«Alberdi Hermanos (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
(Orria sortu da. Edukia: Oleako_presa._Alberdi_01.jpg | Oleako presa eta Alberdi zaharra Oleako_presa._Alberdi_05.jpg | Oleako presa. Atzean Alberdi Hermanos XIX mendean labanak otorduetan...) |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 10 ekarpen ez dira erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
Oleako_presa._Alberdi_01.jpg | Oleako presa eta Alberdi zaharra | ::<small>'''Oharra:''' Sarrera hau sortzeko batez ere Carmelo Urdangarin eta José María Izagaren [https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/aintzinako-lanbideak/alberditarrak-soraluzeko-labanagileak Aintzinako lanbideak. Alberditarrak. Soraluzeko labanagileak] artikulua erabili izan da.</small> | ||
==Historia== | |||
XIX mendean ahiztoak (ganibetak) otorduetan erabiltzeko ohitura zabaldu zen, eta eskaria nabarmen igo zen. | |||
Merkatuari erantzuteko, eta fabrikazio teknologiak ezagutzen zituenez, enpresa Francisco Alberdi elosuarrak 1870 aldera sortu zuen, Soraluzen. Lantegia Deba ibaiaren ezkerraldean egin zuen, [[Errekalde kalea (eu)|Errekalde]] inguruan, gaur egun [[Oleako zubia (eu)|Oleako]] zubia dagoen tokian. | |||
Aurki hasi zen eta, beharrezko indarra eskuratzeko, XX mende hasieran Deba ibaian bertan presa eta zentrala eraiki zituzten: [[Alberdi zentrala (eu)|Alberdi zentrala]]. | |||
Urteen zehar enpresaren izena egokitu zuten: Francisco Alberdi, Alberdi Hermanos S.A. eta Albesa. | |||
Familiak kudeatu zuen enpresa Magefesa taldeak erosi zuen arte. XX mende bukaeran Magefesa taldeak arazo asko izan zituen eta, besteak beste, Albesa itxi zuen. | |||
''(handiago ikusteko, sakatu gainean)'' | |||
<gallery> | |||
Oleako_presa._Alberdi_01.jpg | Oleako presa eta Alberdi lantegi zaharra | |||
Oleako_presa._Alberdi_05.jpg | Oleako presa. Atzean Alberdi Hermanos | Oleako_presa._Alberdi_05.jpg | Oleako presa. Atzean Alberdi Hermanos | ||
Oleako_presa._Alberdi_02.jpg | Oleako presa | |||
Alberdi_Hermanos._Trasmisio_sistemaren_xehetasunak_(Juan_Manuel_Berrueta_1996).jpg | Trasmisio sistema <br> (J.M. Berrueta 1996) | |||
</gallery> | |||
[[Fitxategi: Alberdi_Hermanos._Patentea_(1971).jpg | thumb | left | 300px | Ogia ebakitzeko ahiztoa. Patentea (1971)]] | |||
==Produktuak== | |||
Alberdi Hermanos enpresak hiru motako ahiztoak ekoizten zituen. | |||
Alde batetik, jatorduetan erabiltzeko ahiztoak, goilara eta xardezkarekin batera erabiltzen zirenak. Honetaz gain, ogia, okela, arraina... ebakitzeko ahizto handiak. Eta, azkenik, labanak. | |||
1971 urtean ogia ebakitzeko ahiztoa patentatu zuten. Ez zuten Soraluzen goitik behera asmatu, aurretik ikusitako bat hobetu baizik. Horregatik, eta bada ezpada, beren diseinua patentatzea erabaki zuten. | |||
Alde komertzialean, gutxienez hiru marka erabili zituen: Aiztolandia, Asa eta Vencedor. | |||
[[Fitxategi: Alberdi_Hermanos._Produktuak.jpg | thumb | center | 500px | Produktuak]] | |||
''(handiago ikusteko, sakatu gainean)'' | |||
<gallery> | |||
Alberdi_Hermanos._Iragarkia_01.jpg | Iragarkia | |||
Alberdi_Hermanos._Iragarkia_02.jpg | Iragarkia | |||
Alberdi_Hermanos._Vencedor_01.jpg | Vencedor labanak | |||
Alberdi_Hermanos._Vencedor_02.jpg | Vencedor labanak | |||
Alberdi_Hermanos._Vencedor_03.jpg | Vencedor labanak | |||
Alberdi_Hermanos._Vencedor_04.jpg | Vencedor labanak | |||
</gallery> | |||
==Ahiztogintza Euskal Herrian eta Espainian== | |||
