«Jeltzaleak (1923 arte) (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    99. lerroa: 99. lerroa:


    ===Udaletxean===
    ===Udaletxean===
    Alkatea:  
    Epe honen bukaeran (1920) Soraluze alkatea EAJrena izan zen: Jose Sesma Bustinduy.
    Sesma Bustinduy José
     
    Zinegotziak:
    Alday Arcaruz Isaac
    Gabilondo Asensio
    Igarzabal Olano Julio
    Treviño Artiz Lazaro
     


    Lau jeltzale izan ziren zinegotzi: Isaac Alday Arcaruz, Asensio Gabilondo, Julio Igarzabal Olano eta Lazaro Treviño Artiz.


    ==Jeltzaleen zerrenda (1904-1923)==
    ==Jeltzaleen zerrenda (1904-1923)==

    18:53, 20 otsaila 2022(e)ko berrikuspena

    EAJ-PNV. Donostiko Euzko Gaztedia.jpg
    Oharra: Sarrera hau sortzeko, Gipuzkoako jelkideak, 1904-1923 artikulua erabili izan da (Mikel Aizpurua Murua 2015).
    Oharra: Sarrera hau jeltzaleei dagokie. Sasoiko alderdiari buruzko sarrera irakurtzeko, sakatu hemen.

    Zerrendan agertzen direnak

    Sarrera honetan lantzen den zerrenda Mikel Aizpuruak osatutakoa da, Gipuzkoako jelkideak, 1904-1923 artikuluan argitaratua. Soraluzeri lotutakoak hartu dira bakarrik.

    Guztira 109 izen dira[1], gizonezkoak denak.

    Egileak berak dioenez, orduko Gipuzkoako Eusko Alderdi Jeltzalearen Agiritegiaren aztarnarik ez dagoenez, prentsa abertzalearen azterketa sistematikoa izan da iturri nagusia, handik eta hemendik aurkitutako abertzaleen eta bazkideen zerrendekin osatua. Inor zerrenda honetan agertzeak ez du esan nahi derrigorrez bizi guztiko jelkideak izan zenik, baizik eta inoiz abertzale moduan hartu izan zela.

    Ogibidea eta adina lortzeko, berriz, hauteskunde-erroldak erabili ditu egileak, bertan agertzen zelako. Baina bi akats ditu baliabide horrek: batetik, ez dira hogeita bost urtetik azpikoak azaltzen eta bestetik, ogibideari dagokionez, ez dira beti oso zehatzak izaten erroldak.

    Mikel Aizpuruaren lan hau (eta Soraluzeko jeltzaleen zerrenda) 1923. artekoa da: irailak 23an Miguel Primo de Rivera jeneralak estatu kolpea eman zuen Espainian, eta alderdiaren jarduna eten zen.


    Lehen agerpenak urteka

    Lehen aipamenak

    Zerrendak pertsona bakoitzaren lehen aipamena jasotzen du; hau da, noiz agertzen den abertzaleekin lotuta lehengo aldiz.

    101 lagunen datuak dauzkagu, eta lau urte nabarmentzen dira: 1909 (9 izen berri), 1911 (beste 9), 1918 (10 gehiago) eta 1923 (20 izen berri).

    Erabilitako iturriekin (gogoratu urte haietako Eusko Alderdi Jeltzalearen Agiritegirik gordetzen ez dela) ezin esan pertsona horiek urte zehatz horietan alderdiaren inguruan bildu zirenik. Baina prentsa abertzalearen helburu bat mugimendua hauspotzea zenez, pentsa daiteke zale berrien izenak lehen baitlehen argitaratzeko prest egongo zirela.

    Nabarmentzekoa da oso 1923.eko "arrakasta": 20 izen, guztien %20a. Urte honetan ziklo bat itxi zen, Primo de Riveraeren diktadurak alderdiaren martxa eten zuen eta.


    Lehen agerpenaren adinak

    Adinak

    Mikel Aizpuruk bildutako datuek oso alderdi gaztea irudikatzen dute.

