«Eliz ataria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
54. lerroa: | 54. lerroa: | ||
==Historia== | ==Historia== | ||
Soraluzeko eliza XVI mendean bukatu zuten. Baina inolako aterpetik ez zeukanez, 1.665 urte hasieran Calahorrako apezpikuari eliz ataria egiteko eskaera egin zioten, eguraldi txarrarekin prozesioak egin ahal izateko eta bataioetan umeak atera etaratzeko (''la dicha iglesia se halla rasa y sin portalada, de la cual precisamente necesita para hacer las procesiones que se acostumbran, porque lloviendo se pierden los ornamentos y se causa indecencia sin devoción, y también para los bautizos que se sacan los niños a la puerta, y con su licencia se haga la dicha portalada y gradas cubiertas, gastando lo necesario para ello de los bienes de dicha iglesia''). | Soraluzeko eliza XVI mendean bukatu zuten. Baina inolako aterpetik ez zeukanez, 1.665 urte hasieran Calahorrako apezpikuari eliz ataria egiteko eskaera egin zioten, eguraldi txarrarekin prozesioak egin ahal izateko eta bataioetan umeak atera etaratzeko (''la dicha iglesia se halla rasa y sin portalada, de la cual precisamente necesita para hacer las procesiones que se acostumbran, porque lloviendo se pierden los ornamentos y se causa indecencia sin devoción, y también para los bautizos que se sacan los niños a la puerta, y con su licencia se haga la dicha portalada y gradas cubiertas, gastando lo necesario para ello de los bienes de dicha iglesia''). | ||
Apirilean heldu zen Logroñotik baimena eta, proiektua Debako Antonio de Anziondo arotzak aurretik eginda zuenez, maiatzean lanak lizitatu zuten, garai hartan egiten zenez ''puesta en candela y almoneda''. Bergarako, Elgoibarko eta Debako arotzak agertu ziren, baina laugarren lizitazioan Soraluzeko Pedro de Aldazabal arotzak eskaintza onena egin zuen: 2.075 erreal. | Apirilean heldu zen Logroñotik baimena eta, proiektua Debako Antonio de Anziondo arotzak aurretik eginda zuenez, maiatzean lanak lizitatu zuten, garai hartan egiten zenez ''puesta en candela y almoneda''. Bergarako, Elgoibarko eta Debako arotzak agertu ziren, baina laugarren lizitazioan Soraluzeko Pedro de Aldazabal arotzak eskaintza onena egin zuen: 2.075 erreal. | ||
Lehengaiak ere lizitatu ziren; Martín Ruiz de Aguirre eta Andrés de Beiztequi Egoza egurrarekin arduratu ziren, Frantziako Larrasou-ko Pedro de Irazabala teilekin eta Elgoibarko Antonio Fernández de Betolaza errejekin. | Lehengaiak ere lizitatu ziren; Martín Ruiz de Aguirre eta Andrés de Beiztequi Egoza egurrarekin arduratu ziren, Frantziako Larrasou-ko Pedro de Irazabala teilekin eta Elgoibarko Antonio Fernández de Betolaza errejekin. | ||
Lanak urte hartan hasi eta hurrengoan bukatu ziren. Eliz atarian erdialdeak, habe batean landuta agertzen da urtea: ''ANNO 1666''. | |||
67. lerroa: | 68. lerroa: | ||
Elizatariaren_zahar-berritzea_3._Elizatariaren_maketa.jpg | Eliz atariaren maketa | Elizatariaren_zahar-berritzea_3._Elizatariaren_maketa.jpg | Eliz atariaren maketa | ||
Elizatariaren_zahar-berritzea_4._Ignacio_Elizburu_Itxasoi.jpg | Ignacio de Miguel "Itxasoi" | Elizatariaren_zahar-berritzea_4._Ignacio_Elizburu_Itxasoi.jpg | Ignacio de Miguel "Itxasoi" | ||
Elizatariaren_zahar-berritzea_5._Elizataria_desmontatuta_(Berrueta).jpg | Eliz ataria desmontatuta | Santa_Maria_la_Real._Elizataria_zaharberritzen_01_(Juan_Carlos_Astiazarán_1980).jpg | Eliz ataria desmontatuta <br> (J.C. Astiazarán) | ||
