«1598.eko izurritea. Kasuak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
11. lerroa: | 11. lerroa: | ||
==Izaguirre baserriko izurridunak== | ==Izaguirre baserriko izurridunak== | ||
Soraluzen gertatu ziren kutsatze kasuen artean, oso deigarria da Izaguirre baserriko inguru txikian gertatutakoa, izurriteak eraginda<ref>AChV PI.Civ., Quevedo (F.) 4471-6, 1598-1600 urteak.</ref>. Jazotakoa 1598ko urriaren 19an zirujauak jarritako ez-ordaintze eskariaren bidez iritsi zaigu. Gaixotasunaren garaian baserri horretako biztanleak artatu zituen zirujaua Sebastián de Jauregui izan zen, Juan Ibáñez Izaguirre eta Ana ahiztari zerbitzuak ematera joan zena. Sendatzeaz gain, zirujauak jaten eman zien, beste inork nahi izan ez zuelako; eta Jaureguik esandakoaren arabera, biak gaixotasunetik sendatu ziren, nahiz eta handik gutxira emakumea hil, eta ziurrenik baita gizona ere. | Soraluzen gertatu ziren kutsatze kasuen artean, oso deigarria da [[Izagirre baserria (eu)|Izaguirre]] baserriko inguru txikian gertatutakoa, izurriteak eraginda<ref>AChV PI.Civ., Quevedo (F.) 4471-6, 1598-1600 urteak.</ref>. Jazotakoa 1598ko urriaren 19an zirujauak jarritako ez-ordaintze eskariaren bidez iritsi zaigu. Gaixotasunaren garaian baserri horretako biztanleak artatu zituen zirujaua Sebastián de Jauregui izan zen, Juan Ibáñez Izaguirre eta Ana ahiztari zerbitzuak ematera joan zena. Sendatzeaz gain, zirujauak jaten eman zien, beste inork nahi izan ez zuelako; eta Jaureguik esandakoaren arabera, biak gaixotasunetik sendatu ziren, nahiz eta handik gutxira emakumea hil, eta ziurrenik baita gizona ere. | ||
[[Fitxategi: Izarre_baserria._Ikuspegi_orokorra_02_(Juan_Carlos_Astiazarán_1979).jpg | thumb | 400px | left | Izarre baserria (J.C. Astiazarán 1979)]] | [[Fitxategi: Izarre_baserria._Ikuspegi_orokorra_02_(Juan_Carlos_Astiazarán_1979).jpg | thumb | 400px | left | Izarre baserria (J.C. Astiazarán 1979)]] | ||
22. lerroa: | 22. lerroa: | ||
Auzian adierazten denez, ''Izagirreko etxe hori oso bakartuta eta Plasenciako hiribildutik aldenduta dago, legoa batetik gutxi gora behera, eta, beraz, uko egin behar izan zien hiribildu horretan zituen beste aprobetxamendu batzuei''. Izagirreko gaixoei laguntza emateko zirujauak uko egin zion, zalantzarik gabe, beste kirurgialari batzuk zaintzeari, eta nolabaiteko arrakasta izan zuen; izan ere, ''Sebastian zirujau maisua, azken urrian, puntualki joan zen etxe horretara, egunero bi bisita eginez bazkari eta afariarekin, Joan Ibañez eta Ana de Izaguirre horiek osatu dituzten sorospen eta botikak aplikatuz''. | Auzian adierazten denez, ''Izagirreko etxe hori oso bakartuta eta Plasenciako hiribildutik aldenduta dago, legoa batetik gutxi gora behera, eta, beraz, uko egin behar izan zien hiribildu horretan zituen beste aprobetxamendu batzuei''. Izagirreko gaixoei laguntza emateko zirujauak uko egin zion, zalantzarik gabe, beste kirurgialari batzuk zaintzeari, eta nolabaiteko arrakasta izan zuen; izan ere, ''Sebastian zirujau maisua, azken urrian, puntualki joan zen etxe horretara, egunero bi bisita eginez bazkari eta afariarekin, Joan Ibañez eta Ana de Izaguirre horiek osatu dituzten sorospen eta botikak aplikatuz''. | ||
