«Andramari zaharra (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
33. lerroa: | 33. lerroa: | ||
:''Haurra konposaketa eta sintesi egokia da. Eserita, oinak gurutzatuta, bisitariari tinko begiratzen dio. Bizantziar ikonoak gogoratzen dituen Maisua da: serioa, maiestatikoa, abstraktua; ezkerrean liburu bat du, irakasleen moduan eskuina altxatzen duen bitartean. Bere tunika granateak ondo nabarmendutako gorputzaren profilak jarraitzen ditu. Amaren ezkerreko esku erraldoia, sorbaldatik heltzen diona, bere gorputzarekin kontrastatzen du. Begi irtenak eta sudurra oso handia, bere Amak bezala.'' | :''Haurra konposaketa eta sintesi egokia da. Eserita, oinak gurutzatuta, bisitariari tinko begiratzen dio. Bizantziar ikonoak gogoratzen dituen Maisua da: serioa, maiestatikoa, abstraktua; ezkerrean liburu bat du, irakasleen moduan eskuina altxatzen duen bitartean. Bere tunika granateak ondo nabarmendutako gorputzaren profilak jarraitzen ditu. Amaren ezkerreko esku erraldoia, sorbaldatik heltzen diona, bere gorputzarekin kontrastatzen du. Begi irtenak eta sudurra oso handia, bere Amak bezala.'' | ||
[[Fitxategi: Parrokiaren_reinaugurazioa._Ezoziako_ama.jpg | thumb | | [[Fitxategi: Parrokiaren_reinaugurazioa._Ezoziako_ama.jpg | thumb | 150px | right | Ezoziako Andramari zaharra (2007)]] | ||
Gaur egun, zaharberrituta, Donostiako Eliz Museoan gordetzen da. Santa Maria la Real parrokia, zaharberritu eta gero, berrinauguratu zutenean (2007) Soraluzera ekarri zuten azken aldiz. | Gaur egun, zaharberrituta, Donostiako Eliz Museoan gordetzen da. Santa Maria la Real parrokia, zaharberritu eta gero, berrinauguratu zutenean (2007) Soraluzera ekarri zuten azken aldiz. | ||
22:29, 27 abendua 2020(e)ko berrikuspena
Ezoziako Andramari zaharra | |
---|---|
Estiloa | Erromanikoa |
Mendea | XIII |
Kokapena | Donostiako Eliz Museoa |
Mota | Eskultura |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Azalpenak
1950.ko hamarkadan, Madinatarren ganbaran agertu zen Andramari erromaniko hau.
Uste denez, irudi hau Ezoziako jatorrizko Andramaria zen, eta Ezoziako Santutegian gurtzen zuten. Gero, moda berriak etorri zirenean, Andramari berria egin omen zuten eta zaharra erretiratu omen zuten.
Garai batean halaxe esaten zuten bai Gallastegi pasiotarrak ("Beharbada gure hiriko Eliza parrokialeko sakristian gurtzen den berbera da") zein Jesus Leturiondok ("Irudi au Ezozi'ko Andra Mari? Bai, esango genioke zalantzarik gabe. Oraingo irudia, zutikoa, ez da Ezoziko hasierako denboretakoa").
Pedro Anasagasti frantziskotarrak halaxe deskribatzen zuen Aránzazu aldizkarian[1]:
- Ezoziako ermitaren antzinako titularra izan edo ez, balio ikonografiko handikoa da Soraluzeko sakristiaren irudia. Bere formen sinpletasunak, bere jantzien arkaismoak eta bere konposizioaren aintzinako zaporeak bere zahartzaroa adierazten dute. Artisau-artista on baten maisulana da, forma errezekin bizantziar moduen konposizio bati bizia ematen diona.
- Amak nekazari aurpegia du, begiak zabal-zabalik eta ahoa oso txikia, ezpainak oso gizenak eta okotsa nabarmenduta. Lepo lodia torneatu gabe. Begirada galdua zeruertz altuan. Tunika marroi xumeak, lepoan eta gerrian urre-koloreko ertzak dituena, anatomia femeninoa izkutatzen du. Mantuak, urdin iluna, lore bat darama. Manteleta ilun batek ileari markoa egokia ematen dio. Luxua adierazteko, bularraren gainean urrezko apaingarria besterik ez.
- Haurra konposaketa eta sintesi egokia da. Eserita, oinak gurutzatuta, bisitariari tinko begiratzen dio. Bizantziar ikonoak gogoratzen dituen Maisua da: serioa, maiestatikoa, abstraktua; ezkerrean liburu bat du, irakasleen moduan eskuina altxatzen duen bitartean. Bere tunika granateak ondo nabarmendutako gorputzaren profilak jarraitzen ditu. Amaren ezkerreko esku erraldoia, sorbaldatik heltzen diona, bere gorputzarekin kontrastatzen du. Begi irtenak eta sudurra oso handia, bere Amak bezala.
Gaur egun, zaharberrituta, Donostiako Eliz Museoan gordetzen da. Santa Maria la Real parrokia, zaharberritu eta gero, berrinauguratu zutenean (2007) Soraluzera ekarri zuten azken aldiz.
Erreferentziak
- ↑ Ntra. Sra. de Placencia. Pedro Anasagasti (Aránzazu).