«Ezoziako Andramaria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    t (1 berrikuspen)
    No edit summary
    1. lerroa: 1. lerroa:
    {{Artelana (eu)
    {{Artelana (eu)
      | izena    = Ezoziako Andramaria
      | izena    = Ezoziako Andramaria
      | irudia  = [[Fitxategi:Ezoziko_Santutegia._Andra_Maria_01._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | 400px | frameless]]
      | irudia  = Ezoziko_Santutegia._Andra_Maria_01._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg
      | estiloa  = Gotikoa
      | estiloa  = Gotikoa
      | mendea  = XVI
      | mendea  = XVI
    47. lerroa: 47. lerroa:




    [[Kategoria:Artelanak]]
    [[Kategoria:Eskulturak]]

    12:02, 14 otsaila 2016(e)ko berrikuspena

    Ezoziako Andramaria
    Ezoziko Santutegia. Andra Maria 01. Arantza Cuesta Ezeiza.jpg
    Estiloa Gotikoa
    Mendea XVI
    Kokapena Ezoziako santutegia
    Mota Eskultura


    Azalpenak

    Irudi hau Ezoziako Santutegian dago, bertako Andramaria delako.

    1950.ko hamarkadan, Madinatarren ganbaran beste Andramari erromanikoa agertu zen, gaur egun Donostiako Eliz Museoan gordetzen dena. Uste denez, irudi hau zen Ezoziako jatorrizko Andramaria. Gero, moda berriak etorri zirenean, berria egin omen zuten eta zaharra erretiratu omen zuten.


    Kondaira

    (José Miguel de Barandiaranek jasoa)

    Gaur eguneko Kontu Liburuak, 1.500garren urteko ingurukoa denak, erre egin zen beste aurreko bat aipatzen du.

    Oiñ dala urte asko, milla urtiak akaso, Irigoingo gizon bateri urte otxan Ama Birginak eta eza otxan eitxeko eliza bat Irigoingo soguetan.

    Gizon ori azi i zan toki on baten bila, baña Arritxa sogua begitxan du jakin paraje garbixa ta laua. Laguneri esan i otxan, da, dana konprome eresela, eki otxen biarrian Arritxako soguan.

    Egunaz eitxen ebena, gabian apurtuta topatzen i eben, da gainera arri ta ol gustiak Ezozira jatxita. Urrengo goizian, jaso arrixok Arritxako sogora, ekin eitxen eliz ori, da gabian betikua: arri gustiak bera eruanda. Aspertu zian ala ibiltzen, da Irigoingo gizona gertatu zan gabian zaintzeko.

    Alaze, gabe erdixan ikusi i eban Ama Birgiñia zidarrezko jantzixakin da bei bikin arrixok Ezozira jeisten, esanaz:

       Aida txurita belegi 
       Begira daguan orri
       Begixa atara bei
    

    Irigoingo gizon ori begi bakarrakin gelditu i zan, da ameiku gisaldi ero begixan ze o ze izan i dabe.

    (1921. urtean Carlos Orueta-k kontatuta)


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)