«Erantzukizun Politikoen Legea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 3 ekarpen ez dira erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
==Erantzukizun Politikoen Legea<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Erantzukizun_Politikoen_Legea Erantzukizun Politikoen Legea]. Wikipedia (euskaraz).</ref>== | ==Erantzukizun Politikoen Legea<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Erantzukizun_Politikoen_Legea Erantzukizun Politikoen Legea]. Wikipedia (euskaraz).</ref>== | ||
===Zer zen=== | ===Zer zen=== | ||
Erantzukizun Politikoen Legea (gaztelaniaz ''Ley de Responsabilidades Políticas'') 1939ko otsailaren 9an onartu eta 1939ko otsailaren 13an BOEan argitaratu zen Espainiako legea izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren amaieran sartu zen indarrean. | Erantzukizun Politikoen Legea (gaztelaniaz ''Ley de Responsabilidades Políticas'') 1939ko otsailaren 9an onartu eta 1939ko otsailaren 13an BOEan argitaratu zen Espainiako legea izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren amaieran sartu zen indarrean. Ez da nahastu behar 1940.ko [[Auzi Orokorra (eu)|Auzi Orokorraz]]<ref>Causa General.</ref>. Azken hau "gorrien agintaldiaren garaian egindako ekintza kriminalak jasotzeko" zabaldu zen. | ||
Gerra zibilaren hasieran hasi ziren erakundeen eta herritarren ondasunen aurka, baina gerra bukatzear zegoela jo zuen goia, 1939ko Erantzukizun Politikoen Legearekin. Legearen hedadura, gogorkeria eta herritarren artean izan zuen eragina izugarriak izan ziren eta hastapenetako frankismoaren osagai errepresibo nabarmenetako bat bilakatu zen. | Gerra zibilaren hasieran hasi ziren erakundeen eta herritarren ondasunen aurka, baina gerra bukatzear zegoela jo zuen goia, 1939ko Erantzukizun Politikoen Legearekin. Legearen hedadura, gogorkeria eta herritarren artean izan zuen eragina izugarriak izan ziren eta hastapenetako frankismoaren osagai errepresibo nabarmenetako bat bilakatu zen. | ||
===Prozedurea=== | ===Prozedurea=== | ||
13. lerroa: | 12. lerroa: | ||
==Eragina Soraluzen== | ==Eragina Soraluzen== | ||
50 bat laguni zabaldu zioten espedientea, horietatik lau andrak zirela. | |||
39 laguni 1941/12/12ko BOEn espedientea zabaldu zieten<ref>[[Media: Erantzukizun_Politikoen_Legea._Espedienteak_zabaltzea_(BOE_19411212).pdf | BOE (1941/12/12)]]. Espedienteak zabaltzearen iragarkia.</ref>. Horietatik 29 lagunen epaia gordetzen da, eta ez da agiririk gainontzeko hamarrak epaitu zuten hala ez jakiteko. | 39 laguni 1941/12/12ko BOEn espedientea zabaldu zieten<ref>[[Media: Erantzukizun_Politikoen_Legea._Espedienteak_zabaltzea_(BOE_19411212).pdf | BOE (1941/12/12)]]. Espedienteak zabaltzearen iragarkia.</ref>. Horietatik 29 lagunen epaia gordetzen da, eta ez da agiririk gainontzeko hamarrak epaitu zuten hala ez jakiteko. | ||
235. lerroa: | 234. lerroa: | ||
|- | |- | ||
| Uriarte Artolazábal, Simón || (ez dator) | | Uriarte Artolazábal, Simón || (ez dator) | ||
| Ezezagunak. || Ezezagunak | |||
| || || | |||
|- | |||
| Mayora Elostegui, José || Doitzailea | |||
| Ezezagunak. || Ezezagunak | |||
| || || | |||
|- | |||
| Mayora Zubizarreta, Amparo || (ez dator) | |||
| Ezezagunak. || Ezezagunak | |||
| || || | |||
|- | |||
| Bulado Torre, Ángel || Postaria | |||
| Ezezagunak. || Ezezagunak | | Ezezagunak. || Ezezagunak | ||
| || || | | || || | ||
243. lerroa: | 254. lerroa: | ||
* [[Isiltasuna hausten (eu) | Isiltasuna hausten]]. Soraluze 1936 lan taldea (Soraluzeko Udala 2015). | * [[Isiltasuna hausten (eu) | Isiltasuna hausten]]. Soraluze 1936 lan taldea (Soraluzeko Udala 2015). | ||
[[Kategoria: | [[Kategoria: 1936.eko gerra]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 22:59, 26 urria 2021 data duena
Erantzukizun Politikoen Legea[1]
Zer zen
Erantzukizun Politikoen Legea (gaztelaniaz Ley de Responsabilidades Políticas) 1939ko otsailaren 9an onartu eta 1939ko otsailaren 13an BOEan argitaratu zen Espainiako legea izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren amaieran sartu zen indarrean. Ez da nahastu behar 1940.ko Auzi Orokorraz[2]. Azken hau "gorrien agintaldiaren garaian egindako ekintza kriminalak jasotzeko" zabaldu zen.