Hamarkadetan, Albesa lantegia Euskal Herriko ahizto-lantegi garrantzitsuenetako bat izan zen<ref>1953an, ''Información de la Camara de Comercio, Industria y Navegación de Bilbao'' aldizkarian Juan Jesus Pontek idatzitako artikuluaren arabera, ahiztogintzan jardunean zebiltzan langile kopurua "bi mila inguruan ibiliko da, urtean 100 milioi pezeta baino gehiago irabaziz, kopurua horren erdia baino gehiago Gipuzkoan egindako ahaleginari esker".</ref>. | |||
Alberdi Hermanos enpresaz gain, Juan Mora (Donostia), Julian Goenaga (Alesbes), Juan Wolmer (lehenbizi Durangon eta gero Irunen) eta Daniel Apaolaza (Zumarraga) aritu ziren ahiztoak egiten, azken hau lanbideetarako ahiztoetan espezializatua zen. Soraluzen, Rufino Gallastegik ere, Santa Ana kale bukaeran zuen lantegian, ahiztoak egin zituen. | |||
Espainia mailan, sona handia izan dute (eta dute) bartzelonatarrak eta, batez ere, albacetetarrak. | |||
== | ==Ahiztoak egiteko prozesua== | ||
===XVIII mendeko prozesu artesanala=== | ===XVIII mendeko prozesu artesanala=== | ||
[[Fitxategi: Alberdi_Hermanos._XVIII_mendeko_lantegia.jpg | thumb | 400px | right | Labanagintza XVIII mende bukaeran]] | |||
Ondoko grabatuak, seguru asko XVIII. mende bukaerakoa, ederki asko ilustratzen du sasoi bateko prozesu artesanala. Ezkerrean sutegi bat ikus daiteke, suburu handi batekin. Suari haizea emateko bi hauspoak sabaian zintzilik daude. Langile batek, soka bat tira eginez, hauspo bati eragiten dio. | Ondoko grabatuak, seguru asko XVIII. mende bukaerakoa, ederki asko ilustratzen du sasoi bateko prozesu artesanala. Ezkerrean sutegi bat ikus daiteke, suburu handi batekin. Suari haizea emateko bi hauspoak sabaian zintzilik daude. Langile batek, soka bat tira eginez, hauspo bati eragiten dio. | ||
41. lerroa: | 71. lerroa: | ||
===Alberdi Hermanos: XX mende hasierako prozesua=== | ===Alberdi Hermanos: XX mende hasierako prozesua=== | ||
1920 aldera, | 1920 aldera, ahiztoak egiteko, lehenbizi 1,5 milimetroko lodiera zuen karbono-altzairuzko txapa zerrenda edo pusketak mozten ziren, lortu nahi ziren ahiztoen formakoak. Horretarako forma egokiko prentsak eta trokelak erabiltzen ziren, minutuko 40 kolpe ematen zituztenak. | ||
Jarraian, altzairu puska horiek tenplatu egiten ziren. Horretarako, | Jarraian, altzairu puska horiek tenplatu egiten ziren. Horretarako, ahiztoak, ahoaren aldetik, fuel-olioz berotzen zen labe batean sartzen ziren, eta jarraian, ahiztoak ez deformatzeko, kurrika batzuekin ondo helduta, olioz betetako ontzi batean sartzen ziren. | ||
Piezak tenplatu ondoren, arbastatu eta leundu egiten ziren. | Piezak tenplatu ondoren, arbastatu eta leundu egiten ziren. Ahiztoak arbastatzeko, leuntzaileek piezen xafla ahoaren aldetik mehetzen zuten, polea eta uhal sistemak eragindako harri urratzaile handietan estutuz. Jarraian xafla osoa leuntzen zen eta ahoa zorrozten zen, dena eskuz. Horretarako egurrezko poleek mugiarazten zuten larruzko uhal bat erabiltzen zuten, kola eta hondar urratzaile geruza bat zuena. Tresna horrekin lan egiten zutenean, ordu gutxitan uhalak hondar guztia galtzen zuen, eta uhala berritu behar izaten zen. | ||
Horretarako, uhalaren perimetro osoan kola jartzen zen, eta ondoren hondar urratzailez betetako ontzi batean biratzen zen, hondarra ondo itsatsi zedin. Ordu batzuk lehortzen utzi eta berriz ere erabili ahal izateko prest izaten zen. Horrenbeste egurrezko polea eta uhal erabiltzen ziren, non langile bat horiek prestatzen bakarrik aritzen zen. | Horretarako, uhalaren perimetro osoan kola jartzen zen, eta ondoren hondar urratzailez betetako ontzi batean biratzen zen, hondarra ondo itsatsi zedin. Ordu batzuk lehortzen utzi eta berriz ere erabili ahal izateko prest izaten zen. Horrenbeste egurrezko polea eta uhal erabiltzen ziren, non langile bat horiek prestatzen bakarrik aritzen zen. | ||
