«Demostración de la verdad y de la justicia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    30. lerroa: 30. lerroa:
    Azkenean, Bartholome de Henao korrejidoreak epaia eman zuen (1725/01/08): kontratuaren lagapena bertan behera geratuko zen, Martin de Ysasik kobratutako diru guztia itzuli beharko zuen (bestela, 600 dukaten isuna izango zuen), eta auziaren kostak zigortuek ordaindu behako zuten: 2/3 Martin de Ysasik, 1/6 Manuel de Lacunzak eta 1/6 Ignacio de Hernisquetaren oinordekoek.
    Azkenean, Bartholome de Henao korrejidoreak epaia eman zuen (1725/01/08): kontratuaren lagapena bertan behera geratuko zen, Martin de Ysasik kobratutako diru guztia itzuli beharko zuen (bestela, 600 dukaten isuna izango zuen), eta auziaren kostak zigortuek ordaindu behako zuten: 2/3 Martin de Ysasik, 1/6 Manuel de Lacunzak eta 1/6 Ignacio de Hernisquetaren oinordekoek.


    [[Fitxategi: Memorial_ajustado_del_pleyto._Azala.png | thumb | left | 250px | Memorial ajustado del pleyto <br> (Bartholomé de Henao 1727]]
    [[Fitxategi: Memorial_ajustado_del_pleyto._Azala.png | thumb | left | 250px | Memorial ajustado del pleyto <br> (Bartholomé de Henao 1727)]]


    Martin de Ysasik eta Manuel de Lacunzak ez zuten epaia onartu, ezta Soraluzeko armagileek ere, eta Gerra Auzitegi Gorenari helegitea aurkeztu zioten.
    Martin de Ysasik eta Manuel de Lacunzak ez zuten epaia onartu, ezta Soraluzeko armagileek ere, eta Gerra Auzitegi Gorenari helegitea aurkeztu zioten.

    16:37, 25 ekaina 2024(e)ko berrikuspena

    Demostración de la verdad y de la justicia
    Argazkirik ez.jpg
    Egilea José Lanao Toda y Pueyo
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Urtea 1726
    Argitaletxea
    Hiria Madril?


    Izenburu osoa

    Demostracion de la verdad, y de la justicia, que assiste à los Diputados, Maestros, y Oficiales de las Reales Fabricas de Armas de Cantabria, sitas en la Villa de Plazencia, Provincia de Guipuzcoa. En el pleyto, que siguen contra don Martin de Ysasmendi, vecino de la misma Villa de Plazencia, de Oficio Limador: Manuel de Lacunza, vecino, y Mercader de San Sebastian, residente en Plazencia: Y Herederos de Ignacio Hernizqueta, Escrivano Real, y del Numero, que fue, de la Villa de Azcoitia. Sobre Que se confirme la Sentencia de D. Bartholomè de Henao, del Consejo de V.M. y Corregidor de la referida Provincia ... en que declarò por nula la cession del assiento de Armas, que le hizieron algunos de los Maestros, y Fabricantes à Ysasmendi ... y les condenò al referido Ysasmendi, y Consortes, en las costas personales, y processales, y à que desistiesse enteramente del manejo, y administracion del Assiento ... Y que se revoque, en quanto no les impuso las penas correspondientes à sus excessos en la falta de confiança, y ocultacion de caudales

    Kantabriako Errege Arma Fabriketako diputatu, maisu eta ofizialek, Gipuzkoako Probintziako Soraluze hirian kokatutakoek, alde duten egiaren eta justiziaren erakustaldia. Martin de Ysasmendi, Soraluzeko hiribilduko bizilaguna eta ogibidez limaria, Manuel de Lacunza, donostiarra, merkataria eta Soraluzen bizi dena, eta Ignacio Hernizqueta, Errege eta Zenbakiko Eskribaua eta azkoitiarra, zenaren oinordekoen aurka duten auzian. Errege Kontseilukoa eta aipatutako probintziaren korrejidorea den Bartholomè de Henaoren epaia berresteko... epai horrek maisu eta fabrikatzaile batzuek Ysasmendiri utzitako arma-kontratua baliogabetu zuela... eta Ysasmendi eta kideak kosta pertsonal eta prozesaletan kondenatu zituela, eta kontratu horren kudeaketan denak bertan behera lagatzeko... Eta epaia egokitzeko, ez baitizkie zigorrarik ezarri konfiantzarik ezan eta diru-emariak ezkutatzean dagozkien gehiegikeriei


