Colón vizcaino (eu)
Colón vizcaíno | |
---|---|
Egilea | Paco Vargas |
Hizkuntza | Gazteleraz |
Urtea | 1936 |
Argitaletxea | Imprenta Comercial Salmantina |
Hiria | Salamanca |
Izenburu osoa
Colón vizcaíno.
Colon bizkaitarra
Irudiak
Handitzeko sakatu
Liburua zertan den
Egilea, Francisco Meléndez y Polo, (gaitzizenez Paco Vargas eta El Hidalgo de Soraluze, berak zioenez) Soraluzeko Fabrika zuzendariaren semea izan zen.
Liburu mardul honen bidez (338 orrialde!) Cristobal Colón euskalduna zela frogatzen saiatu zen. Eta euskaldunaz gain, Soraluzekoa Salonazpi baserrikoa hain zuzen!
Cristobal Colón Soraluzen jaio omen zen, 1441ean, Irure auzoko Salonazpi baserrian. Soraluzeko Andre Mariaren elizan egon omen zitzaion bataioa eta, ohitura zen moduan, egun horretan euskal santutegiaren izendegiak agintzen zuen izena jarri zioten, Cristobal. Izatez, Cristobal Maistegui Larriategui Salogoen Lascurain zen, baina Maiztegi abizena Colón itzuli zuen: maizter = colono + tegi = paraje.
Colón Gipuzkoako Placenciakoa omen zen, eta ez Pedro Martin de Anghierak zioen Lombardiako Placenciakoa. Bere tesia eraikitzeko, Cristobal Colón-i buruz ezagutzen ziren aipamen guztiak jaso eta bere ikuspuntutik azaldu zituen: bere lau bidaiak, eskutitzak, berari buruz idatzitakoak, itsasontzi taldearen buru jarri zuen itsasontziaren izen euskalduna (Mari-Galante = Mari-Galanta).
Eta, noski, euskeraren erabilera: lekuen eta irlen izena (Jamaica = hamaika, La Habana = labana...), eta Amerikako lurrak ikusi zituenekoa:
Santa María itsasontzian gertatzen denari adi, LURRA! oihu egin zuen. Konturatu zenean oihuak bere jatorria salatzen zuela, ¡TIERRA! zuzendu zuen. Horra hor Mundu berrian euskaraz esan ziren aurreneko berbak. (beste batzuk esaten dutenez, lurra! oihukatu zuen eta ez hurra!).
Hala ere, bada Paco Vargasek erabili ez zuen pisuzko argudioa, garai hartan oraindik aurkitu gabe zegoelako: Agur hitza, idatziz, Colonen eskutitz batean agertzen da aurreneko aldiz (gazteleraz jatorrian): Ez zuten Jaungoikoaren eta munduaren agurra merezi[1]
José de Ariztimuño Olaso Aitzol apaiz ezagunak ere izan zuen liburu honen berri, eta 1936eko uztailaren 9an El Día egunkarian idatzi zuen artikuluan, tesi honek, zenbait argudio eztabaidagarri jasotzen baditu ere, beste edozein aukera moduan kontuan hartzeko beste datu biltzen dituela adierazi zuen.
Liburuaren tonua oso nazionalista da, gerra aurreko urteetakoa, baina Espainiazale aldi berean. Zoritxarrez, gerra zela eta, liburu honek ez zuen merezi bezalako zabalpenik izan, eta liburu jabe batek azaldu zuenez, gerra ostean ale asko eta asko erre ziren, bada ezpada ere...
Soraluzeri buruzkoak
Soraluzeri buruzko aipamen gutxi daude liburuan, eta daudenak nahikoa bitxiak. Esateko, Larreategi baserrikoek, betidanik, oso abegikorrak izan direla.
2019ko Inuzente eguna
2019ko abenduak 28an, Inuzente egunean, plaentxia.eus-en "berria" agertu zen, Irukurutzeta biribilgunean Cristobal Colonen omenezko irudia ezarri zutela azalduz[2].
Erreferentziak
- ¿Era vasco Colón? Y a lo mejor fue guipuzkoano. Aitzol (El Día 1936)
- Incógnitas de la historia. Kondaira'ko ez-ezagunak. ¿Colón vizcaíno = vascón?. (El Día 1936)
- Cristóbal Colón era de Placencia. Ramiro Larrañaga (Diario Vasco 1986).
- Soraluze, Colón y Unamuno. Ramiro Larrañaga (Diario Vasco 1986).
- Colón vizcaíno, una tesis a mantener. Ramiro Larrañaga (Egin 1987)
- Cristóbal Colón, ¿vasco?. Iñaki Linazasoro (1991?)
- Soraluze. Monografía histórica (262-267 orrialdeak). Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993)
- ¿Colón Vizcaíno?. Emilio Mujika (Boletin de la R.S.B.A.P. 2003)
- Colón vasco.
Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.
- ↑ No merecían el agur para con Dios y con el mundo. Euskaltzaindiaren Hiztegi Historiko-Etimologikoa.
- ↑ Inauguratu dute Colonen monumentua. plaentxia.eus (2019/12/28)