51. lerroa: | 81. lerroa: | ||
Xaflak eta kirtenak hainbat fasetan leuntzen ziren, bakoitzean hondar urratzaile finagoak erabiliz, azkenean nahi zuten akabera lortu arte. Fase bakoitzak izen ezberdina zuen: xafla leuntzeko faseak harria, latza eta fina ziren; eta kirtenarenak, berriz, latza, fina eta zapia (distira emateko). | Xaflak eta kirtenak hainbat fasetan leuntzen ziren, bakoitzean hondar urratzaile finagoak erabiliz, azkenean nahi zuten akabera lortu arte. Fase bakoitzak izen ezberdina zuen: xafla leuntzeko faseak harria, latza eta fina ziren; eta kirtenarenak, berriz, latza, fina eta zapia (distira emateko). | ||
[[Fitxategi: Alberdi_Hermanos._Langileak_labanak_zorrozten_(John_Seymour).jpg | thumb | 250px | left | Langileak ahiztoak zorrozten Thierseko lantegian (John Seymour)]] | |||
===Hobekuntzak=== | ===Hobekuntzak=== | ||
1940 arte, harri urratzailez eta poleaz osaturiko instalazioek ez zuten xurgagailurik izaten, hautsa eta bestelako partikulak jasotzeko. Kaxa babeslerik ere ez zuten izaten (kartoizko babeskiak bakarrik), harriren bat hautsi eta langilea abiadura handian irteten ziren pusketatik babesteko. Hori guztia zela eta, leuntzaileen lana oso neketsua eta arriskutsua zen. | 1940 arte, harri urratzailez eta poleaz osaturiko instalazioek ez zuten xurgagailurik izaten, hautsa eta bestelako partikulak jasotzeko. Kaxa babeslerik ere ez zuten izaten (kartoizko babeskiak bakarrik), harriren bat hautsi eta langilea abiadura handian irteten ziren pusketatik babesteko. Hori guztia zela eta, leuntzaileen lana oso neketsua eta arriskutsua zen. | ||
Langilearen jarrera, eta horrek pieza heltzeko zuen modua oso garrantzitsuak ziren ahalik eta ahalik eta ahalegin gutxiena eginez ekoizpen handia lortzeko. 1950 inguruan, Solingen inguruko | Langilearen jarrera, eta horrek pieza heltzeko zuen modua oso garrantzitsuak ziren ahalik eta ahalik eta ahalegin gutxiena eginez ekoizpen handia lortzeko. 1950 inguruan, Solingen inguruko ahiztogintza lantegietara bisita egin ondoren, leuntzaileei gomendatu zitzaien ukalondoak belaunetan jarrita lan egitea. Horren ondorioz, nekea asko gutxitu eta ekoizpena nabarmen handitu zen. Baita ere saiatu ziren, langileek, gurpilaren goialdean, ohol baten gainean etzanda, ahiztoak 1,5 m diametroko gurpiletan leuntzea, Frantzian edo Ingalaterran egiten zen bezala. Teknika horri esker, ukipen-azala handiagoa zen, eta oholak langilea zipristinetatik babesten zuen. | ||
Ahiztoak leundu ondoren, lantegian bertan nikeleztatu edo kromoztatzen ziren, eta ahoaren hortzak prozedura erraz batekin egiten ziren, Alemaniako lantegi batzuetan egiten zen modu berean. | |||
===Teknologia berrikuntzak=== | ===Teknologia berrikuntzak=== | ||
1925 inguruan, AEB-tan erortze libreko forja-mailua erosi zuten. Soraluzetar zaharrenek gogoan dute ingude oina tren-geltokitik Alberditarren lantegiraino eramateko izan ziren arazoak. Izan ere, piezak 13.000 kg pisatzen zituen, idiek tiratuta garraiatu behar zen, geltokia Soraluzeko goiko aldean zegoen, eta lantegira iristeko herriko kale nagusiak iragan behar izan ziren. | 1925 inguruan, AEB-tan erortze libreko forja-mailua erosi zuten. Soraluzetar zaharrenek gogoan dute ingude oina tren-geltokitik Alberditarren lantegiraino eramateko izan ziren arazoak. Izan ere, piezak 13.000 kg pisatzen zituen, idiek tiratuta garraiatu behar zen, geltokia Soraluzeko goiko aldean zegoen, eta lantegira iristeko herriko kale nagusiak iragan behar izan ziren. | ||
