«Maltzagako geltokia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |

(Erabiltzaile berak tartean egindako 11 ekarpen ez dira erakusten) | |||
14. lerroa: | 14. lerroa: | ||
Gaur egun sasoi bateko eraikin gehienak desagertu dira: geltokiko eraikin nagusia, kantina, markesinak, langileen etxeak, merkantzia geltokia... Y formadun zubia ere kendu zuten, eta zubi arrunta jarri zuten Donostiarako trenbidean. | Gaur egun sasoi bateko eraikin gehienak desagertu dira: geltokiko eraikin nagusia, kantina, markesinak, langileen etxeak, merkantzia geltokia... Y formadun zubia ere kendu zuten, eta zubi arrunta jarri zuten Donostiarako trenbidean. | ||
[[Fitxategi: Maltzagako_tren_lotunea_(Lorenzo_Oregi_Oregi).jpg | thumb | center | 800px | Maltzagako tren lotunea. Ezkerrean merkantzia geltokia, Soraluzeko lurretan ( | [[Fitxategi: Maltzagako_tren_lotunea_(Lorenzo_Oregi_Oregi).jpg | thumb | center | 800px | Maltzagako tren lotunea. Ezkerrean merkantzia geltokia, Soraluzeko lurretan (Leoncio Oregi ''Lorentzo Zabale'' 1956)]] | ||
24. lerroa: | 24. lerroa: | ||
Merkantzia geltokia 1921 urtean zabaldu zuten, Soraluzeko lurretan, trenbidearen eta Deba erreka artean. | Merkantzia geltokia 1921 urtean zabaldu zuten, Soraluzeko lurretan, trenbidearen eta Deba erreka artean. | ||
Zortzi trenbide zituen: lau bertan mozten ziren eta beste lauak berriro | Zortzi trenbide zituen: lau bertan mozten ziren eta beste lauak berriro elkartzen ziren gero Donostiara jarraituz, Soraluzetik Maltzagara zetorren trenbidea guruzatzen. Geltokiak denetara 120 bagoi har zezakeen. | ||
Bidaiari geltokia Eibarko lurretan zegoen. Sei trenbide zituen eta bi nasa aterpedunak. Trenbide garrantzitsuenak nasa artekoa (Zumarraga eta Gasteizerako tren elkartuak) eta nasa alboetakoak (Bilborakoa eta Donostirakoa) ziren. Gainera, bulegoak eta kantina zituen. | Bidaiari geltokia Eibarko lurretan zegoen. Sei trenbide zituen eta bi nasa aterpedunak. Trenbide garrantzitsuenak nasa artekoa (Zumarraga eta Gasteizerako tren elkartuak) eta nasa alboetakoak (Bilborakoa eta Donostirakoa) ziren. Gainera, bulegoak eta kantina zituen. | ||
39. lerroa: | 39. lerroa: | ||
Maltzaga._Geltokia_02.png | Geltokia errekatik | Maltzaga._Geltokia_02.png | Geltokia errekatik | ||
Maltzaga._Geltokia_03.jpg | Geltokia zubitik | Maltzaga._Geltokia_03.jpg | Geltokia zubitik | ||
Maltzagako_geltokia._Ur_depositoa.jpg | Ur depositoa | |||
Maltzaga._MCD_7-9_geltokian_(Cristian_Schnabel).jpg | MCD 7-9 geltokian (Christian Schnabel) | Maltzaga._MCD_7-9_geltokian_(Cristian_Schnabel).jpg | MCD 7-9 geltokian (Christian Schnabel) | ||
Maltzaga._Geltokia_05.png | Bilboko eta Donostiako trenak | |||
Maltzaga._Tren_langileen_etxeak.jpg | Langileen etxeak | Maltzaga._Tren_langileen_etxeak.jpg | Langileen etxeak | ||
