«Arma zuriak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

Sorapediatik

(Erabiltzaile berak tartean egindako 7 ekarpen ez dira erakusten)
58. lerroa: 58. lerroa:

==Ekoizpenaren bilakaera==
==Ekoizpenaren bilakaera==
XVI mendean konpainia batean herena arkabuzariak zirela, beste herena pikari soilak eta azkenak pikari ezpatadunak. Eta armatzeko arkabuzak, pikak, ezpatak eta koseleteak behar zirela.
XVI mendean konpainia batean herena arkabuzariak zirela, beste herena pikari soilak eta azkenak pikari ezpatadunak. Eta armatzeko arkabuzak, pikak, ezpatak eta koseleteak behar ziren.

XVII mende hasieran mosketeak erabiltzen hasi ziren, eta handik urte batzuetara pikariak (pikak eta koseleteak erabiltzen zituztenak)desagertzen joan ziren.
1.602 urtean argitaratutako [[Sevillako bertsoak (eu)|Sevillako bertsoetan]], Soraluzen egindako ballesta eta matxeteak goraipatzen dira:

::Placencian eguiten
gogorra mosqueta,
'''ballesta''' galçayruscoez
gentea armassen da.

::Eta falta ez dira
'''machetaq''' sorrotsaq,
Jaunaq eman sien
ligeraq corpusaq.

XVII mende hasieran mosketeak erabiltzen hasi ziren, eta handik urte batzuetara pikariak (pikak eta koseleteak erabiltzen zituztenak) desagertzen joan ziren.

XVIII mendean, berriz, ezpatak erabiltzeari utzi zioten. Baina ordurako baioneta asmatuta zegoen, eta moskete bakoitzeko bere baioneta egin behar zen.
XVIII mendean, berriz, ezpatak erabiltzeari utzi zioten. Baina ordurako baioneta asmatuta zegoen, eta moskete bakoitzeko bere baioneta egin behar zen.

Orokorrean, XVI mendetik aurrera Bizkaian gero eta arma zuri gutxiago ekoizten zuten, eta 1616 urtetik aurrera ekoizpena Tolosa ingurura mugitu zen, bertan Arma Zurien Erret Lantegia<ref>Real Fábrica de Armas Blancas.</ref> ezarri zuten eta.
Orokorrean, XVI mendetik aurrera Bizkaian gero eta arma zuri gutxiago ekoizten zuten, eta 1616 urtetik aurrera ekoizpena Tolosa ingurura mugitu zen, Eugin zegoen Arma Zurien Erret Lantegia<ref>Real Fábrica de Armas Blancas.</ref> bertara ekarri zuten eta.

Urte batzuk geroago (1627/01/18), Jeronimo de Aybar arma ikuskariak arma ekoizpenaren prezio-zerrenda prestatu zuen<ref>Simancaseko Artxibategi Orokorra, Estatua atala, 2.645 paper-sorta.</ref>. Arma zuriei dagokienez<ref>Prezioak erreal eta marabeditan. Erreal 1 = 34 marabedi.</ref>, hauek ziren ordurarteko salneurria eta proposatutako gainkostea, burnia eta ikatzaren igoera orekatzeko:

::{| class="wikitable col1cen col2cen col3cen"
! width="200 px" style="background:Tan" | Arma zuria
! width= "50 px" style="background:Tan" | Salneurria
! width= "50 px" style="background:Tan" | Gainkostua

| 26 arrako pikak                        ||  4 er || 8 mb

| 24 eta 25 arrako pika osoak            ||  3 er ||

| 24 eta 25 arrako lerroko pikak        ||  8 er || ½ er

| Burdin eta uztaiak                    || 48 mb || 3 mb

| Ezpata-xaflak                          ||  4 er || ½ er

| Zorroak eta apaintzea                  ||  2 er || ¼ er

| 12 alabarda-haga                      || 15 er || 1 er

| Erredolak                              || 6¼ er || ¼ er

| Ziri, almadena eta barretak (librako)  ||  2 mb ||

| 12 arrako 12 lantza-haga              || 13 er || 4 mb (bateko)

==Erreferentziak==
==Erreferentziak==

[[Kategoria: Armak]]
[[Kategoria: Armak]]

Hauxe da oraingo bertsioa, 18:48, 11 ekaina 2018 data duena

Burdin produktuen ekoizpena

XII-XIII mendetik Euskal Herrian burnia lantzen hasi zen, gero eta modu industrialagoan.

