«Cuentos de CaLiPSo (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    5. lerroa: 5. lerroa:
      | hizkuntza    = Gaztelaniaz
      | hizkuntza    = Gaztelaniaz
      | urtea        = 2019
      | urtea        = 2019
      | argitaletxea =  
      | argitaletxea = Autoedición <br> Universoss Editor
      | hiria        =  
      | hiria        = Soraluze
    }}
    }}


    ==Izenburu osoa==
    ==Izenburu osoa==
    Cuentos de CaLiPSo
    ...y un día un grupo de escritores del mundo se juntaron y... Cuentos de CaLiPSo





    17:21, 21 azaroa 2019(e)ko berrikuspena

    Cuentos de CaLiPSo
    Cuentos de CaLiPSo. Azala.jpg
    Egilea Tere Sousa, Elena Perez, Maria Luisa Blasco eta Angel Mario Fernandez eta beste zortzi
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Urtea 2019
    Argitaletxea Autoedición
    Universoss Editor
    Hiria Soraluze


    Izenburu osoa

    ...y un día un grupo de escritores del mundo se juntaron y... Cuentos de CaLiPSo


    Talde sortzailea (Nerea Isasti 2016)

    CaLiPSo (Cafe Literario Placencia Soraluze).

    Orain dela hiru urte, Angel Mario Fernandez idazleak gidatuta, CaLiPSo izeneko literatur taldea sortu zuten Soraluzen, idaztearen eta irakurtzearen arra barruan daramaten pertsonak batu eta elkarrekin literatura ona elkartrukatzeko.

    Honetaz gain, bakoitzak idatzitako lanak ere landu dituzte eta idazteko gaitasuna duten idazle hasiberrientzat euren lanak argitaratzeko laguntza bilatu ere. Literatura eta kafearekin batera bailarako jardun artistikoa ere berbetagai daukate. Taldearen jarduna eta azterten dituzten liburuak gaztelerazkoak dira.

    Taldea zabalik dago Deba bailara osoko literaturzaleendako. Soraluzetarrez gain, taldekide eibartarrak eta arrasatearrak ere badaude, behintzat.


    Idazleak liburuaren azalean

    Liburua zertan den

    Taldearen helburu bat argitalpenak erraztea izan da, eta da. Eta 2019 urtean erabaki zuten liburu hau ateratzea.

    Elena Perezen hitzetan, 2016tik, elkartzen ginenean kide bakoitzak bere kontakizuna irakurtzen zien gainerakoei. Urteotan asko idatzi ditugu. Eta Soraluzekoak ez diren beste autore batzuk ere erakarri ditugu. Bada, guztiek idatzitako kontakizunen aukeraketarekin osatu dugu liburua. Helburua Soraluzen egindako literatura lan eskerga horri ikusgarritasuna ematea da.

    Liburuak 37 ipuin jasotzen ditu, 12 egileenak: María Teresa Sousa Couto, Juan Sebastián Paredes, Gabriela de la Peña Astorga, Angel Mario Fernández, Antonio Lopez Vallejo, Lucía Díaz Bragado, Angel Martín Ropero, Mª Luisa Blasco del Amo, Nahuel Adriel Martín Fernández, Elena Pérez San Jose, Eduardo Bujanda. eta Marta De Frutos Serna. Denetako gaiak daude, eta autoreen jatorria ere askotarikoa da: Soraluze, Arrasate, Granada, Valladolid, Argentina, Mexiko eta Kanariar Uharteak.

    Literaturaz gain, liburuaren sorreran bi izen nabarmendu dira: Angel Mario Fernandez (aditu literarioa) eta Elena Perez (koordinatzailea).


    Maria Luisa Blasco, Tere Sousa eta Elena Perez (plaentxia.eus 2019)

    Soraluzeri buruzkoak

    Esandako moduan, CaLiPSo Soraluzen sortu zen, soraluzetarrek bultzatuta. Eta Soraluzen dauka jarduna.

    Egileen artean, lau soraluzetar daude: Tere Sousa, Elena Perez, Maria Luisa Blasco eta Angel Mario Fernandez.


    Aurkezpena (Diario Vasco 2019)

    Liburuaren aurkezpena

    Liburua Soraluzeko Herriko Antzokian aurkeztu zuten, 2019ko azaroak 14an, arratsaldeko 19:00etan.

    Gainera, eta Udalari esker, bertatutakoek egun horretan liburua erdi prezioan eskuratzeko aukera izan zuten; hau da, 12 eurotan beharrean 6 eurotan.


    Erreferentziak