«Martin de Ysasi-Ysasmendi (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 15 ekarpen ez dira erakusten)
    16. lerroa: 16. lerroa:


    Hurrengo urtetan Maria Theresak eta Martinek 5 seme-alaba izan zituzten elkarrekin: Agustin Antonio (1714), Salbador Martin (1717), Josepha Joachina (1719), Ana Agustina (1720) eta Joaquin Sebastian (1727). Azken semea jaio orduko, Martin de Ysasmendik abizena "egokituta" zuen: Ysasi-Ysasmendi. ​
    Hurrengo urtetan Maria Theresak eta Martinek 5 seme-alaba izan zituzten elkarrekin: Agustin Antonio (1714), Salbador Martin (1717), Josepha Joachina (1719), Ana Agustina (1720) eta Joaquin Sebastian (1727). Azken semea jaio orduko, Martin de Ysasmendik abizena "egokituta" zuen: Ysasi-Ysasmendi. ​
    ===Lehengo auziak===
    Martin de Ysasmendiri zuzenean ez, baina 1716. urtean Leinz bailarako batek demanda jarri zion Teresa de Bujanda emazteari, 19 fusil-kainoiak zirela eta<ref>Demanda de Miguel de Galdos, vecino del valle real de Leniz, contra Teresa de Bujanda, mujer de Martín de Isasi Isasmendi, y Francisco de Ibarra, vecinos de la villa de Placencia, por cuenta de 19 cañones de fusil (Soraluzeko Udal Artxibategi Historikoa 1716/05/25).</ref>. Pentsatzekoa da senar armaginak zerikusia izango zuela.


    ===Ysasi-Ysasmendi===
    ===Ysasi-Ysasmendi===
    24. lerroa: 27. lerroa:
    1665. urtean 17 Ysasmendi elkartu ziren kaparetasuna aitortzeko auzian. Horretarako, ehun bat urte egin behar izan zuten atzera: Ysasmenditarrok ez zitzaien kaparetasuna egokitzen, baina Ysasitarrei, ordea, bai. Ondorioz, abizena aldatu zuten: Ysasi-Ysasmendi
    1665. urtean 17 Ysasmendi elkartu ziren kaparetasuna aitortzeko auzian. Horretarako, ehun bat urte egin behar izan zuten atzera: Ysasmenditarrok ez zitzaien kaparetasuna egokitzen, baina Ysasitarrei, ordea, bai. Ondorioz, abizena aldatu zuten: Ysasi-Ysasmendi


    Hurrengo urteetan beste Ysasmendi batzuk ere kalaretasun aitormena eskatu zuten, eta abizena aldatu behar izan zuten. Tartean Martin de Ysasmendi ere: Ana Agustina jaio zenean (+720) Ysasmendi agertzen da, baina Joaquin Sebastian jaio orduko (1727) Martin de Ysasi-Ysasmendi bilakatu zen.
    Hurrengo urteetan beste Ysasmendi batzuk ere kaparetasun aitormena eskatu zuten, eta abizena aldatu behar izan zuten. Tartean Martin de Ysasmendi berak; Soraluzeko Udalan 1699-1720 kaparetasun auzien registroan agertzen da eta<ref>Registro de pleitos de hidalguía de: Agustín, Juan, Cristóbal y Carlos de Orozco; Francisco de Joarizti Eguino; Lorenzo y Francisco de Arexola; Juan de Zaraa Bolibar; Andrés y Esteban de Barrenechea; Jacinto de Astiazaran e hijos; Martín de Isasi Isasmendi y José de Arana y hermanos, contra el concejo de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxibategi Historikoa/ Epaitegi funtsak 1699-1720).</ref>. Gipuzkoako Batzar Orokorrak Arrasaten egindako bileran (1715) kaparetasuna onartu aitortu zioten<ref>Dictámenes y memoriales sobre hidalguías de varios (Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa 1715).</ref>. Hala ere, hurrengo urteetan seme-alaben bataio-agirietan abizen zaharra erabili zuen oraindik, baina Joaquin Sebastian jaio orduko (1727) Martin de Ysasi-Ysasmendi bilakatua zen.




