«Isiltasuna hausten. Eskultura (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
(Orria sortu da. Edukia: {{Artelana (eu) | izena = Isiltasuna hausten | irudia = Soraluze_1936._Oroitarria.jpg | estiloa = Abstraktoa | mendea = XXI | kokapena = Iturburu pasealekua...) |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako ekarpen bat ez da erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{Artelana (eu) | {{Artelana (eu) | ||
| izena = Isiltasuna hausten | | izena = Isiltasuna hausten | ||
| irudia = | | irudia = Iturburu_pasealekua._Isiltasuna_hausten_(Plaentxia.eus_2016).jpg | ||
| estiloa = Abstraktoa | | estiloa = Abstraktoa | ||
| mendea = XXI | | mendea = XXI | ||
19. lerroa: | 19. lerroa: | ||
Alderdi politikoetako ordezkariak, testigantzak eman dituzten zenbait pertsona eta beste hainbat herritar hurreratu ziren inaugurazio ekitaldira. Gertatu zenaren inguruko egia eta memoria berreskuratzearen beharra nabarmendu zuten hitza hartu zuten ordezkariek. | Alderdi politikoetako ordezkariak, testigantzak eman dituzten zenbait pertsona eta beste hainbat herritar hurreratu ziren inaugurazio ekitaldira. Gertatu zenaren inguruko egia eta memoria berreskuratzearen beharra nabarmendu zuten hitza hartu zuten ordezkariek. | ||
[[Fitxategi: Soraluze_1936._Oroitarria.jpg | thumb | right | 400px | ''Isiltasuna hausten'' eskultura inaugurazio egunean]] | |||
Ekitaldian ''Soraluze 1936'' lan taldekoek irakurri zuten manifestua: | Ekitaldian ''Soraluze 1936'' lan taldekoek irakurri zuten manifestua: | ||
28. lerroa: | 29. lerroa: | ||
::SORALUZE 1936 | ::SORALUZE 1936 | ||
==Udalari dohaintza== | ==Udalari dohaintza== | ||
Hurrengo urtean ''Soraluze 1936'' taldeak eskultura Udalari pasatzea proposatu zuen, eta honek dohaintza 2016ko martxoak | Hurrengo urtean ''Soraluze 1936'' taldeak eskultura Udalari pasatzea proposatu zuen, eta honek dohaintza 2016ko martxoak 7ako Batzar Orokorrean onartu zuen. | ||
[[Fitxategi: Tere_Guenetxea._Erretratua_(plaentxia.eus_2018).jpg | thumb | left | 400 px | Tere Guenetxea Deba ibaiaren alboan (plaentxia.eus 2018)]] | |||
==Tere Guenetxea Sebal== | |||
Tere Guenetxea Debako Arte Eskolan<ref>[https://www.deba.eus/eu/udala/beste-erakunde-batzuk/arte-eskola Arte Eskola]. Debako Udala.</ref> hasi zuen bere ibilbide artistikoa. Gehien bat keramika landu izan du, formato txikian zein handian. | |||
Batzutan abstraktoak eta bestetan figuratiboak, bere lanak oso espresiboak dira eta kolore paleta ausarta erabiltzen du. Gainera, berziklatzearen kultura integratzailea lantzen saiatzen da. | |||
Tailerra Santa Ana kalean dauka (Oleako aldapan), eta tailerreko inguruak lanen erakusgarri erabiltzen du: lorategia, Lete gainekoa... | |||
Agian, bere lan ezagunenak Olentzero eta Mari Domingi izango dira, hamar urtetan baino gehiago urtero urtero Plaza Barriko bere etxolan Gabonetan egoten direnak. | |||
Honetaz gain, hainbat ekimenetan parte izan du: ''Plazentziatarren ibaixa, garbi zegoeneko testigantzak'' dokumentala (Leire Ginearekin), Debako Arte Eskolaren aldekoak (Pablo Galarraga zein beste ikasle eta irakaslekin)... | |||
Hauxe da oraingo bertsioa, 14:45, 22 ekaina 2020 data duena
Isiltasuna hausten | |
---|---|
Estiloa | Abstraktoa |
Mendea | XXI |
Kokapena | Iturburu pasealekua |
Mota | Eskultura |
Eskaera
Gerra bukatu eta 75 urteetara, Soraluze 1936 lan taldeak sortu zen garai haiek ikertzeko eta argitzeko. Emaitzak zabaltzeko, erakusketa antolatu zuen (75 urteko isitasuna hausten) eta liburua argitaratu (Isiltasuna hausten. 1936ko gerra Soraluzen.
