«Noticia de Guipúzcoa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 4 ekarpen ez dira erakusten) | |||
118. lerroa: | 118. lerroa: | ||
''(86. orrialdean)'' | ''(86. orrialdean)'' | ||
:Batzar zaharren eta beste dokumentu batzuen agirietan ikusten denez, XV. mendea baino lehen, eta honetan ere, probintzia osoan hogetasei hiribildu baino ez zeuden. Hauek ziren: Azkoitia, Azpeitia | :Batzar zaharren eta beste dokumentu batzuen agirietan ikusten denez, XV. mendea baino lehen, eta honetan ere, probintzia osoan hogetasei hiribildu baino ez zeuden. Hauek ziren: Azkoitia, Azpeitia, Arrasate, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Errenteria, Gatzaga, Getaria, Hernani, Hondarribia, Mutriku, Oñati, Orio, Segura, Soraluze, Tolosa, Usurbil, Ordizia, Urretxu, Zarautz, Zestoa eta Zumaia. | ||
''(97. orrialdean)'' | ''(97. orrialdean)'' | ||
137. lerroa: | 137. lerroa: | ||
''(225. orrialdean)'' | ''(225. orrialdean)'' | ||
:Aurreko planaren arabera<ref>1831. urtekoa.<ref> indarrean geratu ziren zenbaki-eskribautzak orain azalduko ditudanak izan ziren: ...Soraluze... Hirurogetamar guztira, gehi Oñati hiribilduko biak. | :Aurreko planaren arabera<ref>1831. urtekoa.</ref> indarrean geratu ziren zenbaki-eskribautzak orain azalduko ditudanak izan ziren: ...Soraluze... Hirurogetamar guztira, gehi Oñati hiribilduko biak. | ||
:Hauxe izan da probintzia honetan indarrean egon den eskribau eta zenbaki-eskribautzen egokitzapena, 1862.ko maiatzaren 28ko Notariotzaren Lege Orokorra indarrean jarri arte. | :Hauxe izan da probintzia honetan indarrean egon den eskribau eta zenbaki-eskribautzen egokitzapena, 1862.ko maiatzaren 28ko Notariotzaren Lege Orokorra indarrean jarri arte. | ||
155. lerroa: | 155. lerroa: | ||
:1. Juan Ignacio de Obiaga herrikosemeak, Peruko inkisidore apostolikoa bera, 1780ko maiatzaren 3an Liman emandako eskrituraren bidez, betiko errenta bat sortu zuen Teologia, Lege edo Kanon ikasketa nagusiak egin nahi zituzten hiribildu horretako mutil pobreen laguntzeko eta, horretarako, zortzi mila pesoko kapitala ezarri zuen. Herriko parrokiako abadeari eta bi onuradun zaharrenei agindu zien patronatua; eta hau dena egun berean egindako gari, arto eta beste hazi batzuen aletegi fundazioa burutzen ez bazen. Sortzaileak berak, aipatutako hiritik 1784ko martxoaren 18an patronatuari bidalitako gutun baten bidez, errenta hori jasoko zuten gazteen artean errege itsas armadaren karrera egingo zutenak ere sartzeko adierazi zuen, fragata teniente gradua lortu arte. | :1. Juan Ignacio de Obiaga herrikosemeak, Peruko inkisidore apostolikoa bera, 1780ko maiatzaren 3an Liman emandako eskrituraren bidez, betiko errenta bat sortu zuen Teologia, Lege edo Kanon ikasketa nagusiak egin nahi zituzten hiribildu horretako mutil pobreen laguntzeko eta, horretarako, zortzi mila pesoko kapitala ezarri zuen. Herriko parrokiako abadeari eta bi onuradun zaharrenei agindu zien patronatua; eta hau dena egun berean egindako gari, arto eta beste hazi batzuen aletegi fundazioa burutzen ez bazen. Sortzaileak berak, aipatutako hiritik 1784ko martxoaren 18an patronatuari bidalitako gutun baten bidez, errenta hori jasoko zuten gazteen artean errege itsas armadaren karrera egingo zutenak ere sartzeko adierazi zuen, fragata teniente gradua lortu arte. | ||