Elizatariaren_zahar-berritzea_6._Elizataria_berreraikitzen_(Berrueta).jpg | Eliz ataria berreraikitzen | Santa_Maria_la_Real._Elizataria_zaharberritzen_02_(Juan_Carlos_Astiazarán_1980).jpg | Eliz ataria desmontatuta <br> (J.C. Astiazarán) | ||
Elizatariaren_zahar-berritzea_5._Elizataria_desmontatuta_(Berrueta).jpg | Eliz ataria desmontatuta <br> (José Berrueta) | |||
Santa_Maria_la_Real._Elizataria_zaharberritzen_03_(Juan_Carlos_Astiazarán_1980).jpg | Eliz ataria berreraikitzen <br> (J.C. Astiazarán) | |||
Elizatariaren_zahar-berritzea_6._Elizataria_berreraikitzen_(Berrueta).jpg | Eliz ataria berreraikitzen <br> (José Berrueta) | |||
</gallery> | </gallery> | ||
Urteekin eliz atariaren egoera gero eta makalagoa zen: egur zatiak galduta (berez edota nahita), pipiak egindako zuloak, indar kableak edozein modutan jarrita, umeek egindako sute txikiak... | Urteekin eliz atariaren egoera gero eta makalagoa zen: egur zatiak galduta (berez edota nahita), pipiak egindako zuloak, indar kableak edozein modutan jarrita, umeek egindako sute txikiak... | ||
Eta hirurehungarren urteurrenean, 1.966 urtean, zahar berritzeko eskaerak hasi ziren; ez bakarrik herrikosemeak, kanpokoak ere: Luis Pedro Peña Santiago (1.966 eta 1.972 ''El Diario Vasco''n), Juan San Martin (1.975 ''Hoja del Lunes''en), Iñaki Linazasoro (''La Voz de España''n). | Eta hirurehungarren urteurrenean, 1.966 urtean, zahar berritzeko eskaerak hasi ziren; ez bakarrik herrikosemeak, kanpokoak ere: Luis Pedro Peña Santiago (1.966 eta 1.972 ''El Diario Vasco''n), Juan San Martin (1.975 ''Hoja del Lunes''en), Iñaki Linazasoro (''La Voz de España''n). | ||
77. lerroa: | 81. lerroa: | ||
Eta proiektua martxan jarri zen. Garaiko alkateek (Alberto Lersundi, Gonzalo Akizu eta Jesús Mari Akizu) gaia bultzatu zuten, eta Gustavo Kraemer Koeller jaunak, Arte Ederretako katedradunak, proiektua idatzi eta zuzendu zuen. | Eta proiektua martxan jarri zen. Garaiko alkateek (Alberto Lersundi, Gonzalo Akizu eta Jesús Mari Akizu) gaia bultzatu zuten, eta Gustavo Kraemer Koeller jaunak, Arte Ederretako katedradunak, proiektua idatzi eta zuzendu zuen. | ||
Egur lanak, berriz, Iñaki ''Itxasoi'' (Ignacio de Miguel) jaunak egin zituen. Lehenengo lana, 1.979 urtean, eliz atariaren maketa egitea izan zen, gaur egun elizan erakusten dena. Gero, eliz atari osoa desmontatu, piezaz pieza osatu eta tratatu, eta berriro montatu. | Egur lanak, berriz, Iñaki ''Itxasoi'' (Ignacio de Miguel) jaunak egin zituen. Lehenengo lana, 1.979 urtean, eliz atariaren maketa egitea izan zen, gaur egun elizan erakusten dena. Gero, eliz atari osoa desmontatu, piezaz pieza osatu eta tratatu, eta berriro montatu. | ||
Zaharberritze lanek hiruzpalau urte iraun zuten, eta 1983 urtean inauguratu zen eliz atari berria. | Zaharberritze lanek hiruzpalau urte iraun zuten, eta 1983 urtean inauguratu zen eliz atari berria. | ||
23:30, 30 abendua 2020(e)ko berrikuspena
Eliz ataria | |
---|---|
Estiloa | Berpizkunde/ barrokoa |
Mendea | XVII (1666) |
Kokapena | Santa Maria la Real eliza |
Mota | Eraikina |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Azalpena
Eliz ataria elkartutako bi laukik osatzen dute. Bata, elizaren aurrekaldean estaltzen duenak, 24,5 metro ditu eta beste 10 bat fondoko; besteak, ezkerreko aldekoak, 7 x 8 metro.
Zorua, berriz, hiru mailatan dago: eliza aurrean bi maila daude, behekoa eta goikoa, batetik bestera pasatzeko harmailez osatutako hiru eskilara dituela. Hirugarren maila ezkerreko aldeari dagokio, aurreko bien tartekoa.