Maltzaga._Tren_langileen_etxeak_(Murgoitio_bilduma_1978).jpg | Langileen etxeak (Murgoitio bilduma 1978) | Maltzaga._Tren_langileen_etxeak_(Murgoitio_bilduma_1978).jpg | Langileen etxeak (Murgoitio bilduma 1978) | ||
48. lerroa: | 50. lerroa: | ||
==Zubia== | ==Zubia== | ||
::Gehiago jakiteko, sakatu [[Maltzagako zubia (eu) | ''hemen'']] | |||
Maltzagako tren zubia oso berezia zen. Leku faltagatik, Zumarragarako eta Donostiarako trenbideak zubian bertan banatzen ziren; horregatik zubiak Y forma zuen. | Maltzagako tren zubia oso berezia zen. Leku faltagatik, Zumarragarako eta Donostiarako trenbideak zubian bertan banatzen ziren; horregatik zubiak Y forma zuen. | ||
1936eko gerran, nazionalak gelditzeko asmoz, errepublikarrek zubia dinamitatu zuen (1936/09/24). | |||
1936eko | |||
Frontea bertan egonkortu zen zazpi hilabetetan, baina 1937 urteko apirilean nazionalek frontea apurtu eta, hamar egun geroago, 1937ko maiatzak 6an 61 Dibisioko Injeniariek zubia berraikitzeari ekin zioten, behin behineko aurretik eta behin betiko gero. Lanak amen batean egin zituzten, hilaren bukaeran (hau da, maiatzak 31an) Donostiako lehen trena Durangoraino heldu zen eta. | |||
Gazteiz (1967) eta Zumarragako (1973) adarrak itxi ostean, zubia egokitu zuten, Y-aren Elgoibarreko adarra erabiltzeko bakarrik. XX mende bukaeran, berriz, zubia goitik behera berriztu zuten. Soraluzeko adarra ez zuten berriztu eta zubi berriak Y forma galdu du. | |||
<gallery> | <gallery> | ||
Maltzaga. | Maltzaga._Trenbide_zubia_01_(1888).jpg | Zubia eraiki berria (1888) | ||
Maltzaga. | Maltzaga._Zubia_lehertuta_01_(Photo_Club_Burgos_1937).png | Zubia lehertuta
(Photo Club Burgos 1937) | ||
Maltzaga._Zubia_lanetan_(José_Luis_Gorospe_Letaria_1937).png | Behin behineko konponketa
(José Luis Gorospe 1937) | |||
Maltzaga._Zubia_lanetan_(José_Luis_Gorospe_Letaria_1937).png | Maltzagako_zubia_(Manolo_Maristany).jpg | ASEA berria zubian
(Manolo Maristany) | ||
Maltzaga._Zubia_gaur_egun_01_(Google_2018).jpg | Zubia gaur egun
(Google 2018) | |||
Maltzaga. | Maltzaga._Zubia_gaur_egun_03_(Edu_Uribe_2020).jpg | Bidegorriko zubi berria
(Edu Uribe 2020) | ||
Maltzaga. | |||
</gallery> | </gallery> | ||
Hauxe da oraingo bertsioa, 23:01, 12 otsaila 2021 data duena
Historia
Durangotik Zumarragarako trenbidea eraiki zenean, Malzagan bertan geralekua jarri zuten. Bertatik abiatu zuten Elgoibarrerako trenbidea, gero Donostiaraino helduko zena.
Geltokia 1885. urtean hasi zuten eta bi urte geroago zabaldu zuten. Lau trenbide eta bi nasa zituen. 1914 urtean trenen mantentze lanak egiteko tailerra jaso zuten. 1921 urtean, berriz, merkantzia geltokia eraiki zuten, Deba errekaren beste aldean, Soraluzeko lurretan.
Errekaren bestekaldean langileentzako etxeak eraiki zituzten 1925. urtean, eta 1942.an gehiago egin behar izan zuten.
