«Konbentzioaren Gerra (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    121. lerroa: 121. lerroa:
    Konbentzio Gerrak eragin handia izan zuen.
    Konbentzio Gerrak eragin handia izan zuen.


    Alde batetik, Soraluzek ez zuen sufritu gerrak egindako kalte eta triskantza zuzen handirik; frantsesek ez zuten erre, Eibarren moduan, edota harpilatu, Bergara moduan.
    Egia da Soraluzek ez zuela sufritu gerrak egindako kalte eta triskantza zuzen handirik; frantsesek ez zuten erre, Eibarren moduan, edota harpilatu, Bergara moduan.


    Baina gerrak iraun bitartean armagileek ez zuten lanik izan, eta askok alde egin zuten, lan bila. Baserritar gazte asko ere soldadu eraman zituztenez, nekazaritzak eta abelzaintzak asko sufritu zuten.
    Baina gerrak iraun bitartean armagileek ez zuten lanik izan, eta askok alde egin zuten, lan bila. Baserritar gazte asko ere soldadu eraman zituztenez, nekazaritzak eta abelzaintzak asko sufritu zuten.
    128. lerroa: 128. lerroa:


    Eta premia guzti hauei aurre egiteko, Udalak saldu behar izan zituen zeuzkan lursail gutxiak.
    Eta premia guzti hauei aurre egiteko, Udalak saldu behar izan zituen zeuzkan lursail gutxiak.
     
    ===Eibar berreraikitzeko laguntzak===
    ===Eibar berreraikitzeko laguntzak===
    1796.ean Barzar Nagusia egin zen Seguran eta, besteak beste, Eibarren erreketa eta berreraikitzeaz aritu ziren. Ostean, Aldundiak Eibar inguruko herriei dirulaguntzak eskatu zizkien Eibar berreraikitzeko.
    1796.ean Barzar Nagusia egin zen Seguran eta, besteak beste, Eibarren erreketa eta berreraikitzeaz aritu ziren. Ostean, Aldundiak Eibar inguruko herriei dirulaguntzak eskatu zizkien Eibar berreraikitzeko.

    16:38, 22 urria 2021(e)ko berrikuspena

    Konbentzioaren Gerra. Ikurra.jpg

    (1789-1793) Gerra aurreko urteak

    Frantziako Iraultza

    XVIII. mende bukaeran Frantzian ez zen girorik: uzta txarrak, lan falta, gosea, oldarraldiak... Luis XVI.ak 1789.eko maiatzean Batzar Orokorrak (États Généraux) deitu zituen.

    Bertaratuak (kapareak, elizgizonak eta gainontzekoak) ez ziren ados jartzen, eta 1789.eko uztailak 14ean, Parisko herritarrek Bastilla erret espetxea hartu zuten. Egun horretan hasi zen Frantziako Iraultza[1]. Aurki feudalismoaren bukaera, elizaren pribilejioa kentzea, erret konstituzioa... etorri ziren eta kanpotik Austria, Prusia... Frantziaren kontrako gerra hasi zuten.

    1792.eko irailean frantsesak egundoko garaipena lortu zuten, Valmyn, eta errepublika aldarrikatu zuten. 1793.eko urtarrilak 21ean gillotinatu zuten.

    Orduan Frantziako kontrako elkartea handitu zen, Britainia Handia, Portugal eta Espainia bildu zirela. Azken hau oso haserre zegoen, Frantziako eta Espainiako erregeak Borboiak ziren eta, beraz, "lehengusuak". Konbentzioaren Gerra[2] hasi zen

    Soraluzeko abade frantsesak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    1791. urtean Frantziako Errepublika Elizaren kontra hasi zen. Hainbat abade eta prailek erbesteratu ziren, haietako asko Espainiara.

    Soraluzera hiru abade euskaldun etorri ziren (1791). Eta Espainiako gobernuak meza ematea debekatu zienean, Udalak eta gainontzeko abadeek salbuespena egiteko eskatu zuten, oso lan mesedegarria egiten zutelako.


    (1793-1794) Gerraren lehen urtea

    1793.eko apirilean Espainiako gudarostea Roselló (Katalunia) inbaditu zuen, garaipenak lortuz eta hainbat gotorleku hartu.

