«Hautx herrikoak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
28. lerroa: | 28. lerroa: | ||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== | ||
[[Kategoria: | [[Kategoria: Soraluze]] | ||
[[Kategoria: | [[Kategoria: Soraluzeko euskara]] |
02:14, 14 otsaila 2022(e)ko berrikuspena
Hautx herria edo Autx errixa
Aspalditik, Soraluzeren "beste" izena Autx errixa izan da; hau da, "hauts erria".
Zergatik? Batetik, armagintzari lotutako lanetan, batez ere lima lanetan, hauts ugari sortzen zelako. Era bestetik soraluzerarron ahoskera bereziagatik, z beharrean x jotzen dugulako. Adarra jotzeko edo, hortik Autx errixa izenaren jatorria.
Soraluzetarrak, beraz, hautx herrikoak izan gara inguruko herrietan, batez ere Eibarren, eta halaxe izendatu gaituzte:
- Plaentziatarreri, autx-errikuak esaten bagentsen, eurak, euren aldetik, xapuerrikuak esaten zeskuen eibartarrori[1].
- Autx-errixa. Auzotarren norgehiagoka zaharretan, autx-erriak Placencia de las Armas, Soraluce zaharreko bizilagunak ziren, auzotarrek s-ak txistuka egiten zuten eta tza zein tze ahosabaian itsatsi zituztelako. Shiboleth hitzarekin Efraimitak frogatzen ziren moduan, gure auzoak autz ospetsuarekin frogatzen ziren, autx esaten zutela[2].
Inguruko herriak
Eibar
Eibar xapu herria izan da, eta eibartarrak xapu herrikuak.
Beste ezinezna ere badute: txaputxeruak.
Bergara
Bergarakoak, berriz, mokoluak izan dira, eta dira. Emakumezkoak izendatzean, mokoliak plurala ere erabiltzen da.
Herria berak ez dauka ezizenik.
Elgoibar, Elgeta, Mendaro, Antzuola...
Ez dute ezizenik, ez herriek ezta bertakoek ere.
Erreferentziak
- ↑ Eibarko euskararen esakerak eta bestelako berezitasun batzuk. J. A. Argoitia, N. Azkarate eta X. Gezuraga (Eibarko Udala 1995).
- ↑ “En las viejas competencias de vecindades, los autx-erris eran los vecinos de Placencia de las Armas, la antigua Soraluce, por silbar las eses y pegar al paladar las tza, tze. Como los Efraimitas que eran probados por la palabra shiboleth, así nuestros vecinos eran probados con el famoso autz, que decían autx”. Lexicòn del euskera dialectal eibarrès. Toribio Etxebarria.