Sebastián de Jaureguik irabazitako merezimenduei dagokienez, Izaguirre baserrira iristeko zailtasuna azpimarratzen da, ''Legoa erdia aldapan gora'' <small>(distantziaren hiru bertsio desberdin ematen dira)</small>'', oso bide zakarrean, dena aldapan gora; eta Sebastian horrek Izaguirreko gaixoak artatzen zuenez, ez zutela onartzen beste etxe batzuetan eta herri barruan ez zioten komunikatzerik uzten, beraz hiribildu horretan izan zitzakeen beste bezeroengana joateari utzi zion, eta 30 erreal horien sari eta soldatara bakarrik egon zen''. | |||
Sebastián de Jaureguik irabazitako merezimenduei dagokienez, Izaguirre baserrira iristeko zailtasuna azpimarratzen da, | |||
Domingo de Goenechea 78 urteko lekukoaren arabera, Izagirreko baserriko bederatzi biztanleetatik zazpi hil ziren, haien gorputzez arduratu ziren bi lurperatzailez gain; Ana de Izaguirre, berriz, Iribeko etxetxora eraman zuten, seguru aski bakartuta egoteko. Gaixoek eragindako gastuei aurre egiteko, idi bat saltzea erabaki zuten, eta salmenta horrekin gaixoen gastuak ordainduko zirela aipatu zuten, eta gaixotasunak iraun bitartean zirujauak egindako zainketak berretsi ziren: ''Martín Ruiz de Aguirre eta Juan Ibáñez de Izaguirre zirujauari eskatu zioten joan zitezela, idi hori saldu eta gero ordurarte zor zitzaionaren erdia kitatuz, eta kalkulatu zuten 22 egunetan bere zerbitzu eta botikak 60 dukat balioko zituztela, eta Joan Ibañez gaixorik eta oheratuta egon zen denbora guztian, bi bisita egin zizkiola''. | |||
Baina baziren zirujauaren aurkako testigantzak ere, eta hainbatetan agindutakoa betetzeko falta izan zela leporatzen zioten. Arrazoi askorengatik mamitsua da zaintzaile baten testigantza, kontzejuak gaixoak etxetik atera ezin zitezen jarritakoa. Esan zuenez, ''Lekuko hau Izagirreko etxe horretako ateetan guardian zegoenez, azken egunetan zirujaua bisitan zebilela, ikusi zuen gaixo horiei afaldu gabe jaitsi zela, eta lekuko honek eta Magdalena de Goenecheak, alargunak, jaten eman zietela''. | |||
Halaber, argigarria da Sebastian de Jáuregui zirujaua kontzejuaren soldatapean zegoela, bai izurriteak iraun zuen bitartean, bai aurretik ere, eta gaixotasun kutsakorraren ondorioz soldata igo ziotela, eta hitzartu egin zutela baserriei egindako bisitagatik erreal eta erdi kobratuko zuela. Eta Izaguirre baserria kontratu horren esparru barruan zegoen. | |||
1598ko abuztuaren 23an Juan Ibañez de Izaguirrek egindako testamentua ere badaukagu<ref>AHPO, I-3770 20 o.</ref>. Bertan zioenez, Izagirreko bere etxeko sotoan uzten zituen Maria de Saloguen zenaren bi oheak, ''Eta nahiz eta lehen beste bi ohe egon, haietako bat erre egin zen, gaixotasun kutsakorra zuen etxekoandrea bertan hil zelako, eta bigarrena, gaixotasun berengatik haurrak hil zirena, atarian dago erretzeko''. Testamentua egitean, gaixotasunaren ondorioz hilko zen beldur dela adierazi zuen, eta, beraz, erabaki zuen Izagirreren etxeko eta bere abereen oinordekoa bizirik geratzen zitzaion alaba izango zela, Francisca de Izaguirre. | |||
Testamentua gaixoaren etxean bertan idatzi zen, baina, antza denez, badaezpadako distantziak gorde ziren, izapidea ''Izagirreren etxeko ateetan'' betetzen baita, eta agiria sinatzerakoan, ''ondoezagatik'' ezin dela egin argudiatu zuen, horrek adierazten duela bai eskribaua bai lekukoak egilearengandik urrun zeudela, kutsatzearen beldurragatik. | |||
18:14, 17 azaroa 2019(e)ko berrikuspena
- Oharra: Sarrera hau José Antonio Azpiazuk idatzitako esa enfermedad tan negra. La peste que asoló Euskal Herria (1597-1600)[1] liburuaren zati baten itzulpen askea da.
