«Pintoriak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
9. lerroa: | 9. lerroa: | ||
==Letra== | ==Letra== | ||
{| class="wikitable" align="center" style="text-align:left" | ::{| class="wikitable" align="center" style="text-align:left" | ||
|- | |- | ||
| | | |
Hauxe da oraingo bertsioa, 21:47, 27 martxoa 2021 data duena
Izenburua | Pintoriak |
Egilea/k | Ander Ezenarro Urzelai |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Gerardo Ezenarro |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
Pintorerik onenak
etorri gera
Plazentziako herrian
lan egitera
kuadro txit politak
paisaje ta bistak
erraz ezagutzen da
gerala artistak, ai.
Nork here irudia
nahi duen guzia
orain hementxe dauka
komenientzia.Fati[1] zilbot haundia
hemen daukagu
munduko pintorien
hauxe da buru
Fati hasten danian
pintura lanian
Murillo bera ere
dago ilunian, ai.
Zuluaga berriz Fati
izan ez balitz
oraindikan zebilen
gure aprendizPintoriak entzunda
askok esan du
Linoneko Munetak
hori egiten du
Paris ta Milanen
eskolan aurreren
ikasten ibiliak
danok gera hemen, ai.
Gaur gure kuadruak
bai dira salduak
pagaturikan asko
mila duruak.Pertsonen irudia
egiten duanik
ez da hemen azaldu
gu bezin onik
mendi tontor goiak
baserri alaiak
beren artaldiekin
baso ta zelaiak, ai.
Erreka ilunak
ta txara astunak
horrek dira guretzat
gairik onenak.
Azalpenak
Gerra aurreko sasoian Ander Ezenarro Urzelaik hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako. Tartean hau, edota Zapatariak.
Letra Gerardo Ezenarro semeak jaso zuen, eta Eustaki Maiztegi Txiket-ek txukun-txukun transkribatu. Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, 1991ko jai egitarauan jasotako letrak agertu ziren.
Erreferentziak
- ↑ Santiago Gojeascoechea Fati edo Fatty (lodia, ingelesez). Liberalenean dantzak zaintzen zituen: areto erdian egoten zen makil handi batekin erritmoa markatzen, eta bikoteak zaintzen aldi berean, ezer arrarorik ez gertatzeko.