«Illordogaña (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    t (Sorapedia wikilariak «Ilordoko Gaña (eu)» orria «Illordoko Gaña (eu)» izenera aldatu du)
    (Ez dago alderik)

    21:31, 24 ekaina 2019(e)ko berrikuspena

    Illordoko Gaña / Illordo/ Irure Gain
    Altuera 541 m
    Buzoia Bai
    Mendilerroa Sagar-Errekako mendiak
    Bailara/ Herria Irure / Eibar
    Soraluzetik Ordubete 15 m.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    Mapa kargatzen...

    Azalpenak

    Elgetako mendatearen mendia da, Soraluze eta Eibarren artean dagoena. Topinburu (590 m) mendiaren iparraldean dago, honek Eibar aldera duen hegi batean. Illordo Gañaren iparraldean beste tontor txiki ere badago (506), inork biak nahasten dituela. Tontorra pinuz eta oteaz beteta dago.

    Soraluzeko Illordo baserriak ematen dio izena mendiari.


    Igoera

    Soraluzetik Illordo baserrira igo (430 m), oinez edo kotxea erabiliz (4 km, ordubete). Ordu laurdena nahikoa da handik Illordoko Gañera heltzeko.

    Eibar aldetik ere hainbat tokitik igo daiteke, ordubete eta 15 minututan: Azitain, Txonta edo Maltzaga bertatik.


    Soldaduak atsedenean (1937)

    Kontuak

    Illordoko Gaña, bere altueragatik eta Eibar, Elgoibar eta Soraluzeri gaina hartzen dietelako, kokapen estrategikoa izan da azken gerrateetan.

    1936ko gerran esaterako, Gudaroste Errepublikarrak Irure eta Illordo baserri inguruetan kokatu zituen Batallón Baracaldo Martínez de Aragón-eko soldaduak.


    Informazio osagarria

    Ilordo mendiari buruzko informazio gehiago hainbat web gunetan topa daiteke:

    Eta bertatik pasatzen diren ibilbideak:

    • Wikiloc. eu.wikiloc.com (8 ibilbide).
    • Wikiloc. eu.wikiloc.com (29 ibilbide).


    Erreferentziak