:2. Manuel Francisco de Joarizti jaunak, herrikosemea, beste ongintza erakunde batzuen artean 1796ko martxoaren 6an bat sortu zuen Alfonso Yébenes Madrilgo Elkargoko eskribauaren lekukotzaren bidez. Horren bidez, ongile honek zera nahi izan zuen, hainbat errentatan zituen kapitalak (1.563.834 erreal, 47.316ko korrituekin) helburu hauetarako erabiltzea: urtero 200 dukat dontzeila umezurtz bat hornitzeko; lau urtetan behin 100 dukat neskame batentzat; beste 100 lehen letretako maisuarentzat; gainerakoa, bi urtean behin lau txiro janzteko, moja, misio, aitorpen kapilauarentzat eta patroien eskupekorako. | :2. Manuel Francisco de Joarizti jaunak, herrikosemea, beste ongintza erakunde batzuen artean 1796ko martxoaren 6an bat sortu zuen Alfonso Yébenes Madrilgo Elkargoko eskribauaren lekukotzaren bidez. Horren bidez, ongile honek zera nahi izan zuen, hainbat errentatan zituen kapitalak (1.563.834 erreal, 47.316ko korrituekin) helburu hauetarako erabiltzea: urtero 200 dukat dontzeila umezurtz bat hornitzeko; lau urtetan behin 100 dukat neskame batentzat; beste 100 lehen letretako maisuarentzat; gainerakoa, bi urtean behin lau txiro janzteko, moja, misio, aitorpen kapilauarentzat eta patroien eskupekorako. | ||
Patroiak izendatu zituen bikarioa, onuradun zaharrena eta alkatea, bere administrazioaren kontuak bi urtean behin probintziako diputazioari emateko betebeharrarekin. Diputazio horri 300 erreal esleitu zizkion, kontuak aztertu behar zituen aldi bakoitzeko. Adierazitako kapitalen etekinak, azken urteetan 11.517 erreal garbitara murriztu ziren, gainontzekoak desagertu zirelako Estatuaren funtsetan jarri eta gero. | :Patroiak izendatu zituen bikarioa, onuradun zaharrena eta alkatea, bere administrazioaren kontuak bi urtean behin probintziako diputazioari emateko betebeharrarekin. Diputazio horri 300 erreal esleitu zizkion, kontuak aztertu behar zituen aldi bakoitzeko. Adierazitako kapitalen etekinak, azken urteetan 11.517 erreal garbitara murriztu ziren, gainontzekoak desagertu zirelako Estatuaren funtsetan jarri eta gero. | ||
180. lerroa: | 180. lerroa: | ||
:Probintziaren banaketa, barrutiko zortzi diputatuak izendatzeko: | :Probintziaren banaketa, barrutiko zortzi diputatuak izendatzeko: | ||
:... | :... | ||
:Laugarren barrutia. Antzuola, Argisano elkartea, Artamalastegi elkartea, | :Laugarren barrutia. Antzuola, Arrasate, Argisano elkartea, Artamalastegi elkartea, Bergara, Elgeta, Eibar, Gabiria, Gatzaga, Legazpia, Leintz bailara, Oñati eta Soraluze. 600 1/2 su ordezkatzen ditu. | ||
196. lerroa: | 196. lerroa: | ||
''(150. orrialdean)'' | ''(150. orrialdean)'' | ||
Elgoibarko Bikaria hiribildu horren elizek, Eibar eta Soraluze hiribilduetakoek eta Mendaroko Azpilgoetako Santa Maria elizak (Mutrikuko jurisdikzio zibila) osatzen dute, eta Durangoko artzapezpikutzaren mende dago. | :Elgoibarko Bikaria hiribildu horren elizek, Eibar eta Soraluze hiribilduetakoek eta Mendaroko Azpilgoetako Santa Maria elizak (Mutrikuko jurisdikzio zibila) osatzen dute, eta Durangoko artzapezpikutzaren mende dago. | ||
''IV. liburukia/ Atala: Agirien betetzeaz'''<ref>XIX. mende hasieran Aldundiak agindu zuen Elizbarrutien agiriek bere onarpena behar zutela, baina Iruñeko eta Kalagorriko gotzainak ez ziren ados. Auzi gogorrak eta luzeak izan ziren. | '''IV. liburukia/ Atala: Agirien betetzeaz'''<ref>XIX. mende hasieran Aldundiak agindu zuen Elizbarrutien agiriek bere onarpena behar zutela, baina Iruñeko eta Kalagorriko gotzainak ez ziren ados. Auzi gogorrak eta luzeak izan ziren.</ref> | ||
</ref> | |||
''(191. orrialdean)'' | ''(191. orrialdean)'' | ||
215. lerroa: | 214. lerroa: | ||
'''V. liburukia/ Atala: Alkateen epailetzaz''' | |||
''(286. orrialdean)'' | |||
