero.
    Handik zazpi urtera itzuli ahal izan zuen Eibarra, kapilau hasieran eta parrokoa gero.
    ''(handiago ikusteko, sakatu gainean)''
    <gallery>
      Saturnino_Ganchegui._Eibarko_Carmen_elizaren_lehen_harria.jpg              | Carmen elizaren lehen harria <br> (Saturnino eskuman)
      Saturnino_Ganchegui._Eibarko_Aldatze_ikastetxearen_inaugurazioa_(1958).jpg | Aldatze ikastetxearen inagurazioa <br> (18 zenbakiarekin)
    </gallery>

    Hauxe da oraingo bertsioa, 20:48, 23 otsaila 2022 data duena

    Saturnino Ganchegui Lascurain
    Saturnino Ganchegui. Erretratua (1958).jpg
    Jaio Soraluze, 1910
    Hil Eibar?
    Profila Abadea

    Lehengo urteak

    Soraluzen jaio zen, 1910 urtean.

    Apaiztegian egin zituen ikasketak. 1932 urtean apaiztu ostean, Arabako Erroetara[1] bidali zuten, parroko (kontutan hartu behar da sasoi hartan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Gazteizko elizbarrutian zeudela).

    Lehen meza ostean, frontoian (1932)

    Abdon Gonzalez de Alaizaren omenaldia

    Abdon Gonzalez de Alaiza arabarra Erroeta ondoko Musitun jaio eta hil zen, baina bere bizitza gehiena Madrilen eman zuen. Lan egiteaz gain, bertan euskaldundu zen eta euskera eta Euskal Herriarekin zerikusia zuen guztia bultzatu zuen.

    1926 urtean Musitun bertan hil zen, eta zazpi urte geroago jeltzaleek omenaldia egin zioten bere jaioterrian[2]

    Denetik egon zen, eta meza ematerakoan hiru lagun bildu ziren: Cecilio Aguirre (Musituko abade izandakoa Abdon hil zenean), Saturnino Ganchegui soraluzetarra (alboko Erroetako parrokoa) eta Martin Lecuona (orduko Musituko abadea, gerra garaian Hernanin fusilatu zutena).

    Biharamunean Euzkadi egunkarian agertu zenez, Donemartie eliza txiki-txikia, eta garbi-garbia, mukuru bete zen… Erroetako apaizak, Gantxegi'tar Saturninok, euskaraz kantatu zituen "Poz-ekarle", "Nik agurtzen" eta angelusa!.

    Gerra eta espetxea

    1933 urtean bertan Erroeratik Eibarra destinatu zuten, bertako Babesetxearen eta Tuberkulosiaren kontrako Erietxearen kapilau, eta han gerrak harrapatu zuen. Frontea ingurura heldu zenean hamabost abadeetatik hiru besterik ez ziren Eibarren geratu.

    Abuztuan Eibarko parrokoak Arrateko santutegiaren ardura eman zion. Hurrengo hilabeteetan Eibarko hainbat artelan jaso eta Bilbora bialdu zituen, babesteko.

    Abertzalea izanik, Eusko Gudarostean izena eman zuen, eta Loiola eta Itxarkundia batailoietako kapilaua izan zen. Santoñan errenditu ostean, gainontzeko gudariekin preso hartu zuten.

    Duesoko espetxean sartu zuten 1937ko abuztuaren 28an. 1937ko irailaren 9ko Gerra Kontseiluan 20 urte eta egun bateko kartzela zigorra ezarri zioten. Hurrengo urteetan El Dueso, Nanclares de Oca, Dueñas eta Carmonako kartzeletan egon zen. Argazkian agertzen denez, azken espetxe honetan Julián Besteirorekin egon zen, Errepublikako korteen lehendakaria izandakoa. Kondena berrikusi ziotenean, 6 urtekoa laga zioten zigorra Saturninori.

    Euskal abadeak eta Julián Besteiro Carmonako kartzelan. Saturnino 41 zenbakiarekin

    Gancheguik bazuen adorerik. Dueson, kideen aurrean arrosarioa errezatzeko garaian, otoitz bat egin zuen egun batzuk lehenago fusilatuak zituzten hamalau presoren alde. Presoak hunkiturik eta, aldiz, haserre eta urduri zaindariak. Arrosarioa bukatuta, komandanteak Saturninori hots egin zion, senetik aterata, eta hilabeteko ziega agindu zion, bakarturik.

    Beste behin, Dueñaseko espetxean zeudela, askatasuna eskeini zien Francori barkamena eskatu era gero. Gancheguiren bapateko erantzuna:

    Guk Francori barkamena eskatzea? ...jipoitzen dituen jabearen oinak miazkatzen dituzten txakurren moduan geu ere lurretik ibiltzea nahi al dute?

    Azkenean ez zuten eskaera sinatu[3].

    Askatasuna eta Eibarra bueltan

    Carmonako espetxean[4] zegoela baldintzapeko askatasuna eman zioten 1940ko uztailaren 31an.

    Libre, bai, baina erbesteratua. Hasiera batean Anchuras-en (Ciudad Real) eta Cérdigo-n (Kantabria) gero.

    Handik zazpi urtera itzuli ahal izan zuen Eibarra, kapilau hasieran eta parrokoa gero.

    (handiago ikusteko, sakatu gainean)

    Erreferentziak

    1. Erroeta Arabako ekialdean dagoen herria da, Mendialdeako eskualdean eta Arraia-Maeztuko udalerriaren barruan kokaturik. Araba osoko herririk altuena da, 1.025 metrorekin. Gaztelerazko izena Onraita du.
    2. Gonzalez de Alaizaren 1933ko omenezkoa 'Euzkadi' egunkarian. Miel A. Elustondo (Berria 2020/07/15).
    3. El clero vasco y la guerra civil. Anxo Ferreiro (Hermes 52 zbk., 2016 maiatza).
    4. Prisión Especial Central de Carmona (Sevilla).