Ana del Bosque (eu)

    Sorapediatik
    Ana del Bosque Arin
    Ana del Bosque. Erretratua.jpg
    Jaio Ampudia del Campo, 1924/07/05
    Hil Salamanca, 2024/10/01
    Profila Gerra umea, agronomia-injeniaria, itzultzailea


    Ezagutu zutenek diote "zinemara eroateko moduko bizitza" izan zuela.

    Gerrako umea, Sobiet Batasunera bidali zuten eta bertan agronomia-injeniaria ikasi zuen. 1956ean Espainiara bueltatu zenean, gutxira atxilotu eta bota zuten, ekintzaile sobietarra zela egotzita.

    La Habanako Unibertsitatean hainbat urte itzultzaile lanetan aritu eta gero, Franco hil ostean Espainiara bueltatu zen. Azken urteak Salamancan eman zituen.


    Lehen argazkietakoa

    Haurtzaroa

    Ana del Bosque Arin Ampudia de Campos (Palentzia) herrian jaio zen, 1924ko uztailaren 5ean. Urtebete zuela, Domingo eta Crescencia gurasoek herria atzean laga eta Soraluzera etorri ziren, anaia zaharrena eta Ana beraiekin hartuta.

    Nahiz eta osasun makala izan, neskato indartsua eta zoriontsua izan zen. 1934. urte bukaeran hanka ebakuntza egin behar zioten, baina orduan Urriko Iraultzak eztanda egin zuen. Asturiasen indar handiz lehertu bazen ere, Euskal Herriko langileak ere asko nabarmendu ziren, batez ere Debarrokoak. Soraluzen nabarmendutako bat Domingo del Bosque izan zen. Porrotaren ostean Domingo del Bosque lanetik bota zuten eta, diru faltaz, Anak beste urte pare batez itxaron behar izan zuen hankaren ebakuntza egiteko.

    Urte haietan "apal bizi ginen" gogoratzen zuen Anak. Aurrera egin ahal izateko Del Bosque Arin familiak ortu txikia, oiloak, txerritxoa... zuten, eta gozokiak saltzeko postu txikia jarri zuten. Bederatzi urteko Anak kalez kale kakahueteak saltzen laguntzen zuen.

    Ana irakurzalea zen, gazte-gaztetatik, baina ez edozein liburu mota; 9 urterekin, esate baterako, Laneko seme-alabak[1] irakurri zuen. Zaletasuna etxetik zetorkion; izan ere, Del Bosquetarrak irakurle porrokatuak ziren.

    Agian horregatik, "Eskolan maisu-maistrek arreta handia jartzen zidaten" gogoratzen zuen Anak.


    Gerra denbora

    1936ko otsailean, Fronte Popularraren garaipenarekin, Urriko Iraultzagatik lana galdu zuten langileei zazpi hilabeteko ordainsaria eman zieten lanik gabe egondako hamalau hilabeteengatik. Orduan jakin zuen Anak azkenean ebakuntza egingo ziotela: "Aitak zerua zabalik ikusi zuen", gogoratzen zuen. Baina oskarbi hark hilabete gutxi iraun zuen...

    Bilbon egin zioten ebakuntza, uztailak 18an hain zuzen, gerra hasi zen egunean bertan. Ebakuntza ostean izeba baten etxean aste batzuk eman ondoren, irailak 20an Ana Soraluzera itzuli zen. Baina ordurako erreketeek Bergara hartua zuten, eta biharamunean alde egin behar izan zuen, familiarekin eta ehundaka herrikidekin batera.

    Del Bosque Arin familia Bilbora joan zen, eta senide guztiak Gizarte Ekimenak emandako apartamento batzuetan bizi izan ziren. Aurreko egunak txalet batean eman zituzten, beste familiekin batera, gero Doña Casildaren parkearen ondoko beste etxe batetara pasa zituzten...

    Bilboko egoera lazgarri hartan Del Bosque anai-arrebek prestakuntza jasotzen jarraitu zuten. Gizarte-laguntzako apartamentuetan, best ehaur batek, haiek baino pixkat zaharragoa, ematen zizkien eskolak.

    Hainbat etxebizitzetatik pasa ondoren, San Franzisko kalera eraman zituzten. Aire bonbardaketa baten aurrean aitak familia osoa kanpora aterarazi zuen. Bonbek etxea goitik bera suntsitu zuten. Harrezkero, Ana del Bosquek ezin izan du sirena bat entzun.

    Beste familia askoren moduan, Del Boisque Arin familiak aukera mingarria zuen aurrean: familia elkarrekin mantentzea, bonben azpian, ala umeak erbestera bidaltzea:

    Mis padres me preguntan si yo quiero evacuar a la isla de Oleron a Francia. “No serán más de tres meses. Si tú quieres ir ahí, iréis los cuatro hermanos. El mayor no.” Yo empecé a llorar. ¿Cómo nos íbamos a separar de nuestros padres? “Ni pensar, no voy, pase lo que pase, que no y que no” y se tranquilizaron, pero no había quién aguantara esos bombardeos.


