«Andramari zaharra (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
t (Sorapedia wikilariak «Ezoziako Andramari zaharra (eu)» orria «Andramari zaharra (eu)» izenera aldatu du) |
No edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{Artelana (eu) | {{Artelana (eu) | ||
| izena = | | izena = Andramari zaharra | ||
| irudia = Donostiako_Eliz_Museoa._Andra_Maria_3._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | | irudia = Donostiako_Eliz_Museoa._Andra_Maria_3._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | ||
| estiloa = Erromanikoa | | estiloa = Erromanikoa | ||
21. lerroa: | 21. lerroa: | ||
1950.ko hamarkadan, Madinatarren ganbaran agertu zen Andramari erromaniko hau. | 1950.ko hamarkadan, Madinatarren ganbaran agertu zen Andramari erromaniko hau. | ||
Ez da jatorria ezagutzen baina, dirudienez, baztertuta geratu omen zen beste irudi modernoago batek ordezkatu zuenean. | |||
Ramiro Larrañagak Santa Maria la Real parrokian kokatzen du<ref>[[Soraluze. Monografía histórica (eu)|Soraluze Placencia de las Armas. Monografía histórica]] (118. orrialdea). Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993) </ref>. Eliza zaharraren irudi titularra izango zen, eta 1630 urte inguruan erretiratuko zuten, eliza berriaren erretaula egiterakoan. | |||
Beste batzuen ustetan, irudi hau Ezoziako jatorrizko Andramaria da, eta [[Ezoziako santutegia (eu)|Ezoziako Santutegian]] gurtzen zuten. Gero, moda berriak etorri zirenean, [[Ezoziako Andramaria (eu)| Andramari berria]] ekarri omen zuten eta zaharra baztertu omen zuten. | |||
Garai batean halaxe esaten zuten bai Gallastegi pasiotarrak (''"Beharbada gure hiriko Eliza parrokialeko sakristian gurtzen den berbera da"'') zein Jesus Leturiondok (''"Irudi au Ezozi'ko Andra Mari? Bai, esango genioke zalantzarik gabe. Oraingo irudia, zutikoa, ez da Ezoziko hasierako denboretakoa"''). | Garai batean halaxe esaten zuten bai Gallastegi pasiotarrak (''"Beharbada gure hiriko Eliza parrokialeko sakristian gurtzen den berbera da"'') zein Jesus Leturiondok (''"Irudi au Ezozi'ko Andra Mari? Bai, esango genioke zalantzarik gabe. Oraingo irudia, zutikoa, ez da Ezoziko hasierako denboretakoa"''). | ||
Aintzitasunari dagokionez, Manuel Lekuonak XIII mendekoa jotzen zuen, eta Juan San Martinek, berriz, XIVkoa. | Aintzitasunari dagokionez, Manuel Lekuonak XIII mendekoa jotzen zuen, eta Juan San Martinek, berriz, XIVkoa. |
14:13, 14 apirila 2021(e)ko berrikuspena
Andramari zaharra | |
---|---|
Estiloa | Erromanikoa |
Mendea | XIII-XIV |
Kokapena | Donostiako Eliz Museoa |
Mota | Eskultura |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Azalpenak
1950.ko hamarkadan, Madinatarren ganbaran agertu zen Andramari erromaniko hau.
Ez da jatorria ezagutzen baina, dirudienez, baztertuta geratu omen zen beste irudi modernoago batek ordezkatu zuenean.
Ramiro Larrañagak Santa Maria la Real parrokian kokatzen du[1]. Eliza zaharraren irudi titularra izango zen, eta 1630 urte inguruan erretiratuko zuten, eliza berriaren erretaula egiterakoan.
Beste batzuen ustetan, irudi hau Ezoziako jatorrizko Andramaria da, eta Ezoziako Santutegian gurtzen zuten. Gero, moda berriak etorri zirenean, Andramari berria ekarri omen zuten eta zaharra baztertu omen zuten.
Garai batean halaxe esaten zuten bai Gallastegi pasiotarrak ("Beharbada gure hiriko Eliza parrokialeko sakristian gurtzen den berbera da") zein Jesus Leturiondok ("Irudi au Ezozi'ko Andra Mari? Bai, esango genioke zalantzarik gabe. Oraingo irudia, zutikoa, ez da Ezoziko hasierako denboretakoa").
Aintzitasunari dagokionez, Manuel Lekuonak XIII mendekoa jotzen zuen, eta Juan San Martinek, berriz, XIVkoa.
Pedro Anasagasti frantziskotarrak halaxe deskribatzen zuen Aránzazu aldizkarian[2]:
- Ezoziako ermitaren antzinako titularra izan edo ez, balio ikonografiko handikoa da Soraluzeko sakristiaren irudia. Bere formen sinpletasunak, bere jantzien arkaismoak eta bere konposizioaren aintzinako zaporeak bere zahartzaroa adierazten dute. Artisau-artista on baten maisulana da, forma errezekin bizantziar moduen konposizio bati bizia ematen diona.
- Amak nekazari aurpegia du, begiak zabal-zabalik eta ahoa oso txikia, ezpainak oso gizenak eta okotsa nabarmenduta. Lepo lodia torneatu gabe. Begirada galdua zeruertz altuan. Tunika marroi xumeak, lepoan eta gerrian urre-koloreko ertzak dituena, anatomia femeninoa izkutatzen du. Mantuak, urdin iluna, lore bat darama. Manteleta ilun batek ileari markoa egokia ematen dio. Luxua adierazteko, bularraren gainean urrezko apaingarria besterik ez.
- Haurra konposaketa eta sintesi egokia da. Eserita, oinak gurutzatuta, bisitariari tinko begiratzen dio. Bizantziar ikonoak gogoratzen dituen Maisua da: serioa, maiestatikoa, abstraktua; ezkerrean liburu bat du, irakasleen moduan eskuina altxatzen duen bitartean. Bere tunika granateak ondo nabarmendutako gorputzaren profilak jarraitzen ditu. Amaren ezkerreko esku erraldoia, sorbaldatik heltzen diona, bere gorputzarekin kontrastatzen du. Begi irtenak eta sudurra oso handia, bere Amak bezala.
Gaur egun, zaharberrituta, Donostiako Eliz Museoan gordetzen da.
Santa Maria la Real parrokia, zaharberritu eta gero, berrinauguratu zutenean (2007) Soraluzera ekarri zuten azken aldiz.
Erreferentziak
- ↑ Soraluze Placencia de las Armas. Monografía histórica (118. orrialdea). Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993)
- ↑ Ntra. Sra. de Placencia. Pedro Anasagasti (Aránzazu).