:Hortik antzematen da probintziako alkate arruntak, antzinako garaietan aginte judizialez hornituak, hogei eta sei zirela. Zenbaki horretan honako hauek zeuden: Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Errenteria, Getaria, Gatzaga, Hernani, Hondarribia, Leintz Harana, Mutriku, Ordizia, Orio, Segura, Soraluze, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Zarautz, Zestoa eta Zumaia. | |||
'''V. liburukia/ Atala: Barruti-epaitegiez''' | |||
''(295. orrialdean)'' | |||
:37.583 arima zituen Bergarakoak<ref>1820.ko martxoan 1812.ko Konstituzioa berriro aldarrikatu ondoren, Gipuzkoako lehen auzialdiko hiru epaitegi ezarri ziren: Donostia, Tolosa eta Bergara.</ref>, hogei eta bi herri hauetan: Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Arriaran, Azkoitia, Bergara, Deba, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Ezkioga, Eskoriatza, Gabiria, Gatzaga, Itsaso, Legazpia, Mutriku, Oñati, Ormaiztegi, Soraluze, Urretxu eta Zumarraga. | |||
'''V. liburukia/ Atala: Ermandadeko alkateak''' | |||
''(316. orrialdean)'' | |||
:Gonzalo Moro doktoreak 1397an egindako <small>ordenantzen</small> kapituluetako batek erakunde hori berretsi zuen. "Ermandade honetan", esan zuen, "zazpi alkate izango dira, ermandadearen kapituluetan jasotako gaiztakeriez libratzeko", eta hautatuak izateko ezarritako barrutiak hauek izan ziren: | |||
:... | |||
:4. Arrasate, Bergara, Gatzaga, Elgeta, Soraluze eta Eibar bere auzoekin; lehenengoak alkatea bi urtetan jarriko du, Bergara hirugarrenean, eta hortik aurrera modu berean. | |||
Hauxe da oraingo bertsioa, 18:31, 20 abuztua 2021 data duena
Noticia de Guipúzcoa | |
---|---|
Egilea | Pablo Gorosabel |
Hizkuntza | Gaztelaniaz |
Urtea | 1899-1900 |
Argitaletxea | Imprenta de F. López |
Hiria | Tolosa |
Izenburu osoa
Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa: descripción de la provincia y de sus habitantes, exposición de las instituciones, fueros, privilegios, ordenanzas y leyes, reseña del gobierno civil, eclesiástico y militar, idea de la administración de justicia, etc.
Gipuzkoaren gauza gogoangarrien berria: probintzia eta biztanleean deskribapena, instituzio, foru, erregalia, ordenantza eta legeean azalpena, gobernu zibil, eklesiastiko zein militarraren aipamena, justizia administrazioaren zertzeladak etab.
Liburua zertan den
Pablo Gorosabel tolosarra (1803-1868) politiko eta kulturgilea izan zen. Tolosako alkate izan zen hainbatetan, baita Gipuzkoako korrejidore, diputatu, Gipuzkoako artxibozain eta Monumentu Historiko eta Artistikoen Probintzia Batzordeko kide ere.
Hainbat liburu idatzi zituen, gehienak historia edota geogeafiarekin lotutakoak. Aipatzekoa da Diccionario histórico-geográfico-descriptivo de los pueblos, valles, partidos, alcaldías y uniones de Guipúzcoa, 1862.ekoa.
Dena den, bere lan nagusia 1868. urtean amaitutako Noticia de las Cosas Memorables de Guipúzcoa o descripción de la provincia y de sus habitantes; exposición de las instituciones, fueros, privilegios, ordenanzas y leyes; reseña del Gobierno civil, eclesiástico y militar; idea de la Administración de Justicia, etc.
Pablo Gorosabel hil ostean, haren alargunak, Manuela de Irarretak, Gipuzkoako Aldundira jo zuen liburua argiratzeko. Aldundiak baietz... baina bigarren karlistadak prozesua zapuztu zuen, eta bitartean jatorrizko eskuizkribua galdu zen.
Zorionez, Donostiako Udalean kopia gordetzen zen, eta mende bukaeran Serapio Mujikak aurkitu zuenean hainbat liburukitan argitaratu zuten (1899-1900).