Izurriteak kaltetutako herriekin Bergarak izan zuen defentsa eta isolamendu jarreraz aritzerakoan, Soraluze behin eta berriz izendatu dugu. Era berean, kutsatzearen beldurrak Soraluzeko kontzejuari prebentzio-neurriak hartzea gomendatzen ziola aipatu dugu, 1526 urteko Ordenantzetan Jainkoaren laguntzarekin pestilentziaren zaintza aipatzen denean.
Herri garrantzitsuak, euren zerbitzura zeuden mediku edo zirujauak kontratatuz, kalteari aurrea hartzen saiatzen ziren. 1580. urtean Soraluzek adierazi zuen zirujau barik geratu zela eta beste bat kontratatu nahi zuela[2]. Helburu horrekin elkartu ziren "parrokia-elizan, herriaren zatirik handiena eta osasuntsuena bilduta egonik... Juan de Churruca zirujaua hil zelako, bizilagunak zirujauik gabe zeuden gaixotasunei eta gaixoei kasu egongo ziena, eta gaixo larriak Bergarara joaten ziren". Lau diputatu izendatu zituzten irtenbide bat bilatzeko, kaleko bi eta baserrietako beste bi.
Izaguirre baserriko izurridunak
Soraluzen gertatu ziren kutsatze kasuen artean, oso deigarria da Izaguirre baserriko inguru txikian gertatutakoa, izurriteak eraginda[3]. Jazotakoa 1598ko urriaren 19an zirujauak jarritako ez-ordaintze eskariaren bidez iritsi zaigu. Gaixotasunaren garaian baserri horretako biztanleak artatu zituen zirujaua Sebastián de Jauregui izan zen, Juan Ibáñez Izaguirre eta Ana ahiztari zerbitzuak ematera joan zena. Sendatzeaz gain, zirujauak jaten eman zien, beste inork nahi izan ez zuelako; eta Jaureguik esandakoaren arabera, biak gaixotasunetik sendatu ziren, nahiz eta handik gutxira emakumea hil, eta ziurrenik baita gizona ere.
Bisita bakoitzeko 15 erreal ordainduko zitzaizkiola hitzartu zuten. Eta baserrira 51 bidaia egin zituenez, eta horri hornitutako 56 medikamentuak gehitu behar zitzaizkionez, kontua 871 errealera igo zen. Zirujauak Martin Ruiz de Aguirre (Izagirreren koinatua) eta Juan de Loyola kutxagile ofizialarekin[4] egin zuen kontratua. Bertan ezarri zen gaixoek berek ordainduko zizkiotela ordainsariak, eta, halakorik ezean, koinatuak eta kutxazainak.
Esanguratsua oso, eguneroko bi bisiten xede nagusia gaixoak gosez ez hiltzea zela. Kontratuaren baldintzak hauek ziren: bere eskutik jaten eman behar ziela, eta aldez aurretik 100 erreal aurreratu zitzaizkiola San Antonio egunean, 1597ko irailaren 2an. Zirujauak kobratu nahi zituen bisita guztiak egin ez zituelakoan auzitara jo zuten ordaintzeileek. Lekuko batek dioenez, Sebastianek hitzartutakoa bete zuen, eta jaten ematen zien pertsonalki, beste norbaitek ez zielako jaten eman nahi izan, daukaten gaixotasun arriskutsuagatik... izan ere, ia gehienetan, lekuko horrek zirujau horri Izagirreren etxera joaten laguntzen zuen... hil honen hamahirura arte, sendatzea bertan behera utzi zutela, hau da, sendatutzat jotzen zirelako. Emakume batek jakinarazi zuen berak egiten zuela Juan Ibañez eta bere ahizpa gaixoentzako janaria, eta adierazi zuen kirurgialariak 51 sendatzeak baino gehiago egin zituela.
Martín Ruiz de Aguirrek, Izarreko alaba batekin ezkonduak, Juan Ibáñez eta Ana koinatuen errukiz, gaitza ikusterakoan... behin eta berriz eskatu zion Sebastian Jauregiri, eta azkenean ehun erreal emango zizkiola adostu zuten, Izaguirreko etxe horretara bi bisita egingo zituelako, egunero aipatutakoei janaria eramateko, beharrezko laguntzekin joanez.
