«San Blas eguna (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    47. lerroa: 47. lerroa:




    ==Sanblasopilak. Errezeta bat==
    ==Sanblasopilak. Errezetak==
    ::<small>Errezeta bat eskuratzeko, sakatu [[Sanblasopilak (eu) | ''hemen'']].</small>
    ::<small>Errezeta bat eskuratzeko, sakatu [[Sanblasopilak (eu) | ''hemen'']].</small>
    Sanblasopilak egiteko erretzetak, Soraluzen etxeak beste daude. Nahiz eta denak oso antzekoak izan, beti aldatzen da zer edo zer: osagaien proportzioak, denborak, labaren tenperatura...
    Sanblasopilak egiteko errezetak, Soraluzen etxeak beste daude.  
     
    Opila egiteko irina, azukrea, txerri gantza eta arraultzak erabiltzen dira; anis esentzia eta legamia gehitzen zaizkio. Gainekoa egiteko, zuringoak eta ''glas'' azukrea; eta limoi-ur tanta batzuk usangozatzeko.
     
    Nahiz eta errezeta denak oso antzekoak izan, beti aldatzen da zer edo zer: osagaien proportzioak, denborak, labaren tenperatura...





    19:31, 24 apirila 2019(e)ko berrikuspena

    Eguna

    Otsailaren 3an ospatzen da. Jai erlijioso eta gastronomikoa da.


    San Blas, eztarrien zaintzaile

    Besteak beste, San Blas belarri, sudur eta eztarriaren zaintzailea omen da. Eta azken puntu honekin lotuta, San Blas eguna ospakizun garrantzitsua da aspalditik Soraluzen, baita Eibarren ere[1].

    Eta egun honetan hainbat gauza eramaten dira elizara, meza ostean benedikatzeko; hurrengo egunotan haiek jan edo erabili ostean San Blasek eztarriak babestesten ditu urtean zehar.

    Ume jaia da, umeak eramaten dituztelako mezetara jakiak (goxokiak, fruta edo sanblasopil famatuak). Inoiz kordoiak ere eramaten dituzte, gero bederatzi egunotan lepo inguruan erabiltzeko, baina ohitura honek pisu gehiago dauka Abadiño inguruan (San Blas bertako patroia da ta).

    Sanbalsopila jan baino lehen, aurreko zatiarekin Aitaren egin[2] behar zen, bestela San Blasen babesa galtzen zen.


    Garai bateko San Blas

    Aurreko egunetan egiten ziren, etxerao zein kanporako ere. Sanblasopilak aurreko egunetan egiten ziren, familiako bakoitzeko bana. Askotan Soraluzetik kanpo bizi zirenentzat ere egiten ziren eta, behin bedeinkatu eta gero, eraman.

    Garai batean ia famili guztiak joaten ziren: umeak, amak eta amamak. Aitak eta aittaittak lanean air ziren eta.

    Zapi batean bilduta eramaten ziren jaki guzti-guztiak: sanblasopilak, frutak, gozokiak...

    Amek jasotzen zuten, baina umeek ahal bazen. Meza ostean, bedeinkazio momentuan, umeek beren poltsak altzatzen duten ahal zen guztia.

    Eta kanpora urtetzerakoan, hainbat erretratu ateratzen ziren. Ohitura bihurtu zuen 1960 hamarkadan.



    Gaur eguneko San Blas

    Gehienak erositakoak. Fruta eta goxikiak ez dira eramaten, baina kordoiak bai.

    Eskolan jai, hori bai. Denek ez dira mezetara joaten, eta joaten direnak ez dituzte denak eramaten.

    Oraindik argazki asko ateratzen dira, ume txikiei batez ere. Umeek sanblasopilak (edota goxokiak edota fruta) eramaten zituzten mezetara, bedeinkatzeko. Jaterakoan, opilek eztarriko minengatik babesten zuten.




    Garai batean, anisdun opilak etxe gehienetan egiten ziren, ondoren elizara eramateko bedeinkatzera. Tradizioaren arabera, eztarriko gaitzen aurkako sendagaia omen da bedeinkatutako San Blas opila. Egun horretan, herritarrak, beraien opilak zapi edo trapuetan batuta, kalera irteten dira, elizara joan eta bedeinkatzeko. Lepoan jartzeko lokarriak ere bedeinkatzen dira eztarriko gaitzak uxatzeko. (San Blas opilaren errezeta galdetu eta sartu, gragatu) San blas opila


    Sanblasopilak. Errezetak

    Errezeta bat eskuratzeko, sakatu hemen.

    Sanblasopilak egiteko errezetak, Soraluzen etxeak beste daude.

    Opila egiteko irina, azukrea, txerri gantza eta arraultzak erabiltzen dira; anis esentzia eta legamia gehitzen zaizkio. Gainekoa egiteko, zuringoak eta glas azukrea; eta limoi-ur tanta batzuk usangozatzeko.

    Nahiz eta errezeta denak oso antzekoak izan, beti aldatzen da zer edo zer: osagaien proportzioak, denborak, labaren tenperatura...


    Erreferentziak

    1. Berez, ohitura hau Eibartik etorri omen zen XX mende erdialdean.
    2. Aitaren egin. Gurutzea egin norberaren gorputzaren gainean: Aitaren (erakusle eta hatzapar luzearekin bekokia ikutu), Semearen (bularra ikutu) eta Espiritu (ezker besaburua ikutu) Santuaren (eskumako besaburua ikutu) izenean, amen (ezpanak ikutu, erpurua eta erakuslearekin gurutzea eginez).