    Liburua zertan den

    Izenburuak liburuaren nundik norakoak ederki azaltzen ditu.

    1721. urtean Soraluzeko armagileek Espainiako erregearen eskaera bat jaso zuten, eta Martin de Ysasi Isasmendi jaunari pasa zioten, honek kudeatzeko (1721/07/14). Hurrengo urtean erabaki hau berretsi zuten (1722/03/02).

    Martin de Ysasik Madrildik bidalitako diru-aurrerakinak eskuratu (2.000 dobloi lehen, eta beste 4.000 gero), eta ez zituen zuzenean banatu. Besteak beste, diru horrekin garia eta tabakoa erosten zuen Donostian, Manuel de Lacunzaren bidez, eta jenero horrekin ordaintze zien armagileei... tartean komisio galanta irabazten. Beste aldetik, eta administrazioaren makinaria koipezteko asmoz, dirua eskatu zien armagileei... eta berarekin geratu. 1772.eko bukaeran botereak kendu zizkioten (1722/08/07), Juan Sebastian de Isasiri pasatzeko.

    Baina Martin de Ysasik dirua itzultzen ez zuenez, erregearen aurrean salatu zuten. Erregeak Gipuzkoako korrejidoreari (Bartholome de Henao) auzia epaitzeko agindu zion (1723/01/18) eta Soraluzeko armagileen ordezkariek, diputatuek, botereak eman zizkioten. Otsailak 13an korrejidoreak bere kudeaketaren hustuketa ekonomikoa egiteko eskatu zion Martin de Ysasiri eta, gogobete ez zuenez, martxoak 1an hiru lagunen aurkako epaia hasi zen: Martin de Ysasi, Manuel de Lacunza eta Ignacio de Hernisqueta eskribau soraluzetarra.

    Lehen urratsa epai laburra ("sumario") egitea zen. Diputatuek hamasei lekuko aurkeztu zituzten: hamahiru armagile eta hiru akusatuak. Hauek beren errugabetasuna aldarrikatu zuten eta, libre geratzeaz gain, diputatuei kalteordaina eskatu zieten. Epai labur honen ondorioz, korrejidoreak hirurak preso hartu zituen. Martin de Ysasi eta Manuel de Lacunza aske geratu ziren, bermea ordainduta; Ignacio de Hernisqueta eskribaua, berriz, Azkoitiako espetxean geratu zen.

    Gero epai arrunta hasi zen, hasiera batean 8 egunekoa. Baina lekukoen kopurua itzela zen: Soraluzeko diputatuek 58 aurkeztu zuten (aurreko 16ak, beste armagile asko, Erret lantegiaren zuzendaria, parrokoa, bederatzi emakume...), Martin de Ysasik eta Manuel de Lacunzak 34, eta Ignacio de Hernisqueta, berriz, beste 18. Epaiak 60 egun iraun zuen, eta bitartean Ignacio de Hernisqueta hil zen, Azkoitiako espetxean.

    Azkenean, Bartholome de Henao korrejidoreak epaia eman zuen (1725/01/08): kontratuaren lagapena bertan behera geratuko zen, Martin de Ysasik kobratutako diru guztia itzuli beharko zuen (bestela, 600 dukaten isuna izango zuen), eta auziaren kostak zigortuek ordaindu behako zuten: 2/3 Martin de Ysasik, 1/6 Manuel de Lacunzak eta 1/6 Ignacio de Hernisquetaren oinordekoek.