Auzian adierazten denez, Izagirreko etxe hori oso bakartuta eta Plasenciako hiribildutik aldenduta dago, legoa batetik gutxi gora behera, eta, beraz, uko egin behar izan zien hiribildu horretan zituen beste aprobetxamendu batzuei. Izagirreko gaixoei laguntza emateko zirujauak uko egin zion, zalantzarik gabe, beste kirurgialari batzuk zaintzeari, eta nolabaiteko arrakasta izan zuen; izan ere, Sebastian zirujau maisua, azken urrian, puntualki joan zen etxe horretara, egunero bi bisita eginez bazkari eta afariarekin, Joan Ibañez eta Ana de Izaguirre horiek osatu dituzten sorospen eta botikak aplikatuz.
Sebastián de Jaureguik irabazitako merezimenduei dagokienez, Izaguirre baserrira iristeko zailtasuna azpimarratzen da, Legoa erdia aldapan gora (distantziaren hiru bertsio desberdin ematen dira), oso bide zakarrean, dena aldapan gora; eta Sebastian horrek Izaguirreko gaixoak artatzen zuenez, ez zutela onartzen beste etxe batzuetan eta herri barruan ez zioten komunikatzerik uzten, beraz hiribildu horretan izan zitzakeen beste bezeroengana joateari utzi zion, eta 30 erreal horien sari eta soldatara bakarrik egon zen.
Domingo de Goenechea 78 urteko lekukoaren arabera, Izagirreko baserriko bederatzi biztanleetatik zazpi hil ziren, haien gorputzez arduratu ziren bi lurperatzailez gain; Ana de Izaguirre, berriz, Iribeko etxetxora eraman zuten, seguru aski bakartuta egoteko. Gaixoek eragindako gastuei aurre egiteko, idi bat saltzea erabaki zuten, eta salmenta horrekin gaixoen gastuak ordainduko zirela aipatu zuten, eta gaixotasunak iraun bitartean zirujauak egindako zainketak berretsi ziren: Martín Ruiz de Aguirre eta Juan Ibáñez de Izaguirre zirujauari eskatu zioten joan zitezela, idi hori saldu eta gero ordurarte zor zitzaionaren erdia kitatuz, eta kalkulatu zuten 22 egunetan bere zerbitzu eta botikak 60 dukat balioko zituztela, eta Joan Ibañez gaixorik eta oheratuta egon zen denbora guztian, bi bisita egin zizkiola.
Baina baziren zirujauaren aurkako testigantzak ere, eta hainbatetan agindutakoa betetzeko falta izan zela leporatzen zioten. Arrazoi askorengatik mamitsua da zaintzaile baten testigantza, kontzejuak gaixoak etxetik atera ezin zitezen jarritakoa. Esan zuenez, Lekuko hau Izagirreko etxe horretako ateetan guardian zegoenez, azken egunetan zirujaua bisitan zebilela, ikusi zuen gaixo horiei afaldu gabe jaitsi zela, eta lekuko honek eta Magdalena de Goenecheak, alargunak, jaten eman zietela.
Halaber, argigarria da Sebastian de Jáuregui zirujaua kontzejuaren soldatapean zegoela, bai izurriteak iraun zuen bitartean, bai aurretik ere, eta gaixotasun kutsakorraren ondorioz soldata igo ziotela, eta hitzartu egin zutela baserriei egindako bisitagatik erreal eta erdi kobratuko zuela. Eta Izaguirre baserria kontratu horren esparru barruan zegoen.
1598ko abuztuaren 23an Juan Ibañez de Izaguirrek egindako testamentua ere badaukagu[5]. Bertan zioenez, Izagirreko bere etxeko sotoan uzten zituen Maria de Saloguen zenaren bi oheak, Eta nahiz eta lehen beste bi ohe egon, haietako bat erre egin zen, gaixotasun kutsakorra zuen etxekoandrea bertan hil zelako, eta bigarrena, gaixotasun berengatik haurrak hil zirena, atarian dago erretzeko. Testamentua egitean, gaixotasunaren ondorioz hilko zen beldur dela adierazi zuen, eta, beraz, erabaki zuen Izagirreren etxeko eta bere abereen oinordekoa bizirik geratzen zitzaion alaba izango zela, Francisca de Izaguirre.
Testamentua gaixoaren etxean bertan idatzi zen, baina, antza denez, badaezpadako distantziak gorde ziren, izapidea Izagirreren etxeko ateetan betetzen baita, eta agiria sinatzerakoan, ondoezagatik ezin dela egin argudiatu zuen, horrek adierazten duela bai eskribaua bai lekukoak egilearengandik urrun zeudela, kutsatzearen beldurragatik.