«Udala. Foru garaia (1343-1499) (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 6 ekarpen ez dira erakusten)
    28. lerroa: 28. lerroa:
    Udal Orokorra oso gutxitan biltzen zen, gai edo arazo larrietan erabakitzeko; eta urtean behin ordezkariak aukeratzeko. Ordezkari multzo honi "Udal Itxia" esaten zioten.
    Udal Orokorra oso gutxitan biltzen zen, gai edo arazo larrietan erabakitzeko; eta urtean behin ordezkariak aukeratzeko. Ordezkari multzo honi "Udal Itxia" esaten zioten.


    Soraluzeko Udal Itxia noiz eta nola sortu zen ez da ezagutzen, baina 1499ko ordenantzen arabera, aspalditik bost ziren ordezkariak, eta San Migel egunean (irailak 29an) aukeratzen ziren: alkatea, sindikoa eta hiru errejidore.
    1484.ean Garcia Lopez de Chinchilla jaunak, Entzutegiko eta Erret Konseiluko entzuleak, Soraluzeko ordenantzak osatu zituen<ref>Carta ordenando a la villa de Placencia guarde las ordenanzas que la dio García López de Chinchilla, oidor de la Audiencia y del Consejo real (Archivo General de Simancas 1484/06/22).</ref>.
     
    Soraluzeko Udal Itxia noiz eta nola sortu zen ez da ezagutzen, baina 1499.eko ordenantzen arabera, aspalditik bost ziren ordezkariak, eta San Migel egunean (irailak 29an) aukeratzen ziren: alkatea, sindikoa eta hiru errejidore.
     
     
    ==Jauntxoen eragina==
    Baina hiribildua izateak ez zuen esan nahi Soraluze jauntxoen eraginen kanpo geratu zenik. Jauntxo gertuena Santa Maria la Real "monastegiaren" patroia zen, sasoi hartan ganboatarrak. 1488.ean soraluzetarrek Juan Lopez de Gamboa, elizaren patroia, salatu zuten; eta erregeak Juan de Ribera kapitaina bidali zuen auzia konpontzeko<ref>A don Juan de Ribera, capitán mayor de la frontera de Navarra, que vea los agravios que Juan López de Gamboa, señor del solar de Olaso, hace a los parroquianos y feligreses de la iglesia de Santa María de la villa de Placencia, (Guipúzcoa), la cual tiene ocupada, llamándola monasterio (Archivo General de Simancas 1488/12/04).</ref>




    44. lerroa: 50. lerroa:
    |-
    |-
    | 1481 || Sindikoa    || Juan Peres de Argarate
    | 1481 || Sindikoa    || Juan Peres de Argarate
    |-
    | 1481 || Jurado executor || Pero de Horbea
    |-
    |-
    | 1499 || Alkatea    || Estibaris de Churruca  
    | 1499 || Alkatea    || Estibaris de Churruca  

    Hauxe da oraingo bertsioa, 19:19, 17 abendua 2021 data duena

    Udalaren bilakaera historian zehar ikusteko, Udala (eu)

    Soraluzeko Forua

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Aurrekariak

    Placencia de Soraluze hiribildua 1343 urtean sortu zen, Alfonso XI erregeak Algecirasen hiri-gutuna eman ostean.

    Baina hiria sortu zuen bertako biztanleek eskatuta (eta ez erregeak bultzatuta). Izatez, lau urte aurretik (1339) Soraluzek alkate eta guzti zuen, Pedro Ruyz de Aguirre izenekoa.

    Dena dela, orduan Soraluze ez zen hiri askea, nobleen menpe zegoen eta. Logroñoko Foruak, Soraluzen ezarri zenak, argi asko ere esaten zuen: ...bertan bizi nahi dutenei legea eta forua ematea, menpekotasunaren zapalkuntza astunaren azpian egon gabe bizi ahal izateko....

    Logroñoko Forua

    Erregeak hiri-bildua antolatzeko agindu zuenean, Logroño Forua eman zuen lege gisa. Hau da, Soraluzeko Forua Logroñoko Foruaren kopiatu eta itsatsi izan zen.