    ==1721. urteko asientoa==
    ==1721. urteko asientoa==
    ===Asientoak berriro martxan===
    ===Asientoak berriro martxan===
    XVIII. mende hasieran Espainiako administrazioak zuzenean egiten zituen arma eskaerak. Arazoak, berriz, ordainketak eta atzerapenak ziren. Soraluzen bakarrik 780.000 erreal, armaginek proposamena: erdia kobratu eta besre erdia ahaztu. 1765.an onartu estatuak.
    XVIII. mende hasieran Espainiako administrazioak zuzenean egiten zituen arma eskaerak. Arazoak, berriz, ordainketak eta atzerapenak ziren. 1715. urterako Erret Ogasunak 900.000 erreal koarto<ref>Errea koarto. Real de vellón.</ref> baino gehiago zor zizkien  armaginei. Hauek prest agertu ziren erdia barkatzeko, beste erdia kobratzekotan; hala ere, tratua berrogetamar urte geroago itxi zen (1765).


    Egoera horreran ezin ziren arma gehiagorik ekoiztu: zaharrak kobratzeko esperantza gutxi, berriak guTxiago, eta gainera armaginek ezin zuten materialik eskuratu, ez diru ezta krediturik ez zutelako.
    Egoera horretan ezin ziren arma gehiagorik ekoiztu: zaharrak kobratzeko esperantza gutxi, berriak gutxiago, eta gainera armaginek ezin zuten materialik eskuratu, ez dirurik ezta krediturik ez zutelako.


    Arazo hauek ekiditzeko, eta armaginen konfianztza berreskuratzeko, 1721.ean erabaki zuten asiento sistema atzera martxan jartzea. Baten batek hainbat urterako kontrata hartzen zuen eta dirua aurreratuko zien armaginei, hauek osagaiak erosteko eta langileak ordaintzeko. Gero, estatua armez jabetzerakoan asentista ordainduko zion. E
    Arazo hauek ekiditzeko, eta armaginen konfianztza berreskuratzeko, 1721.ean erabaki zuten asiento sistema atzera martxan jartzea. Baten batek hainbat urterako kontrata hartzen zuen eta dirua aurreratuko zien armaginei, hauek osagaiak erosteko eta langileak ordaintzeko. Geroago, estatua armez jabetzerakoan asentista ordainduko zion, gainkoste batekin. Asentistaren etekin gordina %8aren ingurukoa izaten zen.
    Asentistaren etekin gordina %8aren araberakoa izaren zen.


    ===Martin de Ysasmendi asentista===
    ===Martin de Ysasmendi asentista===
    49. lerroa: 51. lerroa:


    1722.eko bukaeran botereak kendu zizkioten (1722/08/07), Juan Sebastian de Isasiri pasatzeko.
    1722.eko bukaeran botereak kendu zizkioten (1722/08/07), Juan Sebastian de Isasiri pasatzeko.
    Ordurako armaginen ordezkari berriak ere berak izendatuta zituen, aurrekoan ordez, baina armaginak ez omen ziren konforme izendapen horiekin<ref>Información recibida a pedimiento de los diputados de las Reales Fábricas de Armas de la villa de Placencia, del nombramiento de nuevos diputados que hizo Antonio de Isasi Isasmendi, vecino de la dicha villa (Soraluzeko Udal Artxibategi Historikoa/ Epaitegi funtsak 1722/11/03).</ref>.
    Kudeaketa zuzenetik baztertu bazuten ere, aurretik lagatako zorrengatik auziak jarri zizkioten, Soraluzen<ref>Pedimento de Gonzalo de Ugarte contra Martín de Isasi Isasmendi; pleito sobre la paga y satisfacción del valor de setecientos veintisiete cañones de fusiles y de mil doscientos veinticuatro llaves de fusiles que le esta debiendo (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1723).</ref>, Eibarren<ref>Pedimento de José de Luzar y consortes contra Martín de Isasmendi, pleito sobre reclamación de cierta cantidad de dinero (Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa 1725).</ref>...
    Baina berak ere auzi batzuk jarri zituen, armaginek agiriak faltsutu zituztela esanaz<ref>Martín de Isasi Isasmendi, contra Antonio de Goienechea y otros, vecinos de Soraluze-Placencia de las Armas, sobre injurias de falsificar autos y despachos del corregidor (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1724).</ref> eta lana ondo ez betetzeagatik<ref>Martín de Isasi Isasmendi, pagador de la Fábrica de Armas, contra Felipe de Aramendia, Martín de Garicano, Antonio de Urtesabel y Bernardino de Larraza sobre una entrega de siete mil cuentas de nogal, según obligación solemnemente adquirida (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1726).</ref>, besteak beste.