Soraluzeri buruzkoak
I. liburukia/ Atala: Eguratsa eta tenperaturaz
(75 orrialdean)
- Aipatu berri ditudan uholdeek kalte handiak eragin bazituzten, 1834ko ekainaren 30ean Bergaran eta inguruetan gertatutakoak ondorio latzagoak izan zituen.
- Soraluzeko hiribilduan ibai berak hartu zuen hogei oineko altuera, eta hamazortzi oineko altuera zubiaren gainean; eta proportzio berean Gatzaga, Aretxabaleta, Arrasate eta Elgoibar hiribilduetan...
- (Soraluzen izandako kalteak)
Kalte mota Zenbat Ufalak eruandako errotak 3 Ufalak kaltetutako errotak - Ufalak eruandako zubiak 2 Ufalak kaltetutako zubiak 2 Ufalak kaltetutako burdinolak - Ufalak eruandako eraikinak 22 Ufalak kaltetutako eraikinak 38 Ufalak eruandako elizak 1 Hildakoak 6
I. liburukia/ Atala: Lurra, ibai eta mendiez
(82. orrialdean)
- Lehenengoa Deba da, antzina-antzinatik datorren izena... Hemendik aurrera, Bergarako hiribildura doa, eskuinean utziz Anzuolatik jaisten diren urak lehenago jasoz. Placencia eta Elgóibar hiribilduetatik jarraitzen da, Alzolatik eta Mendaro haranetik, ozeano itsasoan ur-emari handiz sartzeko, lehenago Eibartik eta Elgobarren bestaldetik elkartzen den ibai batetik urak hartuz.
I. liburukia/ Atala: Aldundiak egindako bideez
(159. orrialdean)
- Horren ondoren, hainbat herrien eskabide baten ondorioz, 1763an Ibero berari agindu zioten Manuel Martín Carrerarekin batera Bergaratik barrena bidearen trazadura[1] aztertzeko. behin eginda, hurrengo urteko Azkoitiako Batzarretan, trazadura berria onartu zen, laburragoa, lauagoa eta "Soraluzeko arma-lantegietarako erabilgarriagoa" zelako. Trazadura hori urte bereko irailaren 2an emandako Errege Aginduaren bidez onartu zen.
I. liburukia / Atala: Elkarteek eta Estatuak egindako bideez
(169. orrialdean)
- Deba ibaiaren bidea. Bergara, Soraluze, Elgoibar eta Eibar hiribilduek bultzatu zuten, 1772. urte inguruan, eta horretarako baimena eskatu zuten Errege Kontseiluan. Proiektuaren arabera bide hori Bergarako San Antonio puntuan hasiko zen, alde batetik Eibartik Bizkaiako mugaraino eta bestetik Alzolaraino, Deba ibaia izen bereko porturaino alatan erabilgarri egiten den punturaino.
- …
- Hiribildu bakoitzak bere udalerriari zegokion tartea egin zuen, eta beren arteko hitzarmena ere egin zen, bidea modu berean zaindu eta konpontzeko. Hala ere, betebeharrak behar bezala bete ez zutenez, bidea hondatu eta erabilezina gertatu zen; Soraluzeko Erret Arma-lantegiko Zuzendariak, probintzia ordezkatuz, konponbide bat eskatu zuen. Sei hiribildu interesdunek[2], beste baliabide propiorik gabe, Maltzaga inguruan bidesaria ezartzea erabaki zuten; eta, probintziak emandako laguntzaz, 1819,an Errege baimena lortu zuten. Horretarako sei hiribilduek urte berean Deba ibaiaren bide-ermandadea deitutakoa eratu zuten, zuzendaritza eta kutxa bakarra sortuz.
II. liburukia / Atala: Industriaren jarduerez
(24. orrialdean)
- Industriaren beste adar bat armagintza da, arma zuri eta su-armena, eta probintzia honetan biztanle asko ari dira horretan. Lan mota hau antzina-antzinatik hasi zen lurraldeko zenbait herritan, gertatu behar zen bezala: burdin oparotasuna izateaz gain, bertakoak beti armatuta eta borrokarako prest egon behar izaten ziren. Hala eta guztiz ere, armen fabrikazioa enpresa partikularrena baino ez zen, eta horretan ez zen inolako aginterik sartzen: 1573. urtera arte ez zen ezagutu probintzia honetan izaera publikoko lantegirik.
