«Placencia abizena (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    46. lerroa: 46. lerroa:




    ==Tornukoak: herriko Placenciatarrak==
    ==[[Kajakoak (eu)|Kajakoak]]: herriko Placenciatarrak==
    Sasikumeak<ref>Ezkontzatik kanpo ekarritako umeak.</ref> aurrera etaratzea ezin denean, edo nahi ez direnean, bi aukera izaten ziren: beste familia bati ematea, edo inork jasotzeko lagatzea. Azken horretarako eliz atariak edota komentuko tornuak maiz erabili izan dira. Ohitura hori betidanik dator, baina XVIII mende bukaeran beste ohitura gehitu zitzaion: herriko izana abizentzat ematea.
    Sasikumeak<ref>Ezkontzatik kanpo ekarritako umeak.</ref> aurrera etaratzea ezin denean, edo nahi ez direnean, bi aukera izaten ziren: beste familia bati ematea, edo inork jasotzeko lagatzea. XIX. mendean Aldundiak etxeak izendatu zituen, tornua zeukatenak umeak jasotzeko propio; Soraluzetik gertuena Arrasaten jarri zuten, eta 1845.ean Bergarara ekarri zuten. Honetaz gain, eliz atariak edota komentuko tornuak ere maiz erabili izan dira.  


    Modu honetan, Soraluzen jaiotako Placenciatarrak sasikumeak izaten ziren: lehen kasua 1745koa da (Maria COncepción Placencia), eta 1797tik aurrera beste 16 kasu jasotzen dira, azkena 1850 urtekoa, Vicente Placencia.
    Ohitura hori betidanik dator, baina XVIII. mendean beste ohitura gehitu zitzaion: herriko izana abizentzat ematea. Modu honetan, Soraluzen jaiotako Placenciatarrak [[Kajakoak (eu)|kajakoak]] izaten ziren: lehen kasua 1745koa da (Maria Concepción Placencia), eta 1797tik aurrera beste 16 kasu jasotzen dira, azkena 1850 urtekoa, Vicente Placencia.


    Gaur egunean Soraluzen eta inguruan bizi diren Placenciatar gehienak José Aniceto Placencia (1823-1900) dute sorburua. Soraluzen jaio zen, eta 1844ko uztailak 29an bi urte gazteagoa zen Juana Josefa Artolazabal Elosegui soraluzetarrarekin ezkondu zen. 10 seme alaba izan zituzten.
    Gaur egunean Soraluzen eta inguruan bizi diren Placenciatar gehienak José Aniceto Placencia (1823-1900) dute sorburua. Soraluzen jaio zen, eta 1844ko uztailak 29an bi urte gazteagoa zen Juana Josefa Artolazabal Elosegui soraluzetarrarekin ezkondu zen. 10 seme alaba izan zituzten.

    Hauxe da oraingo bertsioa, 17:25, 8 abendua 2021 data duena

    Placencia abizena
    Placencia armarria.jpg
    Mota Abizena
    Kokapena Soraluzetik mundura


    Placencia abizenekoek bi jatorri mota dituzte. Alde batetik, Aro Modernoan herritik alde egiterakoan abizena aldatu zutenak/ zietenak. XIX mendetik aurrera, berriz, komentuko tornuan edo elizatarian lagatako umeak eta beren ondorengoak.


    Herritik alde egindakoak: kanpoko Placenciatarrak

    Aspaldian, abizenek norberaren jatorria (jaiolekua) erakusten zuten, ez familiarena. Hau da, anai-arrebek abizen desberdina izan zezakeen, bata halako tokian jaio izan balitz eta anaia edo arreba beste toki desberdinean. Ez zen ohikoa, baina uste baino gehiagotan ematen zen.

    Eta, askotan, abizenek herritik kanpo esanahia galtzen zuten, eta aldatzen ziren. Esateko, Soraluzen Pedro de EzDakitZer zena 1512 urtean Iruñera lan egitera pasa zen, eta abizena Pedro de Placencia aldatu zuen (edo zioten): nafarrentzat abizen berriak Pedroren jatorria hobeto adierazten zuen zaharrak baino.

    Horregatik, agiri zaharretan Placencia abizena beti agertzen da Soraluzetik kanpo. Aro Modernoan, Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoan[1] Placencia abizeneko 82 lagun aipatzen dira, baina bakar bat ez da Soraluzen agertzen (bataioa, ezkontza edota heriotza). Honela banatzen dira:

    Mendea Aipamenak Kanpoan
    jaioak
    Jatorri
    ezezaguna[2]
    XVI mendea 44 29 15
    XVII mendea 31 19 12
    XVIII mendea 7 5 2
    Guztira 82 53 29

    Ikus daitekeenez, denborak aurrera egin ahala kopurua jeisten ari da: herritik gero eta jende gutxiago irten zen, edota irtetzerakoan abizena gordetzen zuten, edota aurretik irtendakoek ez zuten ondorengo nahikorik sortzen...

    Placenciatarrak ez ziren asko sakabanatu Gipuzkoan, gehien bat Debagoienan agertzen dira eta: Oñati (35), Arrasate (16) eta Bergara (9).

