«Gure Karlos erregeaz (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
(Orria sortu da. Edukia: {{Abestia (eu) | izenburua = Gure Karlos erregeaz | egilea = ''ezezaguna'' | hizkuntza = Euskaraz | iturria = Rosalia Izagirre | partitura = Hau_da_barregar...) |
No edit summary |
||
44. lerroa: | 44. lerroa: | ||
lotsatzen ez al zera? | lotsatzen ez al zera? | ||
Berrogetamar urte geroago Andres Ezenarro ''Urzelai'' musikariak doinua bera erabili zuen [[Hau da barregarria (eu)|''Hau da barregarria'']] bertsoa paratzeko. | Berrogetamar urte geroago [[Ander Ezenarro (eu)|Andres Ezenarro]] ''Urzelai'' musikariak doinua bera erabili zuen [[Hau da barregarria (eu)|''Hau da barregarria'']] bertsoa paratzeko. | ||
15:06, 14 martxoa 2019(e)ko berrikuspena
Izenburua | Gure Karlos erregeaz |
Egilea/k | ezezaguna |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Rosalia Izagirre |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
Gure Karlos erregeaz
ondo gera oroitzen:
Euskal-Errietan
anaiak alkar iltzen,
eurak Durango'n bailerik baile
neskatxak engañatutzen...
Gure lege zarrak
esku onetan zebiltzan.
Jaime hirugarrena
Españian errege
jaimista batzuek
jarri omen nahi dute,
…/…
jaimista euskalduna
noizbait esnatu zaitez.
Azalpenak
Aurreko bertsoak hirugarren karlistadakoa ematen du, orduko jauntxoak kritikatuz. Bartan agertzen den Karlos erregea Carlos María de Borbón y Austria-Este (1848–1909) izan daiteke.
Bigarren bertsoa, beriz, urte batzuk geroago prestatuko zuten: Carlos aita hil eta gero, Jaime semea errege izendatu zuten (1909-1931).
Dena dela, bigarren bertso honek jatorrizkoa[1] ordezkatzen du:
Osaba-illobak
asarretu-papera
ederki egin zuten
guri jartzeko gerra:
relijioa aotan artu
eta mutillak iltzera.
Karlista euskalduna,
lotsatzen ez al zera?
Berrogetamar urte geroago Andres Ezenarro Urzelai musikariak doinua bera erabili zuen Hau da barregarria bertsoa paratzeko.
Erreferentziak
- ↑ Gerrateko ibilerak (I). Iñaki Alkain eta Antonio Zavala. Auspoa Liburutegia (1981). Ondarruko Gazagatarren familiko Andre Bixentari jasotakoak: Guziak sei izango ziran bañan nik orain bi dauzkat buruan.