    ===Gipuzkoako epaiketa===
    ===Gipuzkoako epaiketa===
    Baina Martin de Ysasik dirua itzultzen ez zuenez, erregearen aurrean salatu zuten.
    Martin de Ysasmendik dirua itzultzen ez zuenez, azkenean erregearen aurrean salatu zuten.


    Erregeak Gipuzkoako korrejidoreari (Bartholome de Henao) auzia epaitzeko agindu zion (1723/01/18) eta Soraluzeko armagileen ordezkariek, diputatuek, botereak eman zizkioten.
    Erregeak Gipuzkoako korrejidoreari (Bartholome de Henao) auzia epaitzeko agindu zion (1723/01/18) eta Soraluzeko armagileen ordezkariek, diputatuek, botereak eman zizkioten.
    80. lerroa: 88. lerroa:
    Larrituta, Soraluzeko armaginek Miguek de Zuaznabar jauna lanean jarri zuten Martinek asientoa ez eskuratzeko<ref>[[El guipuzcoano instruido (eu) | El guipuzcoano instruido]]. 211. orrialdea. Domingo Ignacio de Eraña, 1780.</ref>.
    Larrituta, Soraluzeko armaginek Miguek de Zuaznabar jauna lanean jarri zuten Martinek asientoa ez eskuratzeko<ref>[[El guipuzcoano instruido (eu) | El guipuzcoano instruido]]. 211. orrialdea. Domingo Ignacio de Eraña, 1780.</ref>.


    Baina alferrik izan zen, eta Castelar markesak Martin de Ysasi-Ysasmendiri esleitu zion asientoa (1728-1733), 72.000 fusilak egiteko.
    Baina alferrik izan zen. Aurreko urteetan armaginen diruaz Madrilgo erabakiguneak ondo "koipeztuta" zeukanez, Castelar markesak Martin de Ysasi-Ysasmendiri esleitu zion hurrengo Asientoa (1728-1733), 6 urtetan 72.000 fusilak egiteko.
     
    ===Herriko alkate (1730)===
    Garai honetan Soraluzeko alkatea izatera heldu zen (1730). Urte hartako maiatzak 19an, Soraluzeko herritarrak bilduta, proposamena egin zuen herriko plazan<ref>Hau da, Kalebarreneko Plaza Berrian, gaur egun [[Plaza Zaharra (eu)|Plaza Zaharra]] moduan ezaguna.</ref>, zezendegiak zeuden lekuan, etxe berria egiteko: [[Hiltegi zaharra (eu)|Hiltegi zaharra]]. Hurrengo urtean zabaldu zuten (1731).
     
    ===Probintziari azalpenak===
    Aurreko Asientoan izandako arazoengatik (eta epaiketa galdu zuelako), GIpuzkoako agintariak ez ziren lasai, eta azalpenak esaktu zizkioten.
     
    1731. urtean Gipuzkoako Batzar Orokorrak Azkoitian bildu ziren, eta Martin de Ysasi-Ysasmendi idatzizko azalpenak bidali zizkien
    <ref>Carta de una carta de Martín de Isasi Isasmendi a esta provincia de Guipúzcoa sobre varias cosas pertenecientes a las fábricas de Placencia. Su fecha en Placencia, 10 de diciembre de 1731 (Azkoitiako Udal Artxiboa 1731/12/10).</ref>.


    ===Auzi gehiago===
    Bigarren Asiento honetan Leintz bailarako udalen aurka aritu zen, egurra eta ikatzaren kontura<ref>Cumplimiento de una carta orden del rey que da prioridad al demandante e remates, tanteos y ventas de madera (de nogal y de haya) y carbón para la fabricación de fusiles para el ejército. Martín de Isasi Isasmendi, asentista de las Reales Fábricas de Armas de Placencia, vecino de Placencia, contra concejo de Escoriaza, y contra concejo de Arechavaleta y contra Juan Francisco de Gaztañaduy, vecino de Escoriaza, que al pleito sale y se opone (Real Audiencia y Chancillería de Valladolid 1732-1738).</ref><ref>Francisco de Isasi Isasmendi contra Juan Francisco de Gaztañaduy sobre la adjudicación de quinientas cincuenta cargas de carbón con destino a la provisión de las fraguas de las Reales Fábricas de Armas, en cumplimiento de Carta Orden de Su Majestad (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1732).</ref>.
    Auzi hauek sei urtetan luzatu ziren (1732-1738).


