Gaztañerre (eu)
Gaztañerre Debabarreneko jatorrizko festa da (Soraluze, Eibar, Ermua), nahiz eta gaur egun asko zabaldu den: Bergara, Berriz, Durango (urtarrilan)...
Euskal Herritik kanpo ere leku askotan antzeko jaiak ospatzen dira: Asturias (amagüestu), Galizia (magosto[1], Kanaria Irlak (Los Finaos), Kantabria (magosta), Las Hurdes (chiquitía), León, Okzitania (castanhada), Portugal (magusto), Sanabria (magosta)…
Gaztainak jaso osteko jaiak izaten omen dira, mahatsarekin egiten diren antzekoak. Ez dakigu Soraluzen noiztik egiten den.
Egutegia
Gai eztabaidatsua izan da (eta da). Eguna kalkulatzeko kontu bat egiten da: halako egun osteko n-garren astelehena.
Eta, zein da kontatzeko hasierako eguna? Batzuk Domu Santu eguna hartu izan dute zen dute, eta beste batzuk Animen Eguna[2].
Eta, zein astelehen? Soraluzen bigarren astelehenean egiten da. Baina Eibarren lehen astelehenean egiten zela ere esan oi da, eta Bergaran hirugarrenean.
Asier Sarasuak Eibarko iturriak arakatu zituen horretarako[3] eta kontua hau da: Gaztañerre eguna Animen Egun osteko bigarren astelehehean ospatzen da.
Gaztainerre azoka
1996tik aurrera Gaztañerre eguneko aurreko zapatuan ospatzen da, goizez.
Hasiera batean ganadu eta hegaztien erakusketa zen, eta baserritarren produktuen erakusketa eta salmenta. herriko produktuak eta ekoizleak ezagutaratzeko eta sustatzeko asmoz sortu zena. Azoka sortu eta urte gutxitara herriko artisautzaren erakusgarri ere bihurtu zen. Postu asko egoten dira, 2018 urtean 32 izan ziren.
Urtero baserritar bat omentzen dute. Eta azokan bertan Kontrargikoek hurrengo urteko egutegia jartzen dute salgai.
Eguerdi aldean koadrila bazkariak izaten dira. Izatez, azoka egun honetan kanpoko soraluzetar gazte asko etortzen dira, beren koadrilekin egoteko. Arratsaldean jaia jarraitzen da kaleetan, berandu arte.
Azken hamarkadan indar handia hartu duen festa bilakatu da Gaztainerre Azoka.
Gaztainerre eguna
Sasoi batean familiarekin, lagun artean edo lankideekin ospatzen zen afari oparoa: berakatz zopak, makailaoa, marraskiloak… jaten ziren eta postrerako gaztaina erreak.
Gaur egun ospatzen da ere, baina indar gutxiagorekin.
Erreferentziak
- Gaztaiñerre eguna. Juan San Martin (Donostiako Hoja del lunes, 1976/11/08)
- ↑ Magosto. Wikipedia (gaztelaniaz).
- ↑ Domu Santuren biharamunean, azaroak 2an.
- ↑ Noiz ospatzen dugu gaztañerre eguna?. Asier Sarasua (Eibartik 2015)