    Erbesterako karneta

    Erbestera

    Hasiera batean familia osoa bertan mantentzea pentsatu bazuten ere, egoera gero eta okerragoa zen. Sobiet Batasunak Espainiako haurrak hartzeko zuen borondatea ezagutu ondoren, Del Bosque Arin bikoteak bizitzako erabakirik zailena hartu zuen. "Bost seme-alaba izan zituzten bost eduki nahi zituztelako — gogoratzen zuen Anak tristuraz —, eta bakar batekin geratu ziren".

    Azkenean gurasoek Ana Sobiet Batasunera bidaltzea erabaki zuten. Ez zen bakarrik joango, anai-arreba eta lehengusu-lehengusinekin baizik. 12 urte besterik ez zuen baina, zaharrena izanik, familiako beste umeen kargu hartu behar izan zuen, bigarren ama bihurtuz. Ordurako familia Bilboko Marques del Puerto kalean bizi zen, garaiko agirietan agertzen den moduan.

    Ihesa amak bidaiarako prestatu zizkien galleta haiek bezain grabatuta dago Anaren oroimenean. Ezer okerragorik ez zegoela zirudienean, irteerako egunean beste bonbardaketa izan zuten. Arratsaldeko lauretan oraindik bukatu ez zena, bat-bateko babeslekua uztea eragotziz. Familiak ontzia galduko zutela pentsatu zuen.

    Azkenean itsasontziratu ziren, eta lehen etapa batean Bordeleraino joan ziren. Hemen itsasontzi txinatar batean sartu zituzten eta hala iritsi ziren Errusiara.


    Errusiako urteak

    Gerratik zetozenenak oso giro desberdina topa zuten Errusian. Anaren esanetan, "poquito a poco nos dimos cuenta de que en aquel país no había guerra, la vida era un placer".

    Umeak Espainiako Haurren Etxeetan egotzi zituzten, eta han Jostailuz beteta topatu zuten eskola eta haiekin aritzen ziren jolasean. Lorategia inguratzen zuten burdin hesiak beti egon ziren jendez beteta, jolasean entretenituta zeuden umeei begira. Barreak entzuten ziren, bai, baina negarrak ere bai. Ana del Bosquek erbesteko lehen urte haietako egun guzti-guztiak idazten zien gurasoei, anai-arreben berri emanez

    Horrela igaro zuen nerabezaroa, eta heldu zitzaion gaztaroa. Espainiako Haurren Etxean zazpigarren gradua gaindituta, Moskuko Gazteen Etxera pasa zuten. 1940. urtea zen, Anita 16 urteko emakume gaztea zen. Urtebete geroago, bonbardaketen burrunbek gerrako umeak izutu zituzten berriro.

    Moskuko zein Leningradoko gazte espainiarrek Sobi | et Batasunaren alde altxatu ziren. Anak zioenez, Moskuko 200 gazte espainiarrei Dolores Ibarrurik (La Pasionaria) eragotzi egin zien frontera joatea. Leningradekoek, ordea, borroka egin zuten eta horietako asko frontean hil ziren, Ignacio Agirregoikoa Benito soraluzetarra kasu.

    Gerra osteko urteak oso latzak izan ziren Sobiet Batasunean. Bitartean, Anak aurrera egin zuen ikasketetan, eta agronomia-injeniaria ikasi zuen. Ostean bi urtez aritu zen Errusiako lurretan lanean, oso baldintza gogorretan: asko argaldu zen, 48 kilotan geratu arte.


    Heldua

    Espainiara bueltan

    Aberriratzeko negoziazioak hasi ziren eta Ana del Bosquek, Espainiara itzuli eta bere familiarekin elkartzeko irrikaz, ez zuen zalantzarik izan bigarren espediziorako izena emateko. 1956ko urriaren 13an abiatu ziren Errusiatik. Berriro elkartze haren istorioa berak bakarrik konta dezake.

    Baina txartel hura joan-etorrikoa izan zen, eta geldialdi amaigabea egin zuen Frantziako mugan. Izan ere, gariaren zerbitzuan lau urte eman ondoren, Ana bere postutik bota zuten. Hispanosovietikoen talde oso batek jasan zuen kaleratzea, erregimen frankistari eta nazioarteari espainiar herritar gisa zuen egoera normalizatzeko eskatzen zion gutun baten ondorioz.

    1960ko martxoaren 29an, lanetik bota zituzten egunean, zapalkuntzaren aurkako bideari ekin zioten. Ana haurdun zegoen. Beste "astintzaile sobietar" batzuekin batera, Puerta del Soleko ziegetan atxiki zuten. Espetxeratzeko arrazoirik ez zegoenez, 72 orduro kalean jartzen zituzten, atxiloaldia berritzeko asmoz.

    Ana eta bere semea Errusian hartu zituzten hispanosovietarrek 61. urtean. 1963ko maiatzean, Habanako Unibertsitatearen (Kuba) baimena jaso zuen itzultzaile gisa jarduteko. Han bizi izan zen 1978ra arte. Franco hil arte ez zen Espainiara itzuliko. Anak aitortzen du Kuban eman zituen urteetan Espainiarekiko nostalgia ez zela Errusian bezain mingarria, izan ere, itzulera jada ez zen garai hartan bezain zalantzagarria.


    Erreferentziak

    1. Los hijos del trabajo. Ricardo Sanz García, anarkista espainiarra (1898-1986).