- Orduan, Soraluze hiribilduak arma-lantegia eraiki zuen bere ondasunekin, eta haren jabetza erregeari eman zion, hau da, Estatuari. Lagapen horren helburua hirian bertan errotzea Erregearen armadak behar zituen mota guztietako armak egitea, eta hori lortu zuen, antza, bere biztanle saiatuei lana eta bizirauteko baliabideak emanez.
- Lantegi hau, azken mendean, Caracasko Konpainiaren ardurapean egon zen, Errege Ogasunarekin armak ekoizteko kontratak egiten zituena, baina konpainia desagertu ondoren halako metodoa eten zen, armen ekoizpena gobernuaren eskura itzuliz.
- …
- Nahiz eta aipatu dudan probintzian armak eraikitzeko aintzinako metodoa zein zen, ohartarazi behar da urte asko eta asko ez dela bere lurraldean armarik lantzen Estatuaren kontura. Horrek ez du eragozten Soraluze hiribilduko lantegia Erregearen Gobernuaren ardurapean egotea, Artilleria goi-mailako ofizial batek zuzendua eta, azterketa eta proba egin ondoren, herriko eta Eibarko kontratistek edo enpresaburuek egiten dituzten armak jasotzea. Bi herrietan, beraz, partikularren lantegietan egiten da armen ekoizpena, haien kontu eta kargura, Gobernuak horietan esku hartu gabe.
- Soraluze hiribilduan eskala handiko bi lantegi daude, aurrerapen moderno guztiekin, eta Eibarren ere; eta guztietan fusilak, eskopetak, pistolak, errebolberrak, sableak, ezpatak eta asmakuntza berriko beste edozein arma mota lantzen dira, orratz-fusilak barne.
II. liburukia/ Atala: Herriei buruzko gauzez
(61. orrialdean)
Kalte mota Zenbat Izena Placencia Mota Hiribildua Barruti judiziala Bergara Elizbarrutia Kalagorria Biztanleak 2.153
(86. orrialdean)
- Batzar zaharren eta beste dokumentu batzuen agirietan ikusten denez, XV. mendea baino lehen, eta honetan ere, probintzia osoan hogetasei hiribildu baino ez zeuden. Hauek ziren: Azkoitia, Azpeitia, Arrasate, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Errenteria, Gatzaga, Getaria, Hernani, Hondarribia, Mutriku, Oñati, Orio, Segura, Soraluze, Tolosa, Usurbil, Ordizia, Urretxu, Zarautz, Zestoa eta Zumaia.
(97. orrialdean)
- Soraluze. Alonso XI erregearen aginduz sortu zen, 1343ko urriaren 15ean Algeciraseko Realean emandako erregaliaren bidez. Honen bertutez, Soraluzeko eta Herlaibiako biztanleek hiribildu hau egin zezatela nahi izan zuen, bere elizarekin, hesituz eta dorreak eraikiz, gaur egun duen izenarekin. Horretarako, biztanleei Logroñokoek zuten forua eman zien, eta hiribilduari udalerria zehaztu zion. Hiribildu hau, XIV. mendearen amaierarako jendeztatuta agertzen zen, bere kontzeju eta administrazioarekin, eta horrela jarraitzen du ordutik.
II. liburukia/ Atala: Haranez
(129. orrialdean)
- Antzina Markina izenarekin ere ezagutu zen jendeztatutako beste bailara edo lurralde bat, gaur egungo Elgoibar, Soraluze eta Eibar hiribilduak barne hartzen zituena. "Yusoko markina" izena jarri zitzaion orain lehen biena den barrutiari, eta "suso" hirugarrenari, bere hiri-gutunetatik eta antzinateko beste agiri batzuetatik ateratzen denez.
- Placencia, Soraluce eta Herlaibia deitzen zitzitzaiola orduan, haran horretatik banandu zen hiribildu tituluarekin, 1343.ko urriaren 15ean lortutako Errege pribilegioaren indarrez.
II. liburukia/ Atala: Eskribau eta notarioez
(225. orrialdean)
- Aurreko planaren arabera[3] indarrean geratu ziren zenbaki-eskribautzak orain azalduko ditudanak izan ziren: ...Soraluze... Hirurogetamar guztira, gehi Oñati hiribilduko biak.