Donostiarako trenbidea zabaldu zutenean, Bilbao, Donostia eta Zumarraga lotzen zituzten trenak Maltzagan gurutzatzen ziren; eta Gasteizeko trenbidea zabaldu eta gero, denak Maltzagan elkartzen ziren.
Gasteizko trena 1967. urtean itxi zuten, eta bertako bagoi zaharrak Maltzagako geltokian gorde zituzten urtetan. Zumarragako adarra, berriz, 1973 urtean itxi zuten. Urte batzutan trena oraindik geratzen zen Maltzagan, baina 1990. urtean azpiestazio elektrikoa egin zuten Bergarakoa ordezteko, eta ordutik aurrera geltokia itxita dago.
Gaur egun sasoi bateko eraikin gehienak desagertu dira: geltokiko eraikin nagusia, kantina, markesinak, langileen etxeak, merkantzia geltokia... Y formadun zubia ere kendu zuten, eta zubi arrunta jarri zuten Donostiarako trenbidean.
Geltokia
Maltzagako geltokia bi gune zituen, errekaren albo banatan: bidaiari geltokia eta merkantzia geltokia.
Merkantzia geltokia 1921 urtean zabaldu zuten, Soraluzeko lurretan, trenbidearen eta Deba erreka artean.
Zortzi trenbide zituen: lau bertan mozten ziren eta beste lauak berriro elkartzen ziren gero Donostiara jarraituz, Soraluzetik Maltzagara zetorren trenbidea guruzatzen. Geltokiak denetara 120 bagoi har zezakeen.
Bidaiari geltokia Eibarko lurretan zegoen. Sei trenbide zituen eta bi nasa aterpedunak. Trenbide garrantzitsuenak nasa artekoa (Zumarraga eta Gasteizerako tren elkartuak) eta nasa alboetakoak (Bilborakoa eta Donostirakoa) ziren. Gainera, bulegoak eta kantina zituen.
Maltzagara heltzen lehengo trena Zumarraga eta Gasteizkoa zen: aurretik bi tren hauek Mekolalden elkartzen ziren, eta Maltzagarako bidea lotuta egiten zuten. Maltzagara heldu eta erdiko trenbidean geratzen zen, bi nasen artean. Handik gutxira Donostiako eta Bilboko trenak heltzen ziren, eta alboetan geratzen ziren. Halaxe markatzen zuten nasetako iragarkiek: Tren a Durango y Bilbao (Durango eta Bilborako trena), Tren a Deva y a San Sebastián (Deba eta Donostiarako trena) eta Tren a Zumárraga y Vitoria (Zumarraga eta Gasteizerako trena).
Behin bidaiariak trenez aldatu eta gero, Donostirakoa eta Bilborakoa abiatzen ziren, eta ostean Zumarraga eta Gasteizerakoak, azken biak Mekolalderaino elkartuta.
Geltokiaren irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Zubia
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Maltzagako tren zubia oso berezia zen. Leku faltagatik, Zumarragarako eta Donostiarako trenbideak zubian bertan banatzen ziren; horregatik zubiak Y forma zuen.
1936eko gerran, nazionalak gelditzeko asmoz, errepublikarrek zubia dinamitatu zuen (1936/09/24).
Frontea bertan egonkortu zen zazpi hilabetetan, baina 1937 urteko apirilean nazionalek frontea apurtu eta, hamar egun geroago, 1937ko maiatzak 6an 61 Dibisioko Injeniariek zubia berraikitzeari ekin zioten, behin behineko aurretik eta behin betiko gero. Lanak amen batean egin zituzten, hilaren bukaeran (hau da, maiatzak 31an) Donostiako lehen trena Durangoraino heldu zen eta.
Gazteiz (1967) eta Zumarragako (1973) adarrak itxi ostean, zubia egokitu zuten, Y-aren Elgoibarreko adarra erabiltzeko bakarrik. XX mende bukaeran, berriz, zubia goitik behera berriztu zuten. Soraluzeko adarra ez zuten berriztu eta zubi berriak Y forma galdu du.