    Alde batetik, 44 lagunei buruz ez daukagu daturik: ez jaioteguna (bataio errejistro publikoak 1900 urte artekoak dira), ezta lanbidea (ez dira errolda elektoraletan agertzen). Beste moduan esanda, beren izena lehen aldiz aitatu zenean 22 urte izango zuten, asko jota.

    Badauzkagu, berriz, 65 lagunen datuak. Grafikoan agertzen denez, gehienak (%68a) ez zuten 30 urte alderdiarekin lotu zirenean.

    Beste muturrean, 50 urtetik gorakoak 4 izen besterik ez dira aipatzen: Felipe Larrea Aldazabal (55), Crisóstomo Gallastegui (57), Claudio Arizaga Arozabe (63) eta Anacleto Berraondo (74).


    Lanbide taldeak

    Lanbideak

    Lanbideei dagokienez, Mikel Aizpuruk hamabi taldetan sailkatu ditu. Soraluzen bi talde nabarmentzen dira: "ogibide ezezaguna" dutenak eta langile mekanikoak.

    "Ogibide ezezagun"eko 44 lagun daude zerrendan (%39a). Lanbideak orduko zentso elektoraletik jaso direnez, honek esan nahi du 44 lagun hauek oso gazte zirela 1923.ean, orduko zentso elektoralean agertzen ez zirelako.

    Lanbide ezaguna dutenen artean (66 lagun), 43 langile mekanikoak ziren (%40a), bat kenduta beste 42ak armaginak. Honetaz gain, beste hiru lagun armagintza zute lanbidea, baina ugazabak kasu honetan.

    Azkenik, beste bi talde apalagoak aitatu behar dira: bere kasako negozioak zituztenak (6) eta nekazari/ baserritarrak (7). Aurreiritzi eta esterotipo batzuren kontra (abertzale = baserritarra), abertzaletasuna kaletik baserrira etorri zen; askoren begietan nekazariak "euskaldunagoak" izango ziren, baina aldi berean tradizionalagoak; eta asko eta asko maizterrak zirenez, jabeen iritzi eta presioek eragin handia zuten. Soraluze oso herri industriala izanik, "kaletar" joera hau nabarmenagoa da.


    Kargu politikoak

    Kargu politikoak

    109 izenengatik, 20 urte horietan (1904-1923) 44 lagunek karguren bat bete zuten, alderdi barruan edota udalean. Partehartze honek erakusten du jelkideen konpromezua alderdiarekin.

    Herriko alderdian

    Euzko Alderdi Jeltzalea Uri Batzarretan antolatzen zen, eta berauek zuzentzeko Uri Buru Batzarrak aukeratzen zituzten, mahaikidez osatua. Uri Buru Batzarrak lehendakaria, lehendakariordea, idazkaria eta diruzaina izaten zuen.

    Zortzi lehendakari aipatzen dira Soraluzen: Damian Ecenarro Querejeta, Asensio Gabilondo, Valerio Gardoki, Juan Jose Lete Oregi, Facundo Maiztegi, Jose Sesma Bustinduy, Eustaquio Sesma Echabe eta Florencio Sesma Echabe.

    Lehendakariordeak, berriz, zazpi aipatzen dira: Benito Alberdi Ramirez, Lino Alberdi, Patricio Arluziaga, Juan Azurmendi, Rufino Bascaran, Andres Ecenarro eta Jose Maria Leturiondo.

    Idazkariak: Arana Martin Arizaga Arozabe Claudio Artolazabal Alfonso Castañares Larreategui Eustaquio Castañares Eusebio Castañares Tiburcio Garmendia Juan Iñurrieta Venancio Lascurain Timoteo Lazcano Timoteo Treviño Artiz Lazaro

    Diruzainak: Amuchastegui Oregi Lorenzo Echevarria Rafael Iriondo Arriola Rafael Iriondo Kepa Zabala Emilio

    Zuzendaritzak mahaikideak: Alberdi Alberdi Gregorio Alday Arcaruz Isaac Basauri Lete Pedro Bollain Arana Gregorio Gallastegi Rafael Garmendia Angel Lascurain Prudencio Moniozguren Pedro Oregui Demetrio Oregui Rufo Ucin Ignacio


    Ordezkariak

    Soraluzeko ordezkaria alderdiaren beste erakundeetan pertsona bakarra agertzen da, Ignacio Aranguren, Soraluzeko jeltzale lehenetarikoa.