- Hauxe izan da probintzia honetan indarrean egon den eskribau eta zenbaki-eskribautzen egokitzapena, 1862.ko maiatzaren 28ko Notariotzaren Lege Orokorra indarrean jarri arte.
II. liburukia/ Atala: Ospitaleez
(258. orrialdean)
- OHARRA. Aspaldiko ospitaleak, gaur egun desagertuak bere pobreek probintziak ezarritako erruki-etxeetara bidali eta gero, hauek dira: ...Soraluze...
II liburukia/ Atala: Hainbat ongintza erakundeez
(261. orrialdean)
- Soraluze. Hiribildu honetan badira garrantzi handiko bi ongintza erakunde.
- 1. Juan Ignacio de Obiaga herrikosemeak, Peruko inkisidore apostolikoa bera, 1780ko maiatzaren 3an Liman emandako eskrituraren bidez, betiko errenta bat sortu zuen Teologia, Lege edo Kanon ikasketa nagusiak egin nahi zituzten hiribildu horretako mutil pobreen laguntzeko eta, horretarako, zortzi mila pesoko kapitala ezarri zuen. Herriko parrokiako abadeari eta bi onuradun zaharrenei agindu zien patronatua; eta hau dena egun berean egindako gari, arto eta beste hazi batzuen aletegi fundazioa burutzen ez bazen. Sortzaileak berak, aipatutako hiritik 1784ko martxoaren 18an patronatuari bidalitako gutun baten bidez, errenta hori jasoko zuten gazteen artean errege itsas armadaren karrera egingo zutenak ere sartzeko adierazi zuen, fragata teniente gradua lortu arte.
- 2. Manuel Francisco de Joarizti jaunak, herrikosemea, beste ongintza erakunde batzuen artean 1796ko martxoaren 6an bat sortu zuen Alfonso Yébenes Madrilgo Elkargoko eskribauaren lekukotzaren bidez. Horren bidez, ongile honek zera nahi izan zuen, hainbat errentatan zituen kapitalak (1.563.834 erreal, 47.316ko korrituekin) helburu hauetarako erabiltzea: urtero 200 dukat dontzeila umezurtz bat hornitzeko; lau urtetan behin 100 dukat neskame batentzat; beste 100 lehen letretako maisuarentzat; gainerakoa, bi urtean behin lau txiro janzteko, moja, misio, aitorpen kapilauarentzat eta patroien eskupekorako.
- Patroiak izendatu zituen bikarioa, onuradun zaharrena eta alkatea, bere administrazioaren kontuak bi urtean behin probintziako diputazioari emateko betebeharrarekin. Diputazio horri 300 erreal esleitu zizkion, kontuak aztertu behar zituen aldi bakoitzeko. Adierazitako kapitalen etekinak, azken urteetan 11.517 erreal garbitara murriztu ziren, gainontzekoak desagertu zirelako Estatuaren funtsetan jarri eta gero.
III. liburukia / Atala: Batzarren eraketaz
(187. orrialdean)
- Bi herri berri hauekin, Batzarretan hogeita hamar ordezkaritza zeuden, eta indarrean jarraitu zuten XVII. mendearen hasierara arte; ondoren adierazten ditudanak ziren: Donostia, Tolosa, Azpeitia, Segura, Azkoítia, Arrasate, Deba, Bergara, Mutriku, Ordizia, Elgoibar, Errenteria, Hondarribia, Getaria, Zarautz, Zestoa, Elgeta, Zumaia, Usurbil, Eibar, Urretxu, Soraluze, Orio, Lenitz, Gatzaga, Hernani, Areria, Aiztondo, Saiaz eta Oiartzun.
III. liburukia / Atala: Batzarrei buruzko beste gaiez
(214. orrialdean)
- Soraluze 32 su
- ...
- Guztira 2.440,5 su
III. liburukia/ Atala: Diputazioez
(239. orrialdean)
- Probintziaren banaketa, barrutiko zortzi diputatuak izendatzeko:
- ...
- Laugarren barrutia. Antzuola, Arrasate, Argisano elkartea, Artamalastegi elkartea, Bergara, Elgeta, Eibar, Gabiria, Gatzaga, Legazpia, Leintz bailara, Oñati eta Soraluze. 600 1/2 su ordezkatzen ditu.
III liburukia/ Atala: Mendi gaiez
(336. orrialdean)
- Deba hiribilduan 1738an egindako Batzar Nagusien erabakiz egindako Mendien Aratutegia:
- ...