    Pirineetako beste aldean, muga inguruan borroka txikiak izan ziren, baina eragin handirik gabe. Maiatzean Aldundiak herriei eskatu zien soldadugaien zerrendak egiteko; hau da, zeintzuk zeuden armak hartzeko moduan eta zenbat arma zituzten. Soraluzek ekainean erantzun zuen[3]. Uztailak 6an Gipuzkoako Aldundiak 750 bolondreseko batailoia eratu zuen, nanikoa zelakoan.

    Bestela izango zen 1794.ean. Frantziako Errepublikak egundoko errekrutamendua egin ostean, erasora pasa zen bi aldetan[4].


    Konbentzioaren Gerra. Fusilak.jpg

    (1794-1795) Errepublikarrak Gipuzkoan

    Martxoan Filipinetako Konpainiak bertan behera utzi zuen bere jarduera, tartean Erret Lantegien kudeaketa. Ondorioz, Soraluzeko armagileak lan (eta diru) barik geratu ziren.

    Soraluzeko hiru konpainiak

    1793.eko batailoa nahikoa ez zenez, 1794.eko apirilak 8an 5.400 gizon errekrutatu zituen (gehi 800 bat ofizial, denak kapare eta aberats).

    Soraluzen hiru konpainia eratu ziren, errepublikar frantsesei aurre egiteko. Hirugarren konpainiaren kapitaina Manuel Silvestre de Mendiola Yturralde (Soraluze, 1775/01/01 - 1856/03/28) izan zen. Maisu kainoigilea, politikan nabarmendu zen: Gipuzkoako diputatu orokorra (Hondarribia 1802), Eibarko alkatea (1805), berriro ditutatu orkorra (Errenteria 1814). Diputazioak Fernando VII.ari armak oparitu zizkionean, berak parte hartu zuen. Josefa Zumaran Lizaranzu andrearekin ezkondu zen, Eibarren (1804/09/12). Josefa Soraluzen hil zen (1855/04/13).

    Frantsesak Bidasoa zeharkatzen dute

    Uztailan hasi ziren frantsesen eraso serioak: Nafarroako iparra hartu zuten lehena (Elizondo eta Doneztebe), Hondarribia gero eta abuztuak 3an, defendatzeko indarrik ez zuenez, Donostiak ateak pare-parean zabaldu zizkien.

    Nafarroako erregeordea eta mugako gudarostearen jeneral burua zen Colomerako kondeak gidatutako 4.000 laguneko gudarosteak gogor ekin zien frantsesei Tolosan, baina abuztuaren 9an atzera egin zuen Lekunberrira.

    Julian de Churrucaren espedizioak

    Donostia kapitulatu zuela jakiterakoan, Julián de Churruca Mutrikuko alkateak[5] bertako zein inguruko 400 gizon bildu zuen eta Soraluzeraino eraman zituen bertan armatzeko asmoz, gero Colomerako kondearen gudarostearekin bat egiteko.

    Soraluzera abuztuak 10ean heldu ziren, baina bertan ez zuten armarik aurkitu, ez eta inolako langilerik ere, egun horretan bertan alde egin zutelako, frantsesek fusilatukomzituzten beldur.

    Orduan, Julian de Churrucak gertatukoaren agiria eskatu zuenez, herriko eskribaua zen Manuel Antonio de Larreateguik akta modukoa jaso zuen, Julian berak eta Joaquin Lorenzo de Lascurain Soraluzeko alkateak sinatu zutena[6].

    Egun batzuk geroago, Julianek jakin zuen Altzolako biltegietan Soraluzetik bidalitako arma multzoa zegoela, frantsesek bahitua. Abuztuak 18ko iluntzean bertaratu zen bere saldoarekin eta, nahiz eta frantsesak Debako bidean zeudela zabaldu, biharamunean denak jaso zituen. Bide batez Elgoibarren zeuden beste armak ere jaso zituen, frantsesek Tolosara bidaltzeko agindu zutela[7].

    Eibar, 1794.eko abuztuak 29an erreta

    Frantsesen zigor espedizioak

    Hainbat tokitan, Azpeitia eta Deba esateko, errepublikarren aldekoak agertu ziren. Baina frantsesek babestu ezin zutenez, irainak eta erasoak jasan zituzten.

    Jakin zuenean, Pinet gudaroste buruak lau herri erretzea agindu zuen. Beraz, hiru batailoi irten ziren Tolosatik abuztuak 27an. Errezil, Azpeitia, Azkoitia eta Elgoibar pasa ostean, beti etsaien kontra borrokatan, 29an Eibarrera heldu eta su eman zioten; gauza bera egin zuten Ermuarekin.

