«Malmero zentrala (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
13. lerroa: | 13. lerroa: | ||
1890 urteko erroldaren arabera, bertan bizi zirenak (eta beraien familiak): 55 urteko Joaquín Alday Aldazabal, 32 urteko Miguel Alberdi Oregui, 32 urteko Emeterio Aguirregomezcorta Oregui eta 56 urteko Pedro Lizarralde Arano. Aurreko hirurak armariak eta nekazaria azkena. Irakurtzen eta idazten zekien bakarra Emeterio zen. | 1890 urteko erroldaren arabera, bertan bizi zirenak (eta beraien familiak): 55 urteko Joaquín Alday Aldazabal, 32 urteko Miguel Alberdi Oregui, 32 urteko Emeterio Aguirregomezcorta Oregui eta 56 urteko Pedro Lizarralde Arano. Aurreko hirurak armariak eta nekazaria azkena. Irakurtzen eta idazten zekien bakarra Emeterio zen. | ||
1885. urtean Manuel | 1885. urtean Manuel Galarraga Aranok Marquesa de Samitier zenari erosi zion errota, eta hogetamar urte geroago, 1918. urtean hain zuzen, Manuel Galarragak berak indarra sortzeko emakida lortu zuen, eta orduan ubidea egokitu zuten ustiaketa hobetzeko. Orduko agirietan ''Molino Central de Igareta'' esaten zitzaion errotari. | ||
Zentralak, ''Galarraga Zarraoa'' izenekoa, berrogei urtetan egin zuen lan, 1960. urtean Iberduero-ri emakida eta hainbat ondasun, zentrala bera barik, saldu zizkion arte. | Zentralak, ''Galarraga Zarraoa'' izenekoa, berrogei urtetan egin zuen lan, 1960. urtean Iberduero-ri emakida eta hainbat ondasun, zentrala bera barik, saldu zizkion arte. |
17:41, 20 azaroa 2020(e)ko berrikuspena
Izenak
Izen zaharra Igareta errota zen (ez nahastu Igaraterekin).
Gerora, Malmero zentrala, Galarraga zentrala edota errota besterik gabe deitua izan da.
Historia
Ur ustiaketa hau Baltegieta kalean dago, XVI mendetik gutxienez. Gertu zeukan San Millán y Villalegre markesaren fragua, Iturburu inguruan. Bi mende geroago Florencio Joseph Lamoten mapan agertzen da (1756).
Lehen aipamenak 1699 urtekoak dira (...el molino de IGUERETA...). 1818 urteko jabea Raimundo de Irigoyen zen. Eta 1855 urtean, berriz, Pedro José de Irigoyenek eta anaiak Luciano Porceli saldu zioten.
1890 urteko erroldaren arabera, bertan bizi zirenak (eta beraien familiak): 55 urteko Joaquín Alday Aldazabal, 32 urteko Miguel Alberdi Oregui, 32 urteko Emeterio Aguirregomezcorta Oregui eta 56 urteko Pedro Lizarralde Arano. Aurreko hirurak armariak eta nekazaria azkena. Irakurtzen eta idazten zekien bakarra Emeterio zen.
1885. urtean Manuel Galarraga Aranok Marquesa de Samitier zenari erosi zion errota, eta hogetamar urte geroago, 1918. urtean hain zuzen, Manuel Galarragak berak indarra sortzeko emakida lortu zuen, eta orduan ubidea egokitu zuten ustiaketa hobetzeko. Orduko agirietan Molino Central de Igareta esaten zitzaion errotari.
Zentralak, Galarraga Zarraoa izenekoa, berrogei urtetan egin zuen lan, 1960. urtean Iberduero-ri emakida eta hainbat ondasun, zentrala bera barik, saldu zizkion arte.
Zentralaren eraikina (errota) 1983. urtean desagertu zen, orube hartan etxe berriak egin zituztenean.
Argazkiak
Kokapena
Deba ibaian beste presarik ezagutzen ez denez, bada uste duena Ibaizabal burdinola eta Igareta berbera zirela.
Datu teknikoak
Presa (oraindik gordetzen dena) 60 metro luze da, 3 metrotako altuera dueta 1,80 metrotako lodiera.
Sarrera-ubidea, berriz, 71 metro luze zen, eta 4,50 metrotako zabalera zuen.
Ur jauzia 2,80 metrotakoa zen, eta berau aprobetzatzeko bi turbina Francis ziren, 40 CV arteko alternadore trifasiko banarekin.
Ura ibaira atzera eramateko beste ubidea zuen, 40 metrotako luzeera eta 5,20 zabalera zuena. Azken 20 metroak estalita zituen.
Erreferentziak
- Soraluze. Monografía histórica. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala, Soraluze 1993)
- Tratado de molinología. Antxon Aguirre (Eusko Ikaskuntza, Donostia 1988)