«Autogintza (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 2 ekarpen ez dira erakusten)
    8. lerroa: 8. lerroa:




    [[Fitxategi: CAPA._Camión_de_vapor_Thornycroft_.jpg | thumb | right | 300px | Thornycroft lurrin-kamioia Bergarako Olaso dorrearen aurrean]]
    ==Thornycroft lurrin-kamioia==
    ==Thornycroft lurrin-kamioia==
    ::<small>Gehiago jakiteko, [[Thornycroft lurrin-kamioia (eu)]]</small>
    ::<small>Gehiago jakiteko, [[Thornycroft lurrin-kamioia (eu)]]</small>
    [[Fitxategi: CAPA._Camión_de_vapor_Thornycroft_.jpg | thumb | center | 600px | Thornycroft lurrin-kamioia Bergarako Olaso dorrearen aurrean]]


    1904 urtean, ''Compañía Anónima de Placencia de las Armas''<ref>Ingelesez, ''The Placencia de las Armas Company Limited''.</ref> zenak (Britainia Handiko ''Vickers Sons & Maxim Ltd.''-rena), J.I. Thornycroft ibilgailu-ekoizlearekin ituna sinatu zuen, [[Thornycroft lurrin-kamioia (eu)|Thornycroft sistemako lurrin-gurdiak]] Espainian egin ahal izateko.
    1904 urtean, ''Compañía Anónima de Placencia de las Armas''<ref>Ingelesez, ''The Placencia de las Armas Company Limited''.</ref> zenak (Britainia Handiko ''Vickers Sons & Maxim Ltd.''-rena), J.I. Thornycroft ibilgailu-ekoizlearekin ituna sinatu zuen, [[Thornycroft lurrin-kamioia (eu)|Thornycroft sistemako lurrin-gurdiak]] Espainian egin ahal izateko.
    17. lerroa: 17. lerroa:




    [[Fitxategi: PACL._Naval-SOMUA_kamioi_arrunta_(1931).jpg | thumb | left | 300px | Kamioia. Kartola eraisgarriak (1931)]]
    ==Naval-SOMUA ibilgailu industrialak==
    ==Naval-SOMUA ibilgailu industrialak==
    ::<small>Gehiago jakiteko, [[Naval-SOMUA ibilgailu industrialak (eu)]]</small>
    ::<small>Gehiago jakiteko, [[Naval-SOMUA ibilgailu industrialak (eu)]]</small>
    [[Fitxategi: PACL._Naval-SOMUA_zabor_kamioia_1_(Blanco_y_Negro_1935).jpg | thumb | center | 600px | Naval-SOMUA zabor kamioia. Martxa moduan]]


    20. hamarkadaren bukaeran lan karga jaisten ari zenez, SECN<ref>SECN. Sociedad Española de Construcción Naval.</ref> enpresak 1929ko martxoaren 17an kontratu bat sinatu zuen Frantziako SOMUA<ref>SOMUA. Société d'Outillage Mécanique et d'Usinage d'Artillerie.</ref> enpresarekin, beraien [[Naval-SOMUA ibilgailu industrialak (eu)|ibilgailu industrialak]] Espainiako lantegietan ekoizteko, ''Naval-SOMUA'' izenarekin.
    20. hamarkadaren bukaeran lan karga jaisten ari zenez, SECN<ref>SECN. Sociedad Española de Construcción Naval.</ref> enpresak 1929ko martxoaren 17an kontratu bat sinatu zuen Frantziako SOMUA<ref>SOMUA. Société d'Outillage Mécanique et d'Usinage d'Artillerie.</ref> enpresarekin, beraien [[Naval-SOMUA ibilgailu industrialak (eu)|ibilgailu industrialak]] Espainiako lantegietan ekoizteko, ''Naval-SOMUA'' izenarekin.
    42. lerroa: 42. lerroa:


    ==Torlojugintza==
    ==Torlojugintza==
    ::<small>Gehiago jakiteko, [[Torlojugintza (eu)]]</small>
    1.970 hamarkadako krisiak (''petroleoaren krisiak'') oso gogor jo zituen industri arlo guztiak, torlojugintza barne.
    1.970 hamarkadako krisiak (''petroleoaren krisiak'') oso gogor jo zituen industri arlo guztiak, torlojugintza barne.



    Hauxe da oraingo bertsioa, 16:19, 21 abuztua 2020 data duena

    Soraluzeko autogintzak bilakaera bitxia izan du: ibilgailu osoa eskaintzen hasi eta osagai txikienak ekoizten bukatu. Merkatuaren erantzunak kontrako bidea egin du, porrotarengatik arrakasta itzelak lortu arte.

    Egindako bideak lau urrats izan ditu.