    ==1734. urteko asientoa==
    ==1734. urteko asientoa==
    Arazo guzti hauek eragina izan zuten, eta 1734. urteko asientoa [[Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia (eu)|Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiak]] irabazi zuen.
    Arazo guzti hauek eragina izan zuten, eta 1734. urteko asientoa [[Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia (eu)|Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiak]] irabazi zuen.


    Kontutan hartu behar da Konpainiak zorretan zegoela erregearekin, era azken hau Konpainiaren akzionista ere bazela.
    Kontutan hartu behar da Konpainiak zorretan zegoela erregearekin, eta azken hau Konpainiaren akzionista ere bazela.


    Eta hurrengo berrogetamar urtetan (1734-1784), asientoz asiento, konpainia hau izan zen Soraluzeko suzko armen Erret Lantegien asentista bakarra, pare bat urte kenduta.
    Eta hurrengo berrogetamar urtetan (1734-1784), asientoz asiento, konpainia hau izan zen Soraluzeko suzko armen Erret Lantegien asentista bakarra, pare bat urte kenduta.




    ==Heriotza==
    ==Azken urteak==
    ​Martin Ysasi-Ysasmendi Soraluzen hil zen, 1745/09/25an.
    Epaiak bere kontra izanda, zorrak pilatu zitzaizkion, eta zeuzkan ondasunekin ezin aurre egin denei.
     
    Horregatik, hartzekodunen konkurtsoan sartu zen, eta ez zen irten hil artean</ref>Concurso de acreedores a los bienes de Martín de Isasa Isasmendi, vecino de Placencia de las Armas (Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa 1736-1759).</ref>.
     
    Oraindik 1745. urtean Arrasateko Miguel de Echaguibel eta anaiek zorra bat ordaintzeko eskatu zioten<ref>Pedimento de Miguel de Echaguibel y sus hermanos contra Martín de Isasmendi, sobre reclamación de una deuda (Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa 1745).</ref>-
     
    Martin de Isasik ere ez zuen epaitegien bidea ahaztu. Jose Ignacio de Mecoleta bergararrak tratu txarrak eman ziola egotzita (1743), auzibidean jarri zuen<ref>Martín de Isasi Isasmendi, vecino de Soraluze - Placencia de las Armas, contra José Ignacio de Necoleta, vecino de Bergara, sobre malos tratos (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1743).</ref>.
     
    Martin Ysasi-Ysasmendi Soraluzen hil zen, 1745/09/25an.





    Hauxe da oraingo bertsioa, 00:43, 30 ekaina 2024 data duena

    Martin de Ysasi-Ysasmendi
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio Arrasate (1685)
    Hil Soraluze (1745)
    Profila Asentista


    Lehen urteak

    Martin de Ysasmendi Arrasaten jaio zen (1685/07/03). Gurasoak Francisco de Ysasi eta Mariana de Resusta izan zituen.

    Gaztetan Soraluzera etorri zen lan eta bizitzera. Eta limaria hasi zen.

    Ezkondu eta seme-alabak

    Maria Theresa de Bujanda Arguiarro soraluzetarrarekin ezkondu zen, Soraluzen (1712/10/16). Ordurako semea zuen bidean, baina beste andra batekin, Simona Aranguren Lassalde[1]. Juan Andres Ysasmendi Aranguren 1713/04/20an jaio zen.

    Hurrengo urtetan Maria Theresak eta Martinek 5 seme-alaba izan zituzten elkarrekin: Agustin Antonio (1714), Salbador Martin (1717), Josepha Joachina (1719), Ana Agustina (1720) eta Joaquin Sebastian (1727). Azken semea jaio orduko, Martin de Ysasmendik abizena "egokituta" zuen: Ysasi-Ysasmendi. ​

    Lehengo auziak

    Martin de Ysasmendiri zuzenean ez, baina 1716. urtean Leinz bailarako batek demanda jarri zion Teresa de Bujanda emazteari, 19 fusil-kainoiak zirela eta[2]. Pentsatzekoa da senar armaginak zerikusia izango zuela.

    Ysasi-Ysasmendi

    Herrian zegokion maila bermatzeko, 1713. urtean bertan Arrasaten zuen kaparetasuna Soraluzen aitortzeko eskatu zuen. Kapare izateak, bestea beste, udal agintean sartzeko aukera ematen zuen.

