Pedro Larrañaga (eu)
Pedro Larrañaga Mugica | |
---|---|
Jaio | 1957 |
Hil | |
Profila | Zientzilaria Idazlea |
Soraluzen jaioa 1957. urtean, gurasoak Moises Larrañaga eta Begoña Mugica izan ziren.
Inteligentzia artifiziala arloan irakasle, ikerlari eta zientzialari izateaz gain, kirolean ere nabarmendu zen.
Ibilbidea
2007. urtetik hona
- Computational Intelligence Group-aren burua (CIG. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa). Boadilla del Monte.
- Adimen Artifiziala saileko katedraduna (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa). Boadilla del Monte.
Aurreko lanpostuak
1985-2007 tartean Euskal Herriko Unibertsitatean aritu zen, Donostian, Informatika eta Inteligentzia Artifiziala sailean hain zuzen.
Irakasle laguntzaile izan zen aurretik (1985-1987), irakasle osoa gero (1987-2004) eta katedraduna azken urteetan (2004-2007).
Ikasketak
- 1995. Informatikan dotorea (Euskal Herriko Unibertsitatea).
- 1985. Matematiketan masterra: Comparison Between Hierarchical Classification and by Factorial Analysis (Valladolideko Unibertsitatea).
- 1981. Matematiketan gradua, estatistiketan espezializatua (Valladolideko Unibertsitatea).
Jarduera
Zabaltze lanak
300 artikulu baino gehiago argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan.
Sei liburu idatzi ditu, beste aditu batzuekin batera. Horietako batzuk:
- Data-Driven Computational Neuroscience. Machine Learning and Statistical Models (Cambridge University Press 2019)
- Industrial Applications of Machine Learning (CRC Press 2018)
Konferentzia asko eman ditu nazioartean, goi mailako unibertsitate eta institutu zientifiko onenetan, Harvard-en eta MIT-en, besteak beste.
Ikerketa
Bere bizitza profesionalaren zehar, Pedro Larrañagak ikerketa proiektu askotan hartu du parte (100 baino gehiagotan). Azken urteeteko proiektu aipagarrienetako bat Europako Human Brain Project[1] izan daiteke.
Gai horrekin lotuta, baur egun Larrañaga mikrobioma aztertzen ari da, hesteetako pasabidea. Interes handiko gaia da, jende askok defendatzen baitu urdaila eta garuna oso lotuta daudela eta, urdailaren eraginez, prozesu neurodegeneratiboen eta antzekoen bilakaera alda daitekeela, Alzheimerraren kasuan bezala.
Kolon eta ondesteko minbiziari lotutako geneak detektatzeari buruzko lan bat, esaterako, mundu osoan patentatu da, eta estaldura nazionaleko patente bat lortu du biriketako minbizia diagnostikatzeko kit baterako.
Honetaz gain, katedraduna den aldetik 31 doktore tesi zuzendu ditu, Donostian zein Madrilen.
Partaidetzak
Pedro Larrañaga elkarte askoren partaide da. Esanguratsuenak:
- (2021) Adimen Artifizialeko I+G+Bko Espainiako Estrategia idatzi duten adituen taldekoa.
- (2018 Londres) Academia Europaea-ren kidea[2]
- (2012 Montpellier) Adimen Artifizialerako Europako Elkartearen kidea (EuroAi Fellow).
Sariak
- 2022 Soraluze. Soraluzeko Udalaren aitortza[3].
- 2020 Nueva Delhi. Amity Research Award in Machine Learning.
- 2018 Granada. Adimen Artifizialerako Espainiako Elkartearen saria.
- 2013 Madrid. Espainiako Informatikako Sari Nazionala (Aritmel Award).
Kirola
Eibarko Unibertsitate Laboralean atletismoan hasi, baina aurki boleibolaean sartu zen buru belarri.
Valladolidera karrera egitera joan zenean bertan boleibolean jarraitu zuen, eta 18 urterekin Espainiako Jokalari Jubenil Nazional onena izendatu zuten. Europan ere lehiatu zen eta mundu mailako txapelketara joatekoa zen, Brasilera, baina uko egin zion ikasturtea aurrera ateratzeko.
Donostiara itzulita, Fortuna taldean sartu eta Euskadiko Selekzioarekin ere hasi zen, bizpahiru urtez bertako kapitaina izan zela. Baina familia izaterakoan goi mailako kirola laga zuen.
Erreferentziak
- Pedro Larrañaga Mugica. LinkedIn.
- Pedro Larranaga Mugika goi mailako aditu eta ikerlari soraluzetarrak bi liburu eman ditu dohaintzan udal liburutegiari. Ubane Madera (plaentxia.eus 2022/09/07).
- Adimen artifiziala bizkorrago doa demokrazia ahulenetan. Ubane Madera (plaentxia.eus 2021/10/15).
- ↑ Human Brain Project. Site ofiziala (ingelesez).
- ↑ Academia Europaea. Wikipedia (gazteleraz).
- ↑ Ohore handiz hunkituta eta aldi berean oso harro jasotzen dut aitorpen hau. Ubane Madera (plaentxia.eus 2022/09/27)