    Logroñoko Foru honetan hiru kargu aipatzen dira: epailea (merino), alkateak eta alguazila (sayón). Kargu hauek ez zituzten biztanleek aukeratzen, erregeak baizik baizik; edo, hobeto esateko, bere ordezkoak. Hori bai, epaileak bertakoa izan behar zuen.

    Foruaren bilakaera

    Urteekin, hiribilduei emandako foruak egokitu eta hobetu zituzten, batez ere Alfontso X Jakintsuak (Las Partidas, 1256-1265) eta Alfonso XI-k (Ordenamiento de Alcalá, 1348).

    Aldaketa garrantzitsu bat herriko agintarien izendapena izan zen. Erregeak (edo ordezkoak) izendatu beharrean, etorkizunean herriko biztanleek aukeratuko zituzten… eta, beharbada, kargutik kendu.


    Antolakuntza

    Herritar guztien batzarrari "Udal Orokorra" esaten zioten, eta "udalkide" bertaratutakoei. Udalkidea izateko gizona izan behar zen, 30 urte baino gehiagokoa eta kaparea[1].

    Eta, zeintzuk ziren kapareak? arbaso kapare zutela frogatzeko gauza zirenak. Alde batetik "bizi guztiko" soraluzetarrak zeuden, guraso eta aiton-amonak Soraluzekoak zituztenak eta, berez, ezer frogatzeko beharrik ez zutenak. baina kanpotik etorritako kapare gutxi zegoen, kaparetasuna frogatzeko prozesu luze eta garestiari aurre egin behar ziotelako.

    Udal Orokorra oso gutxitan biltzen zen, gai edo arazo larrietan erabakitzeko; eta urtean behin ordezkariak aukeratzeko. Ordezkari multzo honi "Udal Itxia" esaten zioten.

    1484.ean Garcia Lopez de Chinchilla jaunak, Entzutegiko eta Erret Konseiluko entzuleak, Soraluzeko ordenantzak osatu zituen[2].

    Soraluzeko Udal Itxia noiz eta nola sortu zen ez da ezagutzen, baina 1499.eko ordenantzen arabera, aspalditik bost ziren ordezkariak, eta San Migel egunean (irailak 29an) aukeratzen ziren: alkatea, sindikoa eta hiru errejidore.


    Jauntxoen eragina

    Baina hiribildua izateak ez zuen esan nahi Soraluze jauntxoen eraginen kanpo geratu zenik. Jauntxo gertuena Santa Maria la Real "monastegiaren" patroia zen, sasoi hartan ganboatarrak. 1488.ean soraluzetarrek Juan Lopez de Gamboa, elizaren patroia, salatu zuten; eta erregeak Juan de Ribera kapitaina bidali zuen auzia konpontzeko[3]


    Alkateak (eta beste postu batzuk)

    Aintzinako sasoi hartatik agiri eta izen gutxi heldu dira guregana:

    Urtea Postua Izena
    1339 Alkatea Pedro Ruiz de Aguirre
    1481 Alkatea Garçía Ybannes de Larriategui
    1481 Sindikoa Juan Peres de Argarate
    1481 Jurado executor Pero de Horbea
    1499 Alkatea Estibaris de Churruca
    1499 Tenientea Joan García de Arreguia


    Erreferentziak

    1. Gaztelaniaz hijodalgo, hidalgo edo noblea.
    2. Carta ordenando a la villa de Placencia guarde las ordenanzas que la dio García López de Chinchilla, oidor de la Audiencia y del Consejo real (Archivo General de Simancas 1484/06/22).
    3. A don Juan de Ribera, capitán mayor de la frontera de Navarra, que vea los agravios que Juan López de Gamboa, señor del solar de Olaso, hace a los parroquianos y feligreses de la iglesia de Santa María de la villa de Placencia, (Guipúzcoa), la cual tiene ocupada, llamándola monasterio (Archivo General de Simancas 1488/12/04).