Makina berriari esker, | Makina berriari esker, ahizto forjatuak egiten hasi ziren, xafla eta kirtena estanpazio bidez eginez. Horretarako 8, 9 eta 10 milimetroko hagaxkak hartu, muturrak fuel-oliozko labe batean berotzen ziren, eta jarraian, hotzean arbastatzen ziren. Forjatu baino lehen, hagaxkak gabian luzatzen ziren. | ||
Garai hartan, Ingalaterran | [[Fitxategi: Alberdi_Hermanos._Langileak_labanak_zorrozten.jpg | thumb | 400px | right | Langileak ahiztoak zorrozten]] | ||
Garai hartan, Ingalaterran ahiztoak arbastatu eta ahoa mehetzeko bi makina pare erosi zituzten. Makina horiek erostea teknologia-berrikuntza garrantzitsua izan zen, eta inguruko lantegietan teknika bera erabiltzen hasi ziren, betiere beren produktuetara egokituta. Ahiztoak mahai baten gainean jartzen ziren, eta mahaiak bere ardatzean biratzen zuen eraztun formako harri urratzaile bat ukitzen zuen. Mahaia mugitzean, harriak ahiztoaren xafla arbastatzen zuen, eta nahi zen ahoa egiten zion. Makinak, simetrikoak zirenez, binaka erabiltzen ziren. Bakoitzak xaflaren aurpegi bat arbastatzen zuen, eta gehienetan emakumeek maneiatzen zituzten. Harrien neurri bereziak zirela eta, makinak lantegian bertan eraiki behar izaten ziren. | |||
Aurreko makinarekin batera leuntzeko makina bat ere jarri zuten lantegian. Makina horrek aldez aurre zeuden bi polea zituen, eta horien artean | Aurreko makinarekin batera leuntzeko makina bat ere jarri zuten lantegian. Makina horrek aldez aurre zeuden bi polea zituen, eta horien artean ahiztoa sartzen zen, bertikalean. Makinari eragiten zitzaionean, poleak elkartu eta aldi berean ahiztoaren bi aurpegiak leuntzen zituzten. | ||
1932tik aurrera, altzairu herdoilgaitza erabiltzen hasi ziren (ordura arte karbono-altzairua bakarrik erabiltzen zen). Altzairu hori Alemaniatik inportatzen zen, zumitz ijetzizko zerrendetan. Zerrenda horiek albo bat bestea baino finagoa izaten zuten, | 1932tik aurrera, altzairu herdoilgaitza erabiltzen hasi ziren (ordura arte karbono-altzairua bakarrik erabiltzen zen). Altzairu hori Alemaniatik inportatzen zen, zumitz ijetzizko zerrendetan. Zerrenda horiek albo bat bestea baino finagoa izaten zuten, ahiztoaren ahoa errazago egin ahal izateko. | ||
Nahiz eta horrenbeste teknologia-berrikuntza izan, materialen kalitatea betiko moduan egiaztatzen zen: | Nahiz eta horrenbeste teknologia-berrikuntza izan, materialen kalitatea betiko moduan egiaztatzen zen: ahzztoak limoietan sartu eta herdoiltzen ziren ikusita. | ||
1930eko hamarkada hasieran, Alberditarren lantegiak honako sailak zituen: forja-atala, mekanika-atala (trokelaketa lantegia, bertan bost espezialista aritzen ziren jardunean), eta 20 langile baino gehiago zituen leunketa-atala. Horrez gain, bainuen departamentua, bidalketa biltegia eta administrazio-zerbitzua zituzten. | 1930eko hamarkada hasieran, Alberditarren lantegiak honako sailak zituen: forja-atala, mekanika-atala (trokelaketa lantegia, bertan bost espezialista aritzen ziren jardunean), eta 20 langile baino gehiago zituen leunketa-atala. Horrez gain, bainuen departamentua, bidalketa biltegia eta administrazio-zerbitzua zituzten. | ||
Ahiztoen kirtenak egiteko, modelo batzuetan, behintzat, xaflarekin batera forjatzen ziren. Beste modelo batzuetan, Debako Reinerren erosten zituzten bakelitazko kirtenak jartzen zitzaizkien. Halaber, aluminiozko kirtendun ahiztoak ere egiten zituzten. Kirten horiek egiteko, aluminioa urtu eta molde batean isurtzen zuten, eta molde hartan bertan altzairuzko xaflaren mutur bat sartzen zuten. Egurrezko kirtenak Eibarko Moisés Ibañezi erosten zizkioten. | |||
