«Arrateko mendiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    109. lerroa: 109. lerroa:
    Goizetik Maltzagara oinez abiatu, errepidetik, eta handik Arrateko santutegiraino gora. Bertako zelaietan tokiren bat bilatu (ordurako eibartarrek dena hartuta zeukaten) eta mezetara gero. Ostean, bazkaria, musika, dantza, jolasak... eta, nahi izan eta gero, alboko gurutzeari hiru buelta eman, buelta bakoitzeko kredo bat errezatzen, senargaia edo andregaia topatzeko. Iluntzean dena jaso eta Soraluzera bueltan.

    ''Handiago ikusteko, gainean sakatu)''
    ===''Urko'', ''Arrate'' eta ''Kalamua'' lokomotorak===
    ''(Handiago ikusteko, gainean sakatu)''
    <gallery>
    <gallery>
       Krauss_lokomotora_(Durango).jpg        | ''Urko'' antzeko Krauss lokomotora Durangon
       Krauss_lokomotora_(Durango).jpg        | ''Urko'' antzeko Krauss lokomotora Durangon
    117. lerroa: 118. lerroa:
    </gallery>
    </gallery>

    ===''Urko'', ''Arrate'' eta ''Kalamua'' lokomotorak===
    1914 urtean, Ferrocarriles Vascongados enpresak Bilbao-Donostia (eta Zumarragarako adarra) trenbidean erabiltzeko bi lurrun lokomotora erosi zizkion Alemaniako Krauss enpresari. Gehiago eskatu nahi, baina Lehen Mundu Gerra bukatu artean ezin izan zuten. 1920 urtean beste hamabi lokomotora erosi zituzten, eta horietako bati ''Urko'' jarri zioten izena.

    22:24, 29 iraila 2019(e)ko berrikuspena

    Arrateko mendiak
    Altuera 750-800 m
    Buzoia Bai
    Mendilerroa Arrateko mendiak
    Bailara/ Herria Arrate (Eibar)
    Soraluzetik Ordubete 15 m (Arrate)

    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Kokapena

    Mapa kargatzen...

    Azalpenak

    Mendi hauek Arrateko santutegiaren[1] ingurukoak dira.

    Nahiz eta Eibarkoak izan, Soraluzetik ondo gertu daude eta garai batean oso ohikoa zen bertarainoko ibilaldiak egitea.

    Hiru mendi nabarmentzen dira: Kalamua (Maaxa edo Max izenez ere ezagutua), Akondia eta Urko.

    Igoera

    Nahiz eta Eibarkoak izan, Arrateko mendi hauek Soraluzetik ondo gertu daude eta garai batean oso ohikoa zen bertarainoko ibilialdiak egitea: Deba ibaiaren behera Maltzagaraino, eta handik zuzenean gora eginez Arrateko Santutegira heldu arte. Hemendik Akondia, Kalamua edota Urkora joan zitekeen.

    Gaur eguneko trafikoa oso handia dela eta, Maltzagarako bidea (errepidea) arriskutsua denez ez da ia erabiltzen.

    Kalamua

    Kalamua edo Maaxa (Max ere esaten omen zaio) Elgoibar (Gipuzkoa) eta Etxebarria eta Markina (Bizkaia) artean kokatutako mendia da.

    771 metroko altuera du, eta Euskal Mendigoizale Federazioaren Ehun Mendien lehiaketaren zerrendan dago.

    Espainiako Gerra Zibilean borroka latzak gertatu ziren mendi honen inguruan, 1936 eta 1937 arteko neguan hain zuzen ere. Intxorta mendietan gertatu legez, gudariek Kalamua ere hilabete batzuetan gotorleku bihurtu zuten.

    Akondia

    Akondia edo Arrikurutz Eibarren kokatuta dagoen mendia da, Kalamua mendigunearen zatia dena.

    749 metroko altuera du, eta Euskal Mendigoizale Federazioaren Ehun Mendien lehiaketaren zerrendan dago. Arratetik abiatuta ordubetean igo daiteke.

    Akondia izena bere magalean dagoen baserritik datorkio, Ixuan kokatutakoa. Garai batean, auzo osoari ere Akondia deitzen zitzaion (gaur Mandiola eta Gorosta auzoak direnak). Arrikurutz izena, berriz, berta dagoen harrizko gurutzetik.

    Urko

    Urko Gipuzkoa eta Bizkaia arteko muga naturala, Eibar (Gipuzkoa), Ermua eta Mallabia (Bizkaia) udalerriek bat egiten duten puntuan.

    795 metroko altuera du, eta Euskal Mendigoizale Federazioaren Ehun Mendien lehiaketaren zerrendan dago.

    Arratetik abiatuta, Ixua mendi atakaraino joan behar da eta handik gora, tontorreraino. Ermutik, Eibartik edo Aginaga auzotik ere igo daiteke.

    Kontuak

    Arrateko erromeria

    Arrateko erromeria irailak 8an ospatzen da. Sasoi batean Soraluzetik jende asko joaten ziren egun pasa: lagun-taldeak, familiak... eta tabernariren bat bere txosna montatzeko (Submarino tabernako Kalixto lehen, eta Luis Mari semea gero, Kalixto txikixa).

    Goizetik Maltzagara oinez abiatu, errepidetik, eta handik Arrateko santutegiraino gora. Bertako zelaietan tokiren bat bilatu (ordurako eibartarrek dena hartuta zeukaten) eta mezetara gero. Ostean, bazkaria, musika, dantza, jolasak... eta, nahi izan eta gero, alboko gurutzeari hiru buelta eman, buelta bakoitzeko kredo bat errezatzen, senargaia edo andregaia topatzeko. Iluntzean dena jaso eta Soraluzera bueltan.

    Urko, Arrate eta Kalamua lokomotorak

    (Handiago ikusteko, gainean sakatu)

    1914 urtean, Ferrocarriles Vascongados enpresak Bilbao-Donostia (eta Zumarragarako adarra) trenbidean erabiltzeko bi lurrun lokomotora erosi zizkion Alemaniako Krauss enpresari. Gehiago eskatu nahi, baina Lehen Mundu Gerra bukatu artean ezin izan zuten. 1920 urtean beste hamabi lokomotora erosi zituzten, eta horietako bati Urko jarri zioten izena.

    Zortzi urte geroago, 1928an, trenbideak elektrifikatzea erabaki zuten. 14 lokomotora eskatu zizkion Suitzako Brown Boveri etxeari, eta mendien izenak jarri zieten, horietako batzuk Soraluze ingurukoak: Bizkargi, Ego-arbitza, Galdaramiño, Irukurutzeta, Mugarra… Arrate eta Kalamua!. Azpeitiako Trenaren Euskal Museoak antzeko hiru lokomotora gordetzen ditu.

    Erreferentziak

    1. Arrateko santutegia. Wikipedia (euskaraz).