Eliz atari osoa gaztain egurrez eginda dago. Teilatua kanpoko zutabeetan eta elizaren paretetan eusten da. Gainera, egurrezko beste hiru zutabe ditu barrukaldean.
Zutabe, habe, mensula, tornapunta, zapata... Egitura osatzen duten pieza gehienak oso ondo landuta daude: orriak, lorak, fruituak, marrazki geometrikoak... denetara landutako piezak 200 inguru dira. Estiloa garaiari dagokiona baino zaharragoa da, berpizkunde garaiko kutsua du.
Eliz atarian erdialdeak, habe batean landuta agertzen da urtea: ANNO 1666.
Zutabe gehienak jatorrizkoak dira, egurrezkoak. Aurrekaldean bat falta da, harrizko kolumna batez ordezkatua, eta ezkerraldean beste bi zutabe ordezkatu ziren harrizko zutabeekin. Ordezkatutako piezak berrerabili ziren konponketak egiteko.
Elizaren ataria kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 1984ko uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez.
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Historia
Soraluzeko eliza XVI mendean bukatu zuten. Baina inolako aterpetik ez zeukanez, 1.665 urte hasieran Calahorrako apezpikuari eliz ataria egiteko eskaera egin zioten, eguraldi txarrarekin prozesioak egin ahal izateko eta bataioetan umeak atera etaratzeko (la dicha iglesia se halla rasa y sin portalada, de la cual precisamente necesita para hacer las procesiones que se acostumbran, porque lloviendo se pierden los ornamentos y se causa indecencia sin devoción, y también para los bautizos que se sacan los niños a la puerta, y con su licencia se haga la dicha portalada y gradas cubiertas, gastando lo necesario para ello de los bienes de dicha iglesia).
Apirilean heldu zen Logroñotik baimena eta, proiektua Debako Antonio de Anziondo arotzak aurretik eginda zuenez, maiatzean lanak lizitatu zuten, garai hartan egiten zenez puesta en candela y almoneda. Bergarako, Elgoibarko eta Debako arotzak agertu ziren, baina laugarren lizitazioan Soraluzeko Pedro de Aldazabal arotzak eskaintza onena egin zuen: 2.075 erreal.
Lehengaiak ere lizitatu ziren; Martín Ruiz de Aguirre eta Andrés de Beiztequi Egoza egurrarekin arduratu ziren, Frantziako Larrasou-ko Pedro de Irazabala teilekin eta Elgoibarko Antonio Fernández de Betolaza errejekin.
Lanak urte hartan hasi eta hurrengoan bukatu ziren. Eliz atarian erdialdeak, habe batean landuta agertzen da urtea: ANNO 1666.
Zahar berritzea
(handitzeko, sakatu gainean)
Urteekin eliz atariaren egoera gero eta makalagoa zen: egur zatiak galduta (berez edota nahita), pipiak egindako zuloak, indar kableak edozein modutan jarrita, umeek egindako sute txikiak...
Eta hirurehungarren urteurrenean, 1.966 urtean, zahar berritzeko eskaerak hasi ziren; ez bakarrik herrikosemeak, kanpokoak ere: Luis Pedro Peña Santiago (1.966 eta 1.972 El Diario Vascon), Juan San Martin (1.975 Hoja del Lunesen), Iñaki Linazasoro (La Voz de Españan).
Eta proiektua martxan jarri zen. Garaiko alkateek (Alberto Lersundi, Gonzalo Akizu eta Jesús Mari Akizu) gaia bultzatu zuten, eta Gustavo Kraemer Koeller jaunak, Arte Ederretako katedradunak, proiektua idatzi eta zuzendu zuen.
Egur lanak, berriz, Iñaki Itxasoi (Ignacio de Miguel) jaunak egin zituen. Lehenengo lana, 1.979 urtean, eliz atariaren maketa egitea izan zen, gaur egun elizan erakusten dena. Gero, eliz atari osoa desmontatu, piezaz pieza osatu eta tratatu, eta berriro montatu.
Zaharberritze lanek hiruzpalau urte iraun zuten, eta 1983 urtean inauguratu zen eliz atari berria.
Artikuluak
- (1975) Plaentziako Eliz-ataria. Juan San Martin
- (1978) Eliz-ataia. Ramiro Larrañaga
- (1987) El atrio de la iglesia de Placencia de las Armas, Soraluze. Ramiro Larrañaga
- Santa María la Real de Placencia. Su singular pórtico necesita una restauración. Iñaki Linazisoro