    XVI. mendearen erdialdean Maringo (Eskoriatza) Ysasi etxeko gizon bat Goronaetako (Aretxabaleta) Ysasmendi baserrira ezkondu zen. Emaztegaia, baserriko "maiorazgua", senargaia baino askoz aberatsagoa zen eta, abizena ez galtzeko ohitura zenez, seme-alabek Ysasmendi abizena hartu zuten,

    1665. urtean 17 Ysasmendi elkartu ziren kaparetasuna aitortzeko auzian. Horretarako, ehun bat urte egin behar izan zuten atzera: Ysasmenditarrok ez zitzaien kaparetasuna egokitzen, baina Ysasitarrei, ordea, bai. Ondorioz, abizena aldatu zuten: Ysasi-Ysasmendi

    Hurrengo urteetan beste Ysasmendi batzuk ere kaparetasun aitormena eskatu zuten, eta abizena aldatu behar izan zuten. Tartean Martin de Ysasmendi berak; Soraluzeko Udalan 1699-1720 kaparetasun auzien registroan agertzen da eta[3]. Gipuzkoako Batzar Orokorrak Arrasaten egindako bileran (1715) kaparetasuna onartu aitortu zioten[4]. Hala ere, hurrengo urteetan seme-alaben bataio-agirietan abizen zaharra erabili zuen oraindik, baina Joaquin Sebastian jaio orduko (1727) Martin de Ysasi-Ysasmendi bilakatua zen.


    1721. urteko asientoa

    Asientoak berriro martxan

    XVIII. mende hasieran Espainiako administrazioak zuzenean egiten zituen arma eskaerak. Arazoak, berriz, ordainketak eta atzerapenak ziren. 1715. urterako Erret Ogasunak 900.000 erreal koarto[5] baino gehiago zor zizkien armaginei. Hauek prest agertu ziren erdia barkatzeko, beste erdia kobratzekotan; hala ere, tratua berrogetamar urte geroago itxi zen (1765).

    Egoera horretan ezin ziren arma gehiagorik ekoiztu: zaharrak kobratzeko esperantza gutxi, berriak gutxiago, eta gainera armaginek ezin zuten materialik eskuratu, ez dirurik ezta krediturik ez zutelako.

    Arazo hauek ekiditzeko, eta armaginen konfianztza berreskuratzeko, 1721.ean erabaki zuten asiento sistema atzera martxan jartzea. Baten batek hainbat urterako kontrata hartzen zuen eta dirua aurreratuko zien armaginei, hauek osagaiak erosteko eta langileak ordaintzeko. Geroago, estatua armez jabetzerakoan asentista ordainduko zion, gainkoste batekin. Asentistaren etekin gordina %8aren ingurukoa izaten zen.

    Martin de Ysasmendi asentista

    1721. urtean zazpi urterako asientoa esleitu zuten, Martin de Ysasmendik eskuratu zuela (1721/07/14). Hurrengo urtean erabaki hau berretsi zuten (1722/03/02).

    Helburua, urteko 12.000 fusil egitea eta ematea zen.

    Hasieran ondo zetorren asuntua, baina aurki okertu zen.

    Asientoaren gorabeherak

    Martin de Ysasimendik Madrildik bidalitako diru-aurrerakinak eskuratu (2.000 dobloi lehen, eta beste 4.000 gero), baina ez zien armaginei banatu.

    Besteak beste, diru horrekin garia eta tabakoa erosten zuen Donostian, Manuel de Lacunzaren bidez, eta jenero horrekin ordaindu zien armagileei... tartean komisio galantak irabazten. Beste aldetik, eta administrazioaren makinaria "koipezteko" asmoz, dirua eskatu zien armagileei... eta berarekin geratu.

    1722.eko bukaeran botereak kendu zizkioten (1722/08/07), Juan Sebastian de Isasiri pasatzeko.

    Ordurako armaginen ordezkari berriak ere berak izendatuta zituen, aurrekoan ordez, baina armaginak ez omen ziren konforme izendapen horiekin[6].

    Kudeaketa zuzenetik baztertu bazuten ere, aurretik lagatako zorrengatik auziak jarri zizkioten, Soraluzen[7], Eibarren[8]...

    Baina berak ere auzi batzuk jarri zituen, armaginek agiriak faltsutu zituztela esanaz[9] eta lana ondo ez betetzeagatik[10], besteak beste.