Lortutako burnia oso kalitate onekoa omen zen. Esateko, XVI mende hasieran bertako burniak kanpotik inportatutakoa baino prezio bikoitza zuen.

Burdin moduan esportatzen bazen ere, aurki bertan landu eta balio erantsi handiagoko produktuak ekoizten hasi ziren, batez ere iltzeak, lanabesak eta armak.

1.614 urtean Pedro Pachecok[1] agindutako azterketan Gipuzkoako hainbat herritako olak edo ferreriak agertzen dira: Alzola, Andoain, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Berastegi, Deba, Eibar, Elgoibar, Lasarte, Legazpia, Oñati, Oria, Segura, Villabona, Zegama eta Zestoa.

XV mende erdialdera arte arma guztiak arma zuriak izaten ziren. Batzuk erasokoak (luzeak zein motzak) eta babesekoak besteak.

Pikariak borrokan (Hans Holbein gaztea)

Erasoko arma zuriak: luzeak

Bi motako arma luzeak egin ziren: lantzak eta, batez ere, astamakilak (edo pikak).

Lantza[2], makila batetaz eta, puntan, orri zorrotz batetaz osatuta dagoen arma zuri bat da. Lantzen erabilera, oso antzinakoa da, eta mota askotakoak daude.

XV-XVII mendeetan Espainiako armadak gehien erabilitako lantza mota pika izan zen. Pikak[3] lantzaren oso antzekoak dira, baina luzeagoak, ohi, hiru eta lau metro artean neurtzen dutenak eta inoiz sei metrotik gorako luzera izan zezaketen. Tamaina honetako pikak egiteko, ezinbestean, zur mota indartsu bat behar zen, lizarra adibidez, batzuetan, altzairuzko bi zerrendekin indartzen zena, bana armaren albo banatan.

Erasoko arma zuriak: motzak

Talde honetako arma esanguratsuena ezpata da, duda barik. Ezpata ahoko arma zuri bat da, helduleku bat eta xafla ebakitzaile luze bat duena (normalean metro erditik gora). Garaiaren eta tokiaren arabera aldatzen dira ezpataren ezaugarriak.

Ezpata onak egiteko altzairu ona behar da, hau da, konposizio homogeneoa duena. Honek ahalbidetzen du oso malgua izatea, baina apurtzeke.

Ezpataz gain sastakaiak eta aiztoak ere arma zuriak dira, beren mota guztiekin.

Koselete soila

Babeseko arma zuriak: koselete eta kaskoak

Babeseko arma zuriei armadurak esaten zaie. Zaldun noble aberatsek, armadura osoa eramateaz gain, beren zaldiari ere armadura janzten zioten.

Baina, arrazoi ekonomikoengatik, soldadu gehienek ez zuten armadura osoa erabiltzen, koselete izeneko armadura murritzak baizik. Euskal Herriko ekoizpen industriala koselete eta kaskoetan zentratu zen, bolumenagatik.

XVI mendeko pikariek erabilitako koseleteak 100 bat errialeko kostua zuen, soldadu baten bizpahiru hilabeteko ordainketa, gutxi gorabehera. Koseleteak honako osagai hauek zituen: bular-babesa edo petoa, bizkar-babesa, katanarruak[4], besaburu-babesa, beso-babesa, eskuzorroak eta, burua babesteko, kaskoa.

Gerora (ikus irudia), koseleteak arintzeko besoetako osagaiak kendu zizkien: besaburu-babesa, beso-babesa eta eskuzorroak. Eta geroago hanketakoak ere desagertu ziren, katanarruak alegia.

XVII mende hasieran pikariek erabilitako koseleteek hiru osagai besterik ez zituen gordetzen: bular-babesa edo petoa, bizkar-babesa eta kaskoa.

