«Atxolingaña (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
28. lerroa: | 28. lerroa: | ||
Tontorrean izen bereko [[Atxolin trikuharria (eu)|trikuharria]] dago. Ekialdera beste tontor txikiagoa dago, [[Atxolin txiki mendia (eu)|Atxolin txikia]] (830 m), honek ere bere [[Atxolin txiki trikuharria (eu)|trikuharria]] duela (825 m). Mendilerro osoan hainbat trikuharri daude: [[Aizkoin trikuharria (eu)|Aizkoin]] (806 m), [[Pagobedeinkatu trikuharria (eu)|Pagobedeinkatu]] (797 m)… | Tontorrean izen bereko [[Atxolin trikuharria (eu)|trikuharria]] dago. Ekialdera beste tontor txikiagoa dago, [[Atxolin txiki mendia (eu)|Atxolin txikia]] (830 m), honek ere bere [[Atxolin txiki trikuharria (eu)|trikuharria]] duela (825 m). Mendilerro osoan hainbat trikuharri daude: [[Aizkoin trikuharria (eu)|Aizkoin]] (806 m), [[Pagobedeinkatu trikuharria (eu)|Pagobedeinkatu]] (797 m)… | ||
[[Fitxategi: Atxolin_trikuharria._Ikuspegi_orokorra_3_(Jose).jpg | thumb | 800px | center | | [[Fitxategi: Atxolin_trikuharria._Ikuspegi_orokorra_3_(Jose).jpg | thumb | 800px | center | Tontorretik ikuspegi orokorra (Jose)]] | ||
==Igoera== | ==Igoera== |
19:46, 14 ekaina 2019(e)ko berrikuspena
Atxolin | |
---|---|
Altuera | 841 m |
Buzoia | Bai |
Mendilerroa | Mazelaegi |
Bailara/ Herria | San Andres |
Soraluzetik | Ordubete eta 45 m. |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
Azalpenak
Mazelaegi mendilerroko tontorra, Sabua (760 m) eta Pagobedeinkatu (797 m) mendilepoen artean dago.
Euskal Herriko ikuspegi ederrenetarikoa dela diote, alde batera zein bestera begiratu ikusmira zabala baitauka. Aiako Harriak eta Pirinio aldeko mendiekin batera, gure inguruko Aralar, Aizkorri, Urkiola eta Gorbeia ikus daitezke, besteak beste, handik.
Tontorrean izen bereko trikuharria dago. Ekialdera beste tontor txikiagoa dago, Atxolin txikia (830 m), honek ere bere trikuharria duela (825 m). Mendilerro osoan hainbat trikuharri daude: Aizkoin (806 m), Pagobedeinkatu (797 m)…
Igoera
Soraluzetik (110 m) ipar-ekialdera jotzen Sabua mendilepora (760 m) heldu daiteke; Sabua mendilepo hau Muneta (749 m) eta Atxolin (848 m) erdibidean dago. Handik mendilerroa ibiltzeko bi norabideetan ez dako inolako zailtasunik.
Muneta (749 m) eta Irukurutzeta (898 m) arteko ibilbidea oso ohikoa da, tartean historiaurreko hanbat trikuharri eta tumulo ikusteko aukera dagoela.
Irukurutzetako trikuharriaren inguruan erromeria ospatzen zen aintzina, azken urteetan berreskuratu dena.
Kontuak
Buzoiaren ondoan Primitibo Etxeberriaren omenez jarritako plaka dago.
Abenduko hasieran jaiotza jartzen dute bertan, eta Gabonak pasa eta gero erretiratzen dute.
1970. hamarkadan Atxolin izeneko taberna zabaldu zuten, Elizburu kaleko 1. zenbakian. 2000. hamarkadan itxi behar izan zuten, etxea bota eta berria egin zutenean.
Plaentxi Herri Ikastetxeko Gurasoen Elkarteak Atxolin izena darama.
Informazio osagarria
Atxolin buruzko informazio gehiagohainbat web gunetan topa daiteke:
- Atxolin. www.mendiak.eus (euskaraz)
- Atxolin. Wikipedia (euskaraz)
- Atxolin. www.mendikat.net (Javier Urrutia, gazteleraz).
- Atxolin. www.mendiak.net (gazteleraz, ez dago informaziorik).
Eta bertatik pasatzen diren ibilbideak:
- Soraluzeko San Andresetik zirkularra, zazpi tontor. www.mendikat.net (Santi Usabiaga, gazteleraz).
- Soraluze-Kortazar-Alkelarre-Atxolin-Gurutzebakar-Irukuruzeta-Kortazar. www.mendikat.net (Fernando Zabaleta).
- Wikiloc. eu.wikiloc.com (92 ibilbide).