    Gipuzkoako epaiketa

    Martin de Ysasmendik dirua itzultzen ez zuenez, azkenean erregearen aurrean salatu zuten.

    Erregeak Gipuzkoako korrejidoreari (Bartholome de Henao) auzia epaitzeko agindu zion (1723/01/18) eta Soraluzeko armagileen ordezkariek, diputatuek, botereak eman zizkioten.

    Otsailak 13an korrejidoreak bere kudeaketaren hustuketa ekonomikoa egiteko eskatu zion Martin de Ysasmendiri eta, honek gogobete ez zuenez, martxoak 1an hiru lagunen aurkako epaia hasi zen: Martin de Ysasmendi, Manuel de Lacunza eta Ignacio de Hernisqueta eskribau soraluzetarra.

    Lehen urratsa epai laburra ("sumario") egitea zen. Diputatuek hamasei lekuko aurkeztu zituzten: hamahiru armagile eta hiru akusatuak. Hauek beren errugabetasuna aldarrikatu zuten eta, libre geratzeaz gain, diputatuei kalteordaina eskatu zieten.

    Epai labur baten ondorioz, korrejidoreak hiru akusatuak preso hartu zituen. Martin de Ysasmendi eta Manuel de Lacunza aske geratu ziren, bermea ordainduta; Ignacio de Hernisqueta eskribaua, berriz, Azkoitiako espetxean geratu zen.

    Gero epai arrunta hasi zen, hasiera batean 8 egunekoa. Baina lekukoen kopurua itzela zen: Soraluzeko diputatuek 58 aurkeztu zuten (aurreko 16ak, beste armagile asko, Erret lantegiaren zuzendaria, parrokoa, bederatzi emakume...), Martin de Ysasmendik eta Manuel de Lacunzak 34 lekuko, eta Ignacio de Hernisqueta, berriz, beste 18. Epaiak 60 egun iraun zuen, eta bitartean Ignacio de Hernisqueta eskribaua hil zen, Azkoitiako espetxean.

    Azkenean, Bartholome de Henao korrejidoreak epaia eman zuen (1725/01/08): kontratuaren lagapena bertan behera geratuko zen, Martin de Ysasmendik kobratutako diru guztia itzuli beharko zuen (bestela, 600 dukaten isuna izango zuen), eta auziaren kostak zigortuek ordaindu behako zituzten: 2/3 Martin de Ysasimendik, 1/6 Manuel de Lacunzak eta 1/6 Ignacio de Hernisquetaren oinordekoek.

    Madrilgo epaiketa

    Martin de Ysasmendik eta Manuel de Lacunzak ez zuten epaia onartu, ezta Soraluzeko armagileek ere, eta Gerra Auzitegi Gorenari helegiteak aurkeztu zikioten.

    Bere jarrera indartzeko, 1726. urtean Soraluzeko armaginek liburua atera zuten Madrilen:  Kantabriako Errege Arma Fabriketako diputatu, maisu eta ofizialek, Gipuzkoako Probintziako Soraluze hirian kokatutakoek, alde duten egiaren eta justiziaren erakustaldia. Martin de Ysasmendi, Soraluzeko hiribilduko bizilaguna eta ogibidez limaria, Manuel de Lacunza, donostiarra, merkataria eta Soraluzen bizi dena, eta Ignacio Hernizqueta, Errege eta Zenbakiko Eskribaua eta azkoitiarra, zenaren oinordekoen aurka duten auzian. Errege Kontseilukoa eta aipatutako probintziaren korrejidorea den Bartholomè de Henaoren epaia berresteko... epai horrek maisu eta fabrikatzaile batzuek Ysasmendiri utzitako arma-kontratua baliogabetu zuela... eta Ysasmendi eta kideak kosta pertsonal eta prozesaletan kondenatu zituela, eta kontratu horren kudeaketan denak bertan behera lagatzeko... Eta epaia egokitzeko, ez baitizkie zigorrarik ezarri konfiantzarik ezan eta diru-emariak ezkutatzean dagozkien gehiegikeriei.