Gerra zibilaren hasieran hasi ziren erakundeen eta herritarren ondasunen aurka, baina gerra bukatzear zegoela jo zuen goia, 1939ko Erantzukizun Politikoen Legearekin. Legearen hedadura, gogorkeria eta herritarren artean izan zuen eragina izugarriak izan ziren eta hastapenetako frankismoaren osagai errepresibo nabarmenetako bat bilakatu zen.
Prozedurea
Lehengo urratsa ikertuaren izenak Estatuaren Aldizkari Ofizialean (B.O.E.) argitaratzea zen, bertan espediente edo txostena zabaldu zela iragartzeko. Honetaz gain, informazioa eskatzen zen, bai jarduera politikoarena zein ondasunena. Bertan argitzen zenez, prozedurak aurrera egingo zuen naiz eta ikertua hil, kanpoan egon edo agertu ez.
Txostenak osatuta, epaiketak izaten ziren, nahiko azkarrak. Bertan akusazioak kalifikatzen ziren (larriak, ez hain larriak, arinak edo ezer ez) eta epaiak ematen ziren. Gehienetan isunak (norberaren ondasunen araberakoak) eta kargu publikoaz arduratzeko gaitasungabetzeak ezartzen ziren, baina inoiz epai larriagoak ere izaten ziren (gogoratu behar da ordurako beste hainbat epai eman zirela, heriotz-zigorrak edota espetxe-zigorrak ezartzekoak).
Eragina Soraluzen
50 bat laguni zabaldu zioten espedientea, horietatik lau andrak zirela.
39 laguni 1941/12/12ko BOEn espedientea zabaldu zieten[3]. Horietatik 29 lagunen epaia gordetzen da, eta ez da agiririk gainontzeko hamarrak epaitu zuten hala ez jakiteko.
Karguak mota askotakoak izan ziren, baina kasu gehienetan behin eta berriz errepikatzen dira: erakunde bateko kidea izatea (EAJ, A. Sozialista, UGT, ELA-STV, Emakumeak), ideologia (ezkertiarra, abertzalea), 1936 urtean herriko zinegotzia izatea, gudari edo milizianoa izatea, gerra garaian armagintzan aritu izana (herrian edo kanpoan), nazionalak sartu zireneko herritik alde egin izana (Bizkaira, Asturiasera edo erbestera), 1934 iraultzan ibilitakoa...
Epaiketak Iruñan izan ziren, eta 36 lagunenak gordetzen dira[4]. 35 horietatik, 28ri espedientea 1941/12/12an zabaldu zieten eta, itxura denez, gainontzeko zazpiek aurretik zabalduta izango zuten.
35 epai hauetatik 5 lagun kargu guztietatik libre geratu ziren. Gainontzekoei, guztira, 28.525 pezetako isunak jarri zieten eta 59 urteko gaitasungabetzeak. Gainera, 10 urtetako erbestealdi bat (segururena aurretik ezarritakoa izango zen, zigortutakoa aspaldi kanpoan bizi zen eta). Dena dela, epaiak aztertuta argi ikusten da karguen eta isunen arteko erlazioa oso arina dela, izatekotan; baina isunak oso lotuta daudela norberen ondasunekin.
