«Kanposantua (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    40. lerroa: 40. lerroa:


    Azkena 1971ko irailaren 5ean egin zen. Ordutik aurrera hil-ibilgailua erabili izan da.
    Azkena 1971ko irailaren 5ean egin zen. Ordutik aurrera hil-ibilgailua erabili izan da.
    ==Kokapena==
    {{#display_map:
                43.174140,-2.411633 ~Sarrera;
                43.174132,-2.411391 ~Kapera;
                43.173937,-2.411392 ~Horma-hilobiak~Nitxoak;
                43.174059,-2.411391 ~Arbasoen lorategia;
                43.174027,-2.411395 ~José Antonio de Armendiaren hilobia~''(Kanposantuko lehen hilobia)'';
                43.174137,-2.411163 ~Gurutzea;
                43.173943,-2.411440 ~Iturria
      |center=  43.174132,-2.411391
      |polygons= 43.174284,-2.411631: 43.174398,-2.411541: 43.174497,-2.411131: 43.174185,-2.411153: 43.173789,-2.411165:
                43.173887,-2.411467: 43.173945,-2.411459: 43.173948,-2.411568: 43.173976,-2.411647
                ~Kanposantua~ ~Green~ ~4~Green;
                43.173887,-2.411467: 43.173945,-2.411459: 43.173948,-2.411568
                ~Kanposantua~ ~Lime~ ~4~Lime;
      | height=600 | zoom=16 | type=earth
    }}




    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==

    18:38, 1 azaroa 2019(e)ko berrikuspena

    Kanposantu zaharra

    Garai batean, hildakoak eliza barruan lurperatzen ziren, bakoitza bere etxeko hilobian edo sepulturan. XVIII mende bukaeran Erret Agindua izan zen, eliza barruko ehozketak galerazten, eta orduan kanposantua egin zen parrokiaren ondoan, Pandoneko etxearen ortuetan; gerora eskola nazionalak eta maisuen etxeak egin ziren esparruan, hain zuzen. Kanposantu zaharra esaten zioten.

    Gaur eguneko kanposantua baino dezente txikiagoa zen. 1960 urtean Ondasun Erregistroan honela agertzen zen: Aintzinean kanposantua izandako ortua; iparraldetik eta ekialdetik Pandonekuaren ortuarekin muga egiten du, hegoaldetik Moja Agustinen ortuarekin eta mendebaldetik frontoiarekin; zabalera, ipar, eki eta hegoaldeko mehelinak hartuta, larehun eta hamabi metro koadrokoa da...

    Nahiz eta ehorzketa berriak kanposantu zaharrean egin, elizabarruko sepulturak erabilera ez zen eten. Hildakoen urteurrenetan, etxekoak (batez ere andrazkoak) beraien sepultura gainean argizaiola pizten zuten eta, aulkiak bertara eruanda, bertatik entzuten zuten meza.

    Hilen egunean (azaroak 2an), berriz, gauza bera errepikatzen zen, herriko familia guztiak elizara joaten zirela. Ordukoek esana, honenbeste kandelek sortutako kea zela eta elizako gangak ere ez zirela ikusten. Asko zaintzen zuten familia bakoitzeko sepulturak, hau da, ondasunak: baziren senide askotako familiak esparru txikian estutzen zirenak meza entzuteko, eta bestaldetik baziren familiak bi edo hiru sepulturaren jabeak, denetan argizaiola piztu eta gertuenetik meza entzuten zutenak.


    Kanposantu berria

    Herria hazten hasi zen, eta kanposantu zaharra txiki geratzen ari zen.

    XIX mendearen erdialdean Udalak Zeleta baserriko lursail ederra erosi eta prestatu zuen. 1858 urtean lehen saila saldu zuten, 11,10 oin karratukoa; eroslea José Antonio de Armendia izan zen, bi hilobi egiteko asmoarekin.

    Antolaketa

    Kanposantua bi mailatan antolatuta dago, atzekoa aurrekoa baino hiruzpalau bat metro altuagoa.

    Erdi erdian, bi mailen artean, kapera dauka. Maila batetik bestera pasatzeko bi eskilara daude, kaperaren alboetan.

    Hasiera batean kanposantua laukia zen, eta 1.300 bat metro koadro zuen. Gerora, bi alboetatik zabaldu zuten, trapezio forma emanaz; gaur eguneko zabalera 2.400 metro koadrokoa da.

    Maila bakoitzeko ertzetan panteoiak daude, eta barne sailak hilobi arruntez beteta daude. Eskubian, bi maila artean, horma-hilobiak edo nitxoak daude. Azkenik, kaperaren eskumaldean bada errautsak hilobiratzeko tokia: Arbasoen lorategia izenekoa.

    Kapera

    Kanposantuko bi mailen artean, erdi erdian, eta atearen parean kapera dago. Erresponsoak errezatzeko erabiltzen da.

    Kaperaren erdi-erdian herriko hainbat abade hilobiratuta daude.

    Kanposantu zibila

    Kanposantua zabaldu zutenean toki bat gorde zuten kanposantu zibilerako, behe mailako eskumaldean.

    Baztertutako tokia zen, ez oso zaindua.

    Aspalditik ez dira sinistedun eta ez sinistedunen artean bereizten, eta gaur egun itxita dago.


    Hiletak

    Garai batean, hileta elizkizunen ostean hilkutxa, bizkarrean hartuta, lau edo sei lagunen artean eramaten zuten parrokiatik kanposantura.

    Azkena 1971ko irailaren 5ean egin zen. Ordutik aurrera hil-ibilgailua erabili izan da.


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Erreferentziak