- 9. Soraluze hiribilduak eta hiru legoatan dauden hiribilduek arreta berezia jarriko dute intxaurrondoak landatzeko, eta bertako bizilagunek ere lur partikularretan landatzeko, errege arma-lantegiak osagai horren gabe gabe ez geratzeko.
IV. liburukia/ Atala: Artzapez-barrutiez
(150. orrialdean)
- Elgoibarko Bikaria hiribildu horren elizek, Eibar eta Soraluze hiribilduetakoek eta Mendaroko Azpilgoetako Santa Maria elizak (Mutrikuko jurisdikzio zibila) osatzen dute, eta Durangoko artzapezpikutzaren mende dago.
IV. liburukia/ Atala: Agirien betetzeaz[4]
(191. orrialdean)
- Gauzak horrela, 1804an, Soraluze hiribilduak elizbarrutiko Auzitegi Goren honetara jo behar izan zuen, eta Kalagorriko Eliz-auzitegiko auziak geldiarazteak bertako bizilagunei sortzen zizkieten kalte larriak azaldu.
- Aurrerantzean halakorik ez gertatzeko, garai hartan hiribildu hark (Soraluze) eskatu zuen, eta ebazteke zegoen auziko alderdi interesdunen eskubideari kalterik egin gabe, aipatutako Auzitegiaren agiriak Aldundiaren esku jartzeko. Eskaera berberak egin zituzten Elgoibarko hiribilduak, bertako zein Soraluzeko eliz kabildoek, eta beste korporazio eta interesdun partikular batzuek ere. Horrelako gestioak... erabat geldituta geratu ziren 1807an, garai hartako gertaera politiko eta militarren ondorioz.
IV. liburukia/ Atala: Mojen komentuez
(256. orrialdean)
- Soraluze. Herri honetan agustindar moja kanonigoen komentua dago.
V. liburukia/ Atala: Alkateen epailetzaz
(286. orrialdean)
- Hortik antzematen da probintziako alkate arruntak, antzinako garaietan aginte judizialez hornituak, hogei eta sei zirela. Zenbaki horretan honako hauek zeuden: Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Errenteria, Getaria, Gatzaga, Hernani, Hondarribia, Leintz Harana, Mutriku, Ordizia, Orio, Segura, Soraluze, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Zarautz, Zestoa eta Zumaia.
V. liburukia/ Atala: Barruti-epaitegiez
(295. orrialdean)
- 37.583 arima zituen Bergarakoak[5], hogei eta bi herri hauetan: Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Arriaran, Azkoitia, Bergara, Deba, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Ezkioga, Eskoriatza, Gabiria, Gatzaga, Itsaso, Legazpia, Mutriku, Oñati, Ormaiztegi, Soraluze, Urretxu eta Zumarraga.
V. liburukia/ Atala: Ermandadeko alkateak
(316. orrialdean)
- Gonzalo Moro doktoreak 1397an egindako ordenantzen kapituluetako batek erakunde hori berretsi zuen. "Ermandade honetan", esan zuen, "zazpi alkate izango dira, ermandadearen kapituluetan jasotako gaiztakeriez libratzeko", eta hautatuak izateko ezarritako barrutiak hauek izan ziren:
- ...
- 4. Arrasate, Bergara, Gatzaga, Elgeta, Soraluze eta Eibar bere auzoekin; lehenengoak alkatea bi urtetan jarriko du, Bergara hirugarrenean, eta hortik aurrera modu berean.
Erreferentziak
- Noticia de Guipúzcoa. INGEBA Euskal Geografi Elkargoa (Instituto Geográfico Vasco)
- ↑ Camino Real de Coches: Gatzaga >> Bergara >> Zumarraga >> Tolosa >> Donostia >> Irun.
- ↑ Aurreneko lauei 1787. Deba eta Mutriku bildu zitzaien.
- ↑ 1831. urtekoa.
- ↑ XIX. mende hasieran Aldundiak agindu zuen Elizbarrutien agiriek bere onarpena behar zutela, baina Iruñeko eta Kalagorriko gotzainak ez ziren ados. Auzi gogorrak eta luzeak izan ziren.
- ↑ 1820.ko martxoan 1812.ko Konstituzioa berriro aldarrikatu ondoren, Gipuzkoako lehen auzialdiko hiru epaitegi ezarri ziren: Donostia, Tolosa eta Bergara.