«Osintxu. Jaiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako ekarpen bat ez da erakusten)
    30. lerroa: 30. lerroa:


    ==Garai bateko ''kofraixak''==
    ==Garai bateko ''kofraixak''==
    ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Caridades, cofradías y fiestas (eu) | ''hemen'']].</small>
    ''(Handiago ikusteko, sakatu gainean)''
    ''(Handiago ikusteko, sakatu gainean)''
    <gallery>
    <gallery>
    41. lerroa: 40. lerroa:
    </gallery>
    </gallery>


    ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Caridades, cofradías y fiestas (eu) | ''hemen'']].</small>
    Garai batean bai ''kofraixak'' zein ''karidadea'' oso zabalduta zeuden. Ermiten jarduerak antolatzeko kofradiak izaten ziren, maiordomo batek gobernatuta. Bertako santuaren jaiarekin batera urtero maiordomo berria aukeratzen zen. Hortik jaiei ''kopraixak'' esateko ohitura.
    Garai batean bai ''kofraixak'' zein ''karidadea'' oso zabalduta zeuden. Ermiten jarduerak antolatzeko kofradiak izaten ziren, maiordomo batek gobernatuta. Bertako santuaren jaiarekin batera urtero maiordomo berria aukeratzen zen. Hortik jaiei ''kopraixak'' esateko ohitura.


    48. lerroa: 48. lerroa:




    [[Fitxategi: Osintxu._Jaiak._Soraluzerako_bisita_(Pil-pilean_2019).png | thumb | center | 800px | Osintxuarrak Soraluzen, bisita egiten (Pil-pilean2019)]]
    [[Fitxategi: Osintxu._Jaiak._Soraluzerako_bisita_(Pil-pilean_2019).png | thumb | center | 800px | Osintxuarrak Soraluzen, bisita egiten (Pil-pilean 2019)]]
    ==Gaur eguneko jaiak==
    ==Gaur eguneko jaiak==
    XX mende hasieran jaiak beste ekitaldi batzurekin osatzen hasi ziren, dantzak era erromeriak hain zuzen.  
    XX mende hasieran jaiak beste ekitaldi batzurekin osatzen hasi ziren, dantzak era erromeriak hain zuzen.  
    62. lerroa: 62. lerroa:


    [[Kategoria: Osintxu]]
    [[Kategoria: Osintxu]]
    [[Kategoria: Herriko jaiak]]

    Hauxe da oraingo bertsioa, 22:19, 30 iraila 2019 data duena

    Kofraixak 2014

    Osintxuko patroiak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
    San Emeterio eta San Zeledonio
    Kalagorriko meza liburua (1554)

    Osintxuko patroiak San Emeterio eta San Zeledonio dira.

    Kalagorriko anaiak ziren, III mendean erromatar armadan gudari. Diokleziano enperadoreak kristauen jazarraldia hasi zuenean, Emeteriok eta Zeledoniok fedeari eutsi zioten, eta burua moztu zieten (298/03/03).

    Hurrengo urteetan Kalagorriko elizbarrutiko patroiak izandatu zituzten. Eta mairuek Ebro arroa hartu zutenean, santuen erlikiak (buruak) Santanderra eraman omen zituzten, gaur egun bertako katedealean gordetzen dituztela.

    Ertaroan Espainiako "errekonkistak" aurrera egin ahala, elizbarrutiak berrantolatu ziren. Bizkaia, Araba eta Deba arroa Valpuestako elizbarrutian geratu ziren hasieran[1], eta Kalagorriko elizbarrutira pasa ziren gero. Garai haietan, tokian tokiko jauntxoek eliza eta ermitak babssteko ardura hartu zuten, eta ordainetan hauen ondasunak erabiltzen zituzten, batez ere Bizkaian eta Deba Arroan.

    XV mendean Kalagorriko apezpikuak erasoa jo zuen ondasun horiek berreskuratzeko. Besteak beste, Kalagorriko elizbarrutiko patroien omenez, San Emeterio eta San Zeledonio alegia, ermita eta eliza berriak egiteko agindu zuen, edo aurretik zeudenak berrizendatu.