Honetaz gain, Tere Guenetxea artista soraluzetarrari eskultura bat egiteko eskatu zioten, gerra zibilean eta frankismoan zehar gertatutako giza eskubideen urraketak gogora ekarri eta biktimei zor zaien aitortza, justizia eta erreparamendua aldarrikatzeko helburuz.
Inaugurazioa
Tere Guenetxeak egindako eskultura Iturburuko pasealekuan jarri zuten, eta 2014ko irailak 22an inauguratu zuten, Soraluzen nazionalak sartu ziren 78. urteurrenean hain zuzen.
Alderdi politikoetako ordezkariak, testigantzak eman dituzten zenbait pertsona eta beste hainbat herritar hurreratu ziren inaugurazio ekitaldira. Gertatu zenaren inguruko egia eta memoria berreskuratzearen beharra nabarmendu zuten hitza hartu zuten ordezkariek.
Ekitaldian Soraluze 1936 lan taldekoek irakurri zuten manifestua:
- 36ko gerran pasau zanaren gainian argi egitia izan da azken urtiotan Soraluze 1936 lan taldetik bultzatu dittugun ekimenen helburua. Herriko beste hainbat eragilen laguntasunakin, artxiboetan informaziñua bilatu dogu, argazki batzuk batu, aittitta-amamen testigantzak jaso, erakusketatxo bat antolatu, dvd- bat argitaratu, omenaldi batzuk antolatu eta gaurko eguna, Irailaren 22xa, urte askuan gerraren garaipena ospatzeko eguna izan zana, Oroimenaren akorduaren Eguna da gaur.
- Gerra sufritu bihar izan zeben herrittarrekin akordatzeko, bereziki, horrenbeste urtetan isilik egon bihar izan zeben eta sarrittan ahaztuta geldittu ziran gizon-emakume harekin. Euren danez omenez ipini dogu eskultura hau, akordatzeko eta pentsatzeko.
- Zorionez, gero eta indartsuagoa eta zabalagoa da 36ko gerraren eta Frankismoan gertutakoak argitzeko eskatzen duen aldarrikapena. Munduko beste herrialde askotan egin dute bide hori eta hemen ere egingo dugu.
- 78 urte pasatu dira baina atzo Pako Etxeberria forentsiak diñuan moduan arazo hau gaur egunekua da, eta pasatu zanaren inguruko egia osoa jakitzia, demokraziaren baloriak, giza eskubidiak eta balore zibikuak indartzeko modua da, gaur eta hemen. Eskultura hau Soraluzen egiten dihardugun ahaleginaren ikurra da, ahaztutako sufrimenduaren eta ahotsen aitortza, oroitzeko eta hausnartzeko gunea... gerra sufritu behar izan zuten soraluzetar guztiei eskainia Soraluzeko herriak.
- SORALUZE 1936
Udalari dohaintza
Hurrengo urtean Soraluze 1936 taldeak eskultura Udalari pasatzea proposatu zuen, eta honek dohaintza 2016ko martxoak 7ako Batzar Orokorrean onartu zuen.
Tere Guenetxea Sebal
Tere Guenetxea Debako Arte Eskolan[1] hasi zuen bere ibilbide artistikoa. Gehien bat keramika landu izan du, formato txikian zein handian.
Batzutan abstraktoak eta bestetan figuratiboak, bere lanak oso espresiboak dira eta kolore paleta ausarta erabiltzen du. Gainera, berziklatzearen kultura integratzailea lantzen saiatzen da.
Tailerra Santa Ana kalean dauka (Oleako aldapan), eta tailerreko inguruak lanen erakusgarri erabiltzen du: lorategia, Lete gainekoa...
Agian, bere lan ezagunenak Olentzero eta Mari Domingi izango dira, hamar urtetan baino gehiago urtero urtero Plaza Barriko bere etxolan Gabonetan egoten direnak.
Honetaz gain, hainbat ekimenetan parte izan du: Plazentziatarren ibaixa, garbi zegoeneko testigantzak dokumentala (Leire Ginearekin), Debako Arte Eskolaren aldekoak (Pablo Galarraga zein beste ikasle eta irakaslekin)...
Erreferentziak
- ↑ Arte Eskola. Debako Udala.