    Soraluzen, bitartean, Domingo de Zarandona[8] polbora eta jaurtigaiak ezkutatu zituen, frantsesek ez topatzeko. Espero bezela, frantsesek Soraluzera pasa ziren 29an bertan, baina ez zuten polbora eta jaurtigaiak topa. Hala ere, ez zen falra zer apurtu eta zer erre, tartean Mariaren Sorkunde Guztiz Garbiaren kofradiaren Sortze, Kontu eta Bisiten liburu zaharra.

    Soraluze atzean lagata, Bergara, Antzuola, Urretxu eta Ordiziatik Tolosara itzuli ziren, abuztuak 31ko iluntzean heldu zirela.

    Bitartean Shilt, beste batailoi batekin, kostaldera abiatu zen, eta Ondarroa eta Berriatuari su eman zien.

    Azaroak 29an frantsesek atzera egin zuten bidea, Antzuolatik Bergaran sartuz. Eta orduan herria harpilatu zuten hurrengo egunetan. Gabriel Mendizabal koronel bergararra, Gipuzkoako batailoi baten burua, 5.000 gizon bildu zituen eta abenduak bian frantsesak jaioterritik egotzi zituen.


    Azpeitia: frantsesen neguko gotorlekua

    Neguko frontea

    Bergararik itzuleran, Azpeitia eta Azkoitiaz jabetu ziren, eta bertan ezarri zuten eskumako gudarostea negua pasatzeko, hartuezineko gotorlekua zelakoan.

    Momentu hartan 6.000 lagunek osatzen zuten Frantziako gudarostea, eta hurrengo hilabeteetan negu arroparen faltak, janari faltak, bizitokien egoera eskasak eta negua berak ederki kaltetu zuten. Tifus izurria izan zen, eta Moncey jeneralak milaka soldadu galdu zituen.

    Frantses errepiblikarrak gertutik zaintzeko asmoz, Crespo teniente-jeneral espainiarra bere 15.000 soldaduak Bergara eta Deba ibaiaren ertzetan zabaldu zituen; eta ibaia zeharkatzeko puntuetan kainoiez lagundutako gotorlekuak eraiki zituen. Crespo bera Elosuan kokatu zen, eta beste kanpaleku bat eratu zuen Muskiritsu mendian, Elosua eta Elgoibar artean, Soraluzeko Mendigainean. Baliteke hilabete hauetan kanpamentu honetsko soldaduek Mendigaineko tumuloak industea gordailu zaharren bila, eta Arribiribileta zutarria botatzea ere, helburu berarekin.

    Arribiribilleta zutarria botata (Jose)

    Negu hartan fronte lerroa modu honetan geratu zen Euskal Herrian: Itziarretik hegoaldera Debarroa eta Urola arroaren artean, eta gero Sakanatik Orreagaraino. Lekunberri eta Gorriti inguruan borrokak izan ziren.

    Gipuzkoan bi Aldundi

    1794.eko abuztuan frantsesak Donostian sartzerakoan, Gipuzkoako Aldundiak ez zuen Espainiara alde egin, Godoy lehen ministroak nahi bezela. Aldiz, batzarkide asko Getarian geratu ziren, eta handik Gipuzkoako independentzia aldarrikatu zuen. Batzar Nagusia deitu zuten, baina herri batzuk, tartean Soraluze, ez ziren agertu ere egin.

    Frantziako Errepublikari bake negoziazioa eskatu zioten, baina honek abuztuan 23an lurralde konkistatutzat jo zuen eta bi egun geroago 46 batzarkide espetxeratu zituzten eta Baionara eraman. Bi lagun geratu ziren libre bakarrik, Joaquin Barroeta-Zarauz Aldamar diputatua eta Fernando Etxabe-Asu Romero diputatu nagusia, negoziatzen jarraitzeko. Baina abuztuak 29an errepublikarrek Eibar erre zutenean bide hori zapuztu zen zeharo.