    Lehengo hiru urratsak, gero era arrakasta gehiagorekin, enpresa handiek egin zuten (The Placencia de las Armas Company Limited, SAPA), arma salmentak ahulei erantzuteko.

    Laugarren urratsa, berriz, torloju tailer batzuek egin zuten, 1.973eko krisiari aurre egiteko.


    Thornycroft lurrin-kamioia Bergarako Olaso dorrearen aurrean

    Thornycroft lurrin-kamioia

    Gehiago jakiteko, Thornycroft lurrin-kamioia (eu)

    1904 urtean, Compañía Anónima de Placencia de las Armas[1] zenak (Britainia Handiko Vickers Sons & Maxim Ltd.-rena), J.I. Thornycroft ibilgailu-ekoizlearekin ituna sinatu zuen, Thornycroft sistemako lurrin-gurdiak Espainian egin ahal izateko.

    1906 urteko irailak 10ean Arístides Fernándezek, orduko zuzendari-jerenteak, Espainiako Armadari lurrin-kamioien eskaintza bidali zion. Katalogo prezioa 6.500 pezetakoa zen. Hurrengo urtean Armadak lurrin-kamioia probatu zuen, eta bi akats larriz ohartu zen: ez zuen diferentzialik eta jarduera esparru eskasa zuela (12 kilometro) berriro urez bete baino lehen.


    Kamioia. Kartola eraisgarriak (1931)

    Naval-SOMUA ibilgailu industrialak

    Gehiago jakiteko, Naval-SOMUA ibilgailu industrialak (eu)

    20. hamarkadaren bukaeran lan karga jaisten ari zenez, SECN[2] enpresak 1929ko martxoaren 17an kontratu bat sinatu zuen Frantziako SOMUA[3] enpresarekin, beraien ibilgailu industrialak Espainiako lantegietan ekoizteko, Naval-SOMUA izenarekin.

    1932ko otsailetik aurrera The Placencia de las Armas Company Limited-eri lana eskeini zioten, batez ere motorrak, diferentzialak eta abiadura-kajak egiteko. Azken finean, denak Vickers-Armstrongen filialak ziren.

    1.941 urtean SECNek eta SAPAk amaiera eman zioten kontratuari.


    ENASA-Pegaso trolebusa (Pegaso katalogoa 1951)

    ENASA-Pegaso Z-501 trolebusa

    Gehiago jakiteko, ENASA-Pegaso Z-501 trolebusa (eu)

    40. hamarkada bukaeran argi zegoen armadaren eskaerak gero eta bakanagoak zirela, eta SAPAk dibertsifikazio bideari ekin zion.

    Honen adibidea da Z-501 trolebusa. ENASA-Pegaso enpresaren gidaritzapean, enpresa hauek hartu zuten parte: Madrilgo Electrificaciones Nacionales (E.N.S.L.), Córdobako CENEMESA, Soraluzeko S.A de Placencia de las Armas, Aranjuezeko Experiencias Industriales, S.A. eta Bartzelonako Material y Construcciones S.A.

    Z-501 trolebusak arrakasta handia lortu zuen: Espainiako hainbat hirietan erabili izan ziren, era asko saldu ziren.

    SAPAk Z-501 trolebusaren zenbait atal elektrikoak egin zituen.


    Torlojugintza

    Gehiago jakiteko, Torlojugintza (eu)

    1.970 hamarkadako krisiak (petroleoaren krisiak) oso gogor jo zituen industri arlo guztiak, torlojugintza barne.

    Ordurarte, enpresek katalogoko torloju eta azkoinak egiten zituzten, baina orduko krisiak lehen, eta ekialde urrutiko herrien konkurrentziak gero kili-kolo laga zituzten, eta gehienak itxi behar izan zuten.

    Baina bakar batzuk beste bide bat norratu zuten, autogintzarena. Aurreko jarduerakin alderatuta, lau desberdintasun nabarmen zituen:

    • Produktua. Katalogo zabaleko produktua izan beharrean, bezeroak (autogileak) diseinatutako torloju era azkoinak ziren.
    • Saltzeko prozesua. Bezeroek produktua diseinatzen zuten, eta saltzaileek (ekoizleek) produkzio prozesua asmatu behar zuten saltzeko prozesuak. Erantzun-epea (diseinua, muestrak...) oso garrantzitsua bihurtu zen.
    • Kontratuak. Urte askotakoak ziren, kopuru handikoak.
    • Kalitatea. Oso oso altua, eta berme/azterketa oso prozesu zorrotzak.


    Erreferentziak

    1. Ingelesez, The Placencia de las Armas Company Limited.
    2. SECN. Sociedad Española de Construcción Naval.
    3. SOMUA. Société d'Outillage Mécanique et d'Usinage d'Artillerie.