    Memorial ajustado del pleyto
    (Bartholomé de Henao 1727)

    Martin de Ysasik eta Manuel de Lacunzak ez zuten epaia onartu, ezta Soraluzeko armagileek ere, eta Gerra Auzitegi Gorenari helegitea aurkeztu zioten.

    Orduan Soraluzeko armagileek liburu hau argitaratu zuten, Madrilen, aldeko argudioak jasotzeko.

    Hurrengo urtean (1727) Bartholome de Henao korrejidore berak ere beste liburu bat argitaratu zuen (edo argitaratu zioten, segururena): Auziaren txosten doitua, Errege Aginduaz Bartholomé de Henao Gipuzkoako Korrejidorearen aurrean epaitu dena, eta gaur egun apelazio-mailako Gerra Kontseilu Gorenean epaitzen dena. Alde batean, Juan Andres de Lasalde, Francisco de Aldazabal, Agustin de Soroeta eta Joachin de Goenechea, laurak Soraluzen dagoen Kantabriako Arma Ofentsiboen Errege Fabriketako diputatu, eta bertako maisu fabrikatzaileen izenean. Beste aldean, Martin de Ysasi Isasmendi jauna, Soraluze hiribildu bereko bizilaguna, fabrika horietako limatzailea; Manuel de Lacunza, Donostiako auzokidea eta merkataria, Soraluzen bizi dena; eta Ignacio de Hernisqueta, hiri bereko eta Azkotiako zenbakiko Erret eskribaua. Diputatuak eta fabriketako maisuek Errege jaunarekin egindako armen kontratua Martin de Isasmendi jaunari utzi zioten 721eko uztailaren 14ko eskritura baten bidez, Hernisqueta eskribauaren aurrean, eta 722ko martxoaren 2an berretsi zuten. Eta eskatzen dute bertan behera uzteko lagapen hori, Don Martin eta lagunek egindako engainu, kolusio, konfiantza-gehiegikeri, ondasun ezkutatze eta azaltzen diren beste gauzengatik[1].

    Arazo guzti hauek ere eragina izango zuten 1734.ean Soraluzeko suzko armen Erret Lantegien asentista bakarra Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia izendatzeko. Egoera berri honek berrogetamar urte iraun zuen (1734-1784).


    Erreferentziak

    1. Memorial ajustado del pleyto, que en virtud de Real Orden de Su Magestad se ha litigado ante D. Bartholomé de Henao, Corregidor de la Provincia de Guypuzcoa, y oy pende en el Supremo Consejo de Guerra en grado de apelación. Entre partes, de la una Juan Andres de La Salde, Francisco de Aldazabal, Agustin de Soroeta, y Joachin de Goenechea, todos quatro Diputados de las Reales Fábricas de Armas Ofensivas de Cantabria, sita en la villa de Plazencia por si, y en nombre de los Maestros Fabricantes dellas. Y de la otra Don Martin de Ysasi Isasmendi, vezino de la misma villa de Plazencia, Limador en dichas Fábricas; Manuel de Lacunza vezino, y mercader de San Sebastián, residente en Plazencia; è Ignacio de Hernisqueta, Escrivano Real, y del Numero de la misma villa, y de la de Ascoytia. Sobre que se declare por nula la cesión del Asiento de Armas, hecho, y celebrado con su Magestad, en nombre de las Fábricas, que por Escritura de 14. de Julio de 721. aprobada, y ratificada por Acuerdo del 2. de marzo del año siguiente de 722. otorgaron los Diputados, y Maestros de las Fábricas, en favor del referido D. Martin de Isasmendi, por ante el citado Escrivano Hernisqueta, lo que se dize executado por disposición de Don Martin; y tambien sobre engaños, colusiones, abusos de confianzas, ocultación de caudales, y otras cosas que se dizen, y atribuyen al mismo Don Martin, y consortes (Bartholomé de Henao, Madril 1727).