    Deba arroan gutxienez bi tokitan eratin zuen: Bergarako Osintxu auzoan eta Soraluzeko San Martzialen. Soraluzeko kasuan ermita aurretik zegoen, San Martzialen izenean.

    1834 uholdeak Osintxuko eliza zaharra, zubiaren beste aldean zegoena, bota eta eraman zuen. Santuak ere eraman zituen, baina uretatikm salbatu zituzten.


    Jaia noiz ospatu?

    Sasoi batean San Emeterio eta San Zeledonio jaia martxoak 3an ospatzen zen, burua moztu zieten eguna. Kalagorrian oraindik erabiltzen dute egun hau.

    Baina Santanderreko apezpikuak eskatuta, 1669 urtean orduko Aita Santuak abuztuak 30ra aldatu zuen santuen eguna.

    Nahoz eta Deba arroa Kalagorrikomelizbarrutian egon, bai Osintxun zein Soraluzen jaiak egun berrira aldatu zuten, sefururena eguraldiak gehiago laguntzen duelako.

    Jaiak egun berean egiten zirenez, jendeak baten eta bestearen artean aukeratu behar zuen. Horregatik, eta jaiek talka ez egiteko, 1701 urtean soraluzetarrak eta osintxuarrak bildu ziren, eta San Martzialeko kopraixak astebete atzeratzea erabaki zuten, iraileko aurreko domekara hain zuzen.


    Garai bateko kofraixak

    (Handiago ikusteko, sakatu gainean)

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Garai batean bai kofraixak zein karidadea oso zabalduta zeuden. Ermiten jarduerak antolatzeko kofradiak izaten ziren, maiordomo batek gobernatuta. Bertako santuaren jaiarekin batera urtero maiordomo berria aukeratzen zen. Hortik jaiei kopraixak esateko ohitura.

    Eta jai haietan karidadea (ogia) banatzeko ohitura, askotan okelaz edota saldaz, oso zabalduta izan da. Esateko, Bergarako Murinondoko San Blas ermitan, Osintxu ondoan, XVII mendean oraindik banatzen zen karidadea, eta Soraluzeko Ezozian ohitura XVIII mendean galdu zen. Osintxuko zein Soraluzeko San Martzialeko kopraixek eta karidadeak gaur arte iraun dute, nahiz eta aldaketa batzuk izan.

    Osintxun, eta XX mendearen bukaera arte, txahala plazan hiltzen zuten bezpera goizean, mailu batez buruan joz. Ostean zatitu eta kofradeen artean banatzen zuten, okela zati bat gordetzen zutela; eta domekako ordu txikitan egosten hasten ziren, salda egiteko. Egusentian salda banaketa hasten zen, etorritakoen artean. Meza ostean karidadea banatzen zuten: ogia eta okela egosia. Karidadea bertan hartzen zen, eta gaixoei etxera eraman ere.


    Osintxuarrak Soraluzen, bisita egiten (Pil-pilean 2019)

    Gaur eguneko jaiak

    XX mende hasieran jaiak beste ekitaldi batzurekin osatzen hasi ziren, dantzak era erromeriak hain zuzen.

    Gaur egun jaien programa hiru egunetakoa da, barixakutik domekara. Bertan denetikmtopa daiteke: txupinazoa, kalejirak, bazkari eta afariak, txapelketak, erromeria eta kontzertuak, buru-handiak... eta ez dira falta meza nagusia eta karitatearen banaketa.

    Dena dela, gaur egun ez da txahalik hiltzen plazan. 1970 hamarkadan talde ekologista batek salatu zuen, baina ez zuen ezer lortu. Baina urte batzuk geroago debekatu zuten, osasun-arautegitik kanpo zegoelako.

    2000 hamarkadan ohitura berri bati hasiera eman zitzaion, osintxuarren eta soraluzetarren harreman onei segida emateko. Uztaila bukaeran, Santa Ana festetan, soraluzetarrak Osintxura joaten dira bertakoak inbitatzeko. Eta Osintxuko jaietan, ostilarean, osintxuarrak bizikletaz etortzen dira Soraluzeraino gonbitea luzatzeko.


    Erreferentziak

    1. Gainontzeko Gipuzkoa Iruñeko elizbarrutiarena zen, eta Bidasoaldea Baionakoarena.