Espedientatuak
Izena | Lanbidea | Karguak | Iritzia | Zbk. | Data | Zigorra |
---|---|---|---|---|---|---|
Ecenarro Querejeta, Andrés | Armagilea | EAJ-PNVkoa, armagintzan aritua, alde egindakoa… eta gehiago. Aurretik 26 hilabete preso egondakoa. |
Ez hain larriak | 310 | 1940/02/13 | 200 pta. |
Alday Igartua, Isaac | Industri-gizona | EAJ-PNVkoa, alde egindakoa… eta gehiago. | Arinak | 992 | 1941/06/06 | 3.000 pta. 5 urteko gaitasungabetzea |
Barrenechea Arando-Arreche, Félix | Udal idazkaria | EAJ-PNVkoa, alde egindakoa, 1934ko iraultzan ibilitakoa. Aurretik 3 hilabete t'erdi preso egondakoa. |
Ez hain larriak | 1.130 | 1941/08/04 | 3.000 pta. 8 urteko gaitasungabetzea |
Vergara Jauregui, Daniela | (ez dator) | Emakumeak taldeko lehendakaria… eta gehiago. | Ez hain larriak | 1.130 | 1941/08/04 | 1.000 pta. |
Bereicua Berraondo, Francisca | Etxekoandrea | Herritik alde egindakoa. | Arinak | 1.171 | 1941/08/27 | 300 pta. |
Andonegui Alberdi, Nicasio | Zapataria | Herritik alde egindakoa. | Arinak | 1.171 | 1941/08/27 | 500 pta. |
Muguruza Larrañaga, Francisca | (ez dator) | Herritik alde egindakoa. | Ez hain larriak | 1.289 | 1941/11/12 | 500 pta. |
Leturiondo Ariznavarreta, Esteban | (ez dator) | Izquierda Republicanakoa, alde egindakoa. | Ez hain larriak | 1.289 | 1941/11/12 | 1.000 pta. |
Argárate Azcárate, Florentino | Doitzailea | Ezkerrekoa, alde egindakoa. | Arinak | 1.473 | 1942/02/25 | 500 pta. |
Uriarte Artolazábal, Lucio | Doitzailea | A. Sozialistakoa, alde egindakoa. | Ez hain larriak | 1.478 | 1942/03/02 | 50 pta. |
Larrañaga Maiztegui, Aniceto | Langilea | Ezkerrekoa, armagintzan aritua, alde egindakoa, 1934ko iraultzan ibilitakoa. | Arinak | 1.480 | 1942/03/03 | 200 pta. |
Legaristi Vila, Lisardo | Mekanikaria | UGTkoa, armagintzan aritua, alde egindakoa, 1934ko iraultzan ibilitakoa… eta gehiago. | Larriak | 1.481 | 1942/03/03 | 500 pts. |
Lete Oregui, Juan José | Industri-gizona | EAJ-PNVkoa eta alde egindakoa. | Ez hain larriak | 1.486 | 1942/03/04 | 8.000 pta. 5 urteko gaitasungabetzea |
Alberdi Arregui, Lino | Doitzailea | EAJ-PNVkoa, zinegotzia, armagintzan aritua eta alde egindakoa. | Larriak | 1.489 | 1942/03/05 | 50 pta. |
Juaristi Gabilondo, Ricardo | Armagilea | EAJ-PNVkoa, zinegotzia, armagintzan aritua eta alde egindakoa. | Larriak | 1.489 | 1942/03/05 | 50 pta. |
Barrenechea Aguirrebeña, Sandalio | (ez dator) | UGTkoa, armagintzan aritua eta alde egindakoa. | Larriak | 1.490 | 1942/03/05 | 750 pta. |
Astiazarán Ugalde, José María | Langilea | Izquierda Republicanakoa, armagintzan aritua, alde egindakoa eta 1934ko iraultzan ibilitakoa. | Larriak | 1.490 | 1942/03/05 | 1.000 pta. |
Leturiondo Ariznabarreta, Juan | (ez dator) | Izquierda Republicanakoa eta alde egindakoa. | Arinak | 1.490 | 1942/03/05 | 1.000 pta. |
Lascurain Ganuza, Timoteo | (ez dator) | EAJ-PNVkoa, armagintzan aritua eta alde egindakoa. | Larriak | 1.493 | 1942/03/06 | 100 pta. |
Castañares Larreategui, Andrés | (ez dator) | EAJ-PNVkoa eta alde egindakoa. | Arinak | 1.493 | 1942/03/06 | 150 pta. |
Alberdi Alberdi, Serapio | (ez dator) | UGTkoa, armagintzan aritua eta alde egindakoa. | Ez hain larriak | 1.493 | 1942/03/06 | 2.500 pta. 5 urteko gaitasungabetzea |
Esnal Aranceta, Fernando | (ez dator) | A. Sozialistakoa, milizianoa eta armagintza aritua. | Larriak | 1.494 | 1942/03/06 | 2.500 pta. 10 urteko gaitasungabetzea |
Gabilondo Maiztegi, Ascensio | (ez dator) | EAJ-PNVkoa. Aurretik 8 hilabete t'erdi preso egondakoa. |
