«La industria nacional (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako ekarpen bat ez da erakusten)
    22. lerroa: 22. lerroa:
    Armagile hauek karlistak zirela ("gehienek armario baten atzekaldean txapela zuria edota ''El Cuartel Real'' aldizkariaren aleren bat gordeta dutela"), eta herrian ur jauziak ustiatzen ez zekitela.
    Armagile hauek karlistak zirela ("gehienek armario baten atzekaldean txapela zuria edota ''El Cuartel Real'' aldizkariaren aleren bat gordeta dutela"), eta herrian ur jauziak ustiatzen ez zekitela.


    Langileak, oso atzeratuak eta ohitura txarrekin lanerako: ez dakite piezak planoen arabera egiten, kalitate-kontrola ez zaie batere gustatzen, gogoz kontra hartzen dute torno mekanikoan lan egitea, eskuz egin beharrean... "Diot, berriz diot eta diot, Soraluzeko langilekin ezin da ezer onik egin"<ref>
    Langileak, oso atzeratuak eta ohitura txarrekin lanerako: ez dakite piezak planoen arabera egiten, kalitate-kontrola ez zaie batere gustatzen, gogoz kontra hartzen dute torno mekanikoan lan egitea, eskuz egin beharrean... "Diot, berriz diot eta eusten dut, Soraluzeko langilekin ezin da ezer onik egin"<ref>
    Digo, repito y sostengo: con obreros placentinos no puede hacerse nada bueno."</ref>.
    "Digo, repito y sostengo: con obreros placentinos no puede hacerse nada bueno."</ref>.


    Eibarrendako ere badauka, muestrarako hau: "...Baina Eibarren ezarritako tailerretatik ateratzen diren arma gehienek edozertarako balio dute, haiekin su egiteko izan ezik."
    Eibarrendako ere badauka, muestrarako hau: "...Baina Eibarren ezarritako tailerretatik ateratzen diren arma gehienek edozertarako balio dute, haiekin su egiteko izan ezik."

    Hauxe da oraingo bertsioa, 22:56, 6 urria 2021 data duena

    Izenburua El nuevo armamento y la llamada industria nacional
    Egilea/k Vicente Sanchís
    Aldizkaria El Correo Militar & Memorial de Artillería
    Data 1891
    Orriak 675-689
    Hizkuntza gaztelaniaz
    Irakurtzeko sakatu hemen


    Laburpena

    1886 urtean Britainia Handiko Nordenfelt arma-enpresak S.A. Euscalduna erosi zuen, eta Espainiako bere filiala bihurtu: Compañía Anónima Placencia de las Armas. Jabe berriek beharrezko tresneria eta makinaria ekarri zuten eta, zuzendaritza teknikoaz aritzeko, artilleriako bi ofizial kontratatu zuten: Arístides Fernández Fret (itsas armadakoa) eta Ignacio Gómez Cánovas (lurreko armadakoa).

    Asmoa, Espainian berak egindako kainoiak saltzea, bertako filialaren bidez. Eta horretara jarri zen buru-belarri Espainiako ordezkaria, Basil Zaharoff, "heriotzaren merkataria" esaten ziotena.

    Arrazoi batengatik edo besterengatik (Nordenfelt kanpoko enpresa zela, edota Basil Zaharoff garbi jokatzen ez zuela, edota...) bost urte geroago El Correo Militar aldizkarian artikulu hau agertu zen, urte berean Memorial de Artillería bilduman jaso zutena.

    Egilea, Vicente Sanchís, Oviedoko arma fabrikaren aldekoa zen, modernoa zelako eta militarrek zuzentzen zutelako. Ez zegoen batere ados Soraluze eta Eibarren inolako industria militarra mantentzea Estatuaren kontratuekin.

    Soraluzekin hasten da: "herrixka" da, abadea, medikua, botikarioa, maisua eta dozena erdi saltzaile "pout pourrescos" kenduta gainontzekoak armagileak direla.

    Armagile hauek karlistak zirela ("gehienek armario baten atzekaldean txapela zuria edota El Cuartel Real aldizkariaren aleren bat gordeta dutela"), eta herrian ur jauziak ustiatzen ez zekitela.

    Langileak, oso atzeratuak eta ohitura txarrekin lanerako: ez dakite piezak planoen arabera egiten, kalitate-kontrola ez zaie batere gustatzen, gogoz kontra hartzen dute torno mekanikoan lan egitea, eskuz egin beharrean... "Diot, berriz diot eta eusten dut, Soraluzeko langilekin ezin da ezer onik egin"[1].

    Eibarrendako ere badauka, muestrarako hau: "...Baina Eibarren ezarritako tailerretatik ateratzen diren arma gehienek edozertarako balio dute, haiekin su egiteko izan ezik."

    Orduko fabrika zuzendari batek, Arístides Fernández Fret teniente koronelak, aldizkari berean erantzun zuen, Placencia de las Armas artikuluarekin, fabrikaren produkzioa azalduz eta bertako langileen defentsa sutsua eginez.


    Erreferentziak

    1. "Digo, repito y sostengo: con obreros placentinos no puede hacerse nada bueno."