    1794.eko irailaren 1ean, frantsesek ez okupatutako udalerriek Batzar Nagusia egin zuten Arrasaten, gerra antolatzeko: Soraluze, Mutriku, Elgoibar, Eibar (bi ordezkari), Elgeta, Bergara (3), Antzuola, Arrasate (3), Aretxabaleta, Eskoriatza, Gatzaga, Oñati (2), Legazpia, Urretxu, Zumarraga, Segura eta Zegama. Batzar Nagusi honetan biharren Aldundia aukeratu zuten, probintzia ordezkatzeko.

    Hartutako erabakien artean, bat Soraluzeri zegokion zuzenean. 1720.tik aurrera Soraluzeko parrokiaren hamarrenak Hondarribiko Udalak jasotzen zituen, 1638.eko setioaren kalteak konpontzeko. Baina momentu horretan frantsesek okupatuta zegoenez, hamarren horiek Aldundiak kobratuko zituen, gerra antolatzeko.


    Konbentzioaren Gerra (1793-1795)

    (1795) Soraluze okupatuta

    Udaberriarekin soldadu frantses gehiago heldu ziren, eta 1795.eko ekainaren bukaeran hiru dibisio eratu zuten berriro. Soldadu espainiarrak, berriz, 15.000 izatetik negu ostean 9.000 izatera ez ziren heltzen, gipuzkoar eta bizkaitar askok desertatu zuelako, askotan frantsesek eraginda.

    Debarroko erasoak

    Maiatzak 9an Marbot jeneralak Muskiritsuko kanpalekua eraso egin zuen zuen, arrakasta ososz. Raoul brigada jenerala, Itziarko soldaduekin, Deba ibaiaren inguruko etsaiak xaxatzen zituen bitartean, Azpeitiatik abiatutako bi zutabe kanpalekua eraso zuten goizeko bostetan. 150 lagun hil eta 50 preso hartu zituzten, gainontzekoak laino trinkoari esker hanka egitea lortu zutela. Schlit jenerala, lainoan galduta, Elgoibarra heldu zen Azkoitia zelakoan, baina alde egitea lortu zuen inor galdu gabe.

    Ekainean frantsesek Elosuaren kontra egin zuten, baina Crespo teniente jenerala garaiz konturatu zen eta 29an Urretxutik Gatzagara erretiratu zen. Aldi berean beste tropa batzuk eraman zuen Elgetako inguruetara, Bizkaiko eta Nafarroako bideak zaintzeko.

    Frantsesen oldarraldia

    Azkenean, espainiarrak erretiratzeko agindua jaso zutenez, 4.500 soldaduko frantses batailoi bat Elgoibartik Bizkaian sartu zen: Eibar uztailak 12an hartu zuen, Ermua, Durango era Legutio 13an, Soraluze hurrengo egunetan, eta azkenean Bilbao 19an, tirorik jo gabe. Beste batailoi batek Arrasate 16an, Gasteiz 17an eta Miranda Ebro 22an. Irurtzun zegoen 3.500 gizonezko beste batailoia uztailak 13an abiatu eta Altsasua hartu zuen; uztailak 22rako Iruña inguruko Gaztelu eta Erga mendietan zeuden.

    Santa Ana komentua

    Soraluzen jazotakoak

    Frantsesak Soraluzen 1795.eko uztailak 12an edo hurrengo egunetan sartu ziren, baina oraingo honetan okupatzeko asmoz.

    Egun haietan, edo aurreko asteetan, Santa Ana komentuko mojek alde egin zuten, eta Miranda Ebro komentuan babestu ziren.

    Beste aldetik, uda hartan herriko egoera oso larria zen: hilabetetan armagileak lan barik, baserritar gazteak soldadutzan, fra tziar gudarostea janaria eta dirua erreklamatuz... gosea zen herrian. Soraluzeko Udalak garia ekarri zuen, Donostiako Antoine de Betbeder[9] merkatariari erosita.


    (1795) Gerra bukaera

    Basileako Lehen Ituna edo Basileako Bakea, Frantziak eta Prusiak sinatu zuten 1795eko apirilaren 5ean.

    Espainiak antzeko ituna sinatu zuen uztailak 22an, Basieako Bigarren Ituna. Itun honen arabera, besteak beste, Espainiak Frantziaren kontrako Lehen Koalizioa utziko zuen, eta Frantziako gudarostea bere mugetara itzuliko zen.

    Orduko komunikabideak eskasak zirenez, berriak hamabost egunetara heldu ziren Espainiara; hau da, abuztuko bigarren astean.

