«1718.ko matxinada (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
(Orria sortu da. Edukia: ::<small>Beste matxinadak ikusteko, sakatu ''hemen''</small> ==Sorrera== 1714 urtean Felipe V Borboikoak Espainiako Ondorengotza Gerra irabazi zuen...) |
No edit summary |
||
23. lerroa: | 23. lerroa: | ||
1719 urte bukaeran Felipe Vak bertan behera utzi zuen 1717ko legea, aduanak itsas-ertzera ekarri zituena, eta zerga-muga Ebro aldean jarri zen atzera. | 1719 urte bukaeran Felipe Vak bertan behera utzi zuen 1717ko legea, aduanak itsas-ertzera ekarri zituena, eta zerga-muga Ebro aldean jarri zen atzera. | ||
Hiru izan ziren arrazoiak. Lehenik eta behin, lau euskal lurraldeek erakutsitako kontrako jarrera irmoa, foruen kontrakoa zelako; gainera, 1719ko udan Frantziako gudaroste bat, Berwick-eko duke frantsesak gidatuta, lau probintziaz jabetu izana<ref>Lauko Aliantzaren Gerra. Italiako lurrak berriro lortzeko, Felipe Vak Britainia Handia, Frantzia, Austria eta Herbeheretako | Hiru izan ziren arrazoiak. Lehenik eta behin, lau euskal lurraldeek erakutsitako kontrako jarrera irmoa, foruen kontrakoa zelako; gainera, 1719ko udan Frantziako gudaroste bat, Berwick-eko duke frantsesak gidatuta, lau probintziaz jabetu izana<ref>Lauko Aliantzaren Gerra. Italiako lurrak berriro lortzeko, Felipe Vak Britainia Handia, Frantzia, Austria eta Herbeheretako Errepublikaren kontra hasi zuen gerra… eta galdu!</ref>; eta, azkenik, aduana berritan jasotako zergak uste izandakoak baino askoz txikiagoak izatea. | ||
23:21, 21 ekaina 2021(e)ko berrikuspena
- Beste matxinadak ikusteko, sakatu hemen
Sorrera
1714 urtean Felipe V Borboikoak Espainiako Ondorengotza Gerra irabazi zuen, Espainako koroa eskuratuz.
Gerra luzea izan zen (1700-1714), eta erregeak dirua behar zuen. Horregatik, besteak beste, 1717 urtean aduanak Gaztelako mugetara (hau da, itsas ertzera eta Frantziako mugetara) eraman zituen, euskal probintzien zerga sistema (eta ekonomia) irauliz: batzuentzat komenigarria zenak (Gaztelan saltzeko zergak desagertu ziren) besteentzako kaltea zekarren (atzerriko garia zergapetu zuten, adibidez).
Lehen matxinada (edo aduanetako matxinada) Bizkaian lehertu zen, 1718ko abuztuan nekazariek zerga-bitzaile bat Bilbon hil zutenean. Matxinoek ziotenez, lege berria foruen kontrakoa zen, eta Bizkaiko agintariak ez ziren legeari aurka egiten ari. Alkateak, diputatuak… preso hartu zituzten eta, inoiz, hil ere.
Matxinada Soraluzen
Matxinada Bizkaia osora zabaldu ostean, Gipuzkoara ere heldu zen.
1718ko azaroak 6an, goiz goizetik, hirurehun bat gizon armatu abiatu ziren Bergara eta Elgetatik Soraluzeruntz, jende eta arma gehiagoren bila[1]
Behin Soraluzen, alkateari “eskatu” zioten Probintzia eta foruen alde laguntzeko. Azkenean herriak hirurogei laguneko saldoa antolatu zuen eta, etorritakoekin batera, Eibar eta Elgoibarrera pasa ziren.
Suzko Armen Erret Fabriketako gremioek bertan behera utzi zuten erregearentzako beren lanak (langile faltagatik? kobratzeko arazoak aurrikusiz?) eta matxinada bukatu artean ez ziren lanera itzuli.
Bukaera
1719 urte bukaeran Felipe Vak bertan behera utzi zuen 1717ko legea, aduanak itsas-ertzera ekarri zituena, eta zerga-muga Ebro aldean jarri zen atzera.
Hiru izan ziren arrazoiak. Lehenik eta behin, lau euskal lurraldeek erakutsitako kontrako jarrera irmoa, foruen kontrakoa zelako; gainera, 1719ko udan Frantziako gudaroste bat, Berwick-eko duke frantsesak gidatuta, lau probintziaz jabetu izana[2]; eta, azkenik, aduana berritan jasotako zergak uste izandakoak baino askoz txikiagoak izatea.