    Memorial ajustado del pleyto
    (Bartholomé de Henao 1727)

    Eta hurrengo urtean (1627) Bartholomé de Henao korrejidoreak beste liburu bat argitaratu zuen (edo argitaratu zioten, segururena), Madrilen hau ere:  Auziaren txosten doitua, Errege Aginduaz Bartholomé de Henao Gipuzkoako Korrejidorearen aurrean epaitu dena, eta gaur egun apelazio-mailako Gerra Kontseilu Gorenean epaitzen dena. Alde batean, Juan Andres de Lasalde, Francisco de Aldazabal, Agustin de Soroeta eta Joachin de Goenechea, laurak Soraluzen dagoen Kantabriako Arma Ofentsiboen Errege Fabriketako diputatu, eta bertako maisu fabrikatzaileen izenean. Beste aldean, Martin de Ysasi Isasmendi jauna, Soraluze hiribildu bereko bizilaguna, fabrika horietako limatzailea; Manuel de Lacunza, Donostiako auzokidea eta merkataria, Soraluzen bizi dena; eta Ignacio de Hernisqueta, hiri bereko eta Azkotiako zenbakiko Erret eskribaua. Diputatuak eta fabriketako maisuek Errege jaunarekin egindako armen kontratua Martin de Isasmendi jaunari utzi zioten 721eko uztailaren 14ko eskritura baten bidez, Hernisqueta eskribauaren aurrean, eta 722ko martxoaren 2an berretsi zuten. Eta eskatzen dute bertan behera uzteko lagapen hori, Don Martin eta lagunek egindako engainu, kolusio, konfiantza-gehiegikeri, ondasun ezkutatze eta azaltzen diren beste gauzengatik.


    1728. urteko asientoa

    Zazpi urte geroago asientoa berritu behar zen, eta Martin de Ysasi-Ysasmendik bere proposamena berriro aurkeztu zuen.

    Larrituta, Soraluzeko armaginek Miguek de Zuaznabar jauna lanean jarri zuten Martinek asientoa ez eskuratzeko[11].

    Baina alferrik izan zen. Aurreko urteetan armaginen diruaz Madrilgo erabakiguneak ondo "koipeztuta" zeukanez, Castelar markesak Martin de Ysasi-Ysasmendiri esleitu zion hurrengo Asientoa (1728-1733), 6 urtetan 72.000 fusilak egiteko.

    Herriko alkate (1730)

    Garai honetan Soraluzeko alkatea izatera heldu zen (1730). Urte hartako maiatzak 19an, Soraluzeko herritarrak bilduta, proposamena egin zuen herriko plazan[12], zezendegiak zeuden lekuan, etxe berria egiteko: Hiltegi zaharra. Hurrengo urtean zabaldu zuten (1731).

    Probintziari azalpenak

    Aurreko Asientoan izandako arazoengatik (eta epaiketa galdu zuelako), GIpuzkoako agintariak ez ziren lasai, eta azalpenak esaktu zizkioten.

    1731. urtean Gipuzkoako Batzar Orokorrak Azkoitian bildu ziren, eta Martin de Ysasi-Ysasmendi idatzizko azalpenak bidali zizkien [13].

    Auzi gehiago

    Bigarren Asiento honetan Leintz bailarako udalen aurka aritu zen, egurra eta ikatzaren kontura[14][15].

    Auzi hauek sei urtetan luzatu ziren (1732-1738).

    1734. urteko asientoa

    Arazo guzti hauek eragina izan zuten, eta 1734. urteko asientoa Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiak irabazi zuen.

    Kontutan hartu behar da Konpainiak zorretan zegoela erregearekin, eta azken hau Konpainiaren akzionista ere bazela.

    Eta hurrengo berrogetamar urtetan (1734-1784), asientoz asiento, konpainia hau izan zen Soraluzeko suzko armen Erret Lantegien asentista bakarra, pare bat urte kenduta.


    Azken urteak

    Epaiak bere kontra izanda, zorrak pilatu zitzaizkion, eta zeuzkan ondasunekin ezin aurre egin denei.

    Horregatik, hartzekodunen konkurtsoan sartu zen, eta ez zen irten hil artean</ref>Concurso de acreedores a los bienes de Martín de Isasa Isasmendi, vecino de Placencia de las Armas (Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa 1736-1759).</ref>.

    Oraindik 1745. urtean Arrasateko Miguel de Echaguibel eta anaiek zorra bat ordaintzeko eskatu zioten[16]-

    Martin de Isasik ere ez zuen epaitegien bidea ahaztu. Jose Ignacio de Mecoleta bergararrak tratu txarrak eman ziola egotzita (1743), auzibidean jarri zuen[17].

    Martin Ysasi-Ysasmendi Soraluzen hil zen, 1745/09/25an.


