«Olabarrena (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
19. lerroa: | 19. lerroa: | ||
Garai batean ola bat zegoen, eta bertan arkabuz eta mosketeen kainoiak barrenatzen ziren. Eraikin nagusiak, ola eta barrenoa zeudenak, 256 m<sup>2</sup> zituen, eta patioak beste 46. ''Barrena nagusia'' deitzen zioten. | Garai batean ola bat zegoen, eta bertan arkabuz eta mosketeen kainoiak barrenatzen ziren. Eraikin nagusiak, ola eta barrenoa zeudenak, 256 m<sup>2</sup> zituen, eta patioak beste 46. ''Barrena nagusia'' deitzen zioten. | ||
Moskete eta arkabuzak probatzeko ''probatoki'' zaharra inguran zeukan, nahikoagertu. | |||
Presa Florencio Joseph Lamoten [[Mapa Topographica de Plasencia (eu)|mapan]] agertzen da (1756). | Presa Florencio Joseph Lamoten [[Mapa Topographica de Plasencia (eu)|mapan]] agertzen da (1756). |
18:42, 4 urria 2018(e)ko berrikuspena
Izena
Olabarrena
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
Eibarko irteeran zegoen, Baltegieta kalearen bukaeran.
Garai batean ola bat zegoen, eta bertan arkabuz eta mosketeen kainoiak barrenatzen ziren. Eraikin nagusiak, ola eta barrenoa zeudenak, 256 m2 zituen, eta patioak beste 46. Barrena nagusia deitzen zioten.
Moskete eta arkabuzak probatzeko probatoki zaharra inguran zeukan, nahikoagertu.
Presa Florencio Joseph Lamoten mapan agertzen da (1756).
1838 urtean José Ignacio de Larreategui jaunak presa eta Olabarrenako errota saldu zizkion Jose Ignacio de Ibarra, honak lantegia ustiatzeko.
1845 urtean Olabarrenako errota berriro agertzen da agirietan, andra baten gorpua erretenean agertu zelako.
XX mendearen hasieran, berriz, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean agertzen da, Goiobarrena izenez. Conde del Valle zen orduko jabea, eta Olabarrenak kanoiak barrenatzeko trepeta zeukan.
Urte batzuk geroago jabea Eibarko Orbea y Cía enpresa izan zen. Sortutako indarra enpresa berak erabiltzen zuen.
XX mendearen bukaeran, berriz, bota zuten etxebizitzak egiteko: etxe domotikoak.
1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.
Kokapena
Datu teknikoak
Sarrerako ubideak 20 metrotako luzeera zuen, eta bertan 3,60 metrotako ataka zegoen.
Ur jauzia 4,40 metrotakoa zen, eta irteerako ubidea azken etxea baino metro batzuk haratago heltzen zen.
Erreferentziak
- Tratado de molinología. Antxon Aguirre. (Eusko Ikaskuntza, Donostia 1988)