«Aurea Etxaniz (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
2. lerroa: | 2. lerroa: | ||
| izena = Aurea Etxaniz Beitia | | izena = Aurea Etxaniz Beitia | ||
| irudia = Aurea_Etxaniz_Beitia._Erretratua.jpg | | irudia = Aurea_Etxaniz_Beitia._Erretratua.jpg | ||
| jaio = | | jaio = 1922 | ||
| hil = | | hil = 2019 | ||
| profila = Kirolaria (raketista) | | profila = Kirolaria (raketista) | ||
}} | }} | ||
54. lerroa: | 54. lerroa: | ||
Ezkondu eta gero Caracasera joan ziren senarrarekin, bertan bizi izatera, 1.949ko urtarrilaren 7an. Alaba eta semea izan zituzten. | Ezkondu eta gero Caracasera joan ziren senarrarekin, bertan bizi izatera, 1.949ko urtarrilaren 7an. Alaba eta semea izan zituzten. | ||
2019 urtean hil arte Caracasen bizi zen, azken urteetan alabarekin. | |||
17:05, 10 abendua 2019(e)ko berrikuspena
Aurea Etxaniz Beitia | |
---|---|
Jaio | 1922 |
Hil | 2019 |
Profila | Kirolaria (raketista) |
Aurea Etxaniz Beitia soraluzetarra primerako pilotaria izan zen, eta parean tokatu zitzaion joan den mendeko hasiera hartan bizi izan zen testuinguru berezia: raketisten sorrera, haien gorakada eta kirol-mota horren profesionalizazioa.
Ez zen Soraluzeko raketista bakarra, adin bereko Juanita Nieto Matas ere Bartzelonan ibili zen gerra garaian (1.936-1.939).
Gazte garaiak
Aurea Etxaniz Beitia Soraluzen jaio zen, 1.922ko urriaren 4.
Umetatik osabaren eskutik hasi zen frontoian, esku-pilotan hasi ere. Jose Etxaniz zen Aurea Etxanizen osaba eta Azkoitiko frontoiko arduraduna zen hura. Alabari eta lobari, biei erakutsi zien pilotan jokatzen, Azkoitian; hain ondo eze Fernando Alberdik, Aurea Etxanizen lobak, etxean askotan entzunda duen moduan, “12 urte ingurura arte, ez zegoen Soraluzen inor, ezta mutilik ere, esku-pilotan Aureari irabaziko zionik”.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Ibilbide profesionala
Nahiz eta raketista asko 15 urterekin etxetik joaten ziren, Juanita Nieto kasu, gerra garaiak zirela eta 20 urtekin hasi zen Aurea raketista profesional moduan. 1.942 urtean Cusco izeneko empresario batek egin zion lehenengo kontratoa Sabadellen jokatzen hasteko.
Zazpi urteko ibilbide profesionala egin zuen Etxanizek, Espainiako hainbat frontoitan jokatuz atzelari moduan: Sabadell, Logroño, Las Palmas de Gran Canaria eta Santa Cruz de Tenerife.
Orduko prentsak ondo goraipatu zuen: "Ikuspuntu guztietatik pelotari ona... oso zehatza... badaki noiz eutsi pilota eta noiz indarrez eman... den ezkertirik onenetarikoa..."
Erretiroa
Santa Cruz de Tenerifeko frontoian lanean ari zela José Acosta ezagutu zuen, bere gizona izango zena.
Orduan erretiratu zen. Raketista profesional moduan jokatutako azken azken partidua Las Palmasen izan zuen, 1.948ko abuztuaren 18a. Bertan ondo irabazitako omenaldia egin zioten.
Ezkondu eta gero Caracasera joan ziren senarrarekin, bertan bizi izatera, 1.949ko urtarrilaren 7an. Alaba eta semea izan zituzten.
2019 urtean hil arte Caracasen bizi zen, azken urteetan alabarekin.
Erreferentziak
- Aurea Etxaniz Beitia, Soraluzeko raketista. Plaentxia.eus (2018/05/12)