«Garai bateko irudiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    18. lerroa: 18. lerroa:
    <youtube> Y-Wyd1Odyuk </youtube>  
    <youtube> Y-Wyd1Odyuk </youtube>  


    (Nikolas Murillok digitalizatua)
    (Nikolas Morillok digitalizatua)
    Garai bateko irudiak (1953-1973)
    Garai bateko irudiak (1953-1973)



    20:40, 8 urtarrila 2019(e)ko berrikuspena

    Garai bateko irudiak
    Garai bateko irudiak. Azala.jpg
    Egilea Juan Zabaleta
    Soraluzeko parrokia
    Hizkuntza Euskaraz & gaztelaniaz
    Urtea 1992
    Argitaletxea Soraluzeko Udala
    Hiria Soraluze


    Izenburu osoa

    Garai bateko irudiak (1953-1973)


    Bideoa

    Ikusteko gainean sakatu

    (Nikolas Morillok digitalizatua) Garai bateko irudiak (1953-1973)

    Jatorria

    1992 urtean Soraluzeko Udalak argitaratutako bideoa da, VHS formatuan.

    1950 urte inguruan Juan Zabaletak[1] Super 8 zine-kamara erosi zuen, inguruko gertakizunak grabatzeko, famikiakoak batez ere.

    Hala ere, herriko gertakizun eta ospakizun asko eta asko grabatu zituen. Zati hauen aukera jasotzen du bideoak.

    Gainera, Soraluzeko parrokiak grabatutako irudiekin osatzen da bideoa.


    Bideoa zertan den

    Bideoa 7 ataletan antolatuta dago:

    • Erlijio gaiak
    • Txangoak
    • Jaiak eta kirolak
    • Hiriaren ikusmira
    • Danborradak
    • Sokamuturra
    • Gizartea

    Iraupena: 53 m 56 s.


    Etorkizuna

    2018ko udazkenean Maria Jesus Zabaletak -Juanitoren alabak- Soraluzeko Udalari jakinarazi zion aitaren grabazio gehiago zituela eta bere nahia zela Udalari ematea, honek herritarren eskura jartzeko.

    Super 8-ko pelikula guztiak Euskadiko Filmotekara eroan zituzten eta dagoeneko digitalizatuta daude.

    Kopia bat filmotekan geldituko da eta bestea jabeak (Zabaleta familiak) jasoko du. Orduan familiak Udalari pasako dizkio Soraluzeri dagozkion zatiak.

    Udalaren asmoa irudi berriak DVD batean argitaratzea da, eta interneten zintzilikatzea, herritarrek ikusi ahal izateko.   


    Erreferentziak

    1. Juanito botikarixua.