Akelarregaña (eu)

    Sorapediatik
    Akilar/ Akelarregaña / Akelarre / Akelarko Haitza
    Altuera 763 m
    Buzoia Bai
    Mendilerroa Muskiritzu
    Bailara/ Herria Ezozia / Elgoibar
    Soraluzetik Ordubete eta 30 m.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Mendi baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

    Mapa kargatzen...


    Azalpenak

    Akilar, Akelarre eta Akelarko Haitza ere esaten zaio.

    Mazelaegi mendilerroko tontorra, Kortazarretik gertu.

    Ipar aldeko mendilepoak Gaztanbide du izena (732 m), eta Pagomuneta aldekoak Akelarko lepoa (732 m)


    Igoera

    Soraluzetik igotzeko bi bide daude, Kortazarreko Haitzatik (749 m) bata eta Sabua mendilepotik (758) bestea.

    Maltzagatik ere igo daiteke, Kortazarreko Haitzatik ere; ordubete eta 30 minututan gutxi gora behera.


    Kontuak

    2022.eko Karakateko parke eolikoaren egitasmoa berritu zen, eta bi aerosorgailuetatik bat Akilarren jarri nahi izan zuten.

    Mendiaren izenak ez dauka zerkusirik sorginen akelarrekin: garai bateko izena Akillar zen, gero Akelar, eta XX mende hasieran Akelarre hartu zuen. Parke eolikoaren kontuekin, mendiak Akilar izena berreskuratu zuen.

    Ohiko buzoia edo gurutzea izan barik, Formula 1eko auto baten irudia du. Eta autoaren kolorea aldatu egiten da, Formula 1eko emaitzen arabera. Mikel Valeroren berbatan[1]: “Lehen gorriz margotuta zegoen, Formula 1eko karrerak Ferrarik irabazten zituelako. Orain, berriz, zilar kolorekoa da, Mercedes-McLarenek irabazten dituelako. Elgoibartarrek egiten dute. Morkaikokoek-edo, baina ez dakigu seguru”. 

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Informazio osagarria

    Akelarreri buruzko informazio gehiago web gune honetan topa daiteke:

    • Akelarre. www.mendiak.eus (euskaraz).
    • Akelarre. www.mendikat.net (Javier Urrutia, gazteleraz).

    Eta bertatik pasatzen diren ibilbideak:


    Erreferentziak

    1. Kolorez aldatzen den autoa. Ubane Madera (plaentxia.eus 2021/03/21).