«Uribarri dorretxea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
27. lerroa: | 27. lerroa: | ||
Urte haietan herriko zubi nagusia eraiki zen eta, besteen artean, Juan Garcia de Uribarrik 60 dukat mailegatu zion Udalari, lanak oradaintzeko. Alkatetza, zubi eraikuntza eta dorretxe berria lotuta egongo ziren, duda barik. | Urte haietan herriko zubi nagusia eraiki zen eta, besteen artean, Juan Garcia de Uribarrik 60 dukat mailegatu zion Udalari, lanak oradaintzeko. Alkatetza, zubi eraikuntza eta dorretxe berria lotuta egongo ziren, duda barik. | ||
1558 urtean Pedro Gonçalez de Escalante ikuskatzaileak Errabaleko Uribarriko dorretxearen goiko solairuak alokatu zizkion, armak aztertu eta gordetzeko, modu honetan Soraluzeko Erret Lantegiak sortuz. Juan Garcia de Uribarri hurrengo urtean hil zen (1559). | |||
1573 urtean, ''Fábrica de armas portátiles de fuego y blancas de guerra de la villa de Placencia'' izango zena sortu zutenean, [[María Garcia de Uribarri (eu)|María Garcia de Uribarri]] andereak, Juan Garcia de Uribarriren alabak, jauregia saldu zien, bertan [[Erregetxe zaharra (eu)|Erregetxea]] jartzeko | |||
<ref>Ramiro Larrañagak, ''Soraluze-Placencia de las Armas.Monografia histórica'' liburuan, Margarita Uribarri jasotzen du.</ref>. | |||
Ordutik aurrera dorretxea egokitu zuten lantegi berrirako, eta pare bat aldiz handitu ere, zeharo desitxuratu arte. Dena dela, Iñigo Espadak 1.751 urtean egindako planoetan ederki asko nabarmentzen da dorretxeari dagokion zatia. | Ordutik aurrera dorretxea egokitu zuten lantegi berrirako, eta pare bat aldiz handitu ere, zeharo desitxuratu arte. Dena dela, Iñigo Espadak 1.751 urtean egindako planoetan ederki asko nabarmentzen da dorretxeari dagokion zatia. |
23:37, 24 otsaila 2020(e)ko berrikuspena
Uribarri dorretxea / dorrea | |
---|---|
Estiloa | Berpizkundea |
Mendea | XVI |
Kokapena | Errabal |
Mota | Arkitektura |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Azalpena eta historia
Juan Garcia de Uribarri arrasatearra Soraluzera etorri zen, eta bertan aberastu: armagilea, komertziante... Herriko eskribaua eta alkatea ere izan zen.
XVI mende erdialdean errekaz beste aldean, Errabal kalean, Uribarri jauregia eraiki zuen. Dorretxe laukizuzena zen, 11x8 metrotakoa. Ez da jakiten guztiz berria zen, edo dorretxe zaharrago baten gainean eraikitakoa.
Urte haietan herriko zubi nagusia eraiki zen eta, besteen artean, Juan Garcia de Uribarrik 60 dukat mailegatu zion Udalari, lanak oradaintzeko. Alkatetza, zubi eraikuntza eta dorretxe berria lotuta egongo ziren, duda barik.
1558 urtean Pedro Gonçalez de Escalante ikuskatzaileak Errabaleko Uribarriko dorretxearen goiko solairuak alokatu zizkion, armak aztertu eta gordetzeko, modu honetan Soraluzeko Erret Lantegiak sortuz. Juan Garcia de Uribarri hurrengo urtean hil zen (1559).
1573 urtean, Fábrica de armas portátiles de fuego y blancas de guerra de la villa de Placencia izango zena sortu zutenean, María Garcia de Uribarri andereak, Juan Garcia de Uribarriren alabak, jauregia saldu zien, bertan Erregetxea jartzeko [1].
Ordutik aurrera dorretxea egokitu zuten lantegi berrirako, eta pare bat aldiz handitu ere, zeharo desitxuratu arte. Dena dela, Iñigo Espadak 1.751 urtean egindako planoetan ederki asko nabarmentzen da dorretxeari dagokion zatia.
Erreferentziak
- ↑ Ramiro Larrañagak, Soraluze-Placencia de las Armas.Monografia histórica liburuan, Margarita Uribarri jasotzen du.