    Honetaz gain, Placencia izeneko gehiago agertzen dira Gipuzkoan (Donostia, Mutriku, Azkoitia, Azpeitia), Bizkaian (Bilbao, Begoña, Elorrio, Markina, Mundaka, Plentzia), Araban (Gazteiz, Otaza de Barrundia, Guardia), Nafarroan (Eiherelarre, Zangoza, Gares)... baina oso gutxi beti.


    Soraluzeko lehen Placenciatarra

    Francisca Placencia Yssa izan zen Soraluzeko agirietan agertzen den lehen Placenciatarra. 1725 urteko ezkontza liburuan agertzen da, 1725/09/03an Joseph Echaniz Badiola jaunarekin ezkondu zenean.

    Hurrengo urtean (1726) Josepha Joachina Echaniz Placencia jaio zen Soraluzen, lehen alaba. Baina aurki Elosua aldera joan ziren, hurrengo hiru seme alabak bertan jaio ziren eta: Maria Rosa (1729), Joseph Lorenzo (1731) eta Maria (1734). Maria Josepha azken alaba, berriz, Azkoitian bataiatu zuten (1738).

    Francisca bi urtetara hil zen, Azkoitian bertan, 1740ko urriak 4an.


    Kajakoak: herriko Placenciatarrak

    Sasikumeak[3] aurrera etaratzea ezin denean, edo nahi ez direnean, bi aukera izaten ziren: beste familia bati ematea, edo inork jasotzeko lagatzea. XIX. mendean Aldundiak etxeak izendatu zituen, tornua zeukatenak umeak jasotzeko propio; Soraluzetik gertuena Arrasaten jarri zuten, eta 1845.ean Bergarara ekarri zuten. Honetaz gain, eliz atariak edota komentuko tornuak ere maiz erabili izan dira.

    Ohitura hori betidanik dator, baina XVIII. mendean beste ohitura gehitu zitzaion: herriko izana abizentzat ematea. Modu honetan, Soraluzen jaiotako Placenciatarrak kajakoak izaten ziren: lehen kasua 1745koa da (Maria Concepción Placencia), eta 1797tik aurrera beste 16 kasu jasotzen dira, azkena 1850 urtekoa, Vicente Placencia.

    Gaur egunean Soraluzen eta inguruan bizi diren Placenciatar gehienak José Aniceto Placencia (1823-1900) dute sorburua. Soraluzen jaio zen, eta 1844ko uztailak 29an bi urte gazteagoa zen Juana Josefa Artolazabal Elosegui soraluzetarrarekin ezkondu zen. 10 seme alaba izan zituzten.

    Horietatik Ezekiela alaba Pedro Galarragarekin ezkondu, eta 9 seme-alaba izan ziztuten; Rufo José semea, berriz, Bernabea Arluciaga Garitanorekin ezkondu zen, eta 8 seme alaba-izan zituzten; Maria Petra alaba, berriz, Felipe Larrea Aldazabal jaunarekin ezkondu zen, eta 6 seme alaba izan zituzten.

    Abizenaren jatorria galduta badago Placencia familia gehienentzat, batzuek oraindik gordetzen dute halako memoria: sei belaunaldiren ostean, familia baten esaten da karlistada batean herriko mendietan gudariek ume txiki bat topa zutela; zein zen galdetuta, umeak izena bai, baina abizena ez zekien, eta horregatik Placencia jarri omen zioten.


    Mendikute jauregia
    (Pilar Rivera 1997)

    Abizenaren armarria

    Noizbait Placencia abizeneko adar batek armarria onartaraztea lortu zuen.

    Armarria lau koarteletan (zatitan) antolatuta dago. Lehena eta laugarrena, gules (gorria) esparruan zilarrezko dorrearekin; bigarrena eta hirugarrena urrezko esparruan sinopleko (berdea) zuhaitza eta enbor azpian sablezko (beltza) basurdearekin.

    Armarri hau, edo antzeko bat, XItik XIV mendera agertu zen, batez ere Orreagako kolegiataren eliza eta etxea eraikitzerakoan.

    Gaur egun Mendikute dorretxean ikus daiteke: ertz batean armarri barrokoa eta kuartelatu ederra du, harehirrian zizelatua dagoena; Placencia abizenari dagokio, Areizaga baroiaren ezkontidearena.

    Honek ez du esan nahi armarri hau Placenciatar guztiei dagozkiela, armarria onartarazi zuen adarrari baizik.


    Bibliografia

    • Nobiliario Español, Diccionario Heráldico de Apellidos Españoles. Julio de Atienza. Editorial Aguilar (1959). 627 orrialdea.
    • Diccionario Heráldico y Nobiliario de los Reinos de España. Fernando González–Dória. Editorial Bitácora. 703 orrialdea.
    • Diccionario Heráldico y Genealógico de Apellidos Españoles y Americanos. Alberto y Arturo García Carrafa. 70 liburuxka, 172 orrialdea.
    • Diccionario Onomástico y Heráldico Vasco. Jaime de Querejeta. IV liburuxka, 83 orrialdea.


    Erreferentziak

    1. Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa. Bilatu aurkibide sakramentalak.
    2. Soraluzekoak edo kanpokoak ziren ez dago jakiterik.
    3. Ezkontzatik kanpo ekarritako umeak.