XVII mendeak aurrera egin ahala, pikariak desagertzen hasi ziren eta haiekin koseleteak ere.

Ekoizpenaren kokapena

Hasieran Euskal Herriko edozein olak denetik egiten bazuen ere, aurki ekoizpena toki batzuetan biltzen hasi zen.

Soraluze XV mendearen bigarren erdirako suzko armak ekoizteari buru belarri ekin bazion, eta arma zuriak egiteko ahalmena utzi egin zuen. Hala, 1513 urtean Ameriketako arma zurien eskaera handi bat heldu zen Euskal Herrira, eta soraluzetarrek %3 baino ez zuten lortu.

Elorrion zeuden lantza zein piken ekoizle nagusiak, baina Elgetan eta Oinatin ere egiten ziren. Arrasateko altzairua erabiltzen zuten, oso ona zelako. Beste osagai batzuk (lizar-makilak, esateko) bertan hazten bazuten, inoiz urrutitik ekarri behar zuten, Ataunetik eta.

Ezpata, sastakai eta aiztoak Durango, Bilbao, Arrasate eta Tolosa inguruan egiten ziren. Bilboko ezpatak oso famatuak ziren, Shakespeare berak bere lanetan aipatzen zituen eta.

Eta Durangon eta Gerrikaitzen koseleteak zein kaskoak egiten zituzten.

Ekoizpenaren bilakaera

XVI mendean konpainia batean herena arkabuzariak zirela, beste herena pikari soilak eta azkenak pikari ezpatadunak. Eta armatzeko arkabuzak, pikak, ezpatak eta koseleteak behar ziren.

1.602 urtean argitaratutako Sevillako bertsoetan, Soraluzen egindako ballesta eta matxeteak goraipatzen dira:

Placencian eguiten
gogorra mosqueta,
ballesta galçayruscoez
gentea armassen da.
Eta falta ez dira
machetaq sorrotsaq,
Jaunaq eman sien
ligeraq corpusaq.

XVII mende hasieran mosketeak erabiltzen hasi ziren, eta handik urte batzuetara pikariak (pikak eta koseleteak erabiltzen zituztenak) desagertzen joan ziren.

XVIII mendean, berriz, ezpatak erabiltzeari utzi zioten. Baina ordurako baioneta asmatuta zegoen, eta moskete bakoitzeko bere baioneta egin behar zen.

Orokorrean, XVI mendetik aurrera Bizkaian gero eta arma zuri gutxiago ekoizten zuten, eta 1616 urtetik aurrera ekoizpena Tolosa ingurura mugitu zen, Eugin zegoen Arma Zurien Erret Lantegia[5] bertara ekarri zuten eta.

Urte batzuk geroago (1627/01/18), Jeronimo de Aybar arma ikuskariak arma ekoizpenaren prezio-zerrenda prestatu zuen[6]. Arma zuriei dagokienez[7], hauek ziren ordurarteko salneurria eta proposatutako gainkostea, burnia eta ikatzaren igoera orekatzeko:

Arma zuria Salneurria Gainkostua
26 arrako pikak 4 er 8 mb
24 eta 25 arrako pika osoak 3 er
24 eta 25 arrako lerroko pikak 8 er ½ er
Burdin eta uztaiak 48 mb 3 mb
Ezpata-xaflak 4 er ½ er
Zorroak eta apaintzea 2 er ¼ er
12 alabarda-haga 15 er 1 er
Erredolak 6¼ er ¼ er
Ziri, almadena eta barretak (librako) 2 mb
12 arrako 12 lantza-haga 13 er 4 mb (bateko)

Erreferentziak

1. Orduko Espainiako Artilleriaren Kapitain Jenerala.
2. Lantza. Wikipedia (euskaraz).
3. Pika Wikipedia (euskaraz)
4. Gerritik bernak artekoak. Erderaz, escarcelas
5. Real Fábrica de Armas Blancas.
6. Simancaseko Artxibategi Orokorra, Estatua atala, 2.645 paper-sorta.
7. Prezioak erreal eta marabeditan. Erreal 1 = 34 marabedi.