«Patria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    31. lerroa: 31. lerroa:


    COVID-19 pandemia zela eta, Espainian atzeratu zen irailaren 27a arte (Telecincon aurreko atala, doan, eta HBOn gainontzekoak, ordainduta).
    COVID-19 pandemia zela eta, Espainian atzeratu zen irailaren 27a arte (Telecincon aurreko atala, doan, eta HBOn gainontzekoak, ordainduta).
    ==Soraluzekoak==
    ===Harrera===
    Patria seriea Soraluzen grabatuko zela zabaldu zenean, denetariko harrerak izan zituen herrian.
    Batzuk pozik hartu zuten: herriari ospea emango ziola, dirua ekarriko zuela, figurante gisa lan egiteko aukera izango zela… Kontrako iritziak ere izan ziren: Soraluze aukeratu zutela 1980 hamarkadatik aldatu ez zelako, Soraluzek ezin zuela lagundu “euskal gatazkaren kontakizun aldebatekoan”…
    ===Herria itxuraldatu===
    1980ko hamarkadaren giroa lortzeko, herrigunea itxuraldatu behar izan zuten.
    Erdiguneko zoruak beltzez margotu zituzten, zubi nagusiko aulki zein lorontziak ezkutatu… Gainera, inguruko dendei itxura zaharkitua eman zieten (Marimar harategia, Bolintxo okindegia) edo denda berriak sortu zituzten (taberna Goikin, burdindegia BBVAn…)
    Honetaz gain, Kontzupean Txatoren garajea egin zuten, eta Batzokia Mirentxu taberna bilakatu zuten.
    ===Grabaketak===
    Soraluzen egindako grabaketak martxotik ekaina arte luzatu ziren; gehienak lehengo bi hilabeteetan gauzatu ziren.
    Barruko grabaketak hainbat lekutan izan ziren: Errabal 22 (BBVAren hirugarren pisua),  Errabal 24 (Jabier Alberdi harategia), Santa Ana 1 (Kontzupea), Kalebarren 26 (Batzokia) eta Ezozibidea 8 (garajea eta lehen solairua).
    Kanpoko grabaketak ere izan ziren: Zubi Nagusian (Txatoren hilketa), Kalebarrenean (manifestazioa), Etxaburueta kalean (Bolia tabernaren parean), Plaza Zaharrean, Oleako ortuetan eta Errelalde tailerretako teilatuetan.




    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==

    22:30, 27 iraila 2020(e)ko berrikuspena

    Eleberria

    Eleberria[1] Fernando Aramburu idazle donostiarrarena da.

    2016 urtean agertu zen (Tusquets argitaletxea), eta egundoko arrakasta lortu zuen; orokorrean kritika onak, sari asko eta ale mordo-mordoa saldu ere.

    Argumentua

    Bittori alargunak gizonaren hilobia bisitatzen zuen noizean behin Polloeko kanposantuan. Senarra, "Txato", ETAk eraildako Gipuzkoako herri txiki bateko enpresaburua zen.

    ETAk su-etena iragarri zuenean (2011 urtea), Bittorik Txato berriro bisitatu zuen eta herrira itzultzeko asmoa duela esan zion. Izan ere, alargundu ondoren familiarekin batera alde egin behar izan zuen, errepresio abertzaleak inguruan sortutako tentsio giroagatik.

    Hala ere, eta ezkutuan bueltatu arren, Bittoriren itzulerak bere garaian auzokide eta lagun izandakoen arteko bake faltsua astoratu zuen, egoerak bere familia jazartzea eragin zuen arte.


    Seriea

    Eleberriaren entzun-ikusteko eskubideak Aitor Gabilondok erosi zituen, serie bat egiteko asmoz. Alea Mediak ekoiztu zuen HBO España-rako.

    Parte hartzaileak

    Zuzendaria Felix Viscarret nafarra izan zen.

    Protagonisten artean antzezle ezagun asko daude, batzuk ingurukoak: José Ramón Soroiz, Elena Irureta, Mikel Laskurain bergararra, Ane Gabarain, Jon Olivares osintxuarra[2].

    Errodajea

    2019 urtean egin zen.

    Gehien bat Soraluzen izan zen. Aitor Gabilondoren esanetan, herri txiki bat behar zuten “oso fotogenikoa, baina ez herri xarmangarri horietako bat, izaera handiko herria behar genuen, beste askoren ordezkari izan zitekeena”[3].

    Soraluzez gain Elgoibarren, Donostian, Zumaian, Donibane Lohitzunen eta San Martín de la Vegan (Madrilen) errodatu zuten.

    Estreinaldiak

    Frantzian (telebistan), maiatzak 17an estreinatu zen.

    COVID-19 pandemia zela eta, Espainian atzeratu zen irailaren 27a arte (Telecincon aurreko atala, doan, eta HBOn gainontzekoak, ordainduta).


    Soraluzekoak

    Harrera

    Patria seriea Soraluzen grabatuko zela zabaldu zenean, denetariko harrerak izan zituen herrian.

    Batzuk pozik hartu zuten: herriari ospea emango ziola, dirua ekarriko zuela, figurante gisa lan egiteko aukera izango zela… Kontrako iritziak ere izan ziren: Soraluze aukeratu zutela 1980 hamarkadatik aldatu ez zelako, Soraluzek ezin zuela lagundu “euskal gatazkaren kontakizun aldebatekoan”…

    Herria itxuraldatu

    1980ko hamarkadaren giroa lortzeko, herrigunea itxuraldatu behar izan zuten.

    Erdiguneko zoruak beltzez margotu zituzten, zubi nagusiko aulki zein lorontziak ezkutatu… Gainera, inguruko dendei itxura zaharkitua eman zieten (Marimar harategia, Bolintxo okindegia) edo denda berriak sortu zituzten (taberna Goikin, burdindegia BBVAn…)

    Honetaz gain, Kontzupean Txatoren garajea egin zuten, eta Batzokia Mirentxu taberna bilakatu zuten.

    Grabaketak

    Soraluzen egindako grabaketak martxotik ekaina arte luzatu ziren; gehienak lehengo bi hilabeteetan gauzatu ziren.

    Barruko grabaketak hainbat lekutan izan ziren: Errabal 22 (BBVAren hirugarren pisua), Errabal 24 (Jabier Alberdi harategia), Santa Ana 1 (Kontzupea), Kalebarren 26 (Batzokia) eta Ezozibidea 8 (garajea eta lehen solairua).

    Kanpoko grabaketak ere izan ziren: Zubi Nagusian (Txatoren hilketa), Kalebarrenean (manifestazioa), Etxaburueta kalean (Bolia tabernaren parean), Plaza Zaharrean, Oleako ortuetan eta Errelalde tailerretako teilatuetan.


    Erreferentziak

    1. Patria (novela). Wikipedia (gazteleraz).
    2. Jon Olivares: erronka handia da. (Plaentxia.eus 2019).
    3. ”Que fuera muy fotogénico, pero que no fuera un pueblecito con encanto, necesitábamos un pueblo con carácter, que pueda ser muchos pueblos representativos”