[[Fitxategi: Alberdi_Hermanos._Langileak_labanak_zorrozten_(Soraluze).jpg | thumb | 400px | left | Langileak ahiztoak zorrozten]] | |||
==Lan antolaketa: somara== | ==Lan antolaketa: somara== | ||
Ohikoena somara lan egitea zen (egindako | Ohikoena somara lan egitea zen (egindako pieza bakoitzeko diru-kopuru bat kobratzea). Leuntzaileen kasuan, 1932 edo 1933 aldera, ehun ahizto bakoitzeko 5 pezeta irabazten zituzten, eta ehun sardexka bakoitzeko 2,50 pezeta. Zortzi orduko lanegun batean, eskarmentu handiko profesional batek 9 pezeta inguru irabazten zituen, eta eskarmentu gutxiago zutenek, berriz, 8 pezeta inguru. 1936an, eguneko 12 pezeta irabazten zituzten. | ||
Pieza bakoitzeko prezioak langileak afiliatutako sindikatuekin hitzartzen ziren, eta lan beragatik prezio ezberdinak hitzartzera iritsi ziren. Soraluzen, (kanoi) lantegia zen beti erreferentzia. 1934 edo 1935 aldera, lehen mailako ofizial batek eguneko 12 pezeta irabazten zituen, bigarren mailakoak baino bi pezeta gehiago. Hirugarren mailako ofizialek, berriz, 9,25 pezeta irabazten zituen eguneko. Peoi espezialistak 8,75 pezeta irabazten zituen. | Pieza bakoitzeko prezioak langileak afiliatutako sindikatuekin hitzartzen ziren, eta lan beragatik prezio ezberdinak hitzartzera iritsi ziren. Soraluzen, (kanoi) lantegia zen beti erreferentzia. 1934 edo 1935 aldera, lehen mailako ofizial batek eguneko 12 pezeta irabazten zituen, bigarren mailakoak baino bi pezeta gehiago. Hirugarren mailako ofizialek, berriz, 9,25 pezeta irabazten zituen eguneko. Peoi espezialistak 8,75 pezeta irabazten zituen. | ||
84. lerroa: | 116. lerroa: | ||
XVIII. mende bukaerako lantegi aurreratuak | XVIII. mende bukaerako lantegi aurreratuak | ||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== | ||
* [https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/aintzinako-lanbideak/alberditarrak-soraluzeko-labanagileak Aintzinako lanbideak. Alberditarrak. Soraluzeko labanagileak]. Carmelo Urdangarin eta José María Izaga (Gipuzkoako Aldundia 2014) | |||
* Gremios, Oficios y Cofradías en el País Vasco. Juan Garmendia Larrañaga. (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa 1979). | * Gremios, Oficios y Cofradías en el País Vasco. Juan Garmendia Larrañaga. (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa 1979). | ||
* Atlas etnográfico de Vasconia. La alimentación doméstica. Etniker Euskalerria. | * Atlas etnográfico de Vasconia. La alimentación doméstica. Etniker Euskalerria. | ||
[[Kategoria: | [[Kategoria: Enpresak]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 23:16, 12 abuztua 2020 data duena
- Oharra: Sarrera hau sortzeko batez ere Carmelo Urdangarin eta José María Izagaren Aintzinako lanbideak. Alberditarrak. Soraluzeko labanagileak artikulua erabili izan da.
Historia
XIX mendean ahiztoak (ganibetak) otorduetan erabiltzeko ohitura zabaldu zen, eta eskaria nabarmen igo zen.
Merkatuari erantzuteko, eta fabrikazio teknologiak ezagutzen zituenez, enpresa Francisco Alberdi elosuarrak 1870 aldera sortu zuen, Soraluzen. Lantegia Deba ibaiaren ezkerraldean egin zuen, Errekalde inguruan, gaur egun Oleako zubia dagoen tokian.
Aurki hasi zen eta, beharrezko indarra eskuratzeko, XX mende hasieran Deba ibaian bertan presa eta zentrala eraiki zituzten: Alberdi zentrala.
Urteen zehar enpresaren izena egokitu zuten: Francisco Alberdi, Alberdi Hermanos S.A. eta Albesa.
Familiak kudeatu zuen enpresa Magefesa taldeak erosi zuen arte. XX mende bukaeran Magefesa taldeak arazo asko izan zituen eta, besteak beste, Albesa itxi zuen.
(handiago ikusteko, sakatu gainean)
Produktuak
Alberdi Hermanos enpresak hiru motako ahiztoak ekoizten zituen.