    Erreferentziak

    • Martín de Isasi-Isasmendi, un discutido mondragonés. Ramiro Larrañaga (El Correo 1978/02/02).
    1. Simona honek beste bi alaba izan zituen aurretik Joachin Yraola Goitia Noguerol jaunarekin: Mariana (1702) eta Maria Cruz (1706). Baina urte honetan Joachin Maria Josepha Garate Lascurainekin ezkondu zen
    2. Demanda de Miguel de Galdos, vecino del valle real de Leniz, contra Teresa de Bujanda, mujer de Martín de Isasi Isasmendi, y Francisco de Ibarra, vecinos de la villa de Placencia, por cuenta de 19 cañones de fusil (Soraluzeko Udal Artxibategi Historikoa 1716/05/25).
    3. Registro de pleitos de hidalguía de: Agustín, Juan, Cristóbal y Carlos de Orozco; Francisco de Joarizti Eguino; Lorenzo y Francisco de Arexola; Juan de Zaraa Bolibar; Andrés y Esteban de Barrenechea; Jacinto de Astiazaran e hijos; Martín de Isasi Isasmendi y José de Arana y hermanos, contra el concejo de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxibategi Historikoa/ Epaitegi funtsak 1699-1720).
    4. Dictámenes y memoriales sobre hidalguías de varios (Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa 1715).
    5. Errea koarto. Real de vellón.
    6. Información recibida a pedimiento de los diputados de las Reales Fábricas de Armas de la villa de Placencia, del nombramiento de nuevos diputados que hizo Antonio de Isasi Isasmendi, vecino de la dicha villa (Soraluzeko Udal Artxibategi Historikoa/ Epaitegi funtsak 1722/11/03).
    7. Pedimento de Gonzalo de Ugarte contra Martín de Isasi Isasmendi; pleito sobre la paga y satisfacción del valor de setecientos veintisiete cañones de fusiles y de mil doscientos veinticuatro llaves de fusiles que le esta debiendo (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1723).
    8. Pedimento de José de Luzar y consortes contra Martín de Isasmendi, pleito sobre reclamación de cierta cantidad de dinero (Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa 1725).
    9. Martín de Isasi Isasmendi, contra Antonio de Goienechea y otros, vecinos de Soraluze-Placencia de las Armas, sobre injurias de falsificar autos y despachos del corregidor (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1724).
    10. Martín de Isasi Isasmendi, pagador de la Fábrica de Armas, contra Felipe de Aramendia, Martín de Garicano, Antonio de Urtesabel y Bernardino de Larraza sobre una entrega de siete mil cuentas de nogal, según obligación solemnemente adquirida (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1726).
    11. El guipuzcoano instruido. 211. orrialdea. Domingo Ignacio de Eraña, 1780.
    12. Hau da, Kalebarreneko Plaza Berrian, gaur egun Plaza Zaharra moduan ezaguna.
    13. Carta de una carta de Martín de Isasi Isasmendi a esta provincia de Guipúzcoa sobre varias cosas pertenecientes a las fábricas de Placencia. Su fecha en Placencia, 10 de diciembre de 1731 (Azkoitiako Udal Artxiboa 1731/12/10).
    14. Cumplimiento de una carta orden del rey que da prioridad al demandante e remates, tanteos y ventas de madera (de nogal y de haya) y carbón para la fabricación de fusiles para el ejército. Martín de Isasi Isasmendi, asentista de las Reales Fábricas de Armas de Placencia, vecino de Placencia, contra concejo de Escoriaza, y contra concejo de Arechavaleta y contra Juan Francisco de Gaztañaduy, vecino de Escoriaza, que al pleito sale y se opone (Real Audiencia y Chancillería de Valladolid 1732-1738).
    15. Francisco de Isasi Isasmendi contra Juan Francisco de Gaztañaduy sobre la adjudicación de quinientas cincuenta cargas de carbón con destino a la provisión de las fraguas de las Reales Fábricas de Armas, en cumplimiento de Carta Orden de Su Majestad (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1732).
    16. Pedimento de Miguel de Echaguibel y sus hermanos contra Martín de Isasmendi, sobre reclamación de una deuda (Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa 1745).
    17. Martín de Isasi Isasmendi, vecino de Soraluze - Placencia de las Armas, contra José Ignacio de Necoleta, vecino de Bergara, sobre malos tratos (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1743).