Arinak | 1.494 | 1942/03/06 | 250 pta. Urtebeteko gaitasungabetzea |
Ariznabarreta Otalora, José | (ez dator) | EAJ-PNVkoa, armagintzan aritua, alde egindakoa… eta gehiago. | Larriak | 1.494 | 1942/03/06 | 75 pta. 10 urteko gaitasungabetzea |
Echaniz Beitia, Félix | Langilea | UGTkoa, milizianoa, 1934ko iraultzan ibilitakoa… eta gehiago. | Larriak | 1.501 | 1942/03/11 | 100 pta 10 urtetako desterrua, 150 km-tara |
Castañares Larreategui, Tiburcio | Mekanikaria | EAJ-PNVkoa, armagintzan aritua, alde egindakoa eta 1934ko iraultzan ibilitakoa. | Larriak | 1.502 | 1942/03/11 | 300 pta. 10 urteko gaitasungabetzea |
Crucelegui Oregui, Guillermo | Industri-gizona | EAJ-PNVkoa. | Arinak | 1.506 | 1942/03/12 | 150 pta. |
Treviño Artiz, Lázaro | Langilea | EAJ-PNVkoa. Aurretik 8 hilabete t'erdi preso egondakoa. |
Ez hain larriak | 1.508 | 1942/03/16 | 750 pta. 5 urteko gaitasungabetzea |
Pagnon Nuere, Emilio | Tornularia | EAJ-PNVkoa eta alde egindakoa. | Arinak | 1.509 | 1942/03/16 | 200 pta. |
Basauri Lete, Pedro | Igeltseroa | EAJ-PNVkoa, gudaria, armagintzan aritua eta alde egindakoa. | Ez hain larriak | 1.519 | 1942/03/17 | 100 pta. |
Maiztegui Aguirrebeña, Hipólito | Doitzailea | EAJ-PNV eta ELA-STVkoa, armagintzan aritua, alde egindakoa eta 1934ko iraultzan ibilitakoa. | Larriak | 1.520 | 1942/03/17 | 250 pta. |
Pagnon Nuere, Eliseo | Industri-gizona | EAJ-PNVkoa eta alde egindakoa. | --- | 1.521 | 1942/03/17 | Ezer ez |
Ariznavarreta Arizaga, Francisco | Nekazaria | Abertzalea. | --- | 1.524 | 1942/03/20 | Ezer ez |
Lascurain Arano, Guillermo | Armagilea | Abertzalea. | --- | 1.525 | 1942/03/20 | Ezer ez |
Ucín Aristi, Ignacio | Mekanikaria | EAJ-PNVkoa eta alde egindakoa. | --- | 1.526 | 1942/03/20 | Ezer ez |
Igarzabal Olano, Julio | Nekazaria | EAJ-PNVkoa. | --- | 1.527 | 1942/03/20 | Ezer ez |
Uriarte Artolazábal, Ignacio | (ez dator) | A. Sozialista eta UGTkoa, milizianoa, armagintzan aritua, alde egindakoa, 1934ko iraultzan ibilitakoa… eta gehiago. | Ezezagunak | |||
Alberdi Rodríguez, Cipriano | (ez dator) | Ezezagunak. | Ezezagunak | |||
Aragón García, Daniel | (ez dator) | Ezezagunak. | Ezezagunak | |||
Azcárate Bustinduy, Ulpiano | (ez dator) | Ezezagunak. | Ezezagunak | |||
Azcárate Ganuza, Felipe | (ez dator) | Ezezagunak. | Ezezagunak | |||
Castañares Larreategui, Evaristo | (ez dator) | Ezezagunak. | Ezezagunak | |||
Eibar Igarzabal, Pedro | (ez dator) | Ezezagunak. | Ezezagunak | |||
Galarraga Alday, Venancio | (ez dator) | Ezezagunak. | Ezezagunak | |||
Iriondo Arriola, Pedro María | (ez dator) | Ezezagunak. | Ezezagunak | |||
Larrañaga Larrañaga, Fernando | (ez dator) | Ezezagunak. | Ezezagunak | |||
Lascurain Ganuza, Alejandro | (ez dator) | Ezezagunak. | Ezezagunak | |||
Leturiondo Ariznavarreta, Evaristo | (ez dator) | Ezezagunak. | Ezezagunak | |||
Lizarralde Garmendia, Francisco | (ez dator) | Ezezagunak. | Ezezagunak | |||
Oroz Vázquez, Julio | (ez dator) | Ezezagunak. | Ezezagunak | |||
Uriarte Artolazábal, Simón | (ez dator) | Ezezagunak. | Ezezagunak | |||
Mayora Elostegui, José | Doitzailea | Ezezagunak. | Ezezagunak | |||
Mayora Zubizarreta, Amparo | (ez dator) | Ezezagunak. | Ezezagunak | |||
Bulado Torre, Ángel | Postaria | Ezezagunak. | Ezezagunak |
Erreferentziak
- Isiltasuna hausten. Soraluze 1936 lan taldea (Soraluzeko Udala 2015).
- ↑ Erantzukizun Politikoen Legea. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Causa General.
- ↑ BOE (1941/12/12). Espedienteak zabaltzearen iragarkia.
- ↑ Epaiak (1940-1942). 35 lagunen epaiak, Iruñan emanak.