«Irukurutzetako erromeria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
28. lerroa: | 28. lerroa: | ||
XIX. mendeko hogeigarren hamarkadan bi hilketa gertatu ziren Irukurutzetako erromeriatik bueltan. Hiltzailea ez zuten orduan harrapatu. | XIX. mendeko hogeigarren hamarkadan bi hilketa gertatu ziren Irukurutzetako erromeriatik bueltan. Hiltzailea ez zuten orduan harrapatu. | ||
Urte batzuk geroago, 1825.ean hain zuzen, Jose Larrañaga Juaristi<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Jose_Larrañaga Jose Larrañaga Juaristi]. Wikipedia (euskaraz).</ref> (1801-1826) mendaroarra harrapatu zuten, Etxeberriako Altzibar baserrian egindako hiru hilketengatik. Bilbora eraman zuten epaitzeko, eta heriotz zigorra ezarri zioten; damuturik, hamalau heriotz aitortu zituen, tartean Irukurutzetako biak. | Urte batzuk geroago, 1825.ean hain zuzen, Jose Larrañaga Juaristi<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Jose_Larrañaga Jose Larrañaga Juaristi]. Wikipedia (euskaraz).</ref> (1801-1826) mendaroarra harrapatu zuten, Etxeberriako Altzibar baserrian egindako hiru hilketengatik. Bilbora eraman zuten epaitzeko, eta heriotz zigorra ezarri zioten; damuturik, hamalau heriotz aitortu zituen, tartean Irukurutzetako biak. 1826.ko ekainaren 14an garroteaz hil zuten, Bilboko plazan. | ||
Hil eta gero, ''Hamalau heriotzarena''<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Hamalau_heriotzarena Hamalau heriotzarena]. Wikipedia (euskaraz).</ref> bertsoak agertu ziren, berak enkargatuta omen. 2020. urtean bere historia kontatzen duen podcasta grabatu zuten<ref>[https://podcast.eus/14-heriotzak-euskal-gaizkileak/ https://podcast.eus/14 heriotzak. Euskal gaizkileak]. ZuZeu podcast (2020). </ref>. | |||
Hil eta gero, Hamalau heriotzarena<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Hamalau_heriotzarena Hamalau heriotzarena]. Wikipedia (euskaraz).</ref> bertsoak agertu ziren, berak enkargatuta omen. 2020. urtean bere historia kontatzen duen podcasta grabatu zuten<ref>[https://podcast.eus/14-heriotzak-euskal-gaizkileak/ https://podcast.eus/14 heriotzak. Euskal gaizkileak]. ZuZeu podcast (2020). </ref>. | |||
09:09, 19 abuztua 2021(e)ko berrikuspena
Kokapena
Elosua-Plazentzia mendilerroko inguru altuenean Kurutzebakar, Kurutzezarra eta Irukurutzeta tontorrak daude. Irukurutzeta burnizko gurutz hirukoitzak koroatuta dago, Azkoitia, Bergara eta Elgoibar-en udal lurren mugarria dena.
Tontor ondoan trikuharri bat dago, eta urrutiago Arribiribilleta izeneko monolito handia, gutxi gora behera Kurutzezarra inguruan.
Aspaldiko erromeria
Erromeria maiatzaren lehen igandean ospatzen zen, trikuharri ondoko zelaian, Kurutzazarren ondoan. Hasieran, segururena, Kurutzazarreko erromeria izango zen. Gurutze Santuaren jaiaren oso gertu (maiatzak 3) ospatzen da; izenak adierazten duenez, inguruko gurutze zaharrena Kurutzazarrekoa izango zen; eta, azkenik, erromeria Kurutzazarretik Irukurutzetakik baino gertuago ospatzen da.
Aintzinean Lezarrisoroko (Osintxuko baserria, Muskiritsu bailaran) agurea Irukurutzetako tontorrera urtero igotzen omen zen, maiatzako lehen igandean, bere kapelaren zintan gurutze bat zeramala. Berarekin jende asko joaten zen, eta inguruko herrietako ehundaka lagun hurreratzen ziren: azkoitiarrak, elgoibartarrak, osintxuarrak, plazentziatarrak...
Arratsaldean Konjuruaren erritua egiten zen uztak ziurtatzeko.
Azkeneko denboretan ez zuen gurutzerik eramaten, baina jende gaztea urtero ospatzen zuen eguna: goizean meza entzun eta arratsaldean, Irukurutzetako zelaian, erromeria dantzaz eta meriendaz.
Berreskurapena
1955 urtean erromeria hau ospatzeari laga zioten. 1.980en hamarkadan Bergarako Kapirixok eta Soraluzeko Atseden Txaboleta Elkarteak berpizten saiatu zuten, baina alferrik.
2000 urtetik hona berriro ospatzen ari da, maiatzeko lehen domekan. Soraluzetarrek eta osintxuarrek antolatzen dute elkarrekin: Soraluzeko Aittantxaboleta[1] eta Osintxuko Txurrunbilo elkartekoak.
Salda eta txorixoa Aittantxaboletan prestatzen dituzte plazentziatzarrek eta, hamaika t'erdiak aldera, Txurrunbilo elkartekoek etorritako mendizaleei banatzen diete. Goiz ederra pasatzeko aukera ona.
Bitxikeriak: Hilketak
XIX. mendeko hogeigarren hamarkadan bi hilketa gertatu ziren Irukurutzetako erromeriatik bueltan. Hiltzailea ez zuten orduan harrapatu.
Urte batzuk geroago, 1825.ean hain zuzen, Jose Larrañaga Juaristi[2] (1801-1826) mendaroarra harrapatu zuten, Etxeberriako Altzibar baserrian egindako hiru hilketengatik. Bilbora eraman zuten epaitzeko, eta heriotz zigorra ezarri zioten; damuturik, hamalau heriotz aitortu zituen, tartean Irukurutzetako biak. 1826.ko ekainaren 14an garroteaz hil zuten, Bilboko plazan.
Hil eta gero, Hamalau heriotzarena[3] bertsoak agertu ziren, berak enkargatuta omen. 2020. urtean bere historia kontatzen duen podcasta grabatu zuten[4].
Erreferentziak
- ↑ Atxantxaboleta, Artzai-Txaboleta edo Atseden-Txaboleta 1974 urtean soraluzetar gazte batzuk Soraluzeko lekurik ederrenetako batean, Txurrukako Edurdungo baserria baino gorago dagoen tontor batean. 2002 urtean zortzi bazkide ziren.
- ↑ Jose Larrañaga Juaristi. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Hamalau heriotzarena. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ https://podcast.eus/14 heriotzak. Euskal gaizkileak. ZuZeu podcast (2020).