    Frantziako gudarosteek abuztuak 17an hartu zuten bueltako bidea. Donostia irailak 24an utzi zutenez, pentsatzekoa da Soraluze irailaren lehen erdialdean utziko zutela. Baionan egun batzuk eman eta gero, gudaroste erdiak Itsasaldeko armadarekin egin zuen bat, eta beste erdiak Pirineotako armadarekin.


    Gerra ostekoak

    Eragin ekonomikoa

    Konbentzio Gerrak eragin handia izan zuen.

    Egia da Soraluzek ez zuela sufritu gerrak egindako kalte eta triskantza zuzen handirik; frantsesek ez zuten erre, Eibarren moduan, edota harpilatu, Bergara moduan.

    Baina gerrak iraun bitartean armagileek ez zuten lanik izan, eta askok alde egin zuten, lan bila. Baserritar gazte asko ere soldadu eraman zituztenez, nekazaritzak eta abelzaintzak asko sufritu zuten.

    Gerra bukatuta, armagile era soldadu joandako gehienak itzuli baziren ere, gerraren eraginez ordurarte Soraluzeko Erret Lantegien asentista (edo kontratista) izandakoak uko egin zion jarraitzeari, eta Estatuak kudeaketa zuzena martxan jarri arte armagileek solaskide barik geratu ziren.

    Eta premia guzti hauei aurre egiteko, Udalak saldu behar izan zituen zeuzkan lursail gutxiak.

    Eibar berreraikitzeko laguntzak

    1796.ean Barzar Nagusia egin zen Seguran eta, besteak beste, Eibarren erreketa eta berreraikitzeaz aritu ziren. Ostean, Aldundiak Eibar inguruko herriei dirulaguntzak eskatu zizkien Eibar berreraikitzeko.

    Erantzunak denetarikoak izan ziren. Soraluzeko Udalak laguntza ukatu zuen: "Ondasun propioen gainbehera eta zerga eskasak direla, hurrengo azaroaren 1.erako ezin dut inolako kopururik eman".

    1795.eko garia ordaintzeke

    1832. urtean oraindik ordaindu gabe zegoen 1795.ean Antoine de Betbederrek Soraluzera bidalitako garia, nahiz eta oinordezkoek behin era berriz erreklamatu. Oinordekoak Baionako hiru lagun ziren, Francisco de Larralde Betbeder (Pedro Larralde eta Marie de Betbederren semea, eta beraz Antoineren biloba), eta bi anaia, Bernardo eta Miguel d'Arcangues[10].


    Erreferentziak

    1. Frantziako Iraultza. Wikipedia (euskaraz).
    2. Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian. Wikipedia (euskaraz).
    3. Copia de certificado y lista de los vecinos de la villa de Placencia capaces de levantar armas y del número de fúsiles y escopetas que poseen (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1793/06/05).
    4. 1794.eko udabarrian elkarren segidan hil ziren Kataluniako jeneral espainiarra era bere bigarrena. Uda hasieran frantsesek galdutakoa berreskuratuzuten eta irailerako Katalunian sartu ziren. Ez atzera ez aurrera ibili ostean, 1795.eko otsailean Rosas hartu zuten. Baina ekainerako espainiarrak muga zeharkatu zuten atzera, herri batzuk hartuz.
    5. Cosme Damián de Churruca famatuaren anaia, familia jatorriz soraluzetarra zuen.
    6. Euskal-Erria XVII urtea, XXXV alea, 584 zbk. (123 eta 124 orrialdeak 1996/09/30)
    7. Manifiesto histórico de los servicios que ha hecho el M.N. y M.L. Señorío de Vizcaya en la ultima guerra con la Francia / escrito de órden del mismo, en el año de 1795. José Agustín Ibáñez de la Renteria (Imprenta Francisco de San Martin 1798).
    8. Hurrengo urteetan Domingo de Zarandona maisu arkabuzgilea izan zen (1793-1797), eta eskopeta bat egin zuen Maria Luisa erreginarentzat, ibiltzeko makila bihurtzen zela.
    9. Arudyn jaioa (1725), 1740.ean Donostian ari zen. Louise Lassaguerekin Senperen ezkondu zen (1754) eta zazpi seme-alabak izan zituzten, denak Donostian.
    10. Archivo de la Real Chancillería de Valladolid. Civiles, Pérez Alonso, Ahaztuak, 1050.0003 kutxa.