«Arraikua kalea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako ekarpen bat ez da erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
==Kokapena== | ==Kokapena== | ||
Lehengo trenbide zaharraren ondoan, [[Estaziño kalea (eu)|Estaziño]] kale hasieran. | Lehengo trenbide zaharraren ondoan, [[Estaziño kalea (eu)|Estaziño]] kale hasieran. | ||
29. lerroa: | 27. lerroa: | ||
Izena, segururena, azpian daukan [[Arregia jauregia (eu)|Arregi jauregitik]] etorri zaio: Arregiakoa >> Arreikua >> Arraikua. | Izena, segururena, azpian daukan [[Arregia jauregia (eu)|Arregi jauregitik]] etorri zaio: Arregiakoa >> Arreikua >> Arraikua. | ||
Kaleak irisgarritasun arazo larriak zituen, ez [[Loralde auzunea (eu)|Loralde auzuneak]] bezain gogorrak baina ia | Kaleak irisgarritasun arazo larriak zituen, ez [[Loralde auzunea (eu)|Loralde auzuneak]] bezain gogorrak baina ia. Bi irisbide zituen; alde batetik Gabolatsetik Iriarteko bide malkartsua hartu behar zen, [[Gayarre zinema (eu)|Gayarre zinema]] aurretik pasatzen zela; bigarrena trenbidetik (Goiko Gabolatsetik edo geltokitik tunela pasa eta atzera egin). Oinez joan behar zen, ez zegoen ibilgailuentzako biderik eta. | ||
1971 urtean trenbidea itxi zuten eta automobilentzat errepidea zabaldu; orduan errepidez kale punta bateraino joan zitekeen. | 1971 urtean trenbidea itxi zuten eta automobilentzat errepidea zabaldu; orduan errepidez kale punta bateraino joan zitekeen. |
Hauxe da oraingo bertsioa, 20:25, 9 abendua 2019 data duena
Kokapena
Lehengo trenbide zaharraren ondoan, Estaziño kale hasieran.
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
Gerra ostean Soraluzek biztanle asko irabazi zuen, batez ere etorkinak. Hogei urtetan 3.000 bat biztanletik (1.940 urtea) 5.000 biztanle izatera (1.960 urtea) pasa zen.
Giza presioa handia zenez, etxe asko egin behar izan ziren, batzuk modu ordenatuagoan (Txurruken auzunea, Calonge auzunea) eta beste batzuk hirigintza araudietatik kanpo.
Azken kasuetako bat Arraikua izan daiteke. Berez, lehen bi etxeak Iriarteko bide ondoan egin ziren, ezkerreko aldean. Hirugarren etxe bat, txikiagoa, aurrerago egin zuten, trenbide tunelaren ondoan.
Izena, segururena, azpian daukan Arregi jauregitik etorri zaio: Arregiakoa >> Arreikua >> Arraikua.
Kaleak irisgarritasun arazo larriak zituen, ez Loralde auzuneak bezain gogorrak baina ia. Bi irisbide zituen; alde batetik Gabolatsetik Iriarteko bide malkartsua hartu behar zen, Gayarre zinema aurretik pasatzen zela; bigarrena trenbidetik (Goiko Gabolatsetik edo geltokitik tunela pasa eta atzera egin). Oinez joan behar zen, ez zegoen ibilgailuentzako biderik eta.
1971 urtean trenbidea itxi zuten eta automobilentzat errepidea zabaldu; orduan errepidez kale punta bateraino joan zitekeen.
XX mende bukaeran SACIA enpresa bota zutenean, tunela ere bota zuten eta errepidea zabaldu. Geratutako tokian parke modukoa egin zuten, eta atariei heltzeko (lehen solairuan beti) zubi-pasabide dotoreak. Nahiz eta kalea beti oinezkoentzat izan, irisgarritasun aldetik dena irabazi zuen.
Etxeak eta atariak
Lehen bi etxeak oso berdinak dira eta, diotenez, Soraluzen egin ziren harrizko[1] azken etxeak izan ziren.
Iriarteko bidea baino pixkat beherago zeudela eta, atariak lehen solairuan egin zituzten, eta bidetik sartzeko zubitxoak zituzten.
Hirugarren eta azken etxea txikiagoa da.
Erreferentziak
- ↑ Harrizko etxea: kanpoko hormak, harrizkoak, etxeari eusten diotenean