«Debarroko oasi liberala (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
25. lerroa: | 25. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Fernando_VII_(Vicente_López).jpg | thumb | 300px | right | Fernando VII erregea (Vicente López)]] | [[Fitxategi: Fernando_VII_(Vicente_López).jpg | thumb | 300px | right | Fernando VII erregea (Vicente López)]] | ||
==Soraluzeri buruzkoak== | ==Soraluzeri buruzkoak== | ||
Ibarzabal familiak Fernando VII.arekin mantentzen zuen harreman bereziaren funtsa azaltzeko, argigarriak ditugu benetan José Joaquín Agirre eibartarrak eginiko bertso bitxiak. 1829 urteko Kataluinako matxinada zela-eta, errege-familiak penintsulako iparraldean zehar eginiko biran euskal lurraldeak bisitatu zituen, eta bere ibilbidean Soraluze aukeratutako herrietako bat izan genuen. | Eibarko Ibarzabal familiak Fernando VII.arekin mantentzen zuen harreman bereziaren funtsa azaltzeko, argigarriak ditugu benetan José Joaquín Agirre eibartarrak eginiko bertso bitxiak. 1829 urteko Kataluinako matxinada zela-eta, errege-familiak penintsulako iparraldean zehar eginiko biran euskal lurraldeak bisitatu zituen, eta bere ibilbidean Soraluze aukeratutako herrietako bat izan genuen. | ||
Agirrek, euskara eta gaztelania tartekatuz, errege-familiak euskal lurraldeetan jaso zuen ongi etorria deskribatzen du zortziko txikian landutako 48 bertsotan, herri armaginetan izan zuen harrerari tratamendu berezia eskainiz. Hara zer zioten Soraluzeri buruzko laurek: | Agirrek, euskara eta gaztelania tartekatuz, errege-familiak euskal lurraldeetan jaso zuen ongi etorria deskribatzen du zortziko txikian landutako 48 bertsotan, herri armaginetan izan zuen harrerari tratamendu berezia eskainiz. Hara zer zioten Soraluzeri buruzko laurek: |
21:15, 5 apirila 2020(e)ko berrikuspena
- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
Debarroko oasi liberala | |
---|---|
Egilea | Gotzon Iparragirre Burgoa |
Hizkuntza | Euskaraz |
Urtea | 2008 |
Argitaletxea | Udako Euskal Unibertsitatea |
Hiria | Eibar |
Izenburu osoa
Debarroko oasi liberala. Aitzindarien bila. Eibar, 1766-1876
Liburua zertan den
Liburuak Antzinako Erregimenaren krisia aztertzen du, Eibarko udalerria eremu geografiko legez eta 1766ko matxinada abiapuntu kronologikotzat hartuta. Ikerlanaren ardatza Eibar da, inguruko udalerriekin alderatuz, prozesu honetan zehar, une jakin batean, bertako biztanle gehienek liberalismoaren aldeko hautu estrategikoa egin zutelako. Zer zela eta?
Krisialdiaren hasieran, 1794an, Dios, Patria, Rey lemapean, eibartarrek beraien kabuz antolatu zuten herriaren defentsa, eta mendeku legez, Konbentzioaren gudarosteek erre egin zuten. Tradizioarekiko atxikimendu itsu hau harrigarria egiten da Eibar bere liberalismoagatik izan baitzen ezaguna XIX. Mendean zehar, ez bere tradizionalismoarengatik. Noiz, zergatik, nola eta zeintzuen bidez eman zen tradizioarekiko haustura?
Mikrohistoriak erantzun batzuk eskaintzen ditu, betiere mugatuak, partzialak. Ikerketaren eskala txikitzeari esker, orain arte atzeman gabeko testigantzak, aldendutako agiriak, aipatu gabeko iturriak erabili dira, liberalismoak Eibarren izan zuen bilakaera hobeto ulertzen laguntzen dutenak, eta era berean zalantza eta galdera berriak sorrarazten dituztenak. Lanean zehar datu pila biltzen bada ere, konklusioak interpretazio berriei irekita gelditzen dira, eta ikerketa berrien abiapuntu legez, 1756-1876 bitartean bizi ziren 2213 pertsonaiak osatutako datu-basea geratu da, bakoitzari buruzko hainbat informazioarekin (politikoak, ekonomikoak, militarrak, pertsonalak...).
Soraluzeri buruzkoak
Eibarko Ibarzabal familiak Fernando VII.arekin mantentzen zuen harreman bereziaren funtsa azaltzeko, argigarriak ditugu benetan José Joaquín Agirre eibartarrak eginiko bertso bitxiak. 1829 urteko Kataluinako matxinada zela-eta, errege-familiak penintsulako iparraldean zehar eginiko biran euskal lurraldeak bisitatu zituen, eta bere ibilbidean Soraluze aukeratutako herrietako bat izan genuen.
Agirrek, euskara eta gaztelania tartekatuz, errege-familiak euskal lurraldeetan jaso zuen ongi etorria deskribatzen du zortziko txikian landutako 48 bertsotan, herri armaginetan izan zuen harrerari tratamendu berezia eskainiz. Hara zer zioten Soraluzeri buruzko laurek:
- 21
- Llegados a a la fabrica
- Placenciacora
- recibieron amorosos
- beren nagusia
- el Director y la Villa
- eta Cabildoak
- todos cantando vivas
- andre eta umiac.
- 22
- Los Armeros de ella
- gucisco listoac
- cada gremio sus banderas
- ceuzcan formatubac
- Todos hicieron alli
- aleguiñ guciak
- en obsequiar los Soberanos
- gucien Jabiac.
- 23
- Después de agasajarlos
- al zuen guciak
- pasaron a la Real Casa
- beren Magestadeac
- Se hicieron bien cargo
- bertan trabajatcen
- y por examinadores
- armas revizatzen.
- 24
- Recibio en omenage
- pistola eder bi
- por sus Maestros y Eibar
- eguiñac poliqui.
- Gustosos su coste hicieron
- fabricante guciac
- su Magestad tendra presente
- beren miseriac.