L'Espagne de l'Ancien Régime (eu)
L'Espagne de l'Ancien Régime | |
---|---|
Egilea | Georges Desdevises Du Dézert |
Hizkuntza | Frantsesera |
Urtea | 1897, 1899 eta 1904 |
Argitaletxea | Société Française de Imprimerie eta de Librairie |
Hiria | Paris |
Izenburu osoa
L'Espagne de l'Ancien Régime
Espainia Antzinako Erregimenean
Liburua zertan den
Liburuak XVIII. eta XIX. mendeko Espainiak kontrajartzen ditu. XVIII.eko Espainia, Aintzianko Erregimenekoa, modu honetan aurkezten du:
- Orain dela mende bat Espainia zen Europako nazioetan burgesena eta lasaiena. Barne bake luzeak, aitaren moduko gobernuak, administrazio sutsuak baina garbiak eta erregularrak haren sendabidea zaindu zuten XVI. eta XVII. mendeko gerren ostean. Birpopulatu zen, aberastu, eta bazirudien besterik ez zuela eskatzen, naturak emandako paradisu mehe eta garratzean pakean bizi izatea baino. Nazio on eta baketsua zen, Jainkoaren beldur, erregea maite zuen, nobleziaz eta xalotasunez urriki bizi zela.
Lan hau hiru liburukitan antolatatuta dago: La societé (1897), Les institutions (1899), La richesse et la civilization (1904).
Soraluzeri buruzkoak
II liburukia: Instituzioak(252. orrialdea)
- (Artilleriako) armak bost biltegi zituen Bartzelonan, Cartagenan, Sevillan, Coruñan eta Segovian... Coruñako biltegiak Iruñeko, Donostiako, Santanderreko eta Ciudad-Rodrigoko plazak, Toledoko arma zurien ekoizpena, Soraluzeko fusil fabrika, Eugi eta Orbaizetako munizio fabrikak zituen bere menpe.
II liburukia: Instituzioak(281. orrialdea)
- Eskopetak Sevillan (1757), Igualadan eta Ripollen (Katalunia), Tolosan, Soraluzen, Elgoibarren, Eibarren eta Ermuan (Gipuzkoa) egiten ziren, Arrasateko altzairutegien gertu. 1791n, Soraluzeko lantegiak bertan behera utziak izan ziren, frantsesen erasoak jasateko arrisku handiegia zutelako. Langileak Oviedo, Grado eta Mieresera lekualdatu ziren. Hiru korporaziotan antolaturik zeuden, eta bakoitzak bere aldetik egiten zituen fusil kanoiak (kainoigileak), giltzak (giltzagileak) eta baionetak (baionetagileak).
III. liburukia: Aberastasuna eta zibilizazioa(281. orrialdea)
- Itsas armadako eta gerrako errege-lantegietatik kanpo, partikularren lantegi metalurgiko handi batzuk zeuden: Gipuzkoako aingura fabrikak, Bergarako altzairutegiak, eta Arrasate, Alegia, Soraluze, Bartzelona eta Toledoko arma zurien zein su-armen lantegiak. Errifle onenak Bizkaikoak ziren; Kataluniakoak, mando perrekin eginak, ez ziren hain estimatuak... Durangok eta Soraluzek ospe handiko aiztoak ekoizten zitzuten; Albacetek 1773an hemezortzi aizto lantegi zituen, eta mendearen amaieran hogeita zortzi. Cadizek kirurgia tresna lantegia zuen.
Erreferentziak
- L'Espagne de l'Ancien Régime (II. liburukia) Frantziako Liburutegi Nazionala (Paris).
- L'Espagne de l'Ancien Régime (III. liburukia) Frantziako Liburutegi Nazionala (Paris).