«Historiaurreko istorioak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: Soraluzeko mendigainean, Karakatetik Irukurutzetaraino Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa luzatzen da. Aintzinako monum...)
     
    No edit summary
    16. lerroa: 16. lerroa:


    Zelai horretan trikuharria dago, baina ez da pagorik, nahiz eta Pagobedeinkatu izen honek inoiz egon dela adierazi.
    Zelai horretan trikuharria dago, baina ez da pagorik, nahiz eta Pagobedeinkatu izen honek inoiz egon dela adierazi.


    ==Jentillarriak==
    ==Jentillarriak==

    21:29, 12 ekaina 2018(e)ko berrikuspena

    Soraluzeko mendigainean, Karakatetik Irukurutzetaraino Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa luzatzen da. Aintzinako monumentu eta aztarna hauen inguruan hainbat istorio sortu izan dira.

    1.921 urteko udan Jose Migel Barandiaranek horietako batzuk jaso zituen, Telesforo Aranzadi eta Esteban Egurenekin batera bertako trikuharriak aztertzera etorri zenean[1].


    Irukurutzetako trikuharria

    (F. de Aritzagak kontatuta 1917n, eta Jose Migel Barandiaranek jasoa)

    Trikuharri honetan urrezko kanpaia gordetzen omen da.

    Behin batean bila joandako gizonek ezin zuten handik atera: barrutik irten zitzaien gizafigurako monstruo batek, buruan adarrak eta ahuntzaren ankak zituela, eragotzi zien eta.


    Pagobedeinkatu

    (Jose Migel Barandiaranek jasoa)

    Irukurutzeta gailurraren ondoko zelai txikia, inguru horretako trikuharri multzoaren erdigunea.

    Zelai horretan trikuharria dago, baina ez da pagorik, nahiz eta Pagobedeinkatu izen honek inoiz egon dela adierazi.


    Jentillarriak

    (Jose Migel Barandiaranek jasoa)

    Osumako errekaren ezkerreko aldean badago oso haitz handia, jentil batek Atxolin mendi tontorretik abailaz bota omen zuena.

    Leizako haitza, Aritzaga baserri ingurutan dagoena, teilatu egi baten modutan agertzen da mendi magalean. Haitzpeko babes toki handia sortzen du. Kontu zaharrek diotenez, Atxolindik jentillak aballian jaurtia dela diote.

    Kortaburuan, Soraluze gainetik 400 metrotara gutxi gora behera, ofitazko haitz eskerga dago, Ollarraitza.

    2.50 m altuera, 1.50 m luzera eta metro bateko zabalera. Beste harri handiago baten mendebaldeko muturrean kokatuta dago. Marruzkadura fenomenoz, bi haitzen multzoak oilarra ematen du.

    Baserritarek diotenez, gaineko harria jentil batek abailaz botatakoa omen dela. Harkaitz hauen azpian urrezko palanka lurperatuta dagoela gaineratzen dute.


    Artzabalgo jentilla

    Artzabalgo (Arzabalaga?) jentila gari bila joan omen zen. Gariz betetako idinarrua zekarrela bere alabarekin topo egin zuen eta honek esan zion: Atsedena hartu ura edan artean.

    Atsedena zer den jakin izan banu beste horrenbeste gari ekar izan nezakeen.

    Alabak buru gainean zeraman suilatik eskeini zion ura eta aitak estalkia irentsi zuen urarekin batera.

    Nun dago estalkia? galdetu omen zuen alabak.

    Ale bat irentsi dudala iruditu egin zait! aitak erantzun zion.


    Gordailu izkutuak

    (Jose Migel Barandiaranek jasoa)

    Irukurutzeta eta Elgoibar artean ba omen daude urrez betetako hamabi kutxa, eta hamaika harri multzo azpian gordeta daude. Gerora trikuharri diren hamaika harri multzo topa egin dira. Hamabigarrenetaz ez da ezer esaten.

    Beste kontu zahar baten arabera, Muskîtzu mendian, Pagobedeinkatu eta Elgoibar artean, ba dago urrez betetako kanpaia (palanka bestek diotenez), ardiak besterik pasatzen ez diren bidezidor baten lurperatuta. Egunen baten ardiak aurkituko dute beren apatxekin.

    Hau izan daitzeke besteen ustez Soraluzeko mendietan lurperatuta dagoen urrezko palanka duen idinarrua.


    Atxolin

    (F. de Aritzagak kontatuta 1917n, eta Jose Migel Barandiaranek jasoa)

    Mendi honetan ba dago haitza bat, abarka formako zuloarekin. Amabirginak egindakoa omen da, bertan oina jarrita.


    Erreferentziak