    Behin baino gehiago bete zuen lan hau, bi modutan agertzen da eta: ordezkaria eta Batzar Nagusiko ordezkaria.

    Udaletxean

    Epe honen bukaeran (1920) Soraluze alkatea EAJrena izan zen: Jose Sesma Bustinduy.

    Lau jeltzale izan ziren zinegotzi: Isaac Alday Arcaruz, Asensio Gabilondo, Julio Igarzabal Olano eta Lazaro Treviño Artiz.

    Jeltzaleen zerrenda (1904-1923)

    Izen-abizenak Jaio urtea Lanbidea Agerpena Urteak
    Eugenio Aguirrebeña (ezezaguna) 1916
    Gregorio Alberdi Alberdi 1867 Armagina 1913 46
    Benito Alberdi Ramirez 1884 Lima pikatzailea 1916 32
    Buenaventura Alberdi 1892 Armagina 1918 26
    Lino Alberdi 1894 Armagina 1918 24
    Severiano Alberdi (ezezaguna) 1920
    Isaac Alday Arcaruz 1889 Armagina 1917 28
    Pedro Aldazabal 1880 Armagina 1919 39
    Toribio Altuna (ezezaguna) 1923
    Lorenzo Amuchastegui Oregi 1886 Lantegia 1910 24
    Victoriano Aramburu (ezezaguna) 1916
    Martin Arana (ezezaguna) 1921
    Ignacio Aranguren 1864 Arma lantegia 1905 41
    Eugenio Argarate 1873 Armagina 1919 46
    Isaac Argarate (ezezaguna) 1920
    Claudio Arizaga Arozabe 1852 Armagina 1915 63
    Eusebio Arizaga 1883 Industriala 1909 26
    José Arluziaga (ezezaguna) 1923
    Patricio Arluziaga 1864 Armagina 1909 45
    Jacinto Arsuaga (ezezaguna) 1923
    Rafael Arsuaga (ezezaguna) 1923
    Antonio Artojoiogi (ezezaguna) 1923
    Alfonso Artolazabal 1891 (ezezaguna) 1912 21
    Faustino Artolazabal 1878 Armagina 1907 29
    Felipe Artolazabal (ezezaguna) 1912
    Vicente Arzelus (ezezaguna) 1908
    Manuel Astigarraga Echaniz 1873 Armagina 1913 40
    Juan Azurmendi 1880 Errementaria 1909 29
    Pedro Balanzategui (ezezaguna) 1923
    Pedro Basauri Lete 1894 Armagina 1916 22
    Santos Basauri 1884 Igeltseroa 1904 20
    Rufino Bascaran 1888 Armagina 1913 25
    Eusebio Bereicua Berrondo 1873 Baserritarra 1905 32
    Eusebio Bereicua Baserritarra --1905--
    Anacleto Berraondo 1844 Armagina 1918 74
    Doroteo Biritxinaga (ezezaguna)
    Gregorio Bollain Arana 1887 Armagina 1911 24
    Clementino Bolumburu 1873 Armagina 1923 50
    Eustaquio Castañares Larreategui 1891 Armagina 1919 28
    Eusebio Castañares 1861 (ezezaguna) 1909 48
    Tiburcio Castañares 1898 (ezezaguna) 1918 20
    Andres Castañares 1895 (ezezaguna) 1920 25
    Jose Cortaberria (ezezaguna) 1923
    Damian Ecenarro Querejeta 1888 Armagina 1911 23
    Andres Ecenarro 1881 Armagina 1912 31
    Imanol Echeberria 1914
    Rafael Echevarria 1874 Armagina 1923 49
    Eusebio Eguren Arroyabe 1864 Sakristaua
    Juan Eizaguirre (ezezaguna) 1923
    Sotero Elizburu 1889 Armagina 1915 26
    Fernando Esnal (ezezaguna) 1923