Alde batetik, jatorduetan erabiltzeko ahiztoak, goilara eta xardezkarekin batera erabiltzen zirenak. Honetaz gain, ogia, okela, arraina... ebakitzeko ahizto handiak. Eta, azkenik, labanak.
1971 urtean ogia ebakitzeko ahiztoa patentatu zuten. Ez zuten Soraluzen goitik behera asmatu, aurretik ikusitako bat hobetu baizik. Horregatik, eta bada ezpada, beren diseinua patentatzea erabaki zuten.
Alde komertzialean, gutxienez hiru marka erabili zituen: Aiztolandia, Asa eta Vencedor.
(handiago ikusteko, sakatu gainean)
Ahiztogintza Euskal Herrian eta Espainian
Hamarkadetan, Albesa lantegia Euskal Herriko ahizto-lantegi garrantzitsuenetako bat izan zen[1].
Alberdi Hermanos enpresaz gain, Juan Mora (Donostia), Julian Goenaga (Alesbes), Juan Wolmer (lehenbizi Durangon eta gero Irunen) eta Daniel Apaolaza (Zumarraga) aritu ziren ahiztoak egiten, azken hau lanbideetarako ahiztoetan espezializatua zen. Soraluzen, Rufino Gallastegik ere, Santa Ana kale bukaeran zuen lantegian, ahiztoak egin zituen.
Espainia mailan, sona handia izan dute (eta dute) bartzelonatarrak eta, batez ere, albacetetarrak.
Ahiztoak egiteko prozesua
XVIII mendeko prozesu artesanala
Ondoko grabatuak, seguru asko XVIII. mende bukaerakoa, ederki asko ilustratzen du sasoi bateko prozesu artesanala. Ezkerrean sutegi bat ikus daiteke, suburu handi batekin. Suari haizea emateko bi hauspoak sabaian zintzilik daude. Langile batek, soka bat tira eginez, hauspo bati eragiten dio.
Langile horren aurrez aurre, beste langile batek, amantal luze bat duela, pieza bat ingude gainean jarrita dauka, eta mailuz hori lantzen ari da. Atzean beste sutegi bat dago, hau ere bere suburuarekin.
Erdialdean, atzean, hainbat langilek piezak karrakatzen dituzte, horiek tornuziletan helduta. Denak leihate handi baten aurrean ari dira lanean, horrela kanpoko argiak zuzenean piezetan jo dezan. Lehen planoan, lau gizon bi gurpil biratzen ari dira. Gurpil horiek, uhalen bitartez, mugimendua eskuineko poleei helarazten diete. Polea horien aurrean lau leuntzaile daude, piezak zorrozten edo distira ateratzen.
Garai hartan, oraindik ez zen lurrun-makina erabiltzen manufaktura industrietako aplikazioetan. Hori zela eta, horrelako lantegietako energia-iturri mota bakarrak hidraulikoa eta pertsona edo animaliek sortutakoa ziren.
Tarteko oinean, bi langile piezak zorrozteko erabiltzen diren egurrezko edo trapuzko diskoak gordetzen ari dira. Leuntzaile bakoitzaren aurrean ohol bertikal batzuk daude, piezak zorrozten sortzen zen hauts metalikoa jasotzeko erabiltzen zirenak. Aipatzekoa da leuntzaileek ere leihate handien aurrean ari direla lanean, horrela behar duten argia izateko.
Garai hartako argiztapen-sistemak nahiko eskasak zirenez, leihateen aurrean egin behar izaten zuten lan, horrela eguzkiaren argia zuzenean jasotzeko. Euskal Herriko lantegietan, duela gutxi arte, langile askok leihate aurrean egiten zuten lan, batez ere zehaztasun handia, eta ondorioz, argitasun handia behar zuten lanak egiteko: besteak beste doitzaileek, trokelgileek eta leuntzaileek. Armagintza industrian ere nahiko ohikoa zen horrela lan egitea.
Alberdi Hermanos: XX mende hasierako prozesua
1920 aldera, ahiztoak egiteko, lehenbizi 1,5 milimetroko lodiera zuen karbono-altzairuzko txapa zerrenda edo pusketak mozten ziren, lortu nahi ziren ahiztoen formakoak. Horretarako forma egokiko prentsak eta trokelak erabiltzen ziren, minutuko 40 kolpe ematen zituztenak.
Jarraian, altzairu puska horiek tenplatu egiten ziren. Horretarako, ahiztoak, ahoaren aldetik, fuel-olioz berotzen zen labe batean sartzen ziren, eta jarraian, ahiztoak ez deformatzeko, kurrika batzuekin ondo helduta, olioz betetako ontzi batean sartzen ziren.
