«Plaza Barriko iturria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
15. lerroa: | 15. lerroa: | ||
</gallery> | </gallery> | ||
==Azalpena== | |||
Izenak adierazten duenez, iturria Plaza Barrian dago, Etxaburueta kalearen aldean. | |||
Plazaren atzeko paretan terraza bat dago, Etxaburueta kalearen parean. Zabalera bost bat metrotakoa da, eta fondoa metro t'erdikoa. | |||
Iturria terrazaren azpian dago, plataforma baten gainean. Plataforma honek bost metro zabal ditu, hiru metro t'erdi fondoan eta metro eta hogei zentimetrotako altura (gutxi gora behera). Bertara igotzeko eskilara dauka erdi erdian, bi metro zabal eta 6 harmailekin. | |||
Plataforma gainean pieza bakarreko aska handi bat dago, beste bi harrik eusten dutela. Bertara hiru iturrik, lehoi buruaren forma dutenek, ura isurtzen dute askara. Plataformaren bi aldetan harrizko jarleku luze bana dago, baranda eta guzti. | |||
Plazan bertan eta plataformari itsatsita, bi aska luzek osatzen dute iturria. Goiko askatik irtetzen den ura beheko askak hornitzen ditu. | |||
32. lerroa: | 44. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Plaza_Barriko_iturriaren_urak_(Soraluzeko_Udala).jpg | thumb | center | 600px | Ur ekarriaren planoa]] | [[Fitxategi: Plaza_Barriko_iturriaren_urak_(Soraluzeko_Udala).jpg | thumb | center | 600px | Ur ekarriaren planoa]] | ||
== | ==Eraikitze-lanak== | ||
Lanak Mariano Jose de Lascurain jaunak zuzendu zituen. 1831 urteko maiatzak 5ean hasi ziren, eta astebete geroago, 13an, aurreneko erregistroa bukatuta zegoen. Eta sei hilabete geroago, urriak 22an, ura iturriraino heldu zen. | Lanak Mariano Jose de Lascurain jaunak zuzendu zituen. 1831 urteko maiatzak 5ean hasi ziren, eta astebete geroago, 13an, aurreneko erregistroa bukatuta zegoen. Eta sei hilabete geroago, urriak 22an, ura iturriraino heldu zen. | ||
43. lerroa: | 55. lerroa: | ||
== | ==Baionako liburuxka== | ||
Udal artxibategietan ez da geratzen plaza, iturria eta ur ekarriaren proiektuaren aztarnik. | |||
Hala ere, Baionan argitaratutako txosten txukuna gordetzen da, V. Cluzeau moldiztegian, Plaza Barriko iturriaren lanak zehatz-mehatz jasotzen dituela. | |||
01:00, 24 azaroa 2018(e)ko berrikuspena
Kokapena
Iturri hau Soraluzeko kasko historikoan dago, Plaza Barrian hain zuzen.
Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Azalpena
Izenak adierazten duenez, iturria Plaza Barrian dago, Etxaburueta kalearen aldean.
Plazaren atzeko paretan terraza bat dago, Etxaburueta kalearen parean. Zabalera bost bat metrotakoa da, eta fondoa metro t'erdikoa.
Iturria terrazaren azpian dago, plataforma baten gainean. Plataforma honek bost metro zabal ditu, hiru metro t'erdi fondoan eta metro eta hogei zentimetrotako altura (gutxi gora behera). Bertara igotzeko eskilara dauka erdi erdian, bi metro zabal eta 6 harmailekin.
Plataforma gainean pieza bakarreko aska handi bat dago, beste bi harrik eusten dutela. Bertara hiru iturrik, lehoi buruaren forma dutenek, ura isurtzen dute askara. Plataformaren bi aldetan harrizko jarleku luze bana dago, baranda eta guzti.
Plazan bertan eta plataformari itsatsita, bi aska luzek osatzen dute iturria. Goiko askatik irtetzen den ura beheko askak hornitzen ditu.
Aurrekariak
Soraluzeri buruz idatzi dutenek behin baino gehiagotan esan dute baserrietako iturrien ura oso ona zela, baina kalekoena gutxi eta kalitate eskasekoa. 1826-1829 urteetan Madrilen argitaratutako Diccionario geográfico-estadístico de España y Portugal liburuak, Sebastian de Miñanok eginda, esaten du:
- Ur edangarri gozo oparoak ditu, ez herri kaskoan, baina bai baserrietan, bakoitzak bere iturria duela.
Plaza Barria 1831 urtean egin zuten, eta horretarako Kalebarreneko eskumako hiru etxeak bota zituzten[1].
Plaza Barriarekin batera, bertan iturria jartzea erabaki zuten. Horretarako Mariano Jose de Lascurain, San Fernandoren Erret Akademiakoa, izendatu zuten Ipiñarrietako iturburua aztertzeko. Eta 1830ko abenduak 23an bertara talde ederra inguratu zen: Mariano Jose de Lascurain bera, Pedro Joaquin de Ciaran (alkateordea), Ambrosio Maria de Aldasoro, Jose Manuel Lascurain, Manuel Eguren, Manuel Lizarriturri, Agustin Luzarriturri, Candido Laskurain eta Antonio Aldazabal. Baserriaren jabea, Santa Ana de Yzagirre kontea zen Fernando Joaquin de Ciaran, ez zen agertu kanpoan zegoelako, baina maizterra bai, bertako berriak zekizkielako.
Eskuzko erlojua erabiliz iturburuaren emaria neurtu zuten, orduko 7.800 koartilokoa (3.900 litro orduko). Plaza Barrirainoko distantzia, berriz, 4.797 oin (1.458 metro, gutxi gora behera).
Handik bi astetara, 1831 urtarrilak 9an, orduko jauntxoak[2] Udaletxean bildu ziren. Bilera Antonio Maria de Aldasoro alkateordeak zuzendu zuen. Herrikaskoan ur gutxi eta eskasak zirela eta, Ipiñarrietatik ekartzea erabaki zuten; gainera, lanak ordaintzeko zerga bereziak onartu zituzten: ardo azumbre[3] bakoitzeko bi marabedi, eta okela libra[4] bakoitzeko beste bi. Denok alde agertu ziren, Manuel de Arluciaga kenduta; azkenik, lanak lehenbailehen asteko erabaki zuten, hurrengo udaberrian.
Eraikitze-lanak
Lanak Mariano Jose de Lascurain jaunak zuzendu zituen. 1831 urteko maiatzak 5ean hasi ziren, eta astebete geroago, 13an, aurreneko erregistroa bukatuta zegoen. Eta sei hilabete geroago, urriak 22an, ura iturriraino heldu zen.
Ambrosio Maria de Aldasoro alkateordeak zaindu zituen lanak, eta dirua falta zenean berak aurreratu zuen. Gerora Udalak atzera ordaindu zizkion aurreratutako diruak.
Lanen kostua 86.936 erreal kuarto[5] eta 12 marabedikoa izan zen. Hirutan banatu daiteke. Alde batetik ura ekartzeko lanek 73.745 erreal kuarto eta 3 marabediko kostua izan zuten. Iturria berak eta plazak, berriz, 13.191 erreal kuarto eta 9 marabedi. Azkenik, Ibarrekua[6] etxeko ur zikinen hodia ixteagatik 700 erreal kuarto ordaindu zitzaien Miguel eta Rafael de Azcaray anaiei.
Diruaren zati handi bat Ambrosio María de Aldasoro indianoak jarri zuen. Baita garai hartan egin ziren udal frontoia eta labadero handiarentzat ere.
Baionako liburuxka
Udal artxibategietan ez da geratzen plaza, iturria eta ur ekarriaren proiektuaren aztarnik.
Hala ere, Baionan argitaratutako txosten txukuna gordetzen da, V. Cluzeau moldiztegian, Plaza Barriko iturriaren lanak zehatz-mehatz jasotzen dituela.
Erreferentziak
- Una fuente, una plaza. Ramiro Larrañaga eta Javier Elorza (Soraluzeko jaiak 1981)
- La fuente Principal fue construida entre 1830 y 1831. José Berrueta (Soraluzeko jaiak 1984)
- ↑ Oraindik ikus daiteke arkuen hasiera, Kalebarreneko 1. zenbakidun etxean, plaza ertzeko horman.
- ↑ Biztanle milaristak; hau da, zergak ordaintzen zituzten aberatsak eta, beraz, herri erabakietan parte hartzen zutenak.
- ↑ Azumbre = bi litro.
- ↑ Libra = kilo erdi.
- ↑ Gaztelaniaz, real de vellón.
- ↑ Gaur egun Elizburu 1.