    Asensio Gabilondo 1884 Armagina 1910 26
    Rufino Gabilondo 1896 Armagina 1918 22
    Candido Gallastegi (ezezaguna) 1923
    Rafael Gallastegi 1884 Armagina 1909 25
    Crisóstomo Gallastegui 1860 Arotza 1917 57
    Valerio Gardoki 1864 Armagina 1911 47
    Pedro Garitagoitia 1884 Armagina 1913 29
    Angel Garmendia (ezezaguna) 1918
    José Garmendia 1890 Armagina
    Juan Garmendia 1898 Saltzailea 1914 16
    Francisco Goicoechea (ezezaguna) 1923
    José León Goicoechea 1894 Armagina
    Juan Goicoechea (ezezaguna)
    Julian Goikoerrota (ezezaguna) 1909
    Félix Ibargutxi (ezezaguna)
    Julio Igarzabal Olano 1881 Baserritarra 1920 39
    Venancio Iñurrieta 1894 Armagina 1911 17
    Laureano Iraolagoitia Lascurain 1868 Baserritarra 1911 43
    Rafael Iriondo Arriola 1892 Armagina 1916 24
    Cosme Iriondo (ezezaguna) 1920
    Kepa Iriondo 1894 Armagina 1915 21
    Ricardo Juaristi (ezezaguna) 1921
    Luis Lacuesta 1881 Dendaria 1905 24
    Victor Lacuesta 1891 Jostuna 1919 28
    Antonio Larrañaga 1884 Armagina 1911 27
    Felipe Larrea Aldazabal 1856 Errementaria 1911 55
    Jose Lascurain Baserritarra 1923
    Prudencio Lascurain 1891 Armagina 1915 24
    Timoteo Lascurain (ezezaguna) 1918
    Timoteo Lazcano (ezezaguna) 1923
    Juan Jose Lete Oregi 1885 Industrial armagina 1907 22
    José María Leturiondo 1889 Armagina 1909 20
    Facundo Maiztegi 1884 Arma lantegia 1911 27
    Raimundo Maiztegi (ezezaguna) 1918
    Ramón Maiztegi 1894 Baserritarra 1917 23
    Segundo Maiztegi 1883 Baserritarra 1911 28
    Angel Mendia (ezezaguna) 1923
    Pedro Moniozguren (ezezaguna) 1918
    Carlos Navas Arroyabe 1878 Baserritarra 1912 34
    Candido Ondarra 1883 Armagina 1909 26
    Demetrio Oregui (ezezaguna) 1922
    Roque Oregui (ezezaguna) 1914
    Rufo Oregui (ezezaguna) 1915
    Miguel Ormaechea (ezezaguna) 1920
    Vicente Ormaechea (ezezaguna) 1923
    Carlos Orueta 1897 Medikua 1915 18
    Sabin Osa (ezezaguna) 1923
    José Sesma Bustinduy 1882 Armagina 1912 30
    Eustaquio Sesma Echabe 1885 Armagina 1910 25
    Florencio Sesma Echabe 1890 Armagina 1912 22
    Lazaro Treviño Artiz 1883 Dendaria 1908 25
    Julio Ucin Aristi 1894 Armagina 1923 29
    Ignacio Ucin 1894 Armagina 1918 24
    Ignacio Ucin 1894 Armagina 1915 21
    Pascual Urcelay (ezezaguna)
    David Zabala (ezezaguna) 1923
    Emilio Zabala 1880 Armagina 1909 29
    Mikel Zubizarreta 1888 Armagina 1919 31


    Erreferentziak

    • Gipuzkoako jelkideak, 1904-1923. Mikel Aizpuru (Kondaira, 15 zbk. 15-114 orrialdeak, 2015).
    1. Jatorrizko zerrendak 110 izen ditu, baina ematen du izen bat bikoiztuta dagoela.