Piezak tenplatu ondoren, arbastatu eta leundu egiten ziren. Ahiztoak arbastatzeko, leuntzaileek piezen xafla ahoaren aldetik mehetzen zuten, polea eta uhal sistemak eragindako harri urratzaile handietan estutuz. Jarraian xafla osoa leuntzen zen eta ahoa zorrozten zen, dena eskuz. Horretarako egurrezko poleek mugiarazten zuten larruzko uhal bat erabiltzen zuten, kola eta hondar urratzaile geruza bat zuena. Tresna horrekin lan egiten zutenean, ordu gutxitan uhalak hondar guztia galtzen zuen, eta uhala berritu behar izaten zen.
Horretarako, uhalaren perimetro osoan kola jartzen zen, eta ondoren hondar urratzailez betetako ontzi batean biratzen zen, hondarra ondo itsatsi zedin. Ordu batzuk lehortzen utzi eta berriz ere erabili ahal izateko prest izaten zen. Horrenbeste egurrezko polea eta uhal erabiltzen ziren, non langile bat horiek prestatzen bakarrik aritzen zen.
Xaflak eta kirtenak hainbat fasetan leuntzen ziren, bakoitzean hondar urratzaile finagoak erabiliz, azkenean nahi zuten akabera lortu arte. Fase bakoitzak izen ezberdina zuen: xafla leuntzeko faseak harria, latza eta fina ziren; eta kirtenarenak, berriz, latza, fina eta zapia (distira emateko).
Hobekuntzak
1940 arte, harri urratzailez eta poleaz osaturiko instalazioek ez zuten xurgagailurik izaten, hautsa eta bestelako partikulak jasotzeko. Kaxa babeslerik ere ez zuten izaten (kartoizko babeskiak bakarrik), harriren bat hautsi eta langilea abiadura handian irteten ziren pusketatik babesteko. Hori guztia zela eta, leuntzaileen lana oso neketsua eta arriskutsua zen.
Langilearen jarrera, eta horrek pieza heltzeko zuen modua oso garrantzitsuak ziren ahalik eta ahalik eta ahalegin gutxiena eginez ekoizpen handia lortzeko. 1950 inguruan, Solingen inguruko ahiztogintza lantegietara bisita egin ondoren, leuntzaileei gomendatu zitzaien ukalondoak belaunetan jarrita lan egitea. Horren ondorioz, nekea asko gutxitu eta ekoizpena nabarmen handitu zen. Baita ere saiatu ziren, langileek, gurpilaren goialdean, ohol baten gainean etzanda, ahiztoak 1,5 m diametroko gurpiletan leuntzea, Frantzian edo Ingalaterran egiten zen bezala. Teknika horri esker, ukipen-azala handiagoa zen, eta oholak langilea zipristinetatik babesten zuen.
Ahiztoak leundu ondoren, lantegian bertan nikeleztatu edo kromoztatzen ziren, eta ahoaren hortzak prozedura erraz batekin egiten ziren, Alemaniako lantegi batzuetan egiten zen modu berean.
Teknologia berrikuntzak
1925 inguruan, AEB-tan erortze libreko forja-mailua erosi zuten. Soraluzetar zaharrenek gogoan dute ingude oina tren-geltokitik Alberditarren lantegiraino eramateko izan ziren arazoak. Izan ere, piezak 13.000 kg pisatzen zituen, idiek tiratuta garraiatu behar zen, geltokia Soraluzeko goiko aldean zegoen, eta lantegira iristeko herriko kale nagusiak iragan behar izan ziren.
Makina berriari esker, ahizto forjatuak egiten hasi ziren, xafla eta kirtena estanpazio bidez eginez. Horretarako 8, 9 eta 10 milimetroko hagaxkak hartu, muturrak fuel-oliozko labe batean berotzen ziren, eta jarraian, hotzean arbastatzen ziren. Forjatu baino lehen, hagaxkak gabian luzatzen ziren.
Garai hartan, Ingalaterran ahiztoak arbastatu eta ahoa mehetzeko bi makina pare erosi zituzten. Makina horiek erostea teknologia-berrikuntza garrantzitsua izan zen, eta inguruko lantegietan teknika bera erabiltzen hasi ziren, betiere beren produktuetara egokituta. Ahiztoak mahai baten gainean jartzen ziren, eta mahaiak bere ardatzean biratzen zuen eraztun formako harri urratzaile bat ukitzen zuen. Mahaia mugitzean, harriak ahiztoaren xafla arbastatzen zuen, eta nahi zen ahoa egiten zion. Makinak, simetrikoak zirenez, binaka erabiltzen ziren. Bakoitzak xaflaren aurpegi bat arbastatzen zuen, eta gehienetan emakumeek maneiatzen zituzten. Harrien neurri bereziak zirela eta, makinak lantegian bertan eraiki behar izaten ziren.
Aurreko makinarekin batera leuntzeko makina bat ere jarri zuten lantegian. Makina horrek aldez aurre zeuden bi polea zituen, eta horien artean ahiztoa sartzen zen, bertikalean. Makinari eragiten zitzaionean, poleak elkartu eta aldi berean ahiztoaren bi aurpegiak leuntzen zituzten.
1932tik aurrera, altzairu herdoilgaitza erabiltzen hasi ziren (ordura arte karbono-altzairua bakarrik erabiltzen zen). Altzairu hori Alemaniatik inportatzen zen, zumitz ijetzizko zerrendetan. Zerrenda horiek albo bat bestea baino finagoa izaten zuten, ahiztoaren ahoa errazago egin ahal izateko. Nahiz eta horrenbeste teknologia-berrikuntza izan, materialen kalitatea betiko moduan egiaztatzen zen: ahzztoak limoietan sartu eta herdoiltzen ziren ikusita.
1930eko hamarkada hasieran, Alberditarren lantegiak honako sailak zituen: forja-atala, mekanika-atala (trokelaketa lantegia, bertan bost espezialista aritzen ziren jardunean), eta 20 langile baino gehiago zituen leunketa-atala. Horrez gain, bainuen departamentua, bidalketa biltegia eta administrazio-zerbitzua zituzten.
Ahiztoen kirtenak egiteko, modelo batzuetan, behintzat, xaflarekin batera forjatzen ziren. Beste modelo batzuetan, Debako Reinerren erosten zituzten bakelitazko kirtenak jartzen zitzaizkien. Halaber, aluminiozko kirtendun ahiztoak ere egiten zituzten. Kirten horiek egiteko, aluminioa urtu eta molde batean isurtzen zuten, eta molde hartan bertan altzairuzko xaflaren mutur bat sartzen zuten. Egurrezko kirtenak Eibarko Moisés Ibañezi erosten zizkioten.
Lan antolaketa: somara
Ohikoena somara lan egitea zen (egindako pieza bakoitzeko diru-kopuru bat kobratzea). Leuntzaileen kasuan, 1932 edo 1933 aldera, ehun ahizto bakoitzeko 5 pezeta irabazten zituzten, eta ehun sardexka bakoitzeko 2,50 pezeta. Zortzi orduko lanegun batean, eskarmentu handiko profesional batek 9 pezeta inguru irabazten zituen, eta eskarmentu gutxiago zutenek, berriz, 8 pezeta inguru. 1936an, eguneko 12 pezeta irabazten zituzten.
Pieza bakoitzeko prezioak langileak afiliatutako sindikatuekin hitzartzen ziren, eta lan beragatik prezio ezberdinak hitzartzera iritsi ziren. Soraluzen, (kanoi) lantegia zen beti erreferentzia. 1934 edo 1935 aldera, lehen mailako ofizial batek eguneko 12 pezeta irabazten zituen, bigarren mailakoak baino bi pezeta gehiago. Hirugarren mailako ofizialek, berriz, 9,25 pezeta irabazten zituen eguneko. Peoi espezialistak 8,75 pezeta irabazten zituen.
Deba ibaia, Soraluzetik igarotzen den lekuan. Ibaiak ez zuen energia bakarrik sortzeko balio izan, estropadak eta bestelako kirol ekintzak ere egiten baitziren bertan. Horren adibide argazki hau, 1960ko hamarkada erdialdekoa (Juan Manuel Berruetak utzitakoa). XVIII. mende bukaerako lantegi aurreratuak
Erreferentziak
- Aintzinako lanbideak. Alberditarrak. Soraluzeko labanagileak. Carmelo Urdangarin eta José María Izaga (Gipuzkoako Aldundia 2014)
- Gremios, Oficios y Cofradías en el País Vasco. Juan Garmendia Larrañaga. (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa 1979).
- Atlas etnográfico de Vasconia. La alimentación doméstica. Etniker Euskalerria.
- ↑ 1953an, Información de la Camara de Comercio, Industria y Navegación de Bilbao aldizkarian Juan Jesus Pontek idatzitako artikuluaren arabera, ahiztogintzan jardunean zebiltzan langile kopurua "bi mila inguruan ibiliko da, urtean 100 milioi pezeta baino gehiago irabaziz, kopurua horren